Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 16koa, Segurtasuneko sailburuordearena, Euskadiko segurtasun pribatuaren esparruko ohorezko aipamenak emateko prozesuaren deialdia egiten duena, 2018. urteari dagokionez.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 16
  • Hurrenkera-zk.: 363
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/01/16
  • Argitaratze-data: 2019/01/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoak segurtasun pribatuaren arloan dituen eskumenak arautzen dituen urriaren 21eko 207/2014 Dekretuaren 11. artikuluan jasota dagoenez, beren betebeharrak betetzean nabarmentzen diren segurtasun pribatuko langileei Segurtasun Saileko ohorezko aipamenak eman ahal izango zaizkie; ohorezko aipamen horiek merituzko ekintzen arrisku-ezaugarri bereziak, nekagarritasuna, ekimen profesionala eta gizarte-garrantzia kontuan hartuta emango dira, ofizioz edo, bestela, partikularren, langileak kide diren enpresen edo segurtasun pribatuarekin zerikusia duten beste erakunde batzuen ekimenez.

Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuaren 14.3.h) artikuluan adierazten denez, Segurtasuneko sailburuordeari dagokio ohorezko aipamenak ematea.

Segurtasuneko sailburuaren 2016ko martxoaren 1eko Aginduak, Euskadiko segurtasun pribatuaren esparruan ohorezko aipamenak emateari buruzkoak, ohorezko aipamenak emateko prozedura onartzen du. Hala, segurtasun pribatuko langileei ohorezko kondekorazioak eta ohorezko sariak jasotzeko eskubidea aintzatesten die; segurtasun pribatuko enpresei, diplomak jasotzekoa; eta pertsona fisikoei, instituzioei, korporazioei, erakundeei eta establezimendu publikoei nahiz pribatuei, ohorezko plakak jasotzekoa.

Segurtasuneko sailburuaren 2016ko martxoaren 1eko Aginduaren 8.2 artikuluak ezarritakoa betetzeko, ebazpen honen bidez, Euskadiko segurtasun pribatuaren esparruko ohorezko aipamenak emateko prozesuaren deialdia egiten da, 2018. urteari dagokionez.

Hori guztia dela eta, hau

Lehenengoa. Euskadiko segurtasun pribatuaren esparruko ohorezko aipamenak emateko prozesuaren deialdia egitea, 2018. urteari dagokionez, honako lau modalitate hauetan:

  1. Ohorezko kondekorazioa.

  2. Ohorezko saria.

  3. Diploma.

  4. Ohorezko plaka.

    Bigarrena. Aipamenak emateko prozedura, horien xedea eta helburua, horiek emateko balorazio-irizpideak, eta halakoak jasotzeko pertsonek eta erakundeek egiaztatu beharreko betekizunak eta aurkeztu beharreko agiriak Segurtasuneko sailburuaren 2016ko martxoaren 1eko Aginduan finkatuta daude, Euskadiko segurtasun pribatuaren esparruan ohorezko aipamenak emateari buruzkoan.

    Hirugarrena. Nolanahi ere, proposamena egiten duenak bere burua identifikatu behar du; proposatutako pertsona edo entitatea zehaztu eta, segurtasun pribatuko langilea bada, zer segurtasun-enpresarentzat lan egiten duen identifikatu; proposatzen den aipamenaren kategoria (ohorezko kondekorazioa, ohorezko saria, diploma edo ohorezko plaka); memoria bat, proposamena zer ekintzatan oinarritzen den azaltzeko eta, halakorik balego, hori egiaztatzeko dokumentazioa.

    Laugarrena. Modalitate guztietako aipamen-proposamenak aurkezteko epea 2019ko apirilaren 26an bukatuko da.

    Bosgarrena. Eskabideak honako leku eta era hauetan aurkeztu behar dira:

  1. Pertsona fisikoek bai aurrez aurre bai modu elektronikoan aurkez ditzakete eskabideak:

    Aurrez aurre: Eusko Jaurlaritzako Herritarren Arretarako bulegoetan (Zuzenean) aurkeztuko dira: Bizkaian (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbo); Gipuzkoa (Andia 13, 20003 Donostia), eta Araba (Ramiro Maeztu 10 beh., 01008 Vitoria-Gasteiz).

    Modu elektronikoa: Eskaerak modu elektronikoan aurkeztu beharko dira egoitza elektroniko honetan: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1042603

    Bide elektronikoa erabiliz gero, gune honen bitartez egin beharko dira eskaeraren ondorengo izapideak: http://www.euskadi.eus/nirekudeaketak

    Eskaera izapidetzeko edota dokumentazioa aurkezteko aukeratutako bideak (aurrez aurrekoa edo elektronikoa) ez dakar prozedurako hurrengo izapideetan ere nahitaez bide hori bera erabili behar izatea. Edozein momentutan alda daiteke bidea.

  2. Pertsona juridikoek bide elektronikoa baino ez dute erabiliko eskabideak aurkezteko, eta, horretarako, lehen aipatu dugun egoitza elektronikoan sartu beharko dute.

    Seigarrena. 2019ko ekainaren 14an emango dira ohorezko aipamenak, Euskadiko Segurtasun Pribatuaren Egunean.

    Zazpigarrena. Aipamen-proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoren, Segurtasuneko sailburuaren 2016ko martxoaren 1eko Aginduaren 8.4 artikuluan jasotako ebaluazio-batzorderako deia egingo da, ohorezko aipamen-eskaerak baloratzeko eta horiei buruzko ebazpen-proposamena egiteko.

    Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 16a.

    Segurtasuneko sailburuordea,

    JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.