Baku

Kaukaso ekialdean dagoen Azerbaijan Errepublikako hiriburua. Kaspiar Itsasoaren ertzeko Apxeron penintsulan dago. 1.693.000 biztanle (1985). Arte, kultura eta zientziagune garrantzitsua da. Antzinako gotorlekua. Monumentu musulmanak.  v  Garrantzi handiko petrolio putzuak ditu inguruan; petrolio findegiak, petrokimika eta mekanika industriak. Metalgintza, ehun langintza eta janari industria ditu (Azerbaijango % 80). Petrolio bide bat abiatzen da bertatik Itsaso Beltzeko Batumiraino doana.  v  Historia. Kan herri independente bateko hiriburua izan zen eta turkiarren eta persiarren eskuetan egon zen, 1806. urtean errusiarrek bereganatu zuten arte.