Arbizu

Nafarroako udalerria (Sakana, Iruñeko merindadea). 1998ko datuen arabera, 925 biztanle ditu, aurreko erroldan baino zertxobait gehiago. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu euskaldunean dago.