Arautegia

Inprimatu

264/2018 EBAZPENA, martxoaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko Fak. Esp. Neurofisiologia Klinikoko Mediku kategorian lotura estatutarioko izaera lortzeko hautaketa-probetako epaimahai kalifikatzailea izendatzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 79
  • Hurrenkera-zk.: 2225
  • Xedapen-zk.: 264
  • Xedapen-data: 2018/03/01
  • Argitaratze-data: 2018/04/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bitartez onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 7ko 111/2018 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko Fak. Esp. Neurofisiologia Klinikoko Mediku kategoriako oinarri espezifikoak.

Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpenaren 18. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak hautaketa-probak kalifikatuko dituen epaimahaia izendatuko du.

Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa

Lehenengoa. Lehen aipatutako kategoriako prozesuaren Epaimahai Kalifikatzailea izendatzea. Hori ebazpen honen I. eranskinean jasotako kideek osatuko dute.

Bigarrena. Ebazpen honek duen egunetik aurrera emango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Laugarrena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoari jarraituz, Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 1a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.

Presidentea:

Titularra: Alfonso Soto Beobide.

Ordezkoa: José María Unanue Munduate.

Lehenengo epaimahaikidea:

Titularra: Izaskun Yurrebaso Santamaría.

Ordezkoa: Iratxe Toña Zuazua.

Bigarren epaimahaikidea:

Titularra: Eduvigis Alvarez Vadillo.

Ordezkoa: María del Carmen Septién Larrabeiti.

Hirugarren epaimahaikidea:

Titularra: Silvia Taramundi Argueso.

Ordezkoa: Ana Martínez Zuluaga.

Laugarren epaimahaikidea:

Titularra: Soledad Avellanal Salas.

Ordezkoa: Luis Estrade Arlucea.

Bosgarren epaimahaikidea:

Titularra: Imanol Lambarri San Martín.

Ordezkoa: María Elena Del Valle Quevedo.

Seigarren epaimahaikidea:

Titularra: Pedro De Mingo Casado.

Ordezkoa: Julio Prieto Mont.

Idazkaria:

Titularra: Javier Aguirre Arratibel.

Ordezkoa: María Jesús Peña Suárez.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.