erretxina

iz. Alkoholean urtzen eta airean erretzen den gai likatsua, horia edo arrea, zenbait zuhaitzi dariena. ◊ Erretxinaz egiten den kandela merkea.  v  Erretxinaren osagai nagusiak azido polimerizatuak eta terpenoaren eratorriekin nahastutako gai neutroak izaten dira. Mota askotako erretxin naturalak daude: anbarra, tolua, etab. Bernizak etab. egiteko erabiltzen dira batez ere. Zenbait erretxina mota sendagintzan erabiltzen dira.  v  Erretxina sintetikoa. Erretxina naturalaren antzeko tasunak dituen erretxina artifiziala, monomero asegabeen (etilenoaren, butadienoaren eta abarren) polimerizazioz lortzen dena. Erretxina naturala baino gehiago erabiltzen da industrian (plastikoak egiteko etab.).