Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2008ko martxoaren 11koa, Ingurumen sailburuordearena, Gasteizen (Araba) dagoen Lascaray SAri honek produktu kimikoak ekoizteko ingurumeneko baimen bateratua ematekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 130
  • Hurrenkera-zk.: 4167
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/03/11
  • Argitaratze-data: 2008/07/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Industria; Ingurumena

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Felix Lascaray Zugaza jaunak, Lascaray SAren izenean eta ordezkaritzan, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailean ingurumeneko baimen bateratua eman ziezaioten eskatu zuen 2006ko abenduaren 29an, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legean xedatutakoarekin bat etorriz, Gasteizen (Araba) produktu kimikoak ekoizteko jarduerarako. Eskaerarekin batera, Gasteizko Udalaren 2006ko apirilaren 10eko aldeko hirigintza-txostena eta dokumentazio tekniko hau aurkeztu zituen:

  • Proiektu teknikoa (2006ko abendua).

  • Teknikoa ez den laburpena (2006ko abendua).

    Aipatu baimena eskatzeko unean Lascaray SAk, besteak beste, 1997ko martxoaren 12ko eta 2001eko irailaren 11ko jardueren baimenak zituen. Baimen horiek koipeak banatzeko eta gantz-azido destilatuak eta glizerina lortzeko eta gantzak eta gantz-azidoak hidrogenatzeko eman ziren hurrenez hurren. Halaber, enpresa sustatzaileak 2007ko maiatzaren 27ko hondakin arriskutsuak ekoizteko eta 2006ko urtarrilaren 12ko hondakin bizigabeen ekoizleen erregistroan izena emateko kasuan kasuko baimena, eta ondorengo zabaltzeak eta berriztatzeak zituen.

    2007ko urtarrilaren 30ean, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak prozeduran esku hartzen duten hainbat organori txostenak eskatu zizkien Ingurumen Organoak proiektua jendaurreratzeko izapideak egin ditzan; zehazki, Gasteizko Udalari eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari.

    2007ko martxoaren 27an, Ingurumen Organoak agiri gehigarriak sartzeko eskatu zion sustatzaileari, eta 2007ko azaroaren 7an osatu zen espedientea.

    Beharrezko agiri guztiak aurkeztutakoan, Ingurumen sailburuordearen 2007ko azaroaren 14ko Ebazpenaren bidez erabaki da jendaurrean jartzea, 30 egun balioduneko aldian, Lascaray SA enpresak sustatutako proiektua, egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen, 2007ko abenduaren 3an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Lurralde Historikoko aldizkarian argitaratuz. Era berean, aldameneko bizilagunei banan-banan egingo zaie dagokien jakinarazpena.

    Jendaurrean jartzeko izapideak amaitutakoan, alegaziorik ez dela aurkeztu egiaztatu da.

    Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, 2008ko urtarrilaren 14an Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostena eskatu zien Gasteizko Udalari eta Arabako Osasun Publikoko Zuzendariordetzari.

    2008ko otsailaren 19an, eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikulua betez, Lascaray SAren esku jarri zen espediente osoa, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak eginiko Ebazpen Proposamena sartuta.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Lege horren helburua airearen, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea da, edo besterik ezin bada, kutsadura hori murriztea eta kontrolatzea, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integraturako sistemaren bidez, ingurumena ahalik eta gehien babesteko.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta betearazteko Araudia onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, baimen honetan integratzen dira 16/2002 Legearen 1. eranskinean zerrendatuta egon ez arren lege horren aplikazio esparruan sartzea ekarri zuen jarduera egiten deneko instalazioen kokalekuan garatzen diren eta jarduera horrekiko lotura teknikoa duten elementu eta ekoizpen-ildo guztiak.

16/2002 Legearen 9. artikuluan xedatutakoa betez, ingurumeneko baimen bateratua eman da 1. eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraikitzeko, muntatzeko, ustiatu edo lekuz aldatzeko eta funtsean aldarazteko. Baimen horren helburu nagusia, 11. artikuluan xedatutakoaren arabera, instalazioek beren aplikazio-esparruan arauaren xedea betetzen dutela bermatzeko baldintza guztiak finkatzea da, baimen horren emakidan esku hartu behar duten administrazio publiko desberdinen koordinazioa bermatuko duen prozedura baten bidez, izapideak arintzeko eta partikularren karga administratiboak murrizteko, eta, halaber, indarrean dagoen legerian aurreikusitako ingurumeneko baimenak esku-hartze administratiboko egintza bakarrean bateratzeko. Lascaray SAren kasuan, baimen horiek hondakin arriskutsuak eta arriskutsuak ez diren hondakinak ekoizteko baimena, kolektorera isurtzekoa eta, ingurumen-arloko beste zehaztapenen artean, atmosfera kutsatzeari buruzkoa eta lurzoruaren kutsadura saihestu eta zuzentzekoa dira, eta beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek espedientean parte hartu dutela egiaztatuko da, nahitaezko txostenak eginda.

16/2002 Legeko 29. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak jarduera sailkatuetarako udal lizentzia emateko prozedura ordezten du, udal agintariaren behin betiko ebazpenari dagokion zatia izan ezik (udal lizentzia hori jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei buruzko azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuan ezartzen da). Horri dagokionez, ingurumeneko baimen bateratua loteslea izango da udal-agintarientzat, horrek berekin lizentziak ukatzea edo neurri zuzentzaileak ezartzea dakarrenean, baita arau horretako 22. artikuluan aipatzen diren ingurumenari buruzko alderdiei dagokienez ere. 29. artikulu horrek adierazten du aurretik esandakoak ez diela kalterik egiten kasuan kasu aplikagarriak diren jarduera sailkatuen inguruko arau autonomikoei. Transkribaturiko preskripzioak betez, ingurumeneko baimen bateratuaren prozedurak, Lascaray SAri dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean horretarako aurreikusitako izapide guztiak barne hartu ditu, eta espedientean eragiten duen emaitzarekin, Gasteizko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostenak sartu ditu.

Azkenik, instalazioak bota ditzakeen gai poluitzaileen emisioaren muga-balioak eta instalazioaren ustiaketarako bestelako baldintzak zehazte aldera, ingurumena bere osotasunean ongi babestuko dela bermatzeko, ebazpen hau ematerakoan kontuan hartu da erabil daitezkeen teknikarik onenen erabilera. Bereziki aintzat hartu da Europako Batzordearen BREF agiri hauen edukia: oinarrizko organikari buruzkoa (“Reference Document on Best Available Techniques in the Large Volume Organic Chemical Industry”), 2003eko otsailekoa, organika xeheari buruzkoa (“Reference document on Best Available Techiniques for Organic Fine Chemicals”), 2006ko abuztukoa, eta hozteari buruzkoa (“Reference Document in the Best Available Techniques to Industrial Cooling Systems”), 2001eko abendukoa.

Espedientean eragina duten txostenak aztertu ondoren, Ebazpen Proposamena sinatu zen, eta horri Lascaray SAk sustaturiko proiektuari aplikagarri zaizkion baldintzak gehitu zitzaizkion.

Goian aipatutako izapideak azaldutakoaren arabera amaitu, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotako entzunaldiaren izapidea bete eta aipatu arauaren 13. artikuluaren eta Ingurumen eta Lurralde Antolakuntza Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren 9. artikuluaren arabera ingurumeneko baimen integratua emateko organo horren eskumena eman ondoren.

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren 2008ko otsailaren 19ko ebazpen-proposamena, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babesten duen otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea, maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak aldatzen duen Ingurumen Eraginaren Ebaluazioari buruzko Legegintzako ekainaren 28ko 1302/1986 Errege Dekretua, aurrekoa aldatzen duena, Irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua, berau betetzeko Araudia onesten duena, urriaren 25eko 340/2005 Dekretua, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duena, azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa eta aplika daitezkeen bestelako arauak ikusi ondoren, hau

Jarduera kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskinaren 4.1.b) kategorian, “Baseko produktu kimikoak ekoizteko instalazio kimikoak, batez ere hidrokarburo oxigenatuak, adibidez, alkoholak, aldehidoak, zetonak, azido organikoak, esterrak, azetatoak, eterrak, peroxidoak, erretxinak, epoxidoak” izenekoan, jasota dago.

Lascaray SAk burutzen duen jarduera gantz-azidoak eta kosmetika-produktuak bi ekoizpen-ildo nagusitan ekoiztean datza.

Instalazioaren ekoizpen-ahalmena gantz-azidoak 15.000 t urtean eta kosmetika-produktuak 290 t urtean da.

Gantz-azidoen ekoizpen-ildoaren prozesua lehengai bezala erabiltzen den animalia-gantzak banatzearekin hasten da, autoklabe batean ur beroarekin nahastuz. Horrek gantzaren molekulak haustea dakar glizerina-ura eta gantz-azidoa lortuz.

Desdoblatu ondoren, glizerina-urak kontzentratu, deshidratatu eta erdeinatu egiten dira glizerinari airea eta ura kentzeko eta ondoren destilatzeko. Destilatu ondoren, glizerina zuritu eta ontzietan sartzen da bidaltzeko.

Beste alde batetik, autoklabean lortutako gantz-azidoa ere destilatu egiten da, ura kendu, deshidratatu eta erdeinatzeko prozesu arinaren ondoren. Destilatzean, destilatutako gantz-azidoak lortzen dira eta komertzializatu edo zatikapen-prozesura pasa daitezke, hidrogenaziora eta gantz-azidoen breara bidaltzen diren gantz-azido arinen zati bat.

Zatikapenean, kontzentratutako detergente-soluzioarekin nahastuz eta banaketa zentrifugoz, gantz-azidoak hidrogenatzen den balore gehigarri handidun zati oleiko batean eta zati esteariko batean banatzen dira. Lortutako azido oleikoa deshidratatu eta ontzietan sartzeko lur iragazien geruza batean iragazten da.

Bestalde, berotuz eta zentrifugatuz detergentedun ura banatu ondoren, lortutako estearina deshidratatu eta hidrogenazio-erreaktore batean sartzen da katalizatzaile batekin gantz-azido hidrogenatua lortzeko. Erreakzioa amaitu ondoren, katalizatzailearen eta azidoaren nahasketa lur iragazien geruza batean iragazi eta deshidratatu egiten da.

Kosmetika-produktuen linearen ekoizpen-prozesua lehengaiak zenbait erreaktore irabiatuetan nahastean besterik ez datza. Nahasketa egin ondoren, produktuak ontzietan sartu eta bidaltzeko prest daude.

Azaldutako prozesuaz gain, enpresak honako instalazio laguntzaileak ditu: lurruna sortzeko hiru galdara, horietako bat erreserban dago, olio termikoaren galdara, eta hozteko lau dorre.

Instalazioak kontsumitzen dituen energia-baliabideak instalazioaren hornidurarako energia elektrikoa (3.225.000 kWh urtean) eta galdaren kontsumorako gas naturala (20.000.000 kWh urtean) dira.

Instalazioak Gasteizko ur-horniduraren sareko ura bakarrik kontsumitzen du osasun-erabilerarako eta ekoizpen-prozesurako.

Instalazioan sortzen diren isurkinak garbitzeko urak eta lehenengo drainatze-sare batean bildutako euri-urak dira, instalazioko beste gune bateko garbitzeko urak, eta prozesuko urak, bigarren drainatze-sarean bildutakoak eta araztegi batean tratatutakoak. Bi sareak drainatze-sare berean elkartzen dira Gasteizko udal-kolektorean isurtzeko.

Araztegia banatzeko saretoarekin arbastea, koagulatzeko tratamendu fisiko-kimikoa, pH-a egokitzea eta malutapena, ondoren airera injektatzeko dekantagailu batean banatzea eta isurkina atera baino lehen homogeneizatzean datza.

Instalazioak atmosferara igortzeko 4 gune ditu, lurrun-galdarari eta olio termikoari dagozkionak.

Instalazioan sortutako hondakin arriskutsuak gantz-azidoaen ekoizpen-prozesutik, hondakin-uren tratamendutik eta zerbitzu orokorretatik datozen hondakinak dira.

Ekoizteko prozesuak Oinarrizko Organikari eta Organika Xeheari buruzko Europako BREF agirietan jasota dauden eta eskura daitezkeen teknikarik onenak barne hartzen ditu (2006ko abuztuko “Reference Document on Best Available Techniques for The Manufacture of Organic Fine Chemicals” eta 2003ko otsaileko “Reference Document on Best Available Techniques in the Large Volume Organic Chemical Industry”). Instalazioak, besteak beste, aipatu agirietan erabilgarri dauden teknikarik onenak bezala hartzen diren honako jarduerak ditu: desdoblatzean hondakin-ura berrerabiltzea, kontzentrazioko lehenengo efektuko lurruna erabiltzea bigarren efektuan glizerina-ura berotzeko, prozesua automatizatuta dago biltegiak edo hodiak zabaltzeko beharra saihesteko, hozteko uraren zirkuitu itxiak dituzte, industria-jarduera guztia gainaldepean egiten da eta erregai bezala gantz-azidoak destilatzearen frakzio astuna erabiliz sortutako hondakinak gutxitzen dituzte.

  1. Lascaray, S.A. enpresak Ingurumen Sailburuordetzari Administrazioarekiko harremanen arduradunari buruz emandako datuen edozein aldaketaren berri emango dio.

  2. Neurri babesle eta zuzentzaileak sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetzan aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren arabera betearaziko dira, indarrean dagoen araudiarekin eta jarraian ageri diren ataletan ezarritakoarekin bat etorriz:

    1.– Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak

    1.1.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

    1.1.1.– Baldintza orokorrak

    Lascaray, S.A. gantz-azidoak eta deribatuak ekoizteko instalazioa atmosferarako emisioei dagokienez ebazpen honetan ezarrita dauden emisioaren muga-balioak ez gainditzeko moduan ustiatuko da.

    Prozesuan atmosferara isurtzen diren poluitzaileak bildu eta kanpora hustuko dira kasuan kasuko hodien bidez, beharrezkoa izanez gero, isurpen horien ezaugarriekin bat etorriz diseinatzen den gasa arazteko sistematik igaro ondoren.

    Arau orokor horretatik salbuetsi ahal izango dira teknikoki eta/edo ekonomikoki bildu ezin daitezkeen edo, hala egiaztatuz gero, ingurunean eragin txikia duten emisioak.

    Neurri egokiak hartuko dira halabeharrezko emisioak gertatzeko aukera murrizteko eta kasuan kasuko efluenteak giza osasunerako eta segurtasun publikorako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak efluenteen tenperaturari eta osaerari dagozkien aldaketei modu eraginkorrean aurre egin ahal izateko moduan ustiatu eta mantendu behar izango dira. Era berean, minimora murriztuko da instalazioa lanean ez dagoen edo erabili ezin den aldien iraupena.

    1.1.2.– Guneen identifikazioa. Katalogazioa.

    Gantz-azidoak eta deribatuak ekoizteko instalazioak atmosfera babesteko indarrean den araudiaren arabera katalogatutako gune hauek ditu:

Gune-zk.

Gunearen kodea

Emisio-gunearen izena

Altuera

(m)

Barruko diametroa

(m)

Katalogazioa.

Taldea

UTM koordenatuak

X

Y

2

1000202-02

Wanson olio termikoaren galdara

28,20

0,32

C

526264

4746716

3

1000202-03

Carimati lurrun-galdara

28,50

0,25

C

526319

4746817

4

1000202-04

Cerney larrun-galdara

8,30

0,64

C

526234

4746748

Gune-zk.

Gunearen kodea

Emisio-gunearen izena

Katalogazioa. Taldea

1-D

1000202-01

Erreka erreserbako lurrin-galdara

Sistematikoa ez dena

5-D

1000202-05

Hidrogenazio-erreaktorearen presioa murrizteko purga

Sistematikoa ez dena

6-D

1000202-06

Kosmetikako ekoizpen-lineako erreaktorearen lurrunak erauztea

Sistematikoa ez dena

Azpimarratu behar da 3. eta 4. zenbakiko guneei loturiko galdaretan glizerina destilatzeko break sartzen direla.

Instalazioan sistematikoak ez diren guneen altuera, diametroa eta UTM koordenatuei buruzko datuak eman beharko dira.

B.1.1.3.– Emisioaren muga-balioak.

Instalazioa atmosferara eginiko emisioei dagokienez emisioaren ondorengo muga-balioak ez gainditzeko moduan ustiatuko da:

Gunea(k)

Gaiak

Emisioaren muga-balioak

2 Gas naturala

Karbono monoxidoa (CO)

500 ppm

Nitrogeno oxidoak (NOX)

300 ppm.

3 Gas naturala

Karbono monoxidoa (CO)

500 ppm

Nitrogeno oxidoak (NOX)

300 ppm

3 Glizerinazko brea

Karbono monoxidoa (CO)

500 ppm

Nitrogeno oxidoak (NOX)

300 ppm

partikulak

150mg/N m3

4 Gas naturala

Karbono monoxidoa (CO)

500 ppm

Nitrogeno oxidoak (NOX)

300 ppm

4 Glizerinazko break

Karbono monoxidoa (CO)

500 ppm

Nitrogeno oxidoak (NOX)

300 ppm

partikulak

150mg/N m3

Emisioaren muga-balioak honako baldintza hauei dagozkie: 273 K-ko tenperatura eta 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.

B.1.1.4.– Gasak bildu eta husteko sistema.

Guneetako hondar-gasak husteko tximiniak B.1.1.2. atalean ezarritako kota baino gehiagora helduko dira. Tximiniek atmosferaren industria-jatorriko kutsadura prebenitzeari eta zuzentzeari buruzko Industria Ministerioaren 1976ko urriaren 18ko Aginduan ezarritako baldintzak betetzeko beharrezko bitartekoak izango dituzte; besteak beste, laginak hartzeko lekuetara erraz eta modu seguruan heltzeko bideak izango dituzte.

Bereziki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, edozein laginketa-puntutik gas-fluxuaren edozein asaldurara dauden distantziek, neurketa-puntua baino lehen, fluxuaren norantza eta kontrako norantza kontuan hartuta (L1 eta L2 parametroak), 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakora egokitu behar dute. L1 ≥ 8D eta L2 ≥ 2D distantziak betetzen ez dituzten fokoetarako ez dira onartuko L1 < 2D eta L2 < 0,5D baloreak. Kasu horietan, laginketa-planoak balio duela egiaztatu behar izango da neurketen txostenean.

Era berean, beharrezko minimoak izango dituzte (indar elektrikoa eta bestelakoak), neurketa eta irakurketa ofizialak aldez aurretik ezer jakinarazi beharrik izan gabe egin ahal izan daitezen.

B.1.2.– Saneamendu-sarera isurtzeko baldintzak.

B.1.2.1.– Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

Zaborgunea

Hondakin-ur mota

Isurketaren jatorria

Ingurune hartzailea

Zaborgunearen UTM koordenatuak

1

Industriako hondakin-urak

– Garbitzeko urak

– Euri-urak

– Galdaren purgak eta hozteko purgak.

– Garbiketako urak.


Detergentedun urak zatikapen-unitatearen garbiketatik eratorritakoak

Gasteizko saneamendu
sarearen kolektorea

X:526.302,6

Y:4.746.830,6

B.1.2.2. Gehienezko isurketa-emariak eta bolumenak

a) 1. isurketa: Industriako hondakin-urak

Ordu gorenetako emaria

2 m3 orduko

Eguneko gehienezko bolumena

56 m3 eguneko

Urteko gehienezko bolumena

18.544 m3 eguneko

B.1.2.3.– Emisioaren muga-balioak.

Gasteizko Udaleko kolektorera etxekoak ez diren isurketak botatzeari buruzko Gasteizko Udal Ordenantzan agertzen diren mugak eta baldintzak bete beharko dira.

Ezin izango da diluzio teknikarik erabili emisioaren balio-mugetara iristeko.

B.1.2.4.– Arazketa- eta ebakuazio-instalazioak.

Arazteko instalazioak edo hondakin-uren neurri zuzentzaileak, funtsean, jarduketa hauetan datzate:

  • Tamaina handiko materialen banaketa fisikorako sareta eta 20 m3-ko isurkina biltzeko zuloa.

  • Irabiatzailea eta koagulaziorako tratatzeko ahalmena duen 30 m3 orduko kamera, baita isurkinaren pH-a egokitzekoa ere, pH-aren kontrolaren bidez koagulatzailearen dosifikazioa erregulatuz.

  • Biraketa gutxiko irabiatzaile-malutatzailea duen malutapen-kamara.

  • Malutak deusezteko airea injektatzekoa duen dekantagailua.

  • Isurketa homogeneizatzeko 25 m3–ko zuloa.

    Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla egiaztatuz gero, Lascaray SAk beharrezkoak diren aldaketak egin behar izango ditu arazteko instalazioetan, isurketak baimendutako ezaugarrietara egokitzeko, Administrazioari jakinarazi ondoren, eta, hala badagokio, baimena aldatzeko eskatuko du.

    Aurkeztutako dokumentazioarekin bat etorriz, kontrol-kutxa jarriko da azken isurketarako. Kontrol-kutxak isurien lagin adierazgarriak lortu ahal izateko beharrezkoak diren ezaugarriak izan behar ditu. Kutxetak beharrezkoa denean ikuskapenak egin ahal izateko moduan kokatuta egongo dira.

    1.3.– Instalazioan sortutako hondakinak behar bezala kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

    Instalazioetan sortutako hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legeak eta aplikagarri diren gainerako araudi berariazkoek xedatutakoari jarraiki kudeatuko dira. Hala behar denean, gainera, ezaugarriak azaldu behar izango dira, hondakinen izaera eta xederik egokiena zehaztu ahal izateko.

    Berariaz debekatua dago sortutako hondakin-mota desberdinak beren artean edo beste hondakin nahiz isuriekin nahastea, eta jatorritik bereizi egin behar dira, eta nahasketa horiek saihesteko bilketa- eta biltegiratze-bitarteko egokiak jarri behar dira.

    Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoak kontuan hartuta, hondakin oro balorizatzera bideratu behar izango da, bere kabuz kudeatuz edo baimendutako balorizatzailera eramanez. Balorazio tekniko, ekonomiko edo ingurumeneko balorazio bideragarririk ez dutela behar bezala ziurtatu ondoren soilik ezabatu ahal izango dira hondakinak.

    Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoan hondakin horiek tratatzeko baimendutako instalazioak badaude, instalazio horietara bideratu behar dira lehentasunez, autosufizientzia- eta hurbiltasun-printzipioak kontuan hartuta.

    Azkenean zabortegian ezabatzera bideratzea aurreikusten den hondakinei dagokienez, zabortegian hondakinak onartzeko prozedurak eta irizpideak ezartzen dituen 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Kontseiluaren Erabakian adierazitakoarekin eta, hala badagokio, aipaturiko erabakiaren garapen gisa EAErako onartzen diren jarraibideekin bat etorriz egingo da bereizketa.

    Hondakinentzako biltegiak edo biltegiek zoru estankoa izango dute. Beren egoera fisiko likido edo oretsua dela-eta, edo beren inpregnazio-mailarengatik isurketak eragin edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinentzat ontziak edo bilketa-sistema egokiak jarriko dira izan litezkeen isuriak kanpora isurtzea saihesteko. Hondakin hautseztatuen kasuan, saihestu egingo da hondakinek euri-urarekin kontakturik izatea edo haizeak arrastaka eramatea, eta behar izanez gero, estali egingo dira.

    Hondakinak desagertu, galdu edo jariorik izanez gero, berehala horren berri eman beharko zaie Ingurumen Sailburuordetzari eta Gasteizko Udalari.

    1.3.1.– Hondakin arriskutsuak.

    Sustatzaileak hondakin arriskutsutzat hartutakoak hauek dira:

    1. Prozesua: “Gantz Azidoen eta Deribatuen Ekoizpena”.

    1. motako hondakina: “Lur iragaziak”.

      Identifikazioa: A01000249/1156/1/1.

      Hondakinaren kodea: Q8//D9//S23//C51//H5//A300//B6502.

      LER: 070110.

      Urtean sortutako kantitatea: 22.580 kg urtean.

      Zatikapenean eta hidrogenazioan sortzen da azido oleikoa eta azido estearikoa iragazten direnean. Detergentea, gantz-azidoak, nikela, nikel-oxalatoa, ikatz aktiboa eta magnesio- eta aluminio-sulfatoaren kopuru txikiak izan ditzake.

      Hondakin horretarako identifikatutako metalezko bidoian bilduko da, sortzen den postuaren edo postuen ondoan; behin hori beteta, hondakin arriskutsuen biltegira eramango da baimendutako kudeatzaileari bidali arte.

    2. motako hondakina: “Ikatz aktiboaren hondakina”.

      Identifikazioa: A01000249/1156/1/2.

      Código del residuo: Q8//D9//S5//C51//H5//A300//B6502.

      LER: 150202

      Urtean sortutako kantitatea: 20.000 kg

      Gantz-azidoak eta deribatuak ekoizteko prozesuan sortzen da.

      Hondakin horretarako identifikatutako edukiontzian bilduko da, sortzen den postuaren ondoan; behin hori beteta, hondakin arriskutsuen biltegira eramango da baimendutako kudeatzaileari bidali arte.

    3. motako hondakina: “Glizerinazko break”.

      Identifikazioa: A01000249/1156/1/3.

      Hondakinaren kodea: Q8//R12//L/P19//C51//H5//A300//B6502.

      LER: 070608

      Urtean sortutako kantitatea: 87.850 kg.

      Arraztailean glizerina destilatzean sortzen da; destilatutako glizerinazko break dira.

      Hondakin horretarako identifikatutako eta hermetikoki itxitako metalezko bidoian bilduko da, sortzen den postuaren ondoan; hori bete ondoren, hondakin arriskutsuen biltegira eramango da baimendutako kudeatzaileari bidali arte.

    1. Prozesua: “Hondakin Uren Tratamenduak”.

    1. motako hondakina: “Kontzentratutako lohiak”.

      Identifikazioa: A01000249/1156/2/1.

      Hondakinaren kodea: Q9//D15//L27//C24//H5//A300//B0006.

      LER: 070611.

      Urtean sortutako kantitatea: 79.984 kg.

      Alde batetik, zatikapenean detergenteen soluzioak karearekin neutralizatzean, eta beste alde batetik, galdaren purgetako, hozteko dorreetako eta garbiketako uretatik eratorritako hondakin-urak garbitzeko instalazioan sortzen dira.

      Funtsean materia organikoa duten lohiak dira (gantz-azidoa, gantza, bilgorra, glizerina), eta neurri txikiagoan xaboi-gatzak eta detergentea.

      2 m3–ko zakuetan ura ateratzeko uzten dira eta lehortzen direnean hondakin horretarako identifikatutako edukiontzian gordetzen dira araztegiaren ondoan, baimendutako kudeatzaileari bidali arte.

    1. Prozesua: “Zerbitzu Orokorrak”.

    1. motako hondakina: “Erabilitako olioak”.

      Identifikazioa: A01000249/1156/3/1.

      Hondakinaren kodea: Q7//R9//L8//C51//H5/6//A300//B0019.

      LER: 130205.

      Urtean sortutako kantitatea: 1.000 kg.

      Mantentzeko eta olioa aldatzeko prozesuetan sortzen da; erabilitako olio mekanikoak, hidraulikoak eta termikoak dira.

      Hondakin horretarako identifikatutako bidoian bilduko da makinen mantenimendua burutzen denean, eta hondakin arriskutsuen biltegira eramango da baimendutako kudeatzaileari bidali arte.

    2. motako hondakina: “Hodi fluoreszenteak”.

      Identifikazioa: A01000249/1156/3/2.

      Hondakinaren kodea: Q14//R13//S40//C16//H6/14//A300//B0019.

      LER: 200121.

      Urtean sortutako kantitatea: 100 unitate.

      Merkurioa duten lanpara erabiliak aldatzeko lanetan sortzen da.

      Hondakin arriskutsuen biltegian dagoen hondakin horrentzako identifikatutako edukiontzian biltzen da baimendutako kudeatzaileari bidali arte.

    3. motako hondakina: “Ekipamendu elektrikoak eta elektronikoak”.

      Identifikazioa: A01000249/1156/3/3.

      Hondakinaren kodea: Q14//R13//S40//C6/11/18//H6/14//A300//B0019.

      LER: 160213.

      Urtean sortutako kantitatea: 250 kg.

      Ekipamendu elektriko eta elektronikoa ordezteko lanetan sortzen da; baztertuta dauden ofimatikako ekipamendua da.

      Hondakin arriskutsuen biltegian dagoen hondakin horrentzako identifikatutako edukiontzian biltzen da baimendutako kudeatzaileari bidali arte.

    4. motako hondakina: “NaOH eta KOH-ren biltegiko hondarrak”.

      Identifikazioa: A01000249/1000000156/3/4.

      Hondakinaren kodea: Q8//D15//P27//C24//H5//A300//B0019.

      LER: 060204.

      Urtean sortutako kantitatea: 2.000 kg.

      Produktu kimikoen biltegiratzean sosa- eta potasa-biltegiak garbitzean sortzen da. Biltegietatik zuzenean zurgatzen da eta zisterna-kamioira pasatu baimendutako kudeatzaileari eramateko.

    5. motako hondakina: “Hidrokarburoak dituzten urak”.

      Identifikazioa: A01000249/1156/3/5.

      Hondakinaren kodea: Q8//D15//L9//C51//H5//A300//B0019.

      LER: 130802.

      Urtean sortutako kantitatea: 500 kg.

      Ontziak garbitzean noizean behin sortzen da; hidrokarburoekin nahasturiko urak dira.

      Zisterna-kamioietan biltzen dira baimendutako kudeatzaileari eramateko.

    6. motako hondakina: “Disolbatzaile organikoa halogenatu gabea”.

      Identifikazioa: A01000249/1156/3/6.

      Hondakinaren kodea: Q7//R13//L5//C41//H3b//A300//B0019.

      LER: 140603.

      Urtean sortutako kantitatea: 275 kg.

      Mantenimenduko lantegian piezak garbitzeko prozesuan sortzen da; hidrokarburo hondakinak dituen disolbatzaile erabilia da.

      Hondakin horretarako identifikatutako bidoian bilduko da, sortzen den postuaren edo postuen ondoan; behin hori beteta, hondakin arriskutsuen biltegira eramango da baimendutako kudeatzaileari bidali arte.

    7. motako hondakina: “Iraungita dauden produktuak”.

      Identifikazioa: A01000249/1156/3/7.

      Hondakinaren kodea: Q3//D15//L40//C39//H5//A300//B0019.

      LER: 160508.

      Urtean sortutako kantitatea: 2.000 kg.

      Kalitatearen kontrolean sortzen da, iraungita edo egoera txarrean dauden produktuak aurkitzen direnean, prozesuen zein laborategiaren kalitatea kontrolatzean; konposizioa produktuaren arabera ezberdina da.

      Hondakin arriskutsuen biltegian dagoen edukiontzian biltzen da baimendutako kudeatzaileari bidali arte.

    8. motako hondakina: “Poluitzaileekin bustita dauden trapuak, iragazkiak eta xurgatzaileak”.

      Identifikazioa: A01000249/1156/3/8.

      Hondakinaren kodea: Q5//D15//S40//C41/51//H5//A300//B0019.

      LER: 150202.

      Urtean sortutako kantitatea: 500 kg.

      Xurgatzaileak eta ehunak biltzerakoan sortzen da; olio, disolbatzaile, materia organiko edo pinturaz bustitako trapuak, material xurgatzailea eta arazteko iragazkiak dira.

      Hondakin arriskutsuen biltegian dagoen hondakin horrentzako identifikatutako edukiontzian biltzen da baimendutako kudeatzaileari bidali arte.

    9. motako hondakina: “GRG edukiontzi erabiliak”.

      Identifikazioa: A01000249/1156/3/9.

      Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C51//H5//A300//B0019.

      LER: 150110.

      Urtean sortutako kantitatea: 20 unitate.

      Ontzi hutsak biltzen direnean sortzen da; olioak, pinturak, kosmetika-gehigarriak, surfaktantea, disolbatzaileak eta taladrina gordetzeko erabili diren metalezko ontziak dira.

      Hondakin arriskutsuen biltegian dagoen hondakin horrentzako identifikatutako gunean biltzen da baimendutako kudeatzaileari bidali arte.

    10. motako hondakina: “Plastikozko ontziak (gai arriskutsuekin kutsatutakoak)”.

      Identifikazioa: A01000249/1156/3/10.

      Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51//H5//A300//B0019.

      LER: 150110.

      Urtean sortutako kantitatea: 1.000 kg.

      Mantentzeko eta olioa aldatzeko prozesuetan sortzen da; erabilitako olio mekanikoak, hidraulikoak eta termikoak dira.

      Ontzi hutsak biltzen direnean sortzen da; ekoizpen-prozesuan erabilitako lehengaia izan duten plastikozko ontziak dira, besteak beste, galdara eta araztegiaren gehigarriak, pinturak, kosmetika-gehigarriak eta disolbatzaileak. Hondakin arriskutsuen biltegian dagoen hondakin horrentzako identifikatutako gunean solte gordetzen da baimendutako kudeatzaileari bidali arte.

      1. Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemek independenteak izan behar dute, izan ere, isuriren bat gertatu eta nahastuz gero, haien arriskugarritasuna handituko litzateke, edo haien kudeaketa zaildu egingo litzateke.

      2. “NaOH eta KOH biltegiko hondarrak” hondakinak sortzen diren instalazioetatik bertatik bildu behar izango dira zuzenean, lehenago ontziratu edo biltegiratu behar izan gabe baimendutako kudeatzaileari eramateko.

      3. Hondakin arriskutsuak dituzten ontziek hondakin toxikoei eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Legea betearazteko Araudia onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak bete behar dituzte, eta itxita egon behar dute kudeatzaileari ematen zaizkion arte, isurtze edo lurruntze bidez edukirik ez galtzeko.

      4. Aurreko puntuan aipaturiko ontziek etiketatuta egon behar dute; argi, erraz irakurtzeko moduan, ez ezabatzeko moduan, eta uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideetan oinarrituta.

      1. Hondakin arriskutsuak gehienez 6 hilabetez eduki behar dira biltegiratuta.

      2. Hondakinak baimendutako kudeatzailearen instalazioetara eraman aurretik, ezinbesteko baldintza da baimendutako kudeatzailearen agiri bidezko onarpen-konpromisoa izatea, eta bertan zehaztuko dira baldintzak eta tratatu beharreko hondakinen ezaugarriak eta baimen administratiboari zenbateraino egokitzen zaion egiaztatuko da. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehen aldiz hustu aurretik eta, beharrezkoa izanez gero, hori hondakin-kudeatzaile berriari bidali aurretik. Behar izanez gero, karakterizazio xehatua gauzatu beharko da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna burutzeko. Hala behar izanez gero, justifikatu egin beharko da proposatutako kudeaketa bidea hondakinak kudeatzeari buruzko irizpide hierarkikoei, alegia, ebazpen honetan jasotakoei.

      3. Hondakin arriskutsuak lekuz aldatu baino lehen, eta, hala behar izanez gero, leku-aldaketa horren aldez aurretiko jakinarazpena —arauetan ezarritako moduan— egin ostean, kontrol- eta jarraipen-agiria bete beharko da, zeinaren zati bat garraiolariari eman beharko zaion, karga jatorritik aurreikusitako destinora eraman izanaren lagungarri modura. Lascaray SAk artxiboan erregistratu eta gorde egin beharko ditu, bost urtetik beherakoa izango ez den epean, onespen-agiriak eta kontrol- eta jarraipen-agiriak, edo horien baliokidea den agiri ofiziala.

      4. Hondakin arriskutsuak baimendutako kudeatzaileraino eramateko erabiltzen den garraioak indarrean den legeriak merkantzia-mota hauek garraiatzeko ezartzen dituen baldintzak betetzen dituela egiaztatu behar izango da.

      5. Lascaray SAk sortutako olio erabilia kudeatu beharko du industriako olio erabiliaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuaren arabera.

      6. Ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan aurreikusitako baldintzetan baimendutako kudeaketa-sistema integratua ezartzen ez den artean, Lascaray SAk Euskal Autonomia Erkidegoan olio erabiliaren kudeaketa arautzen duen irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan jasotako aurreikuspenak bete beharko ditu

      7. Ekipamendu elektriko eta elektronikoen hondakinak, besteak beste, hodi fluoreszenteak, gailu elektriko eta elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzko otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz kudeatuko dira.

      1. Lascaray SA enpresak poliklorobifeniloak (PCB) dituzten edo izan ditzaketen aparatuak dauzkan bitartean, horiek behar bezala kudeatzeko abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuan, polikrorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten aparatuak ezabatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen horretan, eta hori aldatu zuen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretuan adierazitako baldintzak bete behar izango ditu.

      2. Lascaray SAk Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 (EE) Araudian zehazturiko substantzia erabiliak bere egiten dituen heinean, berreskuratu egingo dira aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez deuseztatzeko, edo ingurumenaren ikuspegitik onargarria den beste edozein deuseztatze bide tekniko erabiliz, edota birziklatzeko edo birsortzeko xedez, aparatuak berrikusi edo mantentzeko eragiketetan nahiz desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

      1. Lascaray SAk urteko adierazi behar izango dio Ingurumen Sailburuordetzari sortutako hondakin arriskutsuen jatorria zein den, zein kopuru sortu den, zein erabilera emango zaion eta adierazpenaren xede den ekitaldiaren amaieran zeintzuk dauden aldi baterako biltegiratuta.

      2. Erregistroa egingo da, eta bertan adieraziko dira kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak, hondakin guztien sorrera eta lagapen-datak, bilketaren maiztasuna eta garraiobidea, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez (uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidez aldatu zen gerora). Sei hilez behin Ingurumen Sailburuordetzari kontrol-erregistro honen kopia bidali behar zaio.

      3. Hondakin arriskutsuen kudeaketako oinarrizko printzipioetako bat betetze aldera, hau da, hondakin horien ekoizpena minimizatzea, Lascaray SAk prebentzio-neurriak aplikatuta hondakin arriskutsuak murrizteko plana prestatu eta aurkeztuko du Ingurumen Sailburuordetzan, gutxienez lau urtez behin.

      4. Atal honetako g, h (kudeatzaileak EAEn daudenean), o eta p ataletan aipaturiko agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidali behar dira, ahal dela, transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 sistemako entitateen bertsioaren bidez.

      5. Amiantoa duten hondakinak hautemanez gero, Lascaray SAk amiantoak ingurumenean eragitea prebenitzeko eta eragin hori murrizteko 108/1991 Errege Dekretuan (3. art.) ezarritako betekizunak bete behar izango ditu. Halaber, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko manipulazio-eragiketak amiantoaren eraginpean jartzeko arriskua dakarten lanei aplikagarri zaizkien gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak ezartzen dituen 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako betekizunen arabera egingo dira.

        1.3.2.– Arriskutsuak ez diren hondakinak.

        Sustatzaileak arriskutsutzat hartzen ez dituen hondakinak hauek dira:

Hondakinaren izena

LER kodea

Lotutako prozesua

Zenbatetsitako ekoizpena

Udal-hondakinen nahasketa

200301

Zerbitzu orokorrak

45.500 kg urtean

Papera / kartoia

200101

Zerbitzu orokorrak

28.980 kg urtean

Plastikoa

200139

Zerbitzu orokorrak

130 kg urtean

Paletak

200138

Zerbitzu orokorrak

682 kg urtean

Txatarra

200140

Zerbitzu orokorrak

14.640 kg urtean

  1. Erabilitako ontziak eta ontzien hondakinak materialaren arabera behar bezala banatuta eta baldintza egokietan entregatu behar dira; erabilitako ontzien kasuan, agente ekonomiko (hornitzaile) bati emango zaizkio berrerabiltzeko, eta ontzien hondakinen kasuan, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu bati emango zaizkio.

  2. Hondakin horiek gehienez ere 2 urtez eduki daitezke biltegiratuta.

  3. Oro har, hondakin orok, kanporatu aurretik, baimendutako kudeatzailearen onarpen-agiria izan behar du, bertan onarpenaren baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali behar da Ingurumen Sailburuordetzara, proposaturiko kudeaketa egokia dela eta ebazpen honen printzipio orokorretan ezarritakoa betetzen dela egiaztatzeko. Hala badagokio, proposatutako kudeaketa-bidea hondakinen kudeaketari buruz ebazpen honetan jasotako hierarkia-printzipioei egokitzen zaien egiaztatu behar izango da. Lascaray SAk fitxategian erregistratu eta gorde behar izango ditu onarpen-agiriak edo horien baliokideak diren agiri ofizialak, nahitaezkoak direnean, bost urtez gutxienez.

  4. Halaber, hondakin inerteen edo inertizatuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuarekin bat etorriz, baimendutako zabortegian biltegiratu beharreko hondakin ez arriskutsuak lekuz aldatu aurretik, dagokien jarraipen- eta kontrol-agiriak bete behar izango dira. Agiri horiek bost urtez gorde behar izango dira.

  5. Erregistroa egingo da, eta bertan adieraziko dira kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak, hondakin guztien sorrera eta lagapen-datak, bilketaren maiztasuna eta garraiobidea. Urtero Ingurumen Sailburuordetzara kontrol-erregistro honen kopia bidali behar da.

  6. Atal honetako c) eta d) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta e) idatz-zatietan aipaturiko agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidali behar dira, ahal izanez gero, transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 sistemako erakundeen bertsioaren bidez.

    1.4.– Lurzoruaren babesaren inguruko baldintzak.

    Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako betebeharrak betez aurkeztutako lurzoruaren egoeraren aurretiazko txostenaren arabera, eta bertan jasotako gomendioak aintzat hartuta, Lascaray SAk lurzorua babestea ziurtatzeko beharrezkoak diren neurriak hartu behar izango ditu eta, bereziki, araztegiaren eremuan koagulatzaileak eta malutatzaileak biltegiratzeko euste-upeltxoak ipini behar izango ditu.

    Halaber, dituen prebentzio- eta defentsa-neurriak mantendu behar izango ditu instalazioak:

    • Hormigoizko zoladura, lehengaiak eta osagarriak biltegiratzeko eremuetan eta prozesu-eremuetan araztegirako drainatze-sarea duena.

    • Soda eta potasa kaustikoak hormigoizko-zolataren gainean biltegiratzea, 36 m3-ko segurtasun-upeltxoarekin eta perimetroko saretarekin, isuriak araztegiranzko kanalizazioarekin biltzeko.

    • Araztegiaren aldeko soda kaustikoa euste-upeltxoarekin biltegiratzea.

      1.5.– Zarataren inguruko baldintzak.

      Beharrezko neurri guztiak ezarriko dira honako maila hauek ez gainditzeko:

      1. Jarduera honako hauei egoki behar zaie: etxebizitzen barrualdera jaulkitako zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB (A) baino handiagoa izan, etengabeko balioan neurtuta Leq 60 segundo, 08:00ak eta 22:00ak bitartean leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB (A) ere gehienezko baliorik altuenetan.

      2. Jarduera honako hauei egoki behar zaie: etxebizitzen barrualdera jaulkitako zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan, etengabeko balioan neurtuta Leq 60 segundo, 22:00ak eta 08:00ak bitartean leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB (A) ere gehienezko baliorik altuenetan.

      3. Halaber, ezin izango da 60 dB (A) baino zarata handiagorik jaulki, etengabeko balioan neurtuta Leq 60 segundo, industria-esparruaren kanpoko itxituran neurtuta.

      4. Zamalanak egitean zein materialak kamioiez garraiatzean, sentikortasun akustiko handieneko eremuetan ingurumenean zarata-handikuntza ahalik eta txikiena eragin behar da.

      1. Ingurumena Zaintzeko Programa.

        Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agiriekin eta honako atal hauetan ezarritakoarekin bat etorriz egin behar da:

        1.– Atmosferara eginiko emisioak kontrolatzea.

      1. Lascaray SAk emisioak kontrolatu behar izango ditu informazio honen arabera:

Gunea

Erregistro-liburuko izena

Gunearen izena

Neurketa-parametroak

Kontrolen maiztasuna

2

1000202-02

Wanson olio termikoaren galdara

CO eta NOX

5 urtez behin (OCA)

3

1000202-03

Carimati lurrun-galdara (gas naturala)

CO eta NOX

3 urtez behin (OCA)

Carimati lurrun-galdara (glizerinazko break)

CO, NOX, SOX, COT eta partikulak

3 urtez behin (OCA)

4

1000202-04

Carimati lurrun-galdara (gas naturala)

CO eta NOX

3 urtez behin (OCA)

Cerney lurrun-galdara (glizerinazko break)

CO, NOX, SOX, COT eta partikulak

3 urtez behin (OCA)

  1. Aurreko atalean aipatutako neurketa guztiak baimendutako kontrol-organoak (OCA) egingo ditu (hiru neurketa, bakoitza ordubetekoa gutxienez, zortzi orduz neurtuta) eta aldian behingo neurketa horiei dagozkien txostenak Ingurumen Sailburuordetzak egiten duen “Gutxieneko txostena - OCA” delakoan ezarritakoarekin bat etorriko dira. Nolanahi ere, emisio-kontrolek eta -baldintzek Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoetan ezarritako baldintza guztiak bete behar izango dituzte.

  2. Aurrez eskatutako parametro guztien neurketen OCA txostenak bidali behar izango dira. Parametroen neurketarik eduki ezean, edo parametro horien neurketak ebazpen honetan jarritako kontrol-maiztasuna baino antzinatasun handiagoz egin badira, neurketa berriak egin behar izango dira. Atmosferarako emisioen kontrolak egindako azken neurketarekiko adierazitako maiztasunaz egingo dira.

    1.1.– Lortutako emaitzen erregistroa.

    Dokumentazio eguneratuan oinarrituta, erregistroa egingo da euskarri informatikoan edo, halakorik ezean, paper-euskarrian. Bertan, atmosferaren industria-jatorriko kutsadura prebenitzeari eta zuzentzeari buruzko 1976ko urriaren 18ko Aginduaren 33. artikuluan ezarritako edukia jasoko da. Erregistro horretan jasoko dira eginiko neurketen emaitzak, mantenimenduko eragiketak, garbiketa, aldizkako berrikuspenak, matxuragatiko geldialdiak, egiaztapenak, edonolako gorabeherak, eta abar. Dokumentazio hori eguneratuta egongo da eta ingurumen-arloko ikuskatzaileen esku egongo da.

    2.– Isurketa-uraren kalitatearen kontrola

  1. Sustatzaileak aurkeztutako agirien arabera, azterketa hauek egingo dira:

Isurketa-gunea

Kontrolatu beharreko fluxua

Neurketa-parametroak

Kontrolen maiztasuna

Kontrol-mota

1 (kolektorea)

Industriako hondakin-urak

pH, DQO

Egunero

Barnekoa
Autokontrola

Tenperatura, solido esekiak, solido sedimentatutak, pH, DBO5, eroankortasuna, olioak eta gantzak, guztizko kromoa, guztizko kadmioa, guztizko kobrea, DQO, GL-20 materia inhibitzaileak, guztizko burdina, materia esekiak, guztizko nikela, guztizko beruna eta guztizko zinka.

Urtean behin

Kanpokoa

  1. Kanpoko kontrol bakoitza, laginak hartzea eta ondorengo analisia, aurreko puntuetan aipatutako parametro bakoitzaren gainean egingo da, eta erakunde laguntzaile batek egin eta ziurtatuko du. Sustatzaileak isurketa-gune bakoitzean hartu berria den laginaren analisia aurkeztu beharko du. Lagin horrek emariarekiko proportzionala den 24 ordukoa izan beharko du edo, bestela, lagin zehatz adierazgarria.

    Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira laginak hartzen direnetik kontatzen hasita hilabeteko epean.

    Ur-isurkinaren kalitatearen kontrolari buruzko emaitzak, gainera, hiru hilez behin Uraren Euskal Agentziara bidali beharko dira (Arabako Ordezkaritza).

  2. Laginketak poluitzaileen puntako ekoizpen-aldian egingo dira beti.

  3. Isurkinak baimenaren betekizunak betetzen dituela uste izango da B.1.2.3. atalean agertzen diren parametro guztiek ezarritako muga guztiak egiaztatzen dituztenean.

    3.– Zarata kontrolatzea.

    Hiru hilez behin soinu-baldintzak kontrolatuko dira jarduera garatzen den partzelaren kanpoaldean, etxebizitzetara zarata gehien heltzen den zonan. Lehenengo urtean lortutako emaitzekin bat etorriz, ordutik aurrera neurketak urtean behin egin ahal izango dira.

    Sustatzaileak neurketen proposamen zehatza prestatuko du eta, bertan, neurketa egiteko metodoen xehetasunak bilduko ditu. Proposamena ebazpen honen C.6. atalean aipatzen den ingurumena zaintzeko programaren agiri bateginean sartuko da.

    4.– Jardueraren Adierazleak.

    Sustatzaileak jardueraren funtzionamenduaren parametro adierazle hauen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eraginari dagokionez:

INGURUMENEKO GAIA

ENPRESEI ESKATUTAKO DATUAK

UNITATEA

ADIERAZLEA

UNITATEA

ALDIZKAKOTASUNA

EKOIZPENA

gantz-azido estearikoen fabrikazioa

t

urtean behin

glizerinaren fabrikazioa (Azpiproduktua)

t

urtean behin

Azido oleikoaren fabrikazioa

t

urtean behin

kosmetikoen fabrikazioa

t

urtean behin

MATERIALEN KONTSUMOA

Animalia-gantzen guztizko kontsumoa

t

Materialen guztizko kontsumoa/
Glizerinaren guztizko ekoizpena

t/t

urtean behin

1. hidrogenaziorako detergenteen kontsumoa

t

1. hidrogenaziorako detergenteen kontsumoa/ azido oleikoa

t/t

urtean behin

2. hidrogenaziorako detergenteen kontsumoa

t

2. hidrogenaziorako detergenteen
kontsumoa/
gantz-azido esteariko hidrogenatuak

t/t

urtean behin

ENERGIA
KONTSUMOA

Gas naturalaren kontsumoa

kWh

Gas naturalaren kontsumoa/ guztizko energia-kontsumoa

(%) kWh/kWh

urtean behin

Elektrizitate-kontsumoa

kWh

Elektrizitate-
kontsumoa/
prozesurako guztizko energia-kontsumoa

(%) kWh/kWh

urtean behin

Guztizko energia-kontsumoa

kWh

Energia-kontsumoa (gasa)/ fabrikatutako produktu kimikoen tonak

kWh / produktu kimikoen tonak

urtean behin

EMISIO ATMOSFERIKOAK

Partikula solidoen emisioak (batez bestekoa, max., min., lagin-kop.) / 3., 5. guneetarako

mg/N m3

Partikula solidoen emisioak (batez bestekoa, max., min., lagin-kop.) / 6., 9. eta 10. guneetarako

mg/N m3 (min., max. eta batez bestekoa)

urtean behin

Partikula solidoen emisioak

2.

kg

Partikula solidoen emisioak

kg/urte

urtean behin

Partikula solidoen emisioak /
fabrikatutako gantz-azidoen tonak

kg/t

urtean behin

NOX-emisioak (batez bestekoa, max., min., lagin-kop.) / 2., 3., 4. eta 5. guneetarako

mg/N m3 (min., max. eta batez bestekoa)

NOX-emisioak (batez bestekoa, max., min., lagin-kop.)/ 5., 6., 7., 9., 10., 11., 13., 14., 16., 18., 19., 20., 21., 25., 26., 27., 28., 32., 37., 40. eta 41. guneetarako

mg/N m3

(min., max. eta batez bestekoa)

urtean behin

NOX-emisioak

kg

NOX-emisioak

kg

urtean behin

NOX-emisioak / fabrikatutako gantz-azidoen tonak

kg/t

urtean behin

CO-emisioak (batez bestekoa, max., min., lagin-kop.) / 2., 3., 4. eta 5. guneetarako

mg/N m3

CO-emisioak

mg/N m3

(min., max. eta batez bestekoa)

urtean behin

CO-emisioak

kg

CO-emisioak

kg

urtean behin

CO-emisioak /
fabrikatutako gantz-azidoen tonak

kg/t

COVen guztizko emisioak glizerinak destilatzeko break sartzen direneko galdaretarako

kg

COVen guztizko emisioak

kg

urtean behin

UR KONTSUMOA

Ur-kontsumoa

m3

Ur-kontsumoa

m3

urtean behin

Ur-kontsumoa/
fabrikatutako gantz-azidoen tonak

m3 /gantz-azidoen tonak

urtean behin

ISURKETAK URETARA

Industriako isurketak / Gasteizko partzuergoko kolektorea

m3

Industriako isurketak / Gasteizko partzuergoko kolektorea

m3

urtean behin

Euri-uren isurketa / Gasteizko partzuergoko kolektorea

m3

Euri-uren isurketa / Gasteizko partzuergoko kolektorea

m3

urtean behin

Metal astunak (batez bestekoa, max., min., lagin-kop.) / 2. isurketa-gunerako

mg/l

Metal astunak (batez bestekoa, max., min., lagin-kop.)

mg/l

urtean behin

HONDAKIN ARRISKUTSUAK

Sortutako hondakin arriskutsuak

t

Berrerabilitako hondakin arriskutsuak (birziklatuak)/ Sortutako hondakin arriskutsuak

(araztegiko lohiak, etab.)

%

urtean behin

Hondakin arriskutsu balorizatuak

t

Sortutako hondakin arriskutsuak

t

Sortutako hondakin arriskutsuak / fabrikatutako gantz-azidoen tonak

t/t

urtean behin

ARRISKUTSUAK EZ DIREN HONDAKINAK

Sortutako hondakin ez-arriskutsuak

t

Hondakin ez-arriskutsu balorizatuak/Sortutako hondakin ez-arriskutsua

%

urtean behin

Sortutako hondakin ez-arriskutsuak

t

Sortutako hondakin ez-arriskutsuak

t

Sortutako hondakin ez-arriskutsuak / fabrikatutako produktu kimikoen tonak

t/t

urtean behin

LURZORUAREN POLUZIOA

Ustekabeko isuriekin lotura duten gertakarien kopurua (ingurune hartzailea zehaztu: airea, ura, lurzorua)

kopurua / urte

Ustekabeko isuriekin lotura duten gertakarien kopurua

kopurua / urte

urtean behin

Ingurumen-kudeaketako sistemak

Ezarritako eta ziurtatutako kudeaketa-sistemak (zehaztu)

Bai/Ez

Zein /urtea

Ekoscan/ Urtea

eta/edo

ISO14001/ Urtea

eta/edo

EMAS / Urtea

Bai/Ez

Zein / urtea

urtean behin

(1) Adierazleen unitateek, ahal izanez gero, eman ohi diren datuenak izan behar dute, hau da, atmosferara eginiko emisioei buruzko datu bat bada, kg/urte gisa edo emari eta kontzentrazioan ematea komeni da, horrela ematen baitira emisioei buruzko EPER datuak. Materialei buruzko datua bada, tonatan ematea komeni da, energiari buruzko bada, berriz, kWh-tan, etab

C.5.– Emaitzak kontrolatzea eta bidaltzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txostenen eta analisien emaitzak behar bezala erregistratu eta Ingurumen Sailburuordetza honetara bidaliko dira. Emaitza horiek urtean behin bidaliko dira, betiere martxoaren 30a baino lehen, eta ingurumena zaintzeko programaren emaitzekin batera, ingurumen-gaietan aditua den erakunde independente batek egindako txostena ere bidali behar da. Txosten horretan neurri zuzentzaileen funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistema desberdinak eta emaitzen analisia jasoko da, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbideak eta, halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik egin ez bada.

C.6.– Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bateratua egin behar du. Bertan, aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak bilduko dira. Programa honek zehaztu behar ditu kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzarentzako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketarako eta analisirako teknikak, eta laginketa-puntuen kokaleku zehatza. Halaber, aurrekontua ere eduki behar du.

Horrez gain, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazle bereizgarrien zehaztapena eta adierazle horien analisi sistematika jaso behar ditu, horien bidez egiaztatuko baita enpresak berak ingurumenaren hobekuntza (ingurumen-adierazleak) bermatze aldera ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna.

  1. Ohiz kanpoko egoeretan funtzionatzeko prebentzio neurriak eta baldintzak.

    1.– Instalazioa geldiarazteko eta martxan jartzeko eragiketak eta mantentze-lanen eragiketa programatuak.

    Horrez gain, urteko mantentze-lan programatuei dagokienez, sor litezkeen emisioen eta hondakinen balioespena egin beharko du enpresak eta, hala badagokio, baita horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere.

    2.– Jarduera etetea.

    Jarduera lurzoruaren kutsadura prebenitzeko eta zuzentzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legearen (24.14 “Kimika organikoko oinarrizko produktuen fabrikazioa” eta 24.510 “Xaboien, garbikarien eta garbitzeko eta distirarazteko beste gai batzuen fabrikazioa” epigrafeak) eta lurzorua kutsa dezaketen jardueren zerrenda eta kutsatutako lurzoru deklaratzeko irizpide eta estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuaren aplikazio-esparruan dagoenez, Lascaray SAk lurzoruaren kalitatea adierazteko prozedura hasi beharko du gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko gelditzen denetik zenbatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legearen 17.4. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

    3.– Funtzionamendu bereziko kasuetarako prebentzio-neurriak eta jarduerak.

    Oinarrizko proiektuan jasotako proposameneko normalak ez diren egoeretako funtzionamendurako prebentzio-neurrien eta baldintzen kaltetan izan gabe, jarraian ageri diren ataletan adierazten direnak bete behar dira:

  1. Instalazioaren prebentziozko mantentzerako eskuliburua egongo da, instalazioen egoera bermatzeko, bereziki istripuzko isuriak edo ihesak gertatuz gero kutsadura saihesteko dauden bitartekoei eta instalazioen segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesen aurrean lurzorua babestea bermatuko duten neurriak zehaztuko dira, eta honako gai hauei dagokien guztia aipatuko da: eraikuntza-materialak (iragazgaiztasuna), biltegiratzearen inguruko neurri bereziak (gai arriskutsuak), ihesak atzemateko neurriak edo gehiegi bete dela ohartarazten duten alarma-sistemak, fabrikako kolektoreen sarea artatzea eta garbitzea (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna eta garbiketa-mota) eta lurzoruaren gaineko isuriak biltzeko sistemak.

  2. Goiko paragrafoan aipatutako eskuliburuak ikuskatze- eta kontrol-programa bat barne hartu beharko du, eta bertan honako hauek jaso beharko dira: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistemak, hormen egoera eta lodieren neurketa, deposituen barnealdeen ikuskatze bisualak (hormak eta estaldurak) eta upeltxoetako atzemate-sistemen aldizkako kontrol sistematikoak, lurzorua kutsatzea eragin lezaketen egoerak saihesteko.

  3. Aurrez aipaturiko prebentziozko mantenimendurako eskuliburuan kutsadura atmosferikoa prebenitzeko eta zuzentzeko (arazketa, minimizazioa, etab.) sistemak egoera onean daudela bermatzeko neurriak jasoko dira.

  4. Halaber, erregistro bat egongo da; bertan jasoko dira aldizka eginiko mantentze-lanak eta ikusitako gorabeherak.

  5. Sodio hidroxidoa, azido klorhidrikoa, azido estearikoa, azido oxalikoa, azido borikoa, potasa kaustikoa eta hidrokarburoak, disolbatzaile halogenatu gabea eta glizerinazko break dituzten urak bezalako hondakinak maneiatzerakoan lurzorua eta urak poluitzeko arriskua dagoenez, isurien, jarioen edo ihesen eraginez kaltetuta suerta daitezkeen partzelen azalera osoa iragazgaiztuko da.

  6. Ingurumenean ez hedatzeko moduan biltegiratuko dira lehengaiak, erregaiak eta prozesuan behar diren produktuak.

  7. Biltegiratze-instalazioek, segurtasun-distantziei eta babes-neurriei dagokienez, produktu kimikoen biltegiratzeari buruzko indarreko araudian ezarritako betebeharrak betetzen dituztela bermatu behar da. Hori egiaztatzeko, erakunde eskudunek emandako kasuan kasuko ziurtagiriak aurkeztu behar dira Ingurumen Sailburuordetzan.

  8. Larrialdi kasuan berehalako jarduera eraginkorrerako beharrezko diren material guztien behar adinako kopurua eduki behar da: erreserbako edukiontziak, behar izanez gero berriz ontziratzeko; produktu xurgatzaile selektiboak, gerta daitezkeen jarioei eusteko; segurtasun-ontziak; eraginpeko eremuak eta langileen babeserako ekipamendua isolatzeko seinaleztatze-oztopo eta elementuak.

  9. Zolatak nabeen barruan garbitzen direnean sortzen diren urak tratamendu-lineara bidaliko dira.

  10. Depositu edo baltsen sakonean metatutako solidoei ez zaie ura ubidera atera behar aldizkako garbiketa-lanak egiterakoan; erretiratu egin behar dira kudeatzeko edo zabortegian uzteko.

  11. Arazteko prozesuan sortutako gehiegizko hondakin solidoak eta lokatza instalazioak behar bezala funtzionatzea bermatzeko beharrezko aldizkakotasunez atera behar dira. Hala denean, fondoan hustubiderik ez duten biltegi iragazgaitzetan gordeko dira.

  12. Ez dira inolaz ere euri-isurketaren ondorioz ubide publikoko urak kutsa ditzaketen inguruetan jarriko.

  1. Instalazioek lohiak tratatzeko aukera izanez gero, hustutako ura arazteko instalazioaren hasierara berbideratu beharko da.

  2. Larrialdi-egoeratan babes zibileko legerian xedatutakoari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guztiak bete behar dira.

  1. Titularrak beharrezko diren bitartekoak izango ditu arazketako instalazioak behar bezala ustiatzeko eta istripu bidezko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak eraginkor mantentzeko.

  2. Ingurumenean edo jardueraren kontrolean ondorio kaltegarriak eragin ditzakeen gorabehera edo arazoren bat gertatuz gero, gorabehera edo arazo horren berri eman beharko dio berehala Ingurumen Sailburuordetzari.

  3. Gorabeheraren bat izanez gero, edo ezer larririk gertatuz gero, eta nolanahi ere istripuren bat tarteko isurketa gertatzen bada, berehala jakinarazi behar zaie SOS Deiaki eta Udalari, eta gehienez ere 48 orduko epean, istripuaren txosten zehatza bidali behar zaio Ingurumen Sailburuordetzari, gutxienez honako datu hauek bilduz:

    • Gertakari-mota.

    • Gertakariaren kokalekua eta kausak, eta zein ordutan gertatu zen.

    • Gertakariaren iraupena.

    • Ustekabeko isurketen kasuan, emaria eta isuritako materia.

    • Mugak gaindituz gero, emisioen datuak.

    • Eragindako kalteak, gutxi gorabehera.

    • Hartutako neurri zuzentzaileak.

    • Berriz gertatzea saihesteko prebentzio-neurriak.

    • Prebentzio-neurriak modu eraginkorrean aplikatzeko aurreikusten diren epeak.

  4. Instalazioek indarrean dagoen araudian suteen aurkako babesari dagokionez ezarritako baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatu behar da. Hori egiaztatzeko, erakunde eskudunek emandako kasuan kasuko ziurtagiriak aurkeztu behar dira Ingurumen Sailburuordetzan.

  1. Babes-neurriak eta neurri zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira, baita neurtu behar diren parametroak, neurketen maiztasuna eta parametroen mugak ere, araudi berriak indarrean jartzeak edo inplikatutako sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharrak hala gomendatzen duenean. Halaber, bai neurri babesleak eta zuzentzaileak, bai ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira, jardueraren sustatzaileak hala eskatuta, edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzen arabera.

  2. Lascaray SAk atmosferara eta uretara isuritako emisioei eta sortutako hondakin-mota guztiei buruzko datuak jakinaraziko dizkio urtero Ingurumen Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Poluitzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egin eta eguneratuta edukitzeko, E-PRTR Inbentarioko emisioei eta ingurumeneko baimen bateratuei buruzko informazio-hornikuntza arautzen duen apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuarekin bat etorriz.

    Informazio horren transakzioa transferitutako datuei dagokien ekitaldiaren ondorengo martxoaren 31 baino lehen egingo da, eta ingurumen-adierazpenaren bidez gauzatuko da, hori baita kanpoko erakundeen eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren arteko ingurumen informazioaren transakzio elektronikoen ardatza. Aipaturiko transakzioaren eragilea ingurumen-adierazpenean IKS-L03 Sistemako erakundeen bertsio deiturikoaren bitartez (www.eper-euskadi.neten dago eskuragarri) jasotako datu teknikoak edota prozedurazkoak sartzean oinarritzen da. Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistema da hori. Datu horiek guztiek Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenean eragina duten jardueren erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziako erregistroei (alegia, E-PRTR-Europa erregistroari) informazioa emateko oinarria.

    Halaber, ebazpen honetan aurreikusitako gainerako informazio-transakzioak, ahal dela, aurrez aipaturiko ingurumen-adierazpenaren bidez burutuko dira.

    Informazio hori publikoa izango da, ingurumenaren arloan informazioa eskuratzeko, publikoak parte hartzeko eta justiziara heltzeko eskubideak arautzen dituen uztailaren 18ko 27/2006 Legearen (barne hartzen ditu 2003/4/CE eta 2003/2005/CE Zuzentarauak) aurreikuspenetara egokituz, eta betiere datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren preskripzioak betetzea bermatuz.

  3. 2007ko apirilaren 21eko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. ataleko 4. artikuluaren arabera, dauden instalazioen kasuan, instalazioaren titularrek instalazioan erabiltzen edo sortzen diren substantziek, 1907/2006 EE Araudian aurreikusitako erregistro- eta ebaluazio-prozesuan zehar identifikatutakoek, osasunerako eta ingurumenerako ekar ditzaketen arriskuen berri eman beharko diote agintari eskudunari.

  4. Ingurumeneko baimen bateratu honen pean dagoen instalazioko aldaketak uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10.3 artikuluan aurreikusitako komunikazio-erregimenari egokituko zaizkio, eta beharrezkoa izango da ingurumeneko beste baimen bateratu bat ematea aldaketa horiek funtsezkoak direnean.

Halaber, baimen hau eraginkorra izan dadin, ingurumen-organo honi atxikitako zerbitzu teknikoek, hala badagokie, egin beharreko ikuskapenean egiaztatu egin beharko da instalazioak aurkeztu den proiektuaren eta ebazpen honetan ezarritakoaren arabera eraikita eta ekipatuta daudela. Horretarako, aurrez aipaturiko ikuskapenaren aurretik, sustatzaileak teknikari eskudunak alderdi horiek bete direla adieraziz emandako ziurtagiria aurkeztu beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari.

Idatz-zati honetan adierazten diren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko epea 6 hilabetekoa izango da, Ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita. Ingurumen Sailburuordetzak ebazpen bidez adieraziko du ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela.

Adierazitako baldintzak betetzen direla egiaztatzeak ingurumeneko baimen bateratuaren eraginkortasuna agertzen duen ebazpen bati bide emango dio.

Ingurumeneko baimen bateratuaren iraungitze-data baino hamar hilabete lehenago, titularrak hura berriztatzea eskatu beharko du, uztailaren 1eko 16/2006 Legearen 25. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

  • Ebazpen honetako hirugarren idatz-zatian ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra izateko ezarritako baldintzak betetzen direla epearen barruan ez egiaztatzea, interesdunak epea luzatzeko eskaera egin duela behar bezala justifikatzen ez badu.

  • Lascaray SAren nortasun juridikoa iraungitzea indarreko araudiak aurreikusitako kasuetan.

  • Baimena eraginkorra dela adierazten duen ebazpenean ezarritako arrazoiengatik.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.