eskala
iz. Kideko gauzen hurrenkera ordenatua. || Hainbat zati berdin egindako zuzena, metroak, kilometroak edo bestelako unitateak adierazten dituena eta lursail, eraikin, makina edo beste gauza baten luze zabalera paperera aldatzeko balio duena. Zenbaki batez adierazten da irudigaiaren eta irudiaren arteko neurriaren aldea; esaterako1:100 eskala batean, irudiaren zentimetro batek irudikatutako gauzakiaren 100 adierazten ditu. v Mus. Printzipio akustiko baten arabera sailkatzen den soinu multzo ordenatuen segida. Sartaldean erabili ohi den eskalan, eskala kromatikoa deritzanean, zazpi nota dira: do, re, mi, fa, sol, la eta si. Beste eskala nagusiak diatonikoa eta harmonikoa dira. v Tenperatura eskalak. Fis. Tenperatura neurtzeko erabiltzen diren hainbat eskala mota. Hauek dira ezagunenak: Celsius, Fahrenheit, Reamur eta Kelvin.