eskandio
iz. Kim. Gai bakuna (Sc; at.-z. 21; at.-m. 45,10). Metal arraroa da. Arina da, eta zilarraren distira du. Beste metal batzuen meatan azaltzen da kopuru txikitan. Oso kopuru txikitan ateratzen denez eta bere konposatuetatik bereizten zaila denez, ikerketak egiteko soilik erabili da orain arte eta ez du industriarako erabilera berezirik. 1879an aurkitu zuen Lars Fredrik Nilson zientzialariak.