Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2008ko otsailaren 12koa, Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, Klaustroko kideak aukeratzeko Hauteskundeei Buruzko Behin-Behineko Arautegia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 47
  • Hurrenkera-zk.: 1395
  • Xedapen-zk.: 35
  • Xedapen-data: 2008/02/12
  • Argitaratze-data: 2008/03/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Estatutuak Garatzeko Batzordeak, Donostia-San Sebastiánen 2007ko azaroaren 14an egindako bileran, kontuan izan zituen apirilaren 13ko 4/2007 Lege Organikoak, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa aldarazten duenak, eragindako ondorioak, batez ere unibertsitateko ohiko gobernu organoen osaeran dakartzan aldaketak, eta, horrela, bada, honakoak adierazi zituen:

  1. – Komenigarria litzateke UPV/EHUko Klaustroa Hautatzeari eta Haren Funtzionamenduari buruzko Arautegiaren tramiteak bertan behera uztea (2006ko abenduaren 14ko Klaustroan aurkeztutakoa), harik eta Estatutuetara egokitzeko edo Estatutuok aldarazteko hartu beharreko erabakiak hartu arte.

  2. – Hala ere, premiazkoa da Klaustroko kideak aukeratzeko arautegi bat onartzea, behin-behinekoa baino ez bada ere, eta arautegi hori aipatutako legeak ekarri dituen aldaketara eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunari buruzko legedira egokitzea. Berdintasunaren lege horren arabera, kide anitzeko organoetarako ahalegina egin beharko da gizonen eta emakumezkoek ordezkaritza parekatua izan dezaten, betiere hori posible den heinean, eta kontuan izanda ordezkaritza parekatutzat hartuko dela kide anitzeko organoan sexu bietako jendea dagoenean ordezkatuta gutxienez % 40an.

    Unibertsitateko Klaustroak, 2008ko urtarrilaren 30ean, Klaustroko kideak aukeratzeko hauteskundeei buruzko behin-behineko arautegia onartu zuen, I. eranskinean jasotakoa. Hori guztia Unibertsitateko Klaustroak arautegiak garatzeko bete beharreko prozedurari jarraituz (prozedura hori Klaustroak berak zehaztu zuen 2004ko abenduaren 16ko bileran).

    Azkenik, UPV/EHUko Estatutuetako 258.1. d) atalak dio, idazkari nagusiak bermatu behar duela UPV/EHUko erabakiak argitaratzea; eta, bestalde, otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemaren buruzkoak, dio erabakiak oso-osorik argitaratu behar direla Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

    Horregatik guztiagatik, honakoa

  • errektorea (Klaustroko burua izango da)

  • idazkari nagusia (Klaustroko idazkaria izango da),

  • gerentea, eta

  • hirurehun kide gehiago era honetara banatuta:

    1. unibertsitatearekin lotura iraunkorra duten irakasle doktoreak: 153 (% 51)

    2. bestelako irakasle eta ikertzaileak: 54 (% 18).

    3. ikasleak: 60 (% 20).

    4. administrazio eta zerbitzuetako langileak: 33 (% 11).

      1. – Hauek dira lehenago aipatutako hauteskunde talde bakoitza osatzen duten kideak:

        1. UPV/EHUrekin lotura iraunkorra duten irakasle doktoreak, hau da: unibertsitateko katedradunen kidegoetakoak; unibertsitate eskoletako katedradunen kidegoetakoak; unibertsitateko irakasle titularrak; eta unibertsitate eskoletako irakasle titularrak, baldin eta doktore titulua badute. Era berean, talde honetan sartuko dira kontratupeko irakasle eta ikerlari doktoreak, betiere, UPV/EHUrekin lortura iraunkorra badute.

        2. Gainerako irakasle eta ikerlariak, aurreko taldean sartzen ez direnak.

        3. Ikasketa ofizialetan matrikulatutako ikasleak. Talde horretakoak izango dira berezko tituluetan eta Giza Zientzien unibertsitate tituluan matrikulatutako ikasleak. Hirugarren zikloko ikasletzat honakoak hartuko dira: doktoregoko programaren batean matrikula egina dutenak; ikertzeko gaitasuna aitortuta izanik eta tesi proiekturako tutoretza-matrikula egina izanik, ez dutenak tesiaren defentsa egin.

        4. Administrazio eta zerbitzuetako langileak: UPV/EHUko funtzionarioak, bitarteko funtzionarioak, lan-kontratuko langile finkoak eta aldi baterakoak, beste administrazio publiko batzuetako funtzionarioak baldin eta, indarreko legeria beterik, UPV/EHUn lan egiten badute, eta konfiantzazko langileak baldin eta lanpostuen zerrendan izaera horrekin agertzen badira.

      2. – Ahalegina egingo da bi sexuen ordezkaritza parekatua izateko, betiere, hori posible bada. Posible ez denean, arrazoi sendoak aurkeztu beharko dira, behar bezala egiaztatuak. Ordezkaritza parekatutzat hartuko da kide anitzeko organoan sexu bietako jendea dagoenean ordezkatuta gutxienez % 40an.

  1. – Ikastegi bakoitzak gutxienez ikasleen ordezkari bat izango du Klaustroan. Gainontzeko ordezkarien banaketa ikastegi bakoitzean guztira dagoen ikasle kopuruaren zuzenki proportzionala izango da.

  2. – Administrazio eta zerbitzuetako langileek Klaustroan izango dituzten ordezkariak banatuko dira talde horrek campus bakoitzean duen kide kopuruaren proportzio erlatiboaren arabera.

  3. – Arduraldiaren eta mailen haztapena honela egingo da:

    1. Arduraldi osoko irakasleak: puntu bat.

    2. Arduraldi partziala eta bost eta sei orduko kontratua duten irakasleak: 0,75 puntu.

    3. Arduraldi murriztua eta lau eta hiru orduko kontratua duten irakasleak: 0,37 puntu.

  1. – Hautesle eta hautagai izango dira matrikula indarrean duten ikasleak eta izendapenaren bidez edo indarreko kontratu baten bidez Euskal Herriko Unibertsitatean zerbitzuak betetzen dituzten guztiek, betiere, errolda ixteko egunean jardunean badaude eta 1.2 artikuluan jasotako hautesle taldeetako erroldaren batean agertzen badira.

  2. – Hauteskundeetan botoa emateko edo hautagai izateko baldintzak hauteskundeetarako deian hautesle erroldak ixteko adierazitako egunean bete behar dira.

  3. – Ezin izango da errolda batean baino gehiagotan egon, eta kideren bat batean baino gehiagotan ageri bada, jarduera nagusia zein taldetan betetzen duen izango da kontuan; ikastegietako erroldetan, kontratuen arabera zeinetan daukan antzinatasun handiena izango da kontuan.

  4. – Ikastegi atxikietako ikasleak, administrazioko langileak eta irakasleak ez dira ez hautesle ez hautagai izango.

  1. – Hautesle errolda eta, beraz, hauteskunde taldeen banaketa (hautagai edo hautesle izan zaitezkeen jakin ahal izateko), hauteskunde eguna baino hilabete bat lehenago itxiko da, betiere Gobernu Kontseiluak hauteskundeetarako onartzen duen egutegiari jarraituta.

  2. – Hautesle errolda itxi eta, gehien jota, bost eguneko epean argitaratuko da.

  3. – Ikastegiko hauteskunde batzordeak txostena egingo du, hautesle errolden kontra egindako inpugnazioei buruzkoa, eta erabaki proposamenarekin batera Hauteskunde Batzorde Nagusira bidaliko du. Hauteskunde Batzorde Nagusiak egiaztatu egingo ditu erroldetan egindako zuzenketak, eta okerrik edo hutsik antzemanez gero, zuzendu egingo ditu.

  1. – Ikasleen kasuan, hauteskunde barrutia ikastegia izango da. Doktoregoko, master ofizialetako eta berezko tituluetako ikasleen kasuan, honakoetako bat izango da barrutia: ikasketak ematen diren ikastegia edo ikastegi baten baino gehiagotan ematen badira, programaren ardura daukan sailaren edo institutuaren egoitzari dagokion ikastegia. Hori posible ez bada, programako zuzendariaren ikastegia izango da barrutia. Giza Zientzietako ikasleen kasuan, berriz, eskolak emateko erabiltzen den lekua.

  2. – Administrazio eta zerbitzuetako langileen hauteskunde barrutia UPV/EHU osatzen duten hiru campusetako bakoitza da.

  1. – Hauteskunde mahai bakoitzak mahaiburu bat eta hiru mahaikide izango ditu. Edozelan ere, bi mahaiburu (titularra eta ordezkoa) eta sei mahaikide (3 titular eta 3 ordezko) izendatuko dira, behar bezala ordenatuta. Guztiak ados jarrita, aukera izango dute eginkizunak banatzeko eta aktan jasota ageri beharko da. Horiek guztiak barrutiko hautesleen artetik, eta, egoki denean, kasuan kasuko hauteskunde taldeetako kideen artetik, aukeratuko dira barrutiko hauteskunde batzordeak egindako zozketaren bidez. Ez da zozketan sartuko hautagai izateko onartutakorik.

  2. – Iraupena eta garrantzia kontuan hartuta Gobernu Kontseiluak titulazio ofizial eta berezko tituluen pareko hartuko dituen ikasketen kasuan, Klaustrorako hauteskundeetarako mahaietako kideak Hauteskunde Batzorde Nagusiak egindako zozketaren bidez aukeratuko dira.

  3. – Hauteskunde mahaiko kide izatea egokituz gero, nahitaezkoa da eginkizun hori betetzea, behar bezala egiaztatutako bidezko arrazoirik izan ezean. Horrelakoetan, idatzi bidez egin beharko zaio uko izendapenari, idatzia hauteskunde batzordeko idazkariari zuzenduta eta izendapenerako jakinarazpenean zehaztutako epearen barruan.

  4. – Mahaia eratzean ez bertaratzeak erantzukizunak eskatzea ekar dezake, eta horrelako egoeratan, hauteskunde mahaiko buruak edo, hala egokituz gero, kasuan kasuko hauteskunde batzordeak, hautesleen artetik berak nahi duena aukeratuko du.

  5. – Mahaia eratzeko akta mahaiburuak, mahaikideek eta ikuskariek bete behar dute bozketa hasi aurretik, Hauteskunde Batzorde Nagusiak onartutako ereduari jarraituz.

  6. – Hauteskunde prozesuan gorabehera larririk gertatuz gero, mahaiburuak Hauteskunde Batzorde Nagusiari jakinaraziko dio lehenbailehen, eta gainera horren berri jaso beharko du aktan.

  1. – Hautagai zerrendak aurkezteko idatzia UPV/EHUko Erregistro Orokorreko bulegoetan aurkeztu beharko da, Gobernu Kontseiluak onartutako egutegiari jarraiki, eta, betiere, bozketa eguna baino hamar egun baliodun baino lehenago.

  2. – Hauteskunde barruti bakoitzeko hauteskunde batzordeak egiaztatu egin behar du hautagai bakoitzak baldintzak betetzen dituela, egon daitezkeen inpugnazioak ebatziko ditu eta, gehienez ere hiru eguneko epean, hautagaiak aldarrikatuko ditu.

  3. – Hauteskunde batzordeek toki egokietan argitaratuko dituzte hauteskundeetarako hautagaien zerrendak.

  4. – Hautagaiak behin-behinekoz aldarrikatuta, inpugnazioak aurkeztu ahal izango dira unibertsitateko erregistro orokorretan, hauteskundeen egutegian horretarako zehaztukotako epean. Hauteskunde batzordeak inpugnazioak ebatzi, hautagai zerrendak behin betiko aldarrikatu eta agindua emango du ikastegi bakoitzeko iragarki oholean, eta administrazio eta zerbitzuetako langileenak campuseko iragarki oholean argitaratzeko.

  5. – Aldarrikatutako hautagai zerrendak jendaurrean egongo dira bozketaren hurrengo egunera arte.

  1. – Hautagaiek propagandarako jardueren egutegia antolatuko dute hauteskunde batzordearekin ados jarrita.

  2. – Ikasleen zerrenda bakoitzak eskolako ordubete izango du ikastegi bakoitzean programa azaltzeko. Ordu horretan eten egingo dira eskolak, eta leku egokia utziko zaio zeregin hori betetzeko. Irakasleek ere eten bera izango dute hauteskunde kanpainako jarduerak egiteko.

  3. – Administrazio eta zerbitzuetako hautagai zerrendek guztira ordubete izango dute ikastegi, zerbitzu eta atal bakoitzeko. Ordubete hori lanaldiaren barruan hartuko da, ordaindutakoa izango da eta ez da berreskuratu behar.

  1. – Hauteskundeak eskola-ordutegiaren barruan egingo dira, eskola orduetan, eta bai goizez, bai arratsaldez, Gobernu Kontseiluak onartutako egutegiari jarraituz. Ikastegiak behar bezala egiaztatuta eskaria eginez gero, Hauteskunde Batzorde Nagusiak baimena eman dezake ordutegi berezia zehazteko.

  2. – Mahaiburuak boto emaileari nortasun agiriren bat eskatu eta identifikatu egingo du eta, ondoren, erroldan dagoela egiaztatu. Boto emaileak, orduan, boto txartela emango dio mahaiburuari edo mahaikide bati, eta hark unean bertan hautestontzian sartu du.

  3. – Mahaiko kide batek markatu egingo du kasuan kasuko zerrendan botoa nork eman duen, mahaiburuak edo mahaikideak txartela boto kutxan sartu ahala.

  4. – Botazioa amaitzeko ordua heltzean, mahaiburuak botazioa amaitzera doala iragarriko du ozen, eta ez dio inori gehiago gelan sartzen utziko. Dena dela, barruan dagoen norbaitek artean botorik eman ez badu, utzi egingo dio botoa ematen. Hurren, ikuskariek eta mahaikideek emango dute botoa, nahi izanez gero.

  5. – Boto txartela aukeratzeko edo mahaiko buruari emateko ezintasunen bat daukatenek konfiantzako pertsona baten bidez egin ahalko dute.

  1. – Botoak hondar handienaren sistema proportzionala erabiliz zenbatutakoan, eta aurkeztutako inpugnazioak ebatzita, mahaiburuak emaitzak emango ditu, eta bozketa-prestakuntzaren eta bilkuraren nondik norakoen akta ikuskatuko du. Akta hori mahaikide guztiek sinatuko dute, eta, behar izanez gero, baita ikuskariek ere.

  2. – Aktak behin sinaturik, suntsitu egingo dira boto kutxetatik ateratako boto txartelak (ingurugirorako jasangarria den prozeduraren bat erabilita), baliogabeko botoak edo erreklamazioren bat izan dutenak izan ezik. Horiek aktari erantsiko zaizkio, eta mahaikideek akta behin sinatuta, Idazkaritza Nagusira bidaliko dira.

  3. – Mahaiek argitara emango dituzte emaitzak aktak sinatu bezain laster. Horretarako, aktak fotokopiatu eta ikastegietako eta errektoreordetzetako hauteskunde oholetan eskegiko dituzte. Bestalde, berehala helaraziko diote Hauteskunde Batzorde Nagusiari bozketaren eta berorren gorabeheren akten kopia, faxez edo beste bide telematiko egoki baten bitartez. Akta horiek behar bezala sinaturik egongo dira.

  4. – Prozedura bukatutakoan, barrutiko hauteskunde batzordeko buruak jatorrizko espedientea bidaliko dio Hauteskunde Batzorde Nagusiari, gehien jota, bi eguneko epean. Bestalde, batzorde horri inpugnazioak eta erreklamazioak aurkezteko epea zabalduko da.

  1. – Inpugnazioak ebazteko bost eguneko epe luzaezina egongo da.

  2. – Hauteskunde barruti batean izandako gorabeherak kontuan izanda, Hauteskunde Batzorde Nagusiak barruti horretarako beste hauteskunde prozesua bat irekitzea erabaki dezake.

  3. – Inpugnazioak ebatzi ondoren eta, behar izanez gero, behin-behineko emaitzak aldatu ondoren, Hauteskunde Batzorde Nagusiak akta prestatuko eta ikastegi guztietara bidaliko du astebeteko epean, jende guztiak jakitun egon dadin.

  1. – Hautetsiek uko egin ahal izango dute Klaustroaren buruari aurkeztutako idatzi bidez. Hala ere, Unibertsitateko Klaustroaren bilera baino 10 egun lehenago aurkeztutako ukoak ez du eraginik izango Klaustroaren bilera bukatu arte. Horrelakoetan, zerrenda bereko lehengo kide ez hautetsia izendatuko da eta agiria emango zaio. Ordezkari izendatu berriaren ikastegiari izendapenaren berri emango zaio.

  2. – Izendapena baliogabe geratuko da, egiaztatuz gero hautetsiak ez dituela betetzen beharrezko diren baldintza guztiak.

1 artikuluan zehaztutakoa ezarriko da, baldin eta kasuan kasuko taldean kide gutxien dituen sexukoak talde osoaren gutxienez % 25a badira. Hori bete ezean, hautagai zerrendan gizon eta emakumezkoek duten ehunekoa, gutxien dela, ikastegian edo campusean hauteskunde talde berak kide gutxien dituen sexurako daukan ehuneko bera izan behar da, eta zerrendan, edonola ere, emakumezko bat, gizonezko bat, emakumezko bat, gizonezko bat.... hurrenkera bete behar da.

Indargabe geratuko da Gobernu Kontseiluak 2004ko otsailaren 3an hartutako erabakia, UPV/EHUren Estatutuetako hirugarren xedapen iragankorra betetzeko xedez (2004ko otsailaren 10eko EHAA) Unibertsitateko Klaustroa hautatzeko arautegia eta egutegia egokitzekoa.

Behin-behineko arautegi hau indarrean sartuko da argitaratzen den egunenaren biharamunean.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.