Empoli

Italiako erdialdeko hiria (Toskana), Florentzia probintzian, Arno ibaiaren ertzean. 45.906 biztanle. Aipagarria da Bigarren Mundu Gerraren ondoren eraberritu behar izan zen San Andres eliza (XI. m.).