Arautegia
InprimatuHUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2015eko urtarrilaren 23koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erakunde laguntzailea izateko prozedura ezartzen duena, lan-eskaintzak erregistratu eta kudeatzeko arloan bitartekaritza-zerbitzua emateko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 34
- Hurrenkera-zk.: 824
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/01/23
- Argitaratze-data: 2015/02/19
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Era horretako hutsak aurkitu dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2015eko urtarrilaren 23ko Ebazpenean (2015eko otsailaren 2ko EHAA, 21. zk.). Ebazpen horrek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erakunde laguntzailea izateko prozedura ezartzen du, lan-eskaintzak erregistratu eta kudeatzeko arloan bitartekaritza-zerbitzua emateko. Jarraian, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
eranskinean, 2015/479 (13/7) orrialdean, 1. puntuan («1. Erakunde eskatzailearen identifikazio-datuak»), honako hau dioen lekuan:
«Agentzia-mota (2.1. artikulua)
(Ikus .PDF)
Hau esan behar du:
«Agentzia-mota (2.1. artikulua)
(Ikus .PDF)