Galfione, Jean

Frantses kirolaria (Paris, 1971). Brontzezko domina eskuratu zuen pertika jauzian 1995eko Munduko Txapelketan, eta txapelduna izan zen Atlantako Olinpiar Jokoetan (1996), lehenbiziko jauzian 5,92 metroko altuera joz.