González Cordón, Antonio

Espainiar arkitektoa (Sevilla, 1950). Hainbat erakusketa egin izan ditu Paris, New York eta Milanen, eta zenbait sari irabazi du. Ezagunak ditu Cadizko Puerto de Santa María (1982-1984) eta Rota hirietan (1984-1988) eginiko etxeak.