Epalza Zubarán, Tomas José

Bizkaiko industria gizona, Bizkaiko kapitalismoaren sendotzean garrantzi handia izan duena. Domingo eta Pablo Epalza ahaideekin batera Banco de Bilbao sortu zuen 1855. urtean. Orobat Santa Ana-Boluetako labe garaiak, Bizkaiko lehenak, sortu zituen. Beste zenbait lagunekin batera Bilboko Burtsa antolatu zuen 1889. urtean.