Banks, Gordon

Futbolari ingelesa (Sheffield, 1937). Atezaina da. Stoke City taldean egin zen ospetsu. Talde nazionalarekin 73 saiotan aritu zen atezain. 1966an Munduko Kopa irabazi zuen.1970ean ospetsu egin zen, Mexikon, Pelé-ren jaurtiketa bat gelditu zuelako.