Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko urriaren 7koa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, zeinak Elkarrekin Bonuen Programaren deialdia egiten baitu, herritarren parte-hartzearen arlorako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 195
  • Hurrenkera-zk.: 4272
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/10/07
  • Argitaratze-data: 2014/10/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Justizia

Testu legala

Ekainaren 17ko 110/2014 Dekretuaren bidez, Elkarrekin Bonuak Programa arautzen da, hots, bakearen, giza eskubideen, indarkeriarik ezaren eta printzipio demokratikoen sustapena sustatzeko ekimen osagarri bat. Programaren helburu nagusia da elkarte-sarearen eta erakunde publikoen arteko lankidetza-ekintzak ugaritzea, hain zuzen ere bizikidetza- eta adiskidetze-kultura sendotze aldera.

Programaren bidez diru-laguntzak jasoko dituzte bizikidetzaren eta gizarte-topaketaren kultura berri bat bultzatzera bideratutako proiektuek, baldin eta egitasmo horiek batera sustatzen badituzte irabazi-asmorik gabeko elkarteek eta hiru arlo hauekin lotutako erakunde publikoek: hezkuntza, udaletako errealitatea eta herritarren parte-hartzea.

Alde horretatik, Dekretuaren 5. artikuluak diruz laguntzekoak diren hiru lerro bereizten ditu, eta horietako bat, hain zuzen ere, herritarren parte-hartzearen arloan garatutako proiektuak finantzatzeko da.

Aipatutako dekretuaren 7. artikuluaren arabera, laguntzak emateko deialdia urtero egingo da, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren ebazpen baten bidez, eta deialdiak honakook jasoko ditu: deialdiaren xedea, diru-laguntzaren ildo bakoitzerako zuzkidura, bonuen zenbatekoa, proiektuen erakunde hartzaileek eman beharreko gutxieneko zenbatekoa, eskabideak aurkezteko tokia eta epea, eskabide-eredu normalizatu bat, diru-laguntzak justifikatzeko epea eta modua eta, hala dagokionean, bide elektronikoak erabiltzeko prozedura eta jarraibideak.

Ebazpen honen xedea da Elkarrekin Bonuen Programaren 2014ko deialdia egitea, herritarren parte-hartzearen arloan.

Diru-laguntza jaso ahal izateko, proiektuak 2014ko ekitaldian garatu beharko dira, eta betiere amaituta egon beharko dute 2014ko abenduaren 31n.

Programa honetarako 60.000 euro bideratuko dira.

  1. Elkarrekin Bonuak Programaren onuradun izango dira irabazi-asmorik gabeko erakundeak, bake eta bizikidetza gaietan aritzen direnak. Erakundeok Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatuta behar dute, Euskal Autonomia Erkidegoa izan behar dute jardun-eremu, eta ekainaren 17ko 110/2014 Dekretuaren 6. artikuluan ezarritako baldintzak bete.

  2. Herritarren parte-hartzearen esparruko diru-laguntzen hartzaileak diren entitateak bakea, bizikidetza eta giza eskubideen arloan proiektuak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteak, erakundeak eta gizarte-mugimenduak izango dira.

  1. Herritarren parte-hartzearen arloko bonuak 55 eurokoak izango dira, justifikatutako prestakuntza- edo dinamizatze-zerbitzuko ordu bakoitzeko.

  2. Ezingo dira metatu bonuak proiektu berean kopuru hauek gainditzeraino:

    000 euro, 100 pertsona baino gutxiagok parte hartzen duten ekimenetan.

    000 euro, 100 pertsona baino gehiagok eta 500 baino gutxiagok parte hartzen duten ekimenetan.

    000 euro, 500 pertsona baino gehiagok parte hartzen duten ekimenetan.

  1. Eskabideak ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera aurkeztu ahal izango dira, 2014ko azaroaren 14ra bitartean, non eta ez diren funtsak egun hori baino lehen amaitzen. Hala bada, dekretu arautzailearen 5.3 artikuluan ezarritakoa betez, gertaera horren berri emango da, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren ebazpen bidez, eta atzera botako dira ebazteke dauden diru-laguntza guztiak.

  2. Eskabidea Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariari zuzenduko zaio, eta aurrez aurre aurkeztu ahal izango da leku hauetan: Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza (Nafarroa kalea 2, 01007 Vitoria-Gasteiz); Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoak (Zuzenean); lurralde-ordezkaritzak; beste erakunde laguntzaile batzuk. Bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bideak ere erabil daitezke (30/1992 Legea, Herri-administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Programa honen erakunde onuradunek aurkeztu beharreko eskabideak inprimaki normalizatuetan egin beharko dira (ebazpen honen eranskinean ageri dira inprimakiok).

Eskabideekin batera, ekainaren 17ko 110/2014 Dekretuaren 10. artikuluan jasotako agiriak aurkeztu beharko dira.

Balioespen Batzorde bat eratuko da. Hona kideak:

Monika Hernando Porres, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria, batzordeburu.

Marian Sánchez Amado, Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzako teknikaria, idazkari.

Goizargi Cano Ormazabal, Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzako teknikaria, batzordekide.

Ebazpenak hala erakunde onuradunei nola erakunde hartzaileei jakinaraziko zaizkie.

10 artikulua. Diru-laguntza justifikatzeko epea eta modua.

  1. Diru-laguntzaren justifikazioa aurkezteko, 3 hilabeteko epea izango da, egindako ekintza bukatzen denetik aurrera kontatzen hasita.

  2. Diru-laguntzaren onuradun diren erakundeek Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dute jaso duten diru-laguntza zertan erabili duten justifikatzeko dokumentazioa; zehatz esanda, honakook aurkeztu behar dituzte:

    1. Proiektu bakoitza gauzatu dela egiaztatzen duten agiriak, hala nola: programen aleak, kartel iragarleak, argazkiak eta argitaratutako gainerako material grafikoa, idatzizkoa edo entzunezkoa.

    2. Egindako proiektuen memoria xehea, honako datu hauek aipatuta: proiektua zein egunetan gauzatu den; parte hartu duten pertsona onuradunak (sexuaren arabera bereiziak); generoaren ikuspuntua nola txertatu den, hala badagokio, eta emaitzei buruzko azken irizpen bat.

    3. Jarduerara bertaratu diren pertsona guztien sinadurak biltzen dituen zerrenda, horiek identifikatzeko datuekin batera.

      AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

      Prozedurari dagokionez, ebazpen honetan berariaz arautu gabeko guztiari dagokionez, azaroaren 26ko 30/1992 Legean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenean, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean xedatutakoak aplikatuko dira.

      AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

      Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari. Beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Teknikoan, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

      AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

      Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean ebazpen hau.

      Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 7a.

      Biktimen eta giza eskubideen zuzendaria,

      MONIKA HERNANDO PORRES.

      (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.