Arautegia
Inprimatu1258/2019 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko Fak. Esp. Kardiologiako Mediku kategorian, Profila: Kardiologia Hemodinamika, lotura estatutarioko izaera lortzeko hautaketa-probetako epaimahai kalifikatzailea izendatzen da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 197
- Hurrenkera-zk.: 4761
- Xedapen-zk.: 1258
- Xedapen-data: 2019/10/01
- Argitaratze-data: 2019/10/16
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bitartez onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 4ko 477/2019 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko Fak. Esp. Kardiologiako Mediku kategoriako oinarri espezifikoak, Profila: Kardiologia Hemodinamika.
Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpenaren 18. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak hautaketa-probak kalifikatuko dituen epaimahaia izendatuko du.
Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa
Lehenengoa. Lehen aipatutako kategoriako prozesuaren Epaimahai Kalifikatzailea izendatzea. Hori ebazpen honen eranskinean jasotako kideek osatuko dute.
Bigarrena. Ebazpen honek duen egunetik aurrera emango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.
Laugarrena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoari jarraituz, Ebazpen honen kontra gorako errekurtsoa jarri ahalko zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 1a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN LUIS DIEGO CASALS.
Presidentea:
Titularra: Ángel María Alonso Gómez.
Ordezkoa: José Ramón Arriandiaga Bilbao.
Lehenengo epaimahaikidea:
Titularra: Miren Maite Alfageme Beovide.
Ordezkoa: Roberto Blanco Mata.
Bigarren epaimahaikidea:
Titularra: Abel Andrés Morist.
Ordezkoa: María Jesús Arriola Meabe.
Hirugarren epaimahaikidea:
Titularra: Leire Andraka Ikazuriaga.
Ordezkoa: José Ramón Rumoroso Cuevas.
Laugarren epaimahaikidea:
Titularra: José Antonio Alarcón Duque.
Ordezkoa: José Ignacio Arana Aramburu.
Bosgarren epaimahaikidea:
Titularra: Anunciación Alonso Del Olmo.
Ordezkoa: Sylvie Bianco.
Seigarren epaimahaikidea:
Titularra: María Concepción Bello Mora.
Ordezkoa: María Emma De Juan Landaburu.
Idazkaria:
Titularra: Eva Aldama López de Viñaspre.
Ordezkoa: María Elena Bravo Suárez.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: 477/2019 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez onetsi dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategorian (Kardiologiako Mediku FEren lanpostu funtzionala, Profila: Kardiologia Hemodinamikoa) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak.
- Ikus: 103/2018 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko 2016an eta 2017an deitutako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartzen dira.