dentsitate

iz. ik. trinkotasun; loditasun.  v  Fis. Gorputz baten masaren eta bolumenaren arteko erlazioa. || Gas baten edo lurrun baten dentsitatea: airearekiko, oxigenoarekiko edo hidrogenoarekiko duen erlazioaren araberakoa.  v  Biztanle dentsitatea. Azalera unitateko (km2-ko, besterik aipatzen ez bada) batez besteko biztanle kopurua.  v  Korronte dentsitatea. Elektr. Eroale baten azalera soil bat zeharkatzen duen korronte intentsitatea.  v  Dentsitate optikoa. Fis. Argazki xafla edo film baten belztasun neurria ematen duena.