Denderah

edo Dandara. (Egiptoeraz, Iounit Tentore; Gr. Tentyris). Goi Egiptoko aztarnategia, Luxor-etik 60 km-ra, Niloko ibaiaren eskuinaldean. Antzinako hiri hau Hathor maitasunaren jainkosaren omenez eraiki zen. Ptolomeoren aroan eraikitzen hasi eta erromatarren garaian amaitu zen Hathor-en tenplua oso ondo kontserbatu da (zeruko karta, konstelazioak eta zodiakoa aurkitu dira).