Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko apirilaren 9koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan irakasleen aldi baterako premiak betetzeko ordezkogaien zerrendak kudeatzeari buruzko araudia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren III. eranskineko titulazio-tauletan titulazio berriak gehitzen dira eta daudenak aldatzen dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 75
- Hurrenkera-zk.: 1826
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/04/09
- Argitaratze-data: 2014/04/22
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren bidez (2012-09-11ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan irakasleen aldi baterako premiak betetzeko ordezkogaien zerrenda kudeatzeari buruzko araudia onartu zen. II. eranskinean, espezialitate eta irakasgaien zerrenda sartu zen, eta irakaskuntza-maila desberdinetako espezialitateak irakasteko aukera ematen duten titulazioen taulak sartu ziren III. eranskinean.
Aipatutako aginduaren Azken Xedapenetako Bigarrenean, Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzari eskuduntza ematen zaio, premia izanez gero, ebazpen baten bidez eta sindikatuetako ordezkariekin negoziatu ondoren, adierazitako taulan agertzen diren espezialitate batzuk emateko gaitzen duten titulazio berriak ikasturtean zehar, birbarematze-prozesu bakoitza hasi aurretik batez ere, sartzeko edo, txostena egin ondoren akatsak daudela egiaztatuz gero, daudenak aldatzeko.
Espezialitate batzuk emateko gaitzen duten zenbait titulazioren izendapenak zehaztu behar direla, beste espezialitate batzuetan titulazio berriak gehitu behar direla eta zenbait kasutan, akatsak daudela egiaztatu ondoren, daudenak aldatu behar direla ikusi da.
Horrela, sententzia-ondorio bezala edo geroagoko aldaketen ondorio bezala titulu batzuen izendapenak eguneratzen dira, batez ere Musikako goi tituluetan, goi mailako arte-irakaskuntzetakoetan eta ingeniaritzaren batekoetan. Halaber, espezialitate batzuk emateko gaitzen duten titulazioak zehatzago finkatu nahi izan dira, Bolognako Planaren Gradu eta Masterreko tituluen izenetan dagoen aniztasun handiagatik.
Edukiari dagokionez, aldaketa esanguratsuenak Hizkuntzen Irakaskuntzaren Mailan gauzatu dira, non zerrendetara sartzeko titulu berriak gehitu dira. Horrela, Filologian, Hizkuntzalaritzan eta Itzulpen eta Interpretazioan zenbait lizentziatura eta gradu gehi hizkuntzetarako erreferentziako marko bateratu europarraren kasuan kasuko hizkuntzaren C2 maila, sartzen dira 1. kidetasunean. Halaber, 2. kidetasunarekin sartzen dira lizentziatura eta gradu horiek berak gehi hizkuntzetarako erreferentziako marko bateratu europarraren kasuan kasuko hizkuntzaren C1 maila.
Haur eta Lehen Hezkuntzako Mailaren Ingeles eta Frantseseko zerrendetara sartzeko baldintzak ere aldatzen dira; izan ere, alde batetik zerrenda horietara sartzea ahalbidetzen duten titulazioetatik kentzen dira Maisu/maistraren edo Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko maisu / maistraren titulua gehi hizkuntzetarako erreferentziako marko bateratu europarraren kasuan kasuko hizkuntzaren B2 edo goragoko maila eta beste aldetik, sartzen dira Maisu/maistraren edo Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko maisu / maistraren titulua edo Lehen Hezkuntzako Gradua gehi hizkuntzetarako erreferentziako marko bateratu europarraren kasuan kasuko hizkuntzaren C1 edo goragoko maila, aipaturiko zerrendetarako sarbidea ematen duten tituluen arteko koherentzia eta maila homogeneoagoa emateko asmoz.
Horretarako osatu den Batzordeak egin beharreko aldaketak ebaluatu ondoren eta sindikatuetako ordezkariekin negoziatu ostean, honako hau
Lehenengoa. Ebazpen honen I. eranskinean adierazten diren titulazioak sartzea, kasu bakoitzean zehazten diren espezialitateetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan irakasleen aldi baterako premiak betetzeko ordezkogaien zerrenda kudeatzeari buruzko araudia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren III. eranskinean («Titulazio eta espezialitateen taulak»).
Hizkuntzak irakasteko mailaren espezialitateei dagokienez, espezialitate bakoitzerako titulazio-taula berriz ere eta osorik ematen da argitara, gehitzen diren titulazio berriak erantsiz. Taula hori ebazpen honen II. eranskinean ematen da argitara.
Bigarrena. Ebazpen honen III. eranskinean adierazitakoaren arabera aldatzea eta zuzentzea Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan irakasleen aldi baterako premiak betetzeko ordezkogaien zerrenda kudeatzeari buruzko araudia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren III. eranskinean «Titulazio eta espezialitateen taulak» dauden titulazioak.
LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA
Ebazpen hau indarrean sartzen denean irakasleen ordezkapenak egiteko ordezkogaien zerrendetan dauden ordezkogaiek zerrendetan jarraituko dute, baita urteko birbarematze-prozesuen ondorioz eratuko diren zerrendetan ere, zerrendetara sartzeko baldintzei begira ebazpen honek sartzen dituen aldaketak alde batera utzita.
BIGARRENGO XEDAPEN GEHIGARRIA
Bigarren Hezkuntzako Mailaren Informatika eta Laneko Prestakuntza eta Orientazioa zerrendetako 2 kidetasunarekin dauden hainbat izangairi zerrenda hauetan 1. kidetasuna egokituko zaie hori baldin badagokie, zerrendotan 1. kidetasunarekin sartzea ahalbidetzen duten Irakasleen Prestakuntzako masterraren beste espezialitate batzuk gehitzearen ondorioz; Kidetasun-aldaketa hori egingo da ebazpen hau argitaratu eta gero egiten den lehenengo birbaremazio-prozesuan.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Administrazio eta Zerbitzuen sailburuorde andreari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 9a.
Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,
KONRADO MUGERTZA URKIDI.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)