Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2007ko uztailaren 12koa, Euskal Herriko Unibertsitateko Graduko eta Graduondoko Ikasketetako errektoreordearena, Master Ofizialak Gestionatzeko Arauak argitaratzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 221
  • Hurrenkera-zk.: 6263
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2007/07/12
  • Argitaratze-data: 2007/11/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Graduondoko unibertsitate titulu ofizialei buruzko urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretuak erreferentzia marko berri bat antolatu zuen, graduondoko ikasketa ofizialetan. 2005eko urtarrilaren 25eko BOEn argitaratu eta hurrengo egunean indarrean sartu zen Errege Dekretua.

Errege Dekretu horretan aurreikusita dago doktorego programak desagertu egingo direla eta graduondoko programak jarriko direla abian apurka-apurka. Prozesu hori 2006-2007 ikasturtean hasi zen.

Ikasturte bat igaro denez lehenengo master ofizialak abian jarri zirenetik, egoki ikusi da arauak aldatzea, ikasleen egoera berrietara egokitzeko.

EHUko Doktoregoko Azpibatzordeak Master Ofizialak Gestionatzeko Arauak aldatzea erabaki zuen 2007ko ekainaren 6ko bileran.

Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak Master Ofizialak Gestionatzeko Arauak aldatzea erabaki zuen 2007ko ekainaren 21eko bileran.

Otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemarenak, honela dio 10.2. artikuluan: "Antolaketaren eta jarduteko moduaren gainean unibertsitate publikoko gobernu organoek emandako estatutuak eta arauak, baita horien gaineko aldaketak eta orokorrean aplikatzekoak diren xedapenak ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira".

Aipatutako guztia kontuan hartuta, honako hau

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Master Ofizialak Gestionatzeko Arauak, eranskinean jasotako modua.

Leioa, 2007ko uztailaren 13a.

Errektorea.

Eskuordetzeaz (2004-06-17ko Ebazpena, 2004-07-08ko EHAA) (2006-07-20ko Ebazpena, 2006-08-21eko EHAAn aldatuta)

Graduko eta Graduondoko Ikasketetako errektoreordea,

CARMEN GONZÁLEZ MURUA.

Master ofizialak ikasi nahi dituzten ikasleek baldintza hauek bete behar dituzte:

  1. Titulu hauetako bat izatea: lizentziatua, ingeniaria, arkitektoa, diplomatua, arkitekto teknikoa edo ingeniari teknikoa.

  2. Master ofizialaren proposamenean ezarritako baldintza espezifikoak betetzea.

  3. Graduondoko programa ofizialean onartua izatea, arautegi honetako 2. artikuluan eta hurrengoetan zehaztutako prozedurari jarraiki.

    Graduondoko ikasketa ofizialetan sartzeari buruzko 56/2005 Errege Dekretuko 3.1. artikuluan aipatutako salbuespena ez da aplikatuko graduko titulazioak onartu arte.

  1. – Master ofizial baten matrikula egiteko prozesua baino lehen, izena emateko epea irekiko da. Izena emateko prozesuan ikasleak hautatzeko erabiliko diren irizpideak master ofizial bakoitzean ezarritakoak izango dira, arautegi honetako 4. artikuluak 1. atalean dioen moduan.

  2. – Masterraren arduradunak argitara emango ditu irizpide horiek masterra irakatsiko duen ikastegiaren, sailaren edo institutuaren iragarki oholean, eta bertan egongo dira jarrita eskariak aurkezteko epea amaitu artean. Masterraren arduradunak, era berean, ikastaroak noiz eta non emango diren argitaratuko du, eta bai eskolen ordutegia ere.

  3. – Izena eman nahi duen ikasleak, lehenik eta behin, aukeraturiko master ofizialak zehaztuko duen idazkaritzan eman beharko du izena horretarako prestatutako inprimakia erabilita eta horietako bakoitzerako ezarriko den epearen barruan.

    Inprimakia bete ondoren, hauek dira aurkeztu beharreko dokumentuak izena emateko:

    1. Ziurtagiri akademikoa, titulazioko irakasgai guztietako kalifikazioak eta deialdia adierazita.

    2. Master ofizialak eskatutako baldintzak.

    3. Ikasleak eginiko lan, artikulu edo argitalpenak.

    4. Beste meritu batzuk.

      Eskatutako dokumentuak master ofizial bakoitzak zehaztuko duen idazkaritzan aurkeztuko dira.

Ikasleok ez dute homologatu beharko atzerriko titulua graduondoko ikasketa ofizialetan sartu ahal izateko. Halakoetan, titulua eta gainerako dokumentuak legeztatu egin beharko dira eta, behar izanez gero, itzulpen ofiziala egingo da EAEko hizkuntza ofizialetara. Arautegi honi erantsi zaizkio dokumentuak legeztatu eta itzultzeko argibideak.

Dokumentazio hori hau da:

  1. Atzerriko titulua legeztatuaren fotokopia konpultsatua, edo fotokopia eta jatorrizkoa parekatzeko.

  2. Ziurtagiri akademikoa, karrerako irakasgai guztietako kalifikazioak eta deialdia adierazita.

  3. Master ofizialak eskatutako baldintzak.

  4. Ikasleak eginiko lan, artikulu edo argitalpenak.

  5. Beste meritu batzuk.

    Atzerriko titulua homologatzeke daukaten ikasleak onartzeko, beharrezkoa izango da Doktoregoko Azpibatzordearen onespena.

    Master bakoitzeko arduradunak Doktoregoko Azpibatzordera bidali beharko du atzerriko titulua homologatzeke daukaten ikasleen dokumentazioa. Izena emateko epea bukatu eta handik 10 egunera bidali beharko da dokumentazioa, beranduenez.

  1. – 2007-2008 ikasturtean graduondoko programa ofizialak osatu eta onartzeko prozedurari buruzko arautegiko 1. kapituluko 1. artikuluko 7. atalaren arabera (Gobernu Kontseiluak 2006ko maiatzaren 10ean onartutako arautegia), master bakoitzeko batzorde akademikoak hautatuko ditu ikasleak, masterra justifikatzeko memorian merituak ebaluatzeko zehaztuta dauden irizpideei jarraiki.

  2. – Hautatutako ikasleen zerrendak argitaratzea:

    Ikasleak hautatzeko prozesua behin bukatuta, master ofizialaren arduradunak gestio hauek egin beharko ditu:

    • Ikasle onartuen eta ez onartuen behin-behineko zerrendak argitaratu, ikasleak onartzeko epea bukatu eta, gehienez ere, 5 lan eguneko epean.

    • Erreklamazioak aurkezteko epea ezarri (gehienez ere hurrengo 4 lau egunak).

    • Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo sei lan egunen barruan, ikasle onartuen behin betiko zerrenda argitaratuko du, horretarako dagoen ereduari jarraiki. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio errektoreari behin betiko zerrenden kontra, zerrendak argitaratu eta biharamunean hasiko den hilabeteko epearen barruan.

    • Masterretan onartutako ikasle guztiek tutore bana izango dute, masterreko irakaslea izango dena.

    • Tutore horrek zehaztuko du ikasle bakoitzak egin beharreko ikasketa-plana. Horrez gain, jarraibideak emango ditu, ikasle bakoitzaren aholkularitza akademiko eta profesionalerako.

    • Tutoreak dokumentu batean jasoko du ikasle bakoitzak ikasturtean egin beharreko ikasketa-plana, kredituak eta gaiak adierazita. Dokumentu hori sinatu egingo du eta ikasle bakoitzari emango dio, matrikula egin dezaten.

    • Dena dela, ikasleek, onartuak izateko, matrikula egin beharko dute.

    • Master bakoitzeko arduradunak Doktoregoko Azpibatzordera bidali beharko du atzerriko titulua homologatzeke daukaten ikasleen dokumentazioa. Izena emateko epea bukatu eta handik 10 egunera bidali beharko da dokumentazioa, beranduenez.

Graduondoko programa ofizialetan onartutako ikasleek Doktoregoko Azpibatzordeak onartutako egutegiaren arabera egingo dute matrikula.

Master eta Doktoregoko Atalak ezarritako prozedurari jarriki egingo da matrikula. Ikasleek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:

  1. – Tutoreak sinatutako dokumentua, ikasleak ikasturtean egin beharreko ikasketa-plana zehaztuko duena, kredituak eta gaiak adierazita.

  2. – NAN edo pasaportearen fotokopia.

  3. – Graduondoko ikasketetarako sarrera tituluaren fotokopia konpultsatua, edo fotokopia eta jatorrizkoa, biak parekatzeko; edo titulua eskatu izanaren agiria.

    Homologatu gabeko atzerriko tituluen kasuan, titulua eta gainerako dokumentuak legeztatu egin beharko dira eta, behar izanez gero, itzulpen ofiziala egingo da EAEko hizkuntza ofizialetara.

  4. – Ikaslearen txartela lortzeko, argazki bat aurkeztu beharko du ikasleak, eta txartel hori emateko beharrezkoa den informazioa bete.

  5. – Tasak ondoko kontu hauetako batean sartzeko beharrezkoak diren bankuko dokumentuak betetzea:

    Araba:

    UPV/EHU. Graduondoko Ofizialen Tasak

    2097-0178-14-0018349532

    Bizkaia:

    UPV/EHU. Graduondoko Ofizialen Tasak

    2095-0260-90-9107713464

    Gipuzkoa:

    UPV/EHU. Graduondoko Ofizialen Tasak

    2101-0381-01-0012143624

  6. – Tasen murrizketa edo salbuespenerako eskubidea izanez gero, hori egiaztatuko duten agiriak (8. artikuluan aipatuak).

  7. – 28 urtetik beherako ikasle guztiei eskola asegurua kobratuko zaie. 28 urtetik gorako ikasleek, berriz, asegurua egin beharko dute nahitaez. Arautegi honetako 11. artikuluak dioenez, nahitaezko aseguru hori unibertsitatearen bidez egiteko aukera egongo da.

    Matrikula aldatu nahi izanez gero, eskari arrazoitua aurkeztu beharko da, eta masterreko tutoreak eta arduradunak baimendu beharko dute. Batzorde akademikoak baimena ematen ez badu, erreklamazioa aurkeztu ahal izango zaio graduondoko batzorde akademikoari eta, beharrezkoa izanez gero, UPV/EHUko Doktoregoko Azpibatzordeari.

  1. – Bi epe egongo dira matrikula egiteko, eta egutegiak Doktoregoko Azpibatzordeak onartuko ditu. Matrikula egiteko lehenengo epea irailean hasiko da, eta bigarrena bigarren lauhilekoa hasi baino lehen.

    Salbuespen moduan, Master eta Doktoregoko Ataleko arduradunak ontzat ematen badu, eta behar bezala justifikatutako arrazoiengatik, UPV/EHUko Doktoregoko Azpibatzordeak baimena eman dezake matrikula arautegi honetan zehaztutako epeetatik kanpo egiteko.

    Matrikula egiteko epea amaitu ondoren, Master eta Doktoregoko Atalak Doktoregoko Azpibatzordeko kideei jakinaraziko die master ofizial bakoitzean zenbat ikasle matrikulatu diren eta eskolak noiz hasiko diren. Doktoregoko Azpibatzordeak aztertu egingo ditu aurkeztutako dokumentuak, eta masterrak irakasteko baimena emango du. Azken bi ikasturteetan 10 ikasle baino gutxiago izan dituzten masterrak UPV/EHUren eskaintzatik kanpo gera daitezke. Jarduera akademikoa ez da hasiko matrikula egiteko epea bukatu arte.

  1. – Ikasleek unibertsitateari ordaindu beharrekoa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak urte bakoitzerako zehaztutakoa izango da.

  2. – Prezio publiko murriztuak ordaintzeko edo preziook ordaintzetik salbuetsita egoteko eskubidea izateko, matrikula egiteko epearen barruan bete beharko dira horretarako baldintzak.

  3. – Ikasleak epeka ordaintzea erabakitzen badu, Eusko Jaurlaritzak prezio publikoei buruzko aginduan zehaztutako epeak errespetatu beharko ditu.

  4. – Bigarren matrikulaldian eta beka ukatzen denean, matrikula ezin izango da zatika ordaindu.

  5. – Eskola asegurua, ikaslearen txartela eta gainerako tasa administratiboak epe bakarrean ordainduko dira (matrikula egiterakoan).

  6. – Kredituak baliozkotzeko kontuan hartuko da arautegi honetako II. kapitulua. Dena dela, kreditu horiei dagozkien prezioak ordaindu egin beharko dira, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ikasturte bakoitzerako ezarriko duenaz bat.

  7. – Aurkeztutako matrikulak behin-behinean onartuko dira, UPV/EHUko Doktoregoko Azpibatzordeak masterra irakasteko baimena eman arte. Matrikula aurkezten denetik hiru hilabete igarotzen badira Master eta Doktoregoko Atalak horren kontra ebatzi eta jakinarazpenik eman barik, matrikula onartu egin dela ulertuko da.

  1. – Ikasle bakoitzak ordaindu beharreko diru-kopurua bere egoeraren araberakoa izango da, matrikula mota hauen barruan:

    1. Ohikoa. Tasa guztiak ordaindu beharko dira, hau da, ikasleek ez daukate prezio publikoak murriztu edo ez ordaintzeko eskubiderik.

    2. Familia ugari orokorra: % 50eko salbuespena, eskola-asegurua izan ezik, ordaindu behar bada (1982-08-17ko Agindua, 2. artikulua; 1982-08-17ko BOE). Familia ugari bateko kide izatea aldundiak edo erakunde eskudunak emandako agiri ofizialaren fotokopia konpultsatu baten bidez egiaztatuko da, edo fotokopia eta jatorrizkoaren bidez, biak parekatzeko (25/1971 Legeko 7. artikulua, 1971-06-24ko BOE). Agiri hori iraungi gabe egongo da eta, iraungita badago, agiri hori berritzeko tramiteak egiten ari dela egiaztatu beharko du ikasleak.

    3. Familia ugari berezia: % 100eko salbuespena, eskola-asegurua izan ezik, ordaindu behar bada (1982-08-17ko Agindua, 2. artikulua; 1982-08-17ko BOE).

      Familia ugariko kideek aurreko atalean adierazitako moduan egiaztatuko dute egoera hori.

    4. Bekadunak. Ikasle bekadunak, master ofizialen matrikularako, Euskal Autonomia Erkidegoak eta Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak izendatuak izango dira.

    5. Terrorismoaren biktimak. Ekintza terrorista baten biktimak, euren ezkontideak, seme-alabak eta euren ardurapean legez hartuta dauzkatenak salbuetsita egongo dira unibertsitateko zerbitzu akademikoengatik inongo prezio publikorik ordaintzetik.

      Ekintza terroristen biktimek, izaera hori egiaztatzeko, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak, Espainiako Barne Ministerioak edo Espainiako gobernuaren ordezkaritzek emandako agiria aurkeztuko dute.

    6. Ikasle gutxitu edo ezinduek, organo eskudunak onartuta ezintasunaren maila % 33tik gorakoa dutenek, ez dute tasarik ordaindu beharko.

      Egoera hori aldundiak edo erakunde eskudunak emandako agiriaren bidez egiaztatu beharko da.

  2. – Aipatutako kasuetan baino ezingo dira murriztu edo ez ordaindu graduondoko programa ofizialen matrikulako tasak. Dena dela, ondorengoek egin ahal izango dute eskaria unibertsitateko organoen laguntzak jasotzeko: funtzionarioek edo lan kontratudunek; haien ezkontideek edo bikotekideek; agiri fede emaile bidez egiaztatzen badute egitatezko bikote direla; eta haien kargura dauden seme-alabek.

  1. – Aurkeztutako matrikulak ordaintzen diren unean hartuko dira onartutzat, baina matrikula aurkeztu denetik hiru hilabete igarotzen badira Master eta Doktoregoko Batzordeak horren kontra ebatzi eta jakinarazpenik eman barik, matrikula onartu egin dela ulertuko da, eta erabaki irmoa izango da ondorio guztietarako.

  2. – Unibertsitateak atzera botatzen badu ikaslearen matrikula, arrazoiak azaldu beharko dira eta kasu horretan baino ez dira itzuliko interesatuak ordaindutako prezio publikoak. Matrikula atzera bota duen ebazpen horren aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote interesdun guztiek UPV/EHUko errektoreari, edo berak eskumenak emango dizkion agintariari.

    Matrikula baliogabetzeko arrazoiak honako hauek dira:

    1. Matrikula ez ordaintzea: tasak ez ordaintzeagatik matrikula baliogabetzen zaien ikasleek galdu egingo dute ordura arte ordaindutako dirua, eta ordaintzeko geratzen zaiena zortzat hartuko da, unibertsitatearen alde. Erabaki batean zehaztuko da zorra zenbatekoa den, eta horren berri emango zaio ikasleari. UPV/EHUrekin zorrak dituztenek ezingo dituzte erabili unibertsitatearen zerbitzuak, bereziki honako hauek: ezingo dute egin beste ikasketarik, ez zaie emango titulurik edo ziurtagiririk, ezta ere espediente akademikoari buruzko informaziorik, eta ezingo dute egin beste matrikularik. UPV/EHUri zor dioten dirua ordaindu bezain laster berreskuratuko dituzte eskubideok. Eskubide horiek indarrean dagoen ikasturtean berreskuratu nahi dituzten ikasleek, urte horretako ekainaren 1a baino lehen ordaindu beharko dute diru kopurua.

    2. Matrikula egiteko eskatzen den baldintzaren bat ez betetzea: eskakizuna egingo zaio interesatuari hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo gainerako tramiteak bideratzeko, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 71.1 artikuluan adierazitako moduan.

    3. Beste alde batetik, interesatuak horrela eskatuz gero baliogabetuko da matrikula, baina ordaindutako diru kopurua ikastaroa oraindik hasi ez denean baino ez da itzuliko, edota ikastegi, sail edo institutu antolatzaileak arautegi honetako aurreko artikuluetan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez duenean.

  1. – UPV/EHUko graduondoko ikasketa ofizialean matrikulatuko diren ikasle guztiek ordaindu beharko dute eskola-asegurua. Eskola-aseguruak 28 urteetara arte babesten ditu ikasleak.

  2. – Eskola-aseguruak ere babesten ditu atzerriko ikasleak, baldin eta elkarrekikotasun hitzarmena eginda badago, adierazi gabe edo beren-beregi, euren herrialdeekin.

Unibertsitateak borondatezko asegurua dauka kontratatuta, horren beharra izan dezaketen ikasleentzat. Aseguru hori kontratatu nahi duten ikasleek zuzenean jo behar dute kasuan kasuko aseguru etxera.

  1. – Baliozkotzeen prozedurari ekiteko ikaslea matrikulatuta egon beharko da egindako ikastaroak edo lanak baliozkotu nahi dituen masterrean. Matrikulatu ondoren, ikasleak urrats hauek eman beharko ditu:

    Tramitazioa

    Ikasleak masterreko batzorde akademikoari eskatuko dio baliozkotzea. Hori egiteko azken eguna ikastaroa hasi eta hilabete igarotzen denean izango da, eta dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu:

    • Baliozkotzeen inprimakia, behar bezala beteta.

    • Ziurtagiri akademikoa.

    • Egindako irakasgaiaren programa.

      Baliozkotzeen eskaerak ikusita, eskatutako ikasketak baliozkotzeko proposamenak bidaliko dizkio masterreko batzorde akademikoak UPV/EHUko Doktoregoko Azpibatzordeari, hilabeteko epean. Horretarako, espedienteko dokumentu guztiak bidali beharko ditu Master eta Doktoregoko Atalera.

      UPV/EHUko Doktoregoko Azpibatzordeak ebatziko ditu baliozkotze-eskaerak, eta jakinaren gainean jarriko ditu bai masterreko batzorde akademikoa bai ikasleak. Erabaki horretan honako hauek adieraziko dira: baliozkotutako kredituak eta, baleude, baliozkotu ez direnak. Azken kasuan arrazoiak azaldu beharko ditu.

      UPV/EHUko Doktoregoko Azpibatzordearen erabakien aurka, interesatuek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote errektoreari, erabakia jakinarazi eta hilabeteko epean.

      Baliozkotutako kredituen tasak

      Baliozkotutako kredituen tasengatik ikasleek unibertsitateari ordaindu beharrekoa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak urte bakoitzerako zehaztutakoa izango da.

Tramitazioa

Prozedura honi jarraiki kredituak amortizatuko dira, ikaslearen espedientearen arabera. Baina, edonola ere, 45 kreditu amortizatu beharko dira.

Kreditu horiek ikaslearen espedientean agertuko dira, amortizatutako kreditu moduan.

Ikasleak masterreko batzorde akademikoari eskatuko dio kredituak amortizatzea ospe handiko erakundeetan egindako ikastaro edo jarduerengatik. Hori egiteko azken eguna ikastaroa hasi eta hilabete igarotzen denean izango da, eta dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu:

  • Kredituak amortizatzeko eskaera, behar bezala beteta.

  • Egindako jardueraren ziurtagiria.

    Kredituak amortizatzeko eskaerak ikusita, kredituak amortizatzeko proposamenak bidaliko dizkio masterreko batzorde akademikoak UPV/EHUko Doktoregoko Azpibatzordeari, hilabeteko epean. Horretarako, espedienteko dokumentu guztiak bidali beharko ditu Master eta Doktoregoko Atalera.

    UPV/EHUko Doktoregoko Azpibatzordeak ebatziko ditu kredituak amortizatzeko eskaerak, eta jakinaren gainean jarriko ditu bai masterreko batzorde akademikoa bai ikasleak. Erabaki horretan honako hauek adieraziko dira: amortizatutako kredituak eta, baleude, amortizatu ez direnak. Azken kasuan arrazoiak azaldu beharko dira.

    UPV/EHUko Doktoregoko Azpibatzordearen erabakien aurka, interesatuek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote errektoreari, erabakia jakinarazi eta hilabeteko epean.

    Amortizatutako kredituen tasak

    1. – Baliozkotutako kredituen tasengatik ikasleek unibertsitateari ordaindu beharrekoa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak urte bakoitzerako zehaztutakoa izango da.

  1. – Ikasketa planeko gaietan ikasleak bereganatutako ikasketa maila kalifikatzeko zenbakiak erabiliko dira (0 eta 10 artekoak), hamartar bakarrarekin. Zenbakiez gain, letraz ere adierazi ahal izango dira kalifikazioak, modu honetara:

    1. 0,0 eta 4,9 artean suspentsoa (S).

    2. 5,0 eta 6,9 artean nahikoa (N).

    3. 7,0 eta 8,9 artean oso ongi (O).

    4. 9,0 eta 10 artean bikain (B).

  2. – Irakasgaien aktetan adieraziko diren kalifikazioak sinatu egin beharko dituzte, nahitaez, irakasle arduradunak eta masterraren zuzendaritza akademikoa izan duen arduradunak. Aktek ez dute emendakin, zirriborro edo zuzenketarik izan behar. Izango balituzte, diligentziaturik egon beharko dute eta lehen aipaturiko pertsonek beren-beregi sinatuta.

  3. – Kalifikazioak master ofiziala bakoitzak jakinaraziko duen tokian emango dira argitara; arautegi honetako 14. artikuluan aipatutako epeak argitaratze egunean hasiko dira.

  4. – Deialdi bakarra egingo da ikasturtean masterreko gaiak gainditzeko, eta ez da egongo horretarako salbuespenik.

  5. – Masterreko ikasketa ofizialak behin bukatuta, masterreko batzorde akademikoa bildu egingo da eta, ikasleek lortutako kalifikazioetan oinarrituta, ebaluazio-akta orokorra beteko du. Akta horretan agertuko dira ikasketak gainditu eta master titulu ofiziala eska dezaketen ikasleen zerrenda, hau da, euren espezializazio akademikoa edo ikertzeko gaitasuna egiaztatuko duen titulua eskuratu dutenena.

    Aktak bete eta gero, Master eta Doktoregoko Atalera bulegora igorriko dira, epea amaitu eta hilabetearen buruan gehienera.

Kalifikazioak berrikustea eskatzeko, erreklamazioa aurkeztuko zaio irakasgaia edo jarduera akademikoa eman duen irakasleari. Ondoren, masterreko batzorde akademikoak jardungo du, 2007-2008 ikasturtean graduondoko programa ofizialak osatu eta onartzeko prozedurari buruzko arautegiko 1. kapituluko 1. artikuluko 7. atalak dioen moduan (Gobernu Kontseiluak 2006ko maiatzaren 10ean onartutako arautegia).

Master ofizialeko ebaluazio akta orokorra argitaratuta, ikasleak erreklamazio idatzia bidali ahal izango dio graduondoko batzorde akademikoari, kalifikazioa argitaratu eta hamar egun balioduneko epearen barruan.

Erreklamazioak ebatzi eta ikasleari horren berri emango zaio gehienez ere hilabeteko epean, erreklamazioa aurkeztutako egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita.

Ikasleek gorako administrazio errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote UPV/EHUko errektoreari graduondoko batzorde akademikoak hartutako erabakiaren kontra, erabaki horren berri izan eta hilabeteko epean. Errektoreak txostena eskatuko dio UPV/EHUko Doktoregoko Azpibatzordeari, erreklamazioa ebazteko.

Une horretan ematen den erabakia behin betikoa izango da eta administrazio bidea agortuko du.

  1. – UPV/EHUko master titulu ofizialak errektoreak emango ditu, eredu normalizatuari jarraiki. Unibertsitateko Titulu Ofizialen Erregistroan jasota geratu beharko dira emandako tituluak.

  1. – Tituluak emateko eskaerak leku hauetan aurkeztuko dira: Master eta Doktoregoko Atalean (Leioako Campusa) eta horretarako egongo diren bulegoetan. Hauek dira aurkeztu beharreko dokumentuak:

    1. Instantzia, eredu arautuan.

    2. NANaren fotokopia.

    3. Kasuan kasuko tasak ordaindu direla egiaztatzen duen ordainagiria. Tasen salbuespenerako eskubidea duten ikasleen kasuan arautegi honetako 8. artikulua hartuko da kontuan.

      Graduondoko titulu ofiziala eskuratzeko eskubideak ordainduta izanaren ziurtagiria bidaliko die Master eta Doktoregoko Atalak ikasleei. Ziurtagiri honek tituluaren ondorio berberak izango ditu, titulua bera eman arte.

      Tituluak ematea

      1. – Interesdunak berak jaso beharko du titulua, inprimatu eta gero, Master eta Doktoregoko Atalean. Interesatua bera joatea ezinezkoa balitz, baimena eman diezaioke beste pertsona bati (ahalorde notarialaren bidez), beronek jaso dezan bere izenean.

        Aurreko paragrafoan adierazitakoa aldatzeke, interesatuak eskaria egin diezaioke idatziz Master eta Doktoregoko Atalari bere etxetik gertuen dagoen bulego hauetakoren batera bidaltzeko titulua: Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzara, Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzara, Arabako Campuseko Errektoreordetzara, probintziako Hezkuntza eta Zientzia Zuzendaritzara, Hezkuntza Bulegora edo Kontsuletxera.

      2. – Tituluak jasotzeko onartua dagoen jardunbide bera aplikatuko da bikoiztuen kasuan.

Egindako ikastaro eta mintegien ziurtagiriak emateko eskaerak leku hauetan aurkeztuko dira: Master eta Doktoregoko Atalean (Leioako Campusa) eta horretarako egongo diren bulegoetan. Hauek dira aurkeztu beharreko dokumentuak.

  • Behar bezala beteriko eskaria.

  • Kasuan kasuko tasak ordaindu direla egiaztatzen duen ordainagiria. Tasen salbuespenerako eskubidea duten ikasleen kasuan arautegi honetako 8. artikulua hartuko da kontuan.

Graduondoko titulu ofizialak eta ziurtagiriak ematearren ordaindu beharreko tasak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zehaztutakoak izango dira.

Tasa horien ordainketa arautegi honetako 5. artikuluan adierazitako kontuetako batean egingo da.

  1. – Master ofizialen diru sarreren eta gastuen gestioa behin betiko BGG baten bidez egingo da, banku kontu bat izango duena lotuta. Master eta Doktoregoko Atalak, jakinda master ofiziala irakatsi egingo dela, behin betiko BGGa irekitzeko eskatuko dio Kontabilitate Zerbitzuari, kasuan kasuko graduondokoaren gastuak gestionatzeko.

    BGG hori BGG organiko baten menpe egongo da, tituluaren ardura duen organoari dagokionaren menpe hain zuzen ere. Organo arduradun bat baino gehiago egonez gero, antolatzaileek erabakiko dute zein BGG organikoren menpe egongo den BGGa.

  2. – Tramite hori egiteko, BGGa irekitzeko dokumentua bidaliko dio Master eta Doktoregoko Atalak graduondokoaren arduradunari. Arduradunak inprimakia bete eta atal berera itzuliko du; atalak, egiaztapenak egin ondoren, Kontabilitate Zerbitzura bideratuko du, BGGa eta horri lotutako kontu korrontea irekitzeko.

  3. – BGGaren lehen arduraduna master ofizialaren irakasle arduraduna izango da. BGGaren bigarren arduraduna masterraren ardura daukan saileko, ikastegiko edo institutuko zuzendaria izango da. Irakasle berberak betetzen baditu kargu biak, bigarren arduraduna graduondokoaren ardura duen organoko idazkaria izango da.

  4. – Irakasle arduraduna eta/edo masterreko BGGan sinadurako daukan saileko, ikastegiko edo institutuko zuzendaria aldatuz gero, Master eta Doktoregoko Atalak horren berri emango dio Kontabilitate Zerbitzuari, beharrezko aldaketak egin ditzaten.

    Master ofizialaren behin betiko BGGa behin eratuta, Kontabilitate Zerbitzuak jakinaraziko die Master eta Doktoregoko Atalari eta master ofizialaren arduradunari BGGaren eta kontu korrontearen zenbakia.

Master ofizialen BGGei dirua emango zaie aurrekontutik, ezarriko diren parametroen arabera, masterraren gastuei aurre egiteko. Ekitaldi ekonomikoan zehar kanpoko deialdietatik etor daitezkeen diru-laguntzak masterretako diru-sarreren aurrekontuan sartuko dira.

Masterraren irakasle arduradunak hitzarmena egiten badu erakunde publiko edo pribaturen batekin diru-laguntzak lortzeko, diru hori UPV/EHUren aurrekontuen kontuan sartzeko eskatuko dio. Ondoren, jakinaren gainean jarriko du Master eta Doktoregoko Atala, diru-laguntza jasoko duela egiaztatzen dituen dokumentuak aurkeztuta. Master eta Doktoregoko Atalak, dokumentuak aztertu ondoren, Kontabilitate Zerbitzura bidaliko ditu, kontabilizatu eta aurrekontuan jasotzeko.

Master ofizialaren BGGaren aurrekontua masterreko arduradunek gestionatuko dute.

Master ofizialen irakaskuntzako gastuak guztiz ordaindu beharko dira master bakoitzak bere aurrekontuan jasoko duen diru-kopuruarekin. Gastuen gestioa unibertsitatearen aurrekontuei buruzko arau orokorretara lotuko da, kontuan hartuta ondoko hauek:

  1. Gastu arruntak kasuan kasuko kontzeptura atxikiko dira, unibertsitatearen kontuen planaren arabera.

  2. UPV/EHUkoak ez diren langileen ordainketak ez ohiko finantziazioaren bidez egingo dira (kanpoko ekarpenak, diru laguntzak...), eta kasu bakoitzean aplikagarria izango den gestiorako araudiaren bidez arautuko dira.

    Aipatutako langileei gehienera ere ordainduko zaizkien diru kopuruak honako hauek izango dira:

    1. Masterrean eskolak ematearren, 120 euro orduko arte.

    2. Bidaiak, joan-etorriak eta mantenua justifikatzeko, berriz, aurrekontua gestionatzeko UPV/EHUn indarrean egongo den arautegiak dioena beteko da.

  3. Erositako material inbentariagarria gastuen kasuan kasuko kontzeptuan kontabilizatuko da eta unibertsitatearen ondarean sartuko da. Horrexegatik, inbentario ofizialean agertu beharko da, arlo horretako arautegiak dioenaz bat.

UPV/EHUk antolatuko dituen graduondoko programa ofizial guztiei aplikatuko zaie arautegi hau. UPV/EHUk beste unibertsitate batzuekin batera antolatuko dituen programa ofizialen kasuan ere aplikatuko da arautegi hau baina, horrez gain, erakundeen arteko lankidetza hitzarmena hartuko da kontuan.

2007-2008 ikasturterako proposatu diren master ofizialetan aldaketarik egin nahi izanez gero, Doktoregoko Azpibatzordeak beren-beregi eman beharko du baimena eta horretarako dauden tramite guztiak bete beharko dira. Bestalde, ikasketa planetako aldaketak direla-eta, matrikula egiteko epea baino lehen jakinarazi eta baimendu beharko dira.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.