Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko ekainaren 23koa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, hezkuntza-arloko Elkarrekin Bonuak Programaren 2014ko deialdia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 121
- Hurrenkera-zk.: 2874
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/06/23
- Argitaratze-data: 2014/06/27
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Justizia
Testu legala
Ekainaren 17ko 110/2014 Dekretuaren bidez, Elkarrekin Bonuak Programa arautzen da, hots, bakearen, giza eskubideen, indarkeriarik ezaren eta printzipio demokratikoen sustapena sustatzeko ekimen osagarri bat. Programaren helburu nagusia da elkarte-sarearen eta erakunde publikoen arteko lankidetza-ekintzak ugaritzea, hain zuzen ere bizikidetza- eta adiskidetze-kultura sendotze aldera.
Programa honen bidez, diru-laguntzak jasoko dituzte bizikidetzaren eta gizarte-topaketaren kultura berri bat bultzatzera bideratutako proiektuek, baldin eta egitasmo horiek batera sustatzen badituzte irabazi-asmorik gabeko elkarteek eta hiru arlo hauekin lotutako erakunde publikoek: hezkuntza, udaletako errealitatea eta herritarren parte-hartzea.
Horren haritik, dekretu horren 5. artikuluan hiru laguntza-ildo biltzen dira, eta horietako bat hezkuntza-arloan garatzen diren proiektuak finantzatzera bideratuta dago. Hain zuzen ere, laguntza-ildo hori gauzatzeko egiten da deialdi hau, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin lankidetzan.
Aipatu dekretuaren 7. artikuluan ezartzen denez, laguntza horien deialdia urtero egingo da, Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzako titularraren ebazpen bidez, eta, han, zehaztuko egingo dira deialdiaren xedea, laguntza-ildo bakoitzaren diru-hornidura, bonoen diru-zenbatekoa, proiektuen hartzaileek ordaindu beharreko gutxieneko zenbatekoa, eskabideak aurkezteko lekua eta epea, eskabide-eredu normalizatu bat, diru-laguntzak justifikatzeko epea eta era, eta, hala badagokio, baliabide elektronikoak erabiltzeko prozedurak eta jarraibideak.
Hori dela eta, hau
Ebazpen honen xedea da hezkuntza-arloko Elkarrekin Bonoak Programaren 2014ko deialdia egitea.
Bonoak eskatu ahal izateko, proiektuak 2014ko ekitaldian garatu beharko dira, eta, betiere, 2014ko abenduaren 31n amaituta egon beharko dute.
Programa honetara, 250.000 euro bideratuko dira. Funts hori honela osatu da: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak 100.000 euroko ekarpena egin du, eta Lehendakaritzak, 150.000 eurokoa.
Elkarrekin Bonoak Programaren onuradun izango dira irabazi-asmorik gabeko erakundeak, bake eta bizikidetza gaietan aritzen direnak. Erakundeok Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatuta behar dute, Euskal Autonomia Erkidegoa izan behar dute jardun-eremu, eta ekainaren 17ko 110/2014 Dekretuaren 6. artikuluan ezarritako baldintzak bete.
Hezkuntza-arloko proiektuen hartzaileak ikastetxeak izango dira.
Hezkuntza-arloko bonuak 55 eurokoak izango dira, justifikatutako prestakuntza- edo dinamizatze-zerbitzuko ordu bakoitzeko.
Proiektuen erakunde hartzaileek gutxienez onartutako bonuen % 15 ordaindu beharko diote erakunde onuradunari.
Ikastetxe batek ezingo ditu 5.000 eurotik gorako bonoak metatu.
Eskabideak azaroaren 14ra arte aurkeztu ahal izango dira, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, eta, betiere, eratutako funtsa agortu arte.
Eskabideak Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariari zuzenduko zaizkio, eta aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira leku hauetan: Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza (Nafarroa kalea 2, 01007 Vitoria-Gasteiz); Herritarrentzako Zerbitzuaren (Zuzenean) bulegoak; lurralde-ordezkaritzak; beste erakunde laguntzaile batzuk. Bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bideak ere erabil daitezke (30/1992 Legea, Herri-administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).
Programa honen erakunde onuradunek aurkeztu beharreko eskabideak inprimaki normalizatuetan egin beharko dira (ebazpen honen eranskinean ageri dira inprimakiok). Eskabideekin batera, ekainaren 17ko 110/2014 Dekretuaren 10. artikuluan jasotako agiriak aurkeztu beharko dira.
Balorazio Batzorde bat eratuko da, honako kide hauek izango dituena:
Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari Mónica Hernando Porres; batzordeko lehendakaria.
Marian Sanchez Amado, Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzako teknikaria; idazkaria.
Aintzane Ezenarro Egurbegi, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aholkularia; bokala.
Fernando Muga Villate, Berritzegune Nagusiko Bizikidetza-arloko arduraduna; bokala.
9 artikulua. Diru-laguntza justifikatzeko epea eta era.
Diru-laguntza justifikatzeko epea 3 hilabete izango da, egindako jarduera bukatzen den egunetik hasita.
Diru-laguntzak jasotzen dituzten erakundeek diru-laguntzaren erabilera justifikatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzan, eta, horien artean, betiere honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
Proiektu bakoitza gauzatu dela egiaztatzen duten agiriak, hala nola: programen aleak, kartel iragarleak, argazkiak eta argitaratutako gainerako material grafikoa, idatzizkoa edo entzunezkoa.
Egindako proiektuen memoria xehea, honako datu hauek aipatuta: proiektua zein egunetan gauzatu den; parte hartu duten pertsona onuradunak (sexuaren arabera bereiziak); generoaren ikuspuntua nola txertatu den, hala badagokio; eta emaitzei buruzko azken irizpen bat.
Jarduerara bertaratu diren pertsona guztien sinadurak biltzen dituen zerrenda, horiek identifikatzeko datuekin batera.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Prozeduraren arloaz ebazpen honetan berariaz arautu gabekoari dagokionez, aplikagarria izango da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean xedatutakoa (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen testu bategin hori).
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 23a.
Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria,
MÓNICA HERNANDO PORRES.
(Ikus .PDF)