Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko martxoaren 31koa, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariarena; honen bidez argitara ematen dira 2021-2022 ikasturtean ikasleen nazioarte mailako mugikortasun-programak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateei, unibertsitate mailako ikastetxeei eta goi-mailako arte eta kirol-irakaskuntzen ikastetxeei ematen zaizkien dirulaguntzak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 76
  • Hurrenkera-zk.: 1702
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/03/31
  • Argitaratze-data: 2022/04/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Hezkuntzako sailburuaren 2021eko urriaren 15eko Aginduaren bidez onartu ziren 2021-2022 ikasturtean, ikasleen nazioarteko mugikortasun-programak dituzten eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden unibertsitateei, unibertsitate mailako ikastetxeei eta, goi-mailako arte- eta kirol-irakaskuntzen ikastetxeei zuzendutako dirulaguntzen arauak (2021eko urriaren 29ko EHAA, 216. zk.).

Dirulaguntza publikoak emateko orduan bete beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, dirulaguntzak emateko ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira.

Horretarako, honako hau,

2021-2022 ikasturtean, dirulaguntzak ematen baitzaizkie ikasleen nazioarte mailako mugikortasun-programak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateei, unibertsitate mailako ikastetxeei eta goi-mailako arte eta kirol-irakaskuntzen ikastetxeei emandako laguntzak:

(Ikus .PDF)