Crumb, Robert

Estatu Batuetako komiki egilea (Filadelfia, 1943). Estatu Batuetako 1960ko hamarkadako “kontrakultura”ren artista nagusietako bat da. Haren lanetan (Mr. Natural, Friz katua, etab.) drogaren mundua eta “hippie”en sentiberatasuna agertzen dira.