Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko maiatzaren 21ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez argitaratzen baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabaki bat. Erabaki horren bitartez, zenbait diru-baliabide esleitzen dira 2001eko martxoaren 8ko 76/2000 eta 2001eko uztailaren 31ko 25/2001 enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langileentzako laguntza bereziak 2013an finantzatzeko, betiere laguntza horiek emateko prozedura arautzen duen Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2012ko apirilaren 18ko Aginduarekin bat etorriz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 96
  • Hurrenkera-zk.: 2251
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/05/21
  • Argitaratze-data: 2014/05/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2014ko maiatzaren 15eko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, zenbait diru-baliabide esleitu ditu otsailaren 26ko 196/2010 Errege Dekretuan ezarritako diru-laguntzak 2014an finantzatzeko, betiere Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko apirilaren 18ko Aginduan araututako prozedurari jarraituz. Errege dekretu horren bitartez, 2001eko martxoaren 8ko 76/2000 eta 2001eko uztailaren 31ko 25/2001 enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langileentzako laguntza bereziak eta laneratzea errazteko neurriak ezartzen dira. Hala, Lanbideren Estatutuetako 10.2 artikuluaren p) idatzi-zatian xedatutakoarekin bat etorriz (estatutu horiek maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onetsi ziren), Lanbideko zuzendari nagusiak eman behar du argitara erabaki hori.

Horregatik guztiagatik, honako hau

Lehenengoa. Argitara ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2014ko maiatzaren 15eko bilkuran hartutako erabakia, zeinen bitartez zenbait diru-baliabide esleitzen baitira otsailaren 26ko 196/2010 Errege Dekretuan ezarritako diru-laguntzak 2013an finantzatzeko, betiere Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko apirilaren 18ko Aginduan araututako prozedurari jarraituz. Errege dekretu horren bitartez, 2001eko martxoaren 8ko 76/2000 eta 2001eko uztailaren 31ko 25/2001 enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langileentzako laguntza bereziak eta laneratzea errazteko neurriak ezartzen dira (erabakia ebazpen honi atxikitako eranskinean dago jasota).

Bigarrena. Ebazpen honen bidez jakinarazten den Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erabakiak ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 21a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko apirilaren 18ko Aginduaren helburua da otsailaren 26ko 196/2010 Errege Dekretuan ezarritako diru-laguntzak emateko prozedura arautzea. Errege dekretu horren bitartez, 2001eko martxoaren 8ko 76/2000 eta 2001eko uztailaren 31ko 25/2001 enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langile langabeentzako laguntza bereziak eta laneratzea errazteko neurriak ezartzen dira (196/2010 Errege Dekretua abenduaren 16ko 1783/2011 Errege Dekretuaren bidez aldatu zen). Sistemas de Instalaciones de Telecomunicaciones, S.A. (Sintel) enpresari eman zitzaion enplegu-erregulazioko espediente horiek ezartzeko baimena.

Diru-laguntzak emateko arau horren indarraldia mugagabea da. Hala ere, arauaren 6.1 artikuluan honako hau ezartzen da: aginduan aipatzen diren laguntzak emateko diru-baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik etorriko dira; kreditu horiek aldatu ahal izango dira indarrean dagoen aurrekontu-legeriarekin bat etorriz; hasierako kreditua eta izan litezkeen aldaketak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez iragarriko dira.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2014ko maiatzaren 15eko bilkuran, proposamena aztertu ondoren, honako erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa. 293.476 euro esleitzea otsailaren 26ko 196/2010 Errege Dekretuan ezarritako diru-laguntzak finantzatzeko, betiere Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko apirilaren 18ko Aginduan araututako prozedurari jarraituz. Errege dekretu horren bitartez, 2001eko martxoaren 8ko 76/2000 eta 2001eko uztailaren 31ko 25/2001 enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langileentzako laguntza bereziak eta laneratzea errazteko neurriak ezartzen dira. Zenbateko horretatik, 50.489 euro 2014ko ordainketa-kredituari dagozkio; gainerako guztia, berriz, hurrengo ekitaldietako konpromiso-kredituari: 2015etik 2023ra. Diru-esleipen hori 3211 programaren kargura egingo da (Enplegua, 41. sekzioa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua).

Kopuru hori handitu egin daiteke, baldin eta indarrean dagoen legeriaren arabera aurrekontuetan aldaketak onartzen badira. Aldaketa horiek eginez gero, horren berri jakinaraziko da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez.

Bigarrena. Zuzendari nagusiari agintzea erabaki honen berri jakinaraz dezala Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.