Arautegia

Inprimatu

300/2018 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultativo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Fak. Esp. Medikuntza Prebentibo eta Osasun Publikoko Mediku kategorian lotura estatutarioko izaera lortzeko hautaketa-probetako epaimahai kalifikatzailea izendatzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 79
  • Hurrenkera-zk.: 2261
  • Xedapen-zk.: 300
  • Xedapen-data: 2018/03/06
  • Argitaratze-data: 2018/04/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bitartez onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 171/2018 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultativo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Fak. Esp. Medikuntza Prebentibo eta Osasun Publikoko Mediku kategoriako oinarri espezifikoak.

Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpenaren 18. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak hautaketa-probak kalifikatuko dituen epaimahaia izendatuko du.

Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa

Lehenengoa. Lehen aipatutako kategoriako prozesuaren Epaimahai Kalifikatzailea izendatzea. Hori ebazpen honen I. eranskinean jasotako kideek osatuko dute.

Bigarrena. Ebazpen honek duen egunetik aurrera emango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Laugarrena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoari jarraituz, Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 6a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.

Presidentea:

Titularra: Enrique Fernando Peiró Callizo.

Ordezkoa: María Marbella García Urbaneja.

Lehen Epaimahaikidea:

Titularra: Higinio Valentín Gómez Martin.

Ordezkoa: Jorge Taboada Gómez.

Bigarren Epaimahaikidea:

Titularra: José Ignacio Villate Navarro.

Ordezkoa: María Begoña Carrandi Camiña.

Hirugarren Epaimahaikidea:

Titularra: Margarita Viciola García.

Ordezkoa: María Hortensia Esparza Muñoz.

Laugarren Epaimahaikidea:

Titularra: Iciar Lanzeta Vicente.

Ordezkoa: Jesús Delgado Naranjo.

Bosgarren Epaimahaikidea:

Titularra: Javier Lozano García.

Ordezkoa: Eva Martínez Ochoa.

Seigarren Epaimahaikidea:

Titularra: Jesús Mozota Ortiz.

Ordezkoa: Amaya Bacaicoa Hualde.

Idazkaria:

Titularra: Susana Esther López Altuna.

Ordezkoa: Jorge Lasuen Gabilondo.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.