Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko uztailaren 27koa, Azpiegituraren zuzendariarena, «Galdakao Erdialdea-Usansoloko tarteari dagokionez, Bilbao Hiri Trenbideko 5. lineari buruzko informazio-azterlana» jendaurrean erakusteko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 185
- Hurrenkera-zk.: 4231
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/07/27
- Argitaratze-data: 2012/09/21
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
Bilbao Hiriaren eremuan trenbidea ordenatzeari dagokionez, 2005eko otsailaren 22an, Garraio eta Herri Lan Sailak behin betiko onartu zuen honako hau: Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sarearen Arloko Lurralde Planaren aldaketa.
Aldaketa horretan, bestak beste, jarduketa hau ere jasotzen zen: Aperribai hirigunetxotik pasatuta, Galdakaoko hiriguneari zerbitzua emango dioen Metroaren adar bat eraikitzea.
2002. urtean, Bilbo Hiriko trenbide sareaz egindako azterlanean oinarritzen da Galdakaoko adarra. Geroztik zenbait azterlan urbanistiko eta funtzional egin ziren, eta horien arabera beharrezko ikusten zen trazadura Usansoloraino eramatea, hala inguruan zen eskualdeko ospitaleari zerbitzua emanez.
Hortaz, linea berria (5.ena) hiru tartetan banatzen da: ArizGaldakao Erdialde, Galdakao Erdialdea-Ospitalea eta Ospitalea-Usánsolo
Galdakaoko hirigunearen (Galdakaoko Erdialdea) eta Usansoloren arteko zatiari dagokionez, 5. linearen trazadura garatu eta aztertzen du Informazio-azterlan honek.
BHTren 5. lineako Galdakao Erdialdea-Usansolo tartearen trazadurak guztira 2.793 metroko luzera du, eta horietarik 2.460 metro tunelean dira (barne dela Ospitaleko geltokiaren koba) eta 233 metro tunel faltsuan dira. Bekeako tunelaren ostean hasten da trazadura, lurpetik doa Usansoloraino eta hortik aurrera tunel faltsutik doa Geltoki Intermodaleraino.
Lineako tartean bi geltoki ezarriko dira:
Galdakao Ospitaleko Geltokia: Galdakao Ospitalerako eta Labeaga auzunerako balio izango du geltoki horrek.
Usansolon, linea amaierako geltokia, zeinak ahalbidetu egiten baitu Euskotreneko Bilbao-Donostia linearekiko intermodalitatea.
Proiektuari onespen teknikoa eta behin-behinekoa eman zaio gaurko ebazpen baten bidez, Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzako teknikariek proiektua ikuskatu eta haren aldeko txostena eman baitute; teknikariek egiaztatu dutenez, proiektua teknikoki zuzena da eta zorrotz betetzen ditu trenbideen alorreko legeria eta aplikatu daitekeen gainontzeko legeria. Bestalde, 2012ko uztailaren 20an, Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Osoko Bilkuraren aldeko txostena ere izan du delako proiektuak.
Organo honek eskumena dauka Bilbao Hiri Trenbidearen arloko proiektuak idatzi eta onartzeko, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren 15.1.g) artikuluaren arabera (Dekretu hori azaroaren 30eko 328/2010 Dekretuaren bidez aldatu zen).
Trenbide Sektoreari buruzko Erregelamenduaren 10.5 artikuluak ezartzen du, proiektua, behin betiko onartu baino lehen, hogeita hamar egun balioduneko epean jendaurrean izan beharko dela informazio-azterlana, nahi duenak alegazioak aurkeztu ahal izan ditzan trazaduraren ikusmoldeaz, baldin eta ikusmolde horrek interes orokorreko alderdiei eragiten badie.
Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legeak, eta Ingurumenarekiko Eragina Ebaluatzeari buruzko Legeren testu bategina onartzen duen urtarrilaren 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuak honako hau ezartzen dute: organo eskudunak aplika dezakeen prozeduraren barruan, proiektuaren ingurumen-inpaktuari buruzko azterlan egin beharko da.
Beraz, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusirik,
Galdakao Erdialdea-Usansoloko tarteari dagokionez, Bilbao Hiri Trenbideko 5. lineari buruzko informazio-azterlana» eta bai haren ingurumen-inpaktuari buruzko azterlana ere, jendaurrean erakutsiko dira, eta horretaz gain guzti horri buruzko entzunaldi-izapidea ere egingo da, ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hogeita hamar egun balioduneko epean; udal, elkarte eta partikularrek, trazaduraren ikusmolde orokorrari dagokionez, alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, interes orokorrari eragitea eta ingurumenari egiten zaion inpaktua ebaluatzea kontsideratzeko.
Epe horretan informazio-azterlana jendeak ikusteko moduan izango da, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean), Galdakaoko udaletxean eta www.euskadi.net webgunean, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren atalean.
Eta horrela jakinarazten da jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 27a.
Garraio Azpiegitura zuzendaria,
JESÚS MARÍA BENAITO VILLAGARCÍA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: EBAZPENA, 2016ko irailaren 27koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez behin betiko onartzen baita Bilboko metropoli-trenbidearen 5. lineako Galdakao erdialdea-Ospitalea tarteari buruzko informazio-azterlana.
- Ikus: EBAZPENA, 2016ko uztailaren 20koa, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak sustaturik, Galdakaoko udalerrian Bilboko Metroaren 5. lineako Galdakao Erdigunea - Galdakao-Usansolo Ospitalea izeneko b