Bolueta

Bilboko industria auzoa. Ibaizabal ibaiaren eskuinaldean dago, Arrigorriaga eta Basauri udalerrien aurrean. 1925era arte Begoña elizateko auzoa izan zen. Bertan kokatu zituzten XIX. mendearen erdialdean Bizkaiko lehen Labe Garaiak.