Feynman, Richard Phillips
Estatubatuar fisikaria (New York, 1918 - Kalifornia, 1988). Los Alamosko laborategi nuklearrean lan egin zuen, eta Cornellgo Unibertsitatean (Ithaca) katedraduna izan zen. Bertan quantumen elektrodinamikari buruzko ikerketak egin zituen. 1950. urteaz geroztik, Kaliforniako Teknologia Institutuan (Pasadena) lan egin zuen. Fisikako Nobel saria jaso zuen 1965ean, Tomonaga eta Schwinger fisikariekin batera, quantumen elektrodinamikaz egin zituzten ikerketengatik. Planck, Heisenberg eta Schrödinger-en teoriak landu zituzten, eta quantumen elektrodinamika sortu zuten.