eder

izond. Bere itxura edo eragatik, guztiz atsegina edo miresgarria gertatzen dena. || Handia. || iz. Edertasuna. || Eder egin. a) zaio ad. Bizk. Ez zitzaidan eder egiten gizagaixoari ogibidea kentzea. b) dio ad. Balakatu, losintxatu. || Eder iritzi. dio ad. Ederretsi. || Eder izan. da/zaio ad. Atsegin, laket izan. || Eder eman. Itxura ederra izan. Kanpotik eder ematen dute, baina barrutik ustelak daude. || Ederrak hartu, eman. Jipoia hartu, eman. Oroit nik esanaz, Peru, ederrak hartu nahi ez badituk. || Eder lan. Erti lana. || iz. Edertasuna. Elkarren antza dute ederrean.