Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 27koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Langileria Kudeatzeko zuzendariarena. Honen bidez, 2012-2013 ikasturtean zehar zerbitzuak bete dituzten bitarteko funtzionarioei oporraldiaren ordainketa aintzatesten zaizkie.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 118
  • Hurrenkera-zk.: 2841
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/05/27
  • Argitaratze-data: 2013/06/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Langileria Kudeatzeko zuzendaritza honek urtero, hain zuzen ere, uztailean, dituen eskumenetan oinarrituta, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarentzat ikasturtean zehar zerbitzuak bete dituzten bitarteko irakasleen oporraldiaren likidazioa egiten du.

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa onartzeko uztailaren 6ko 185/2010 Dekretuarekin bat etorriz, ikasturte batean 165 egunetan edo gehiagotan lan egin duten bitarteko funtzionarioek uztail eta abuztuko lansariak jasoko dituzte. Halaber, aldi horiei dagozkien puntuak ere jasoko dituzte, irakaskuntzako ordezkogaien zerrendaren baremoaren ondorioetarako. Eskubide horiek, 165 egun baino gutxiago lan egin duten langileei ere aintzatesten zaizkie, bete dituzten zerbitzuen proportzioan, kidegoa, maila eta jarduna kontuan hartuz, Oporraldien Ordainketa Instrukzioa esaten duen arabera.

Ebazpen honen helburua hurrengoa da: bitarteko funtzionariek 2012-2013 ikasturtean zehar sinatu dituzten izendapen desberdinen ondorioz sortu diren eskubideen berri horiei ematea. Era berean, jakinaren gainean jarri nahi da, aintzatespen horiek, langile batzuen kasuan, eginbeharren betetzea eraman dezakeela.

Aurrez esandakoa aintzat hartuz eta eman zaizkidan eskumenen arabera,

Lehenengoa. Aintzatestea, 2012-2013 ikasturtean 165 egun edo gehiago lan egin duten bitarteko funtzionarioariei, uztaileko eta abuztuko lansarien ordainketen eskubidea.

Bigarrena. Aintzatestea, 2012-2013 ikasturtean 165 egun baino gutxiago lan egin duten bitarteko funtzionarioariei dagozkien lansarien ordainketen eskubidea, bete dituzten zerbitzuen proportzioan, kidegoa, maila eta jarduna kontuan hartuz Oporraldien Ordainketa Instrukzio Arautzaileak esaten duen arabera.

Hirugarrena. Aintzatestea aurreko bi kasuetan, irakaskuntzako ordezkapenetarako izangaien zerrendaren baremoaren ondorioetarako epe horiei dagozkien puntuak.

Laugarrena. Kasu guztietan, oporraldiak izendapen eta kargu-uzte berri baterako eskubidea sortzen du.

Bosgarrena.Interesatuei jakinaraztea, oporraldiko izendapenak Gizarte-Segurantzan alta eragiten duela, oporraldi horrek beti ere izendapen eta kargu-uzte berri bat sortzen baitu, eta, horregatik, langabeziaren prestazioak jasotzen ari direnek, EIMeko bulegoetara joan beharko dutela, Gizarte-Segurantzan altan dagoen bitartean, prestazioaren ordainketa mozteko.

Seigarrena. Interesatuei jakinaraztea, era berean, lehenbailehen dagozkien Lurralde Ordezkaritzarekin harremanetan jarri beharko direla hurrengo egoera daudenak: ekainaren 30a baino lehen izendapenaren amaiera dela-eta baja hartu zuten pertsonak eta epe horretan Aldi Baterako Ezintasun egoeran edo amatasun edo aitatasun-lizentziarekin egon ziren pertsonak.

Zazpigarrena. Sartu EHAAn ebazpen hau eta, era berean, rgitaratu Lurralde Ordezkaritzetako iragarki-tauletan eta Saileko web orrian.

Interesatuak Ebazpen honen aurka gorako helegitea jarri ahal izango du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Administrazio eta Zerbitzuetarako sailburuordeari, hilabeteko epean, aditzera eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 27a.

Langileria Kudeaketa zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.