Corella, José María

Nafar idazlea (Iruñea, 1937). Zuzenbide ikasketak egin zituen Zaragozan. Mezari, heriotzari eta askatasunari buruzko literatura saioak idatzi ditu. Nafarroako erdal literaturari buruzko historia bat eman du argitara: Historia de la Literatura Navarra (Nafar literaturaren historia, 1973).