desintoxikazio

iz. Med. Gorputzaren pozoidura bat sendatzea. Organismoak bere baitan dituen pozoiak deusezteko hainbat eraldaketa kimiko edo fisiologiko egiten ditu. Gorputzak bere kabuz edo kanpotik eraginik egin daiteke desintoxikazioa.