Bahaman

Mit. Antzinako persiarren jainkoa, bigarren Arushaspand edo santu hilezkorra. Haien ustez ontasuna pizten zuen, irainaren ordaina ematen zuen, oparotasuna zabaltzen eta gizon zintzoak hartzen zituen zeruaren ateetan.