Arautegia
Inprimatu303/2018 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultativo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Fak. Esp. Neurokirurgiako Mediku kategorian lotura estatutarioko izaera lortzeko hautaketa-probetako epaimahai kalifikatzailea izendatzen da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 79
- Hurrenkera-zk.: 2264
- Xedapen-zk.: 303
- Xedapen-data: 2018/03/06
- Argitaratze-data: 2018/04/25
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bitartez onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 171/2018 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultativo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Fak. Esp. Neurokirurgiako Mediku kategoriako oinarri espezifikoak.
Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpenaren 18. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak hautaketa-probak kalifikatuko dituen epaimahaia izendatuko du.
Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa
Lehenengoa. Lehen aipatutako kategoriako prozesuaren Epaimahai Kalifikatzailea izendatzea. Hori ebazpen honen I. eranskinean jasotako kideek osatuko dute.
Bigarrena. Ebazpen honek duen egunetik aurrera emango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.
Laugarrena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoari jarraituz, Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 6a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.
Presidentea:
Titularra: Covadonga Fernández Maiztegi.
Ordezkoa: Inés Gallego Camiña.
Lehenengo epaimahaikidea:
Titularra: José Antonio Elexpuru Camiruaga.
Ordezkoa: Soraya González Rodríguez.
Bigarren epaimahaikidea:
Titularra: Alicia Bollar Zabala.
Ordezkoa: Eduardo José Areitio Cebrecos.
Hirugarren epaimahaikidea:
Titularra: Enrique Urculo Bareño.
Ordezkoa: Gaizka Bilbao Barandica.
Laugarren epaimahaikidea:
Titularra: Romualdo Ferreira Muñoz.
Ordezkoa: Guillermo Carbayo Lozano.
Bosgarren epaimahaikidea:
Titularra: Iñigo Cristobal Pomposo Gastelu.
Ordezkoa: Mariano Arrazola Schlamilch.
Seigarren epaimahaikidea:
Titularra: Gregorio Catalán Uribarrena.
Ordezkoa: Alejandro Carrasco González.
Idazkaria:
Titularra: María Luisa Jainaga Gómez.
Ordezkoa: María Carmen Ortiz de Barrón Pérez.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Aldatutakoa: 128/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen hau aldatzen baita: 303/2018 Ebazpena, martxoaren 6koa, zeinaren bidez izendatzen baita estatutupeko langile bihurtzeko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzailea, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko neurokirurgiako fakultatibo espezialista mediko kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.
- Ikus: 171/2018 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez onetsi dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-ta