Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 28koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen den erakundeak antolatutako ikastaroen balorazioa, Estatu osorako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen lehiaketetarako baremo orokorrean sartzeko ondorioetarako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HAEE
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 236
  • Hurrenkera-zk.: 5284
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/11/28
  • Argitaratze-data: 2014/12/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Estatu osorako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeari buruzko uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuaren 15. artikuluak xedatzen du nola osatzen den horrelako prozesuetan ezar daitekeen baremo orokorra, eta haren parte dira prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak.

Beste alde batetik, 1994ko abuztuaren 10eko ministerio-aginduaren 1. D artikuluak eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen 1994ko urriaren 26ko Ebazpenak xedatzen dituzte, autonomia erkidegoekin bat, toki-administrazioko prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak aintzat hartzeko eta baloratzeko irizpideak.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak antolatutako ikastaroak hautaketa-prozesu horietarako baremo orokorrean jasotzeko xedeaz, erakundeak berak ikastaro horien balorazioa ezarri zuen.

Halaber, EHAAn behin baino gehiagotan argitaratu denez, balorazio horren bilaketa argitu eta errazte aldera, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak antolatutako ikastaroen balorazioari buruzko ebazpen hau ematen da, denak jakitun izan daitezen. Ikastaro horiek 1993ko uztailaren 1etik 2014ko irailaren 30era bitartean egin dira.

Horregatik guztiagatik, honako hau

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 28a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (13)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.