Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko otsailaren 8koa, Gazteriako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2022. urteko ediziorako onartutako proiektuen zerrenda ezagutzera ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 45
  • Hurrenkera-zk.: 1044
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/02/08
  • Argitaratze-data: 2022/03/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Kultura eta Kirola; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko azaroaren 19ko Aginduak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2022. urteko ediziorako proiektuak aurkezteko deia egiten die Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoei eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei. Agindu hori 2021eko abenduaren 1ean eman zen argitara EHAAn.

Agindu horren 13. artikuluan xedaturikoa betetzeko, Gazteriako zuzendariak ebazpena eman du 2022ko otsailaren 3an. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2022. urteko ediziorako proiektuak onartu ditu.

Gazteriako zuzendariaren ebazpenaren berri emango zaie banan-banan interesdun guztiei. Horrez gain, aipatutako aginduaren 13. artikuluan xedaturikoari jarraituz, onartu diren proiektuen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, zabalkunde osoa izan dezaten.

Ondorioz, honako hau

Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2022. ediziorako onartu diren proiektuen zerrenda (ikus eranskina), zabalkunde osoa izan dezan. Proiektu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoek eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek aurkeztu dituzte Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak 2021eko azaroaren 19an emandako Aginduaren babespean (EHAA, 2021eko abenduaren 1ekoa).

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 8.

Gazteriako zuzendaria,

AGURTZANE LLANO CUADRADO.

(Ikus .PDF)