Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2018ko apirilaren 26koa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, Elkarrekin Bonuak Programaren 2018ko deialdia egiten duena, tokiko bizikidetzaren esparruan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 88
  • Hurrenkera-zk.: 2469
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/04/26
  • Argitaratze-data: 2018/05/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Justizia

Testu legala

Ekainaren 17ko 110/2014 Dekretuaren bidez, Elkarrekin Bonuak Programa arautzen da, hots, ekimen osagarri bat bakearen, giza eskubideak, indarkeriarik eza eta printzipio demokratikoak sustatzeko. Programaren helburu nagusia da: elkarte-sarearen eta erakunde publikoen arteko lankidetza-ekintzak ugaritzea bizikidetza- eta adiskidetze-kultura sendotzeko.

Programa horren bidez, diru-laguntzak jasoko dituzte bizikidetzaren eta gizarte-topaketaren kultura berri bat bultzatzera bideratutako proiektuek, baldin eta egitasmo horiek batera sustatzen badituzte irabazi-asmorik gabeko elkarteek eta hiru arlo hauekin lotutako erakunde publikoek: hezkuntza, udaletako errealitatea eta herritarren parte-hartzea.

Horren haritik, hiru laguntza-ildo biltzen dira dekretu horren 5. artikuluan, eta udaletan garatzen diren proiektuak finantzatzeko da horietako bat.

Laguntza-ildo horretarako, Dekretuak aurreikusten du hiru funts sortzea: bat lurralde historiko bakoitzeko. Lehendakaritzak ekarpenak egingo ditu funts horiek eratzeko, eta, beharbada foru-aldundiek ere egingo dituzte; izan ere, funts horietan parte hartzeko gonbidapena egin zaie.

2018ko ekitaldian funts bakarra sortu da, Lehendakaritzak egindako ekarpenekin eratu dena.

Programa honetarako aurrekontu-kreditu nahikoa dago Euskal Autonomia Erkidegoaren 2018rako aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legean.

Bestalde, aipatu behar da Elkarrekin Bonuak Programa Lehendakaritzaren Diru-laguntzen Plan Estrategikoan jasotako ekimenetako bat da. Plan Estrategiko hori 2018ko otsailaren 5ean onartu zen.

Aipatutako dekretuaren 7. artikuluaren arabera, laguntzak emateko deialdia urtero egingo da, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren ebazpen baten bidez, eta deialdiak honakook jasoko ditu: deialdiaren xedea, diru-laguntzaren ildo bakoitzerako zuzkidura, bonuen zenbatekoa, proiektuen erakunde hartzaileek eman beharreko gutxieneko zenbatekoa, eskabideak aurkezteko tokia eta epea, eskabide-eredu normalizatu bat, diru-laguntzak justifikatzeko epea eta modua eta, hala dagokionean, bide elektronikoak erabiltzeko prozedura eta jarraibideak.

Horiek horrela, hau

Ebazpen honen xedea da: Elkarrekin Bonuak Programaren 2018ko deialdia egitea, tokiko bizikidetzaren esparruan.

2018ko ekitaldian garatu beharko dira bonuen eskaera eragiten duten proiektuak, eta, nolanahi ere, 2018ko abenduaren 31n amaituta egon beharko dute.

2018ko diru-zuzkidura 150.000 eurokoa da hiru lurralde historikoentzat, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren 2018rako aurrekontu orokorren kontura finantzatuko da.

  1. Elkarrekin Bonuak Programaren onuradun izango dira irabazi-asmorik gabeko erakundeak, bake eta bizikidetza gaietan aritzen direnak. Erakundeok Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatuta egon behar dute, Euskal Autonomia Erkidegoa izan behar dute jardun-eremu, eta ekainaren 17ko 110/2014 Dekretuaren 2. eta 6. artikuluetan ezarritako baldintzak bete.

  2. Udalak izango dira tokiko bizikidetzaren esparruko proiektuen erakunde onuradunak.

  1. Tokiko bizikidetzaren esparruko bonuak 70 eurokoak izango dira prestakuntza- edo dinamizazio-zerbitzuetan jardundako eta justifikatutako ordu bakoitzeko.

  2. Proiektuen erakunde hartzaileek, gutxienez, eman zaizkien bonuen % 10 ordaindu beharko diote erakunde onuradunari; alegia, gutxienez 7 eman zaien bonu bakoitzeko.

  3. Bonuak direla eta, erakunde onuradunek honako zenbateko hauek pilatu ahal izango dituzte, gehienez, udal bakarrean:

    000 euro, 15.000 biztanlera arteko udaletan.

    500 euro, 15.000 eta 40.000 biztanle arteko udaletan.

    000 euro, 40.000 biztanletik gorako udaletan.

  4. Laguntzek bete beharko dute Batzordeak 2013ko abenduaren 18an onartutako 1407/2013 (EE) Erregelamendua, minimis laguntzei Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzkoa (EBEO, L 352. zk., -2013-12-24koa). Izan ere, laguntza hauek minimis laguntzatzat jotzen dira, zeren pertsona fisiko edo juridiko jakin bati ezin zaio 200.000 euro baino gehiagoko laguntzarik eman, aurreko bi ekitaldi fiskaletakoa eta abian dena batuta. Izan ere, uste da muga horretatik beherako diru-laguntzek ez diotela eragiten merkataritzari, eta ez dutela lehiakortasuna faltsutzen; ondorioz, ez dira sartzen Europar Batasuneko Funtzionamenduari buruzko Itunaren 107.1 artikuluaren aplikazio-eremuan.

  1. Prozedura honetan jasotako izapideak baliabide elektronikoen bidez eskatu, kontsultatu eta egin beharko dituzte erakunde interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluaren arabera.

  2. Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak izapidetzeko moduari buruzko zehaztasunak egoitza elektroniko honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/diru-laguntza/2018/elkarrekin-bonuak-udal/y22-izapide/eu

    Eskabidearen ondoko izapideak, bide elektronikoz, helbide honetan egingo dira: https://euskadi.eus/nirekudeaketak

Eskabideak ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera aurkeztu ahal izango dira, 2018ko urriaren 16ra bitartean, non eta ez diren funtsak egun hori baino lehen amaitzen. Hala bada, dekretu arautzailearen 5.3 artikuluan ezarritakoa betez, gertaera horren berri emango da, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren ebazpen baten bidez, eta atzera botako dira ebazteke dauden diru-laguntza guztiak.

Programa honen erakunde onuradunek inprimaki normalizatuak erabili beharko dituzte eskabideak aurkezteko. Inprimaki horiek ebazpen honen 6.2 artikuluan aipatzen den egoitza elektronikoan eskuratu ahal izango dira. Eskabidearekin batera, ekainaren 17ko 110/2014 Dekretuaren 10. artikuluan aurreikusitako agiri guztiak aurkeztu beharko dituzte.

Balorazio-batzorde bat eratuko da. Hona kideak:

Monika Hernando Porres andrea, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria, batzordeburu.

Goizargi Cano Ormazabal andrea, Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzako teknikaria, idazkari.

Marian Sanchez Amado andrea, Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzako teknikaria, batzordekide.

Erakunde onuradunei jakinaraziko zaizkie laguntzak emateko edo ukatzeko ebazpenak.

  1. Diru-laguntzaren justifikazioa aurkezteko epea 2018ko abenduaren 31n bukatuko da.

  2. Erakunde onuradunek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzan diru-laguntza zertan erabili duten justifikatzeko:

    1. Proiektu bakoitza gauzatu dela egiaztatzen duten agiriak: programen kopiak, kartel iragarleak, argazkiak eta argitaratutako gainerako material grafikoa, idatzizkoa edo entzunezkoa.

    2. Egindako proiektuen memoria xehea, datu hauek aipatzen dituena: zer egunetan gauzatu den proiektua, nor diren proiektuan parte hartu duten pertsona onuradunak (sexuaren arabera bereiziak), nola txertatu den generoaren ikuspuntua, eta zein den azken balorazioa.

    3. Erakunde hartzailearen ziurtagiria, non jasoko baita proiektuan zenbat pertsonak parte hartu duten, zenbat ordu eman diren eta erakunde hartzaileak zenbat ordaindu duen.

  3. Justifikazioak elektronikoki aurkeztuko dira euskadi.eus-eko egoitza elektronikoan: https://euskadi.eus/nirekudeaketak. Aurreko puntuan adierazitako agiriak eskaneatuta eta elektronikoki sinatuta aurkeztuko dira.

    AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

    Ebazpen honetan arautu gabe dagoen guztian, prozeduraren arloan, hauetan xedatutakoa aplikatuko da: 110/2014 Dekretua, ekainaren 17koa, Elkarrekin Bonuak Programa arautzen duena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena; 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorra; 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa; azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina; arau horiek Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan aplikatzekoak baitira.

    AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

    Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusian, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

    AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

    Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.

    Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 26a.

    Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria,

    MÓNICA HERNANDO PORRES.