bariazio

iz. Biol. Mota bereko bi landareen edo animalien egituran edo fisiologian azaltzen den desberdintasuna. Oro har, ingurura moldatzeko gertatzen dira aldaketa horiek, eta iraunkorrak izaten dira.  v  Mat. Letra, zenbaki edo beste elementu batzuekin osa daitezkeen multzoetako bakoitza; multzo guztiek elementu berberak dituzte osagai, baina elementuen ordenan aldaketak azaltzen dira. Koordinazio eta ordenamendu ere esaten zaie ordenaren aldaketa horiei.  v  Mus. Musika lan batean egiten diren aldaketak, melodiari, harmoniari edo erritmoari dagozkionak.