Arautegia
Inprimatu545/2018 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, zehazten da ezagutza espezifikodun zer lanpostu sartuko diren Fakultatibo Mediko eta Teknikoen deialdietan, 2016-2017ko enplegu publikorako eskaintzan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 131
- Hurrenkera-zk.: 3548
- Xedapen-zk.: 545
- Xedapen-data: 2018/05/15
- Argitaratze-data: 2018/07/09
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2016ko apirilaren 25eko Erabakiaren bidez, onetsi ziren ente publikoaren 2016ko ekitaldiko Enplegu Publikorako Eskaintza (2016ko maiatzaren 17ko EHAA, 92. zk.). Era berean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2017ko uztailaren 3ko Erabakiaren bidez, onartu zuen ente publikoaren Enplegu Publikorako 2017ko ekitaldiko Eskaintza (2017ko abuztuaren 1eko EHAA, 145. zk.).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseilua, 2018ko urtarrilaren 25eko Erabakiaren bidez, zenbait irizpide onetsi zituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko 2016-2017ko enplegu publikorako eskaintzari dagozkion deialdietan lanpostuak sartzeko eta hautaketa-prozesua garatzeko (2018ko urtarrilaren 31ko EHAA, 22. zk.).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko 2016. eta 2017. urteetan deitutako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 7ko 111/2018 Ebazpenaren bidez, Osakidetzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 3ko 505/2018 Ebazpenaren bidez zuzendutakoaren bidez, onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategorian (hainbat lanpostu funtzional) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak (otsailaren 19ko EHAA, 35. zk.). Bertan, I. eranskinaren 1.1 apartatuan, deialdiaren xede diren destinoei buruzkoan, honako hau ezarri zen: «Deialdi honetan sartzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategoriako (hainbat lanpostu funtzional) destinoak, II. Eranskinean jasotakoak. II. Eranskin horretan jasotako destinoetako batzuek, zehazki, deialdi hauei dagozkienek: Kirurgia Orokor eta Digestio Aparatuko mediku Fak. Esp., Kirurgia Ortopediko eta Traumatologiako mediku Fak. Esp., Kardiologiako mediku Fak. Esp., Barne Medikuntzako Fak. Esp. eta Erradiodiagnostikoko mediku Fak. Esp., aldaketak jasan ahalko dituzte deialdi espezifikoen bitartez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez.»
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 7ko 115/2018 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategorian (Ospitaleko pediatriako mediku Fak. Esp.ren lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak (otsailaren 19ko EHAA, 35. zk.). Bertan, I. eranskinaren 1.1 apartatuan, deialdiaren xede diren destinoei buruzkoan, honakoa ezarri zen: «Deialdi honetan sartzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategoriako (Ospitaleko pediatriako mediku FEren lanpostu funtzionala) destinoak, II. eranskinean jasotakoak. Ospitaleko Pediatriako mediku Fak. Esp. deialdiari dagozkion destinoetako batzuek, II. eranskinean jasotakoen artean, deialdi espezifikoen bitartez aldaketak jasan ahalko dituzte Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez».
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 118/2018 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen Lanbide-taldeko Analista Klinikoa kategorian (Analista Klinikoetako Fak. Esp. mediko eta teknikoaren lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak (otsailaren 19ko EHAA, 35. zk.). Bertan, I. eranskinaren 1.1 apartatuan, deialdiaren xede diren destinoei buruzkoan, honako hau ezarri zen: «Deialdi honetan sartzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen Lanbide-taldeko Analista Klinikoaren kategoriako (Analista klinikoko FE mediko eta teknikoaren lanpostu funtzionala) destinoak, II. Eranskinean jasotakoak. Deialdi horri dagozkion destinoetako batzuek, II. Eranskinean jasotakoen artean, deialdi espezifikoen bitartez aldaketak jasan ahalko dituzte Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 120/2018 Ebazpenaren bidez onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen Lanbide-taldeko Immunologo kategorian (Immunologiako Fak. Esp. mediko eta teknikoaren lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak (EHAA, 45. zk., 2018ko otsailaren 5ekoa). Bertan, I. Eranskinaren 1.1. atalean, deialdiaren xede diren destinoei buruzkoan, honakoa ezarri zen: «Deialdi honetan sartzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen Lanbide-taldeko Immunologo kategoriako (Immunologiako FE mediko eta teknikoaren lanpostu funtzionala) destinoak, II. Eranskinean jasotakoak. Deialdi horri dagozkion destinoetako batzuek, II. Eranskinean jasotakoen artean, deialdi espezifikoen bitartez aldaketak jasan ahalko dituzte Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez».
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 171/2018 Ebazpenaren bidez onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategorian (hainbat lanpostu funtzional) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak (EHAA, 45. zk., otsailaren 5ekoa). Bertan, I. Eranskinaren 1.1. atalean, deialdiaren xede diren destinoei buruzkoan, honakoa ezarri zen: «Deialdi honetan sartzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategoriako (hainbat lanpostu funtzional) destinoak, II. Eranskinean jasotakoak. Obstetriziako eta Ginekologiako mediku Fak. Esp. deialdiari dagozkion destinoetako batzuek, II. Eranskinean jasotakoen artean, deialdi espezifikoen bitartez aldaketak jasan ahalko dituzte Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2016ko apirilaren 25eko Erabakiaren eta 2017ko uztailaren 3ko Erabakiaren zortzigarren atalean, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarena ere den 2018ko urtarrilaren 25eko Erabakiaren bederatzigarren atalean, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari agintzen zaio Ente Publikoaren 2016-2017ko EPEaren hautaketa-prozesuak kudeatzeko eta, zehazki, EPEa arautuko duten oinarriak egitea, izapidetzea eta ematea, deitu beharreko lanpostuak zehaztea, epaimahai kalifikatzaileak izendatzea eta hautaketa-probak antolatzea.
2016ko apirilaren 25eko, 2017ko uztailaren 3ko eta 2018ko urtarrilaren 25eko Erabakietan jasotako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak eginiko mandatua betetzeko, eta 2016-2017ko Enplegu Publikorako Eskaintzaren hautaketa-prozesuan deitu beharreko lanpostuak zehazteko, honakoa ematen da.
EBAZPENA
Lehenengoa. Aldatzea honako ebazpen hauen II. eranskina: otsailaren 7ko 111/2018 Ebazpena, otsailaren 7ko 115/2018 Ebazpena, otsailaren 14ko 118/2018 Ebazpena, otsailaren 14ko 120/2018 Ebazpena eta otsailaren 14ko 171/2018 Ebazpena, denak ere Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarenak. Aldaketok deialdiaren xede diren destinoei eragiten diete, eta ebazpen honen I. eranskinean jasota daude.
Bigarrena. Ebazpen honen I. eranskineko deialdi espezifikoetan bildutako lanpostuak lortu ahal izateko, interesdunek baldintza hauek bete beharko dituzte: batetik, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenean jasotakoak; ebazpen horren bidez, onartzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak 2016. eta 2017. urteetan deitzen dituen lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautzeko oinarri orokorrak; eta ,bestetik, lanpostu horiek lortzeko oinarri espezifikoak jasoko dituzten Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren gainerako ebazpenetan ezarritako baldintzak. Epe bat irekiko da izena emateko.
Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 15a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.
Txanda Askeko deialdia: 24 destino.
Sarbide orokorra: 22.
Erreserba-kupoa desgaitasuna duten pertsonentzat: 2.
Desgaitasun intelektuala: 0.
Bestelako desgaitasun batekin: 2.
Deitutako 24 destinoetatik jarraian zehaztutakoak deialdi espezifikokoak dira:
Destino 1. Profila: Kardiologia: Hemodinamika. Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta ESIa.
Destino 1. Profila: Kardiologia: Hemodinamika. Donostialdea ESIa.
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: MEDIKUA LANPOSTU FUNTZIONALA: BARNE-MEDIKUNTZAKO MEDIKU FAK. ESP.
Barne Sustapeneko Txandako deialdia: Destino 1.
Sarbide orokorra: 1.
Erreserba-kupoa desgaitasuna duten pertsonentzat: 0:
Desgaitasun intelektuala: 0.
Bestelako desgaitasun batekin: 0.
Txanda Askeko deialdia: 34 destino.
Sarbide orokorra: 32.
Erreserba-kupoa desgaitasuna duten pertsonentzat: 2:
Desgaitasun intelektuala: 0.
Bestelako desgaitasun batekin: 2.
Txanda askean deitutako 34 destinoetatik jarraian zehaztutakoak deialdi espezifikokoak dira:
Destino 1. Profila: Gaixotasun autoimmuneak. Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta ESIa.
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: MEDIKUA LANPOSTU FUNTZIONALA: KIRURGIA OROKORREKO ETA DIGESTIO-APARATUKO MEDIKU FAK. ESP.
Txanda Askeko deialdia: 29 destino.
Sarbide orokorra: 27.
Erreserba-kupoa desgaitasuna duten pertsonentzat: 2:
Desgaitasun intelektuala: 0.
Bestelako desgaitasun batekin: 2.
Deitutako 29 destinoetatik jarraian zehaztutakoak deialdi espezifikokoak dira:
Destino 1. Profila: Kirurgia Hepatobiliarra Transplanteak. Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta ESIa.
Destino 1. Profila: Kirurgia Hepatobiliarra Minbizia. Donostialdea ESIa.
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: MEDIKUA LANPOSTU FUNTZIONALA: KIRURGIA ORTOPEDIKOKO ETA TRAUMATOLOGIAKO MEDIKU FAK. ESP.
Txanda Askeko deialdia: 55 destino.
Sarbide orokorra: 51.
Erreserba-kupoa desgaitasuna duten pertsonentzat: 4:
Desgaitasun intelektuala: 0.
Bestelako desgaitasun batekin: 4.
Ez dago deialdi espezifikorik.
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: MEDIKUA LANPOSTU FUNTZIONALA: ERRADIODIAGNOSTIKOKO MEDIKU FAK. ESP.
Barne Sustapeneko Txandako deialdia: Destino 1.
Sarbide orokorra: 1.
Erreserba-kupoa desgaitasuna duten pertsonentzat: 0:
Desgaitasun intelektuala: 0.
Bestelako desgaitasun batekin: 0.
Txanda Askeko deialdia: 37 destino.
Sarbide orokorra: 34.
Erreserba-kupoa desgaitasuna duten pertsonentzat: 3:
Desgaitasun intelektuala: 0.
Bestelako desgaitasun batekin: 3.
Txanda askean deitutako 34 destinoetatik jarraian zehaztutakoak deialdi espezifikokoak dira:
Destino 1. Profila: Erradiologia interbentzionista. Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta ESIa.
Destino 1. Profila: Neuroerradiologia interbentzionista. Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta ESIa.
Destino 1. Profila: Neuroerradiologia interbentzionista. Donostialdea ESIa.
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: MEDIKUA LANPOSTU FUNTZIONALA: OSPITALEKO PEDIATRIAKO MEDIKU FAK. ESP.
Barne Sustapeneko Txandako deialdia: 6 destino.
Sarbide orokorra: 5.
Erreserba-kupoa desgaitasuna duten pertsonentzat: 1.
Desgaitasun intelektuala: 0.
Bestelako desgaitasun batekin: 1.
Txanda Askeko deialdia: 26 destino.
Sarbide orokorra: 24.
Erreserba-kupoa desgaitasuna duten pertsonentzat: 2.
Desgaitasun intelektuala: 0.
Bestelako desgaitasun batekin: 2.
Txanda askean deitutako 26 destinoetatik jarraian zehaztutakoak deialdi espezifikokoak dira:
2 destino. Profila: Neonatologia. Araba ESIa.
Destino 1. Profila: Haur Kardiologia. Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta ESIa.
3 destino. Profila: Pediatriako Larrialdiak. Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta ESIa.
3 destino. Profila: Pediatriako Intentsiboak. Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta ESIa.
Destino 1. Profila: Pediatriako Intentsiboak. Donostialdea ESIa.
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: MEDIKUA LANPOSTU FUNTZIONALA: ANALISI KLINIKOETAKO FAK. ESP. MEDIKO ETA TEKNIKOA
Txanda Askeko deialdia: 31 destino.
Sarbide orokorra: 29.
Erreserba-kupoa desgaitasuna duten pertsonentzat: 2:
Desgaitasun intelektuala: 0.
Bestelako desgaitasun batekin: 2.
Deitutako 31 destinoetatik jarraian zehaztutakoak deialdi espezifikokoak dira:
Destino 2. Profila: Zitogenetika eta Genetika Molekularra. Donostialdea ESIa.
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: MEDIKUA LANPOSTU FUNTZIONALA: IMMUNOLOGIAKO FAK. ESP. MEDIKO ETA TEKNIKOA
Txanda Askeko deialdia: 2 destino.
Sarbide orokorra: 2.
Erreserba-kupoa desgaitasuna duten pertsonentzat: 0.
Desgaitasun intelektuala: 0.
Bestelako desgaitasun batekin: 0.
Ez dago deialdi espezifikorik.
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: MEDIKUA LANPOSTU FUNTZIONALA: OBSTETRIZIAKO ETA GINEKOLOGIAKO MEDIKU FAK. ESP.
Barne Sustapeneko Txandako deialdia: Destino 1.
Sarbide orokorra: 1.
Erreserba-kupoa desgaitasuna duten pertsonentzat: 0.
Desgaitasun intelektuala: 0.
Bestelako desgaitasun batekin: 0.
Txanda Askeko deialdia: 50 destino.
Sarbide orokorra: 46.
Erreserba-kupoa desgaitasuna duten pertsonentzat: 4.
Desgaitasun intelektuala: 0.
Bestelako desgaitasun batekin: 4.
Txanda askean deitutako 50 destinoetatik jarraian zehaztutakoak deialdi espezifikokoak dira:
Destino 1. Profila: Lagundutako ugalketa. Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta ESIa.
Destino 1. Profila: Lagundutako ugalketa. Donostialdea ESIa.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (16)
- Ikus: 481/2019 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez onetsi dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategorian (Obstetrizia eta Ginekologiako Mediku FEren lanpostu funtzionala, Profila: Laguntza bidezko ugalketa) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak.
- Ikus: 488/2019 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez onetsi dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategorian (Analisi Klinikoetako FE Mediko eta Teknikoaren lanpostu funtzionala, Profila: Zitogenetika eta Genetika Molekularra) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak.
- Ikus: 480/2019 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez onetsi dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategorian (Barne-medikuntzako Mediku FEren lanpostu funtzionala, Profila: Gaixotasun Autoimmuneak) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak.
- Ikus: 484/2019 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez onetsi dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategorian (Ospitaleko Pediatriako Mediku FEren lanpostu funtzionala, Profila: Pediatriako Intentsiboak) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak.
- Ikus: 477/2019 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez onetsi dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategorian (Kardiologiako Mediku FEren lanpostu funtzionala, Profila: Kardiologia Hemodinamikoa) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak.
- Ikus: 483/2019 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez onetsi dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategorian (Ospitaleko Pediatriako Mediku FEren lanpostu funtzionala, Profila: Neonatologia) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak.
- Ikus: 479/2019 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez onetsi dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategorian (Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko Mediku FEren lanpostu funtzionala, Profila: Kirurgia Hepatobiliarra Transplanteak) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak.
- Ikus: 478/2019 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez onetsi dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategorian (Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko Mediku FEren lanpostu funtzionala, Profila: Kirurgia Hepatobiliarra Minbizia) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak.
- Ikus: 482/2019 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez onetsi dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategorian (Ospitaleko Pediatriako Mediku FEren lanpostu funtzionala, Profila: Haur Kardiologia) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak.
- Ikus: 485/2019 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez onetsi dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategorian (Ospitaleko Pediatriako Mediku FEren lanpostu funtzionala, Profila: Pediatriako Larrialdiak) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak.
- Ikus: 486/2019 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez onetsi dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategorian (Erradiodiagnostikoko Mediku FEren lanpostu funtzionala, Profila: Neuroerradiologia Interbentzionista) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak.
- Aldatzen du: 171/2018 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez onetsi dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-ta
- Aldatzen du: 120/2018 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez onetsi dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen Lanbide-ta
- Aldatzen du: 118/2018 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez onetsi dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen Lanbide-ta
- Aldatzen du: 111/2018 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez onetsi dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen Lanbide-tal
- Ikus: 103/2018 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko 2016an eta 2017an deitutako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri