Aurrekoetxea Bergara, Joseba Andoni

Bizkaitar politikaria (Bilbao, 1960). Euzko Alderdi Jeltzaleko kidea da. Zuzenbidean lizentziaduna da, eta gizarte politikan eta gizarte zerbitzuetan aditua. Portugaleteko alkateorde eta zinegotzi izan zen 1987-1992 bitartean, Eusko Legebiltzarreko kide hautatu zuten 1990. eta 1994. urteetan, eta Espaniako Senatuko kide 2000. urtean. Egun, Euzkadi Buru Batzarreko kide da.