Arautegia
Inprimatu1038/2022 EBAZPENA, apirilaren 8koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Gontzal L髉ez L髉ez jauna izendatzen den Euskara Zerbitzu Korporatiboko buru, Zuzendaritza Nagusiko Garapeneko eta Prestakuntzako Zuzendariordetzan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 78
- Hurrenkera-zk.: 1738
- Xedapen-zk.: 1038
- Xedapen-data: 2022/04/08
- Argitaratze-data: 2022/04/22
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Zuzendaritza Nagusiko Euskara Zerbitzu Korporatiboko buruaren lanpostua betetzeko deialdia otsailaren 7ko 70/2022 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen (2022ko otsailaren 18ko EHAA 37. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu ere. Hala, aurkeztutako dokumentazioa kontuan izanik, balorazio-batzordearen ustez, Gontzal L髉ez L髉ez jauna aproposa da deialdiko lanposturako eta bertan jarduteko trebakuntza egokia du.
Hori guztia dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek,
Lehenengoa. Gontzal L髉ez L髉ez jauna izendatzea Euskara Zerbitzu Korporatiboko buru, Zuzendaritza Nagusiko Garapeneko eta Prestakuntzako Zuzendariordetzan.
Bigarrena. Izendapen honek 2022ko apirilaren 8tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 8a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MAR虯 ROSA P蒖EZ ESQUERDO.