Andres, Santua

Kristoren hamabi apostoluetako bat, bere anaia Simon Petrirekin batera hari jarraitu zitzaion lehenengoa. Ondoko zenbait tradizioren arabera, Eszitian eta Grezian ibili zen predikari. Patras hirian hil bide zuten, X formako gurutze batean (San Andresen gurutzea) gurutziltzaturik.  v Jaia, azaroaren 30a.