eufemismo

iz. Erret. Bere horretan azalduz gero gogorrak edo gordinak izan daitezkeen esamoldeen adierazpide leundu edo gozatua. Hala, zaharraren ordezko hirugarren adineko, eta kaka eginen ordezko libratu eufemismoak dira.