Cambay

India mendebaleko hiri eta portua, izen bereko golkoan eta Bombay hiriaren iparraldean dagoena. 62.137 biztanle. Portu oso oparoa izan zen XVII. mendean. Petrolio hobi txiki batzuk daude Cambay aldean.