Albi

Frantzia hegoaldeko hiria (Languedoc, Tarn departamendua). 49.456 biztanle. Santa Zezilia Katedrala (1282), adreiluz egina, hegoaldeko gotikoaren eraikuntza ikusgarria da. Kataro edo albiar heretikoen gunea izan zen hiri hau (XII.-XIII. m.).