Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2007ko abuztuaren 13koa, Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena. Honen bidez agindua ematen da hezkuntzaren teoria eta historia sailaren arautegia euskal herriko agintaritzaren aldizkarian argitaratzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 176
  • Hurrenkera-zk.: 5095
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2007/08/13
  • Argitaratze-data: 2007/09/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Unibertsitateak bere araubide propioa dauka erakundea antolatzeko, bere interesen defentsan aritzeko balio diona, Konstituzioak 27.10. artikuluan onartzen duen unibertsitateen autonomiatik eratorria. Araubide horri atxikita dago bere arauak egiteko erakundeak daukan ahalmena. Ahalmen horrez baliatuta, Unibertsitateak bere Estatutuak dauzka, erakundearen antolaketaren ezaugarri berezi diren arlo eta organoak erregulatzen dituzten oinarrizko arauak.

Euskal Herriko Unibertsitatearen Estatutuetako 199. artikuluak dioenez, sailek arautegi bat izango dute euren gobernurako. Arautegia Saileko Kontseiluak egingo du, Gobernu Kontseiluak emandako oinarrizko arautegiari jarriki. Bestalde, Sailen Oinarrizko Arautegiko 4.2. artikuluak idazkari nagusiari eskuordetzen dio arautegiak onesteko eskumena, baldin eta txosten guztiak aldekoak izanik berariazko eskaririk egin ez bada Gobernu Kontseiluan aurkezteko.

Gobernu Kontseiluak uztailaren 19an egin zuen bileran jakinarazi zen Fisiologia Sailaren arautegiari buruzko txosten guztiak aldekoak zirela eta, beraz, interesatuek zazpi eguneko epea zutela arautegia Gobernu Kontseilura bidaltzea eskatu nahi bazuten. Aipatutako epea igaro denez eskaerarik aurkezteke, arautegia onartutzat eman behar da, idazkari nagusiaren erabakiaren bidez (Sailen Oinarrizko Arautegiko 4.2. artikuluak eskuordetutako eskumena).

2004ko martxoaren 12an Euskal Unibertsitate Sistemaren 2004ko otsailaren 25eko 3/2004 Legea argitaratu zen. Lege horrek 10.2. artikuluan dioenez, unibertsitateko gobernu organoek ematen dituzten aplikazio orokorreko xedapenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko ditu unibertsitateak, eta ez dira jarriko indarrean beren testu osoak argitaratu arte.

Aipatutako guztia kontuan hartuta, honako hau

Arautegi hau Euskal Herriko Unibertsitateko Sailen Oinarrizko Arautegiaren esparruan egina da. Arautegi honetako jarraibideak bat datoz Unibertsitatearen Estatutuetan zehaztuta dagoen antolatzeko ahalmenarekin.

  1. Irakaskuntza antolatzea, bere eskumenekoak diren jakintza-arloetako irakaskuntza garatuz eta antolakuntza akademikoa ikastegiek zehaztutako talde eta ordutegiak errespetatuz egitea.

  2. Bere eskumeneko jakintza-arloan doktorego-ikasketak antolatu eta garatzea eta doktorego-tesien prestaketa ere koordinatzea.

  3. Bere eskumeneko jakintza-arloetako ikerkuntza sustatu eta laguntzea.

  4. Zientziaren, teknikaren, giza zientzien edo artearen alorreko eginkizunak sustatzea, baita espezializazioko edo unibertsitate-hedakuntzako ikastaroak ere.

  5. Kideen eguneratze zientifikoa eta pedagogikoa sustatzea zuzenean edo beste sail eta ikastegi batzuekin batera.

  6. Aurrekontua kudeatzea, baliabide materialak administratzea, irakaskuntza-plana eta ikerkuntza-plana betetzea ahalbidetzen duten giza baliabideak zuzentzea.

  7. Honakoei arreta berezia eskaintzea: bere eskumeneko diziplinei eta kudeaketei, euskal kulturaren sustapenari eta horren barruan euskarari, horrela, bizitza akademikoan, ikerketan, administrazioan eta zerbitzuetan normalizazioa bultzatuz UPV/EHUko Hizkuntza Normalizaziorako Planen barruan.

  8. Unibertsitateko Estatutuek espezifikoki ezarritako beste edozein eginkizun eta zeregin, eta baita lehenengo artikuluan adierazitakoa behar bezala betetzera bideratutako beste edozein eginkizun ere.

  1. Unibertsitateko kide anitzeko eta kide bakarreko organo orokorren hierarkiara.

  2. Sail bakoitzaren barruan, kide anitzeko organoek kide bakarrekoen aldean duten nagusitasunera.

  3. Sail-atalen antolakuntza-autonomiaren eta autonomia funtzionalaren errespetura, haien eta osatzen dituzten kideen arteko orekari eta elkarlanari kalterik egin gabe.

  1. – Egoitza aldatzeko Gobernu Kontseiluaren baimena behar da. Saileko Kontseiluak beste ikastegi bati atxikitako zuzendaria hautatu eta Saileko Zuzendaritza beste ikastegi batera aldatzea ez da inola ere Sailaren egoitza aldatzeko nahikoa izango.

  1. Saila osatzen duen jakintza-arloan espezializatutako irakasle eta ikertzaileak.

  2. Sailari behin-behinean atxikitako irakasleak.

  3. Saileko bekadunak, Sailen Oinarrizko Arautegiko 9.5 artikuluari jarraiki.

  4. Atxikitako administrazioko eta zerbitzuetako pertsonala.

  5. Arauek ezarri bezala Sailari atxikita dauden hirugarren zikloko ikasleak.

  6. Lehenengo eta bigarren zikloko ikasleen ordezkariak.

  1. – Lehenengo eta bigarren zikloko ikasleen ordezkariak urtero hautatuko dira Sailak eskolak ematen dituen ikastegietako ikasle-kontseiluen bidez.

  2. – Hirugarren zikloko ikasleen ordezkaria Saileko Zuzendaritzak deituta urtero, abenduan, egingo den bileran aukeratu behar da. Bilerara honakoak deituko dira: Saileko graduondoko berezko tituluetan eta doktorego-programetan eta tesietan matrikulatutako ikasle guztiak eta Sailera atxikitako ikerketako bekadunak. Horretarako, Saileko Zuzendaritzak bilera horretara deitu beharreko ikasleen errolda eskatu beharko dio hala dagokion zerbitzuari.

  1. Urteroko irakaskuntza-eskaintzarako programazio eta ebaluazio irizpideak onartzea, bere pertsonalaren irakats-betebeharrak esleitzea eta ondoren aldaketak egitea (Arautegi honetako 28. artikuluari eta hurrengoei jarraiki) eta ikertzaileek abiatutako jarduerak eta ekimenak babestea.

  2. Gastu-proposamenak eta kontuen egoera onartzea.

  3. Unibertsitateko Estatutuei jarraiki, atxikitako pertsonalaren kontratazioaren eta promozioen berri ematea.

  4. Sailaren urteko memoria onartzea.

  5. Zientziaren, teknikaren eta artearen alorreko lanak egiteko UPV/EHUko Estatutuetako 141. artikuluan xedatutako kontratuak egiteko baimenak ematea.

  6. Zuzendaria hautatzea.

  7. Venia docendi eman behar bada, aurrez jakinaraztea.

  8. Indarrean dagoen legeriak, UPV/EHUko Estatutuek eta horiek garatuko dituzten arauek zehaztutako gainerako guztiak.

  1. – Agintaldia amaitzean, zuzendariak irakats-betebeharretatik neurri berean salbuetsita egoteko eskubidea du uneko lauhilekoa bukatu arte, ohiko azterketa aldia barne. Horretarako, gutxienez hiru urte edo gehiago eman behar dituzte karguan.

  1. Unibertsitateko gainerako organoen aurrean Sailaren ordezkari izatea.

  2. Gai-zerrendak egitea, saileko kontseiluak deitzea eta saileko kontseiluetako buru izatea, saileko arautegiei jarraiki.

  3. Sailak eta Saileko kideek irakats-betebeharrak eta gainerako eginkizun akademikoak behar bezala betetzen dituztela bermatzea eta Saileko administrazio eta zerbitzuetako langileen funtzioak zuzentzea.

  4. Saileko kideen eskariak eta iradokizunak jaso eta bideratzea.

  5. Sailaren jardueren urteko memoria egitea.

  6. Kontseiluak hartutako erabakiak betearaztea.

  7. Sailean zientziaren, teknikaren, giza zientzien eta artearen alorreko ikerlanak egiteko beharrezko diren kontratuak sinatzea.

  8. Hirugarren zikloko ikasketak koordinatzea.

  9. Hirugarren zikloko ikasleen hauteskunde-prozesua deitzea eta prozesuan buru izatea.

  10. Fakultate eta eskoletako errektore, dekano edo zuzendariek eskuordetutako gainerako eginkizunak eta Estatutuei, arautegiei edo indarrean dagoen legediari jarraiki dauzkanak.

  1. – Honako hauek dira kargua uzteko arrazoiak: dimisioa aurkeztea, hiltzea, lege- ezintasunen bat izatea, Saileko kide izateari uztea eta zuzendariaren proposamenari jarraiki errektoreak hala erabakitzea.

  2. – Sailak irakats-betebeharretatik salbuets dezake idazkaria, eta arduraldia gehienez ere laurden batera murriztuta.

  1. – Bilerak ohikoak eta ezohikoak izan daitezke.

  2. – Deialdiak ohiko bileretarako egin behar dira oro har. Kontseiluak gutxienez ohiko bi bilera egin behar ditu seihileko bakoitzean.

  3. – Ezohiko bilerarako deia egingo dute aztertu beharreko gaiak direla-eta beharrezkoa denean edo aplikatu beharreko araudiak xedatutako kasuetan. Ezohiko bileretako gai-zerrendan ezin dira honako gai hauek agertu: aurreko akten onespena eta galde-eskeak.

  4. – Presazko bilerak ezohikoak dira eta deia gutxienez 24 ordu lehenago egin behar da. Halakoetan, bileraren hasieran berretsi egin behar da bilera egiteko arrazoia benetan premiazkoa dela. Berresten ez bada, bilera bertan behera geratuko da besterik gabe.

  1. – Kide anitzeko organoetako buruak egin behar du bileretarako deia.

    Gainera, kide anitzeko organoko kideen edo Saileko irakasleen % 33k eskatzen badute, organoaren bilerarako deia egin behar da. Bilera horiek ezohikoak dira eta eskaera egin eta zazpi egun balioduneko epean egin behar dira gehienez.

  2. – Bilerarako deiak organoko idazkariak bideratu behar ditu, aurrerapen nahikoaz eta, edonola ere, bilerak baino gutxienez hiru egun lehenago. Bilerak non egingo diren, zein ordutan eta zein gai aztertuko diren adierazi behar da deialdian. Aztertu beharreko gaiei buruzko dokumentuak aurrerapen nahikoaz eskuratzeko aukera izan behar dute Organoko kideek, eta, edonola ere, bilera baino 24 ordu lehenago.

  3. – Gai-zerrenda osatzen duten puntuak zehatz-mehatz jaso behar dira deialdietan. Puntu horien artean, organoetako kideen gutxienez % 10ek behar den garaian eta moduan eskatutakoak agertu behar dute. Ezin da hartu gai-zerrendan agertzen ez diren puntuei buruzko erabakirik; hala ere, organoko kideen bi heren baino gehiago badaude bileran, eta bozkatu eta gehiengo osoak gaia premiazkoa dela uste badu, erabakia har daiteke.

  4. – Guztiak jakitun egon daitezen, deialdiak argitara eman behar dira organoari dagokion egoitzan eta gainerako gune guztietan, eman ere organoetako kideei bileretarako deia egiten zaien egun berean.

  1. – Kide anitzeko ordezkari eginkizunak pertsonalak eta besterenezinak dira.

  2. – Organoa eratu ostean, hutsik geratzen diren lekuak kasuan kasuko zerrendetako ordezkoek bete behar dituzte. Aipatutako irizpideari jarraiki eta bete ezin den leku kopurua kideentzako lekuen % 50ekoa edo handiagoa edo organoetako kideentzako lekuen % 30ekoa edo handiagoa bada, hauteskunde partzialak egin behar dira lekuak betetzeko. Modu horretara hautatutakoek ordezkatu beharreko kideen agintaldia amaitu arte bete behar dituzte ordezkari eginkizunak.

  1. – Kide anitzeko organoko kideek organoaren bileretara joateko eskubidea eta betebeharra dute, eta Sailen Oinarrizko Arautegiak ezartzen dizkien eginkizunak bete behar dituzte. Bileretara joanez gero, organoetako kideek ez dituzte unibertsitateko gainerako eginkizunak bete behar, baina kasuan kasuko organoek beharrezko neurriak hartu behar dituzte betebehar horiek bete egiten direla eta zerbitzua eman egiten dela bermatzeko.

  2. – Kide anitzeko organoetako kideek eskubidea dute euren eginkizunak betetzeko beharrezko dokumentazio eta informazio guztia eskatu eta eskuratzeko; beraz, Sailak Idazkaritzan jarriko du eskura, dagokien bilera hasi baino 48 ordu lehenago, gutxienez.

  1. – Kide anitzeko organoak balioz eratzeko, beharrezkoa da kideen gehiengo osoa egotea lehen deialdian, edo kideen gutxienez heren bat egotea bigarren deialdian, gehienez 24 orduren buruan eta gutxienez ordubeteren buruan. Edonola ere, organoko buruak eta idazkariak beti egon behar dute edo, bestela, euren ordezkoek.

  2. – Organoa eratzeko quorumari dagokionez, ez dira kontuan hartuko 26. artikuluari jarraiki eskuordetutako botoak.

  3. – Organoa bigarren deialdian eratzeko beharrezko quoruma bozketa guztietan da beharrezkoa.

  1. – Kide anitzeko organoko buruak bermatu egin behar du bilera behar bezala betetzen ari dela eta, arrazoirik egonez gero, bertan behera uzteko erabakia har dezake.

  2. – Eztabaidak gai-zerrendari jarraiki egin behar dira. Dena dela, beharrezkoa izanez gero, kide anitzeko organoak bileraren ordena aldatzea erabaki dezake organoko buruak egindako proposamenari jarraituz.

  3. – Beharrezkotzat joz gero, organoko buruak bozketa egin aurretik gaiaren inguruan eztabaidatzeko denbora muga dezake, bai eta egon daitekeen parte hartze kopurua ere.

  4. – Kide anitzeko organoko buruaren iritziz egokia bada, kide ez diren pertsonak gonbida ditzake bilerara, gai-zerrendako punturen batekin zerikusia duen iritzia edo informazioa eman dezaten. Aktan bileran gonbidatuak izan direla jaso behar da, botoa emateko eskubidea izan ez arren.

  1. – Erabakiak hartu ahal izateko, emandako boto baliodunen artetik gehiengo soila behar izango da, Estatutuek, ikastegiaren arautegiak edo gainerako lege-xedapenek beste gehiengoren bat eskatzen ez duten kasuetan izan ezik. Horrenbestez, proposamen bakarra izanez gero, onartu egingo da aldeko botoak kontrakoak baino gehiago badira. Bi proposamen badaude, aldeko boto gehien lortzen dituena onartuko da. Bi proposamen baino gehiago daudenean, emandako botoen gehiengoa lortzen duena onartuko da edo, lehenengo botazioan boto gehien lortu dituzten bi proposamenen artean, bigarren botazioan boto gehien lortzen dituena.

    Berdinketa izanez gero, berriro egin behar da botazioa; orduan ere berdinketa izanez gero, organoko buruak kalitatezko botoa izango du.

  2. – Botazioek isilpekoak izan behar dute kide anitzeko organoko kideren batek hala eskatzen badu. Dena dela, botazioek beti izan behar dute isilpekoak, pertsonei buruzkoak badira.

  3. – Abstenitzen direnez gain, aurkako botoa ematen dutenek ez dute erantzukizunik izango kide anitzeko organoak hartutako erabakietan, baldin eta aurkako botoa emateko arrazoia jasota geratzen bada. Botazioa isilpekoa denean, interesdunak botoaren arrazoia azaltzen duen testua eman behar dio organoko idazkariari, boto-txartelarekin batera. Boto-txartelak eta testuak aktari erantsi behar zaizkio.

  4. – Saileko arautegiak botoa kide anitzeko organoko beste kideren baten esku uzteko aukera jaso ahal du, baina, ahal den neurrian, zehaztuta egon behar dira mugak. Kide anitzeko organoko kideek boto bakar bat izan dezakete eskuordetuta. Organoetako kideek idatziz adierazi behar dute botoa eskuordetu egin dutela, eta idatzi hori bilerako aktari erantsi behar zaio.

  5. – Kide anitzeko organoko kideek beren botoa eta horren azalpena agerraraz dezakete aktan; azalpena idatziz eman behar dute bozkatzean. Unibertsitateko beste organo batzuei egindako proposamenak badira, kideen boto bereziak beti agerrarazi behar dira haiekin batera.

  1. – Idazkariak bilerako akta egin behar du. Akta bileran bertan edo hurrengoan onartu behar da, eta aktaren zirriborroa hurrengo bilerako gai-zerrendari dagozkion dokumentuekin batera banatuko da. Akta onartu ostean, idazkariak sinatu eta organoko buruak ontzat eman behar du.

  2. – Aktan honako hauek jaso behar dira nahitaez: bilerara etorri direnen zerrenda eta azalpena emanez bilera amaitu aurretik alde egin dutenen berariazko aipamena; gai-zerrenda; bilera non eta zein ordutan egin den; bileran aztertutako puntuak; botazioak nola egin diren eta emaitzak; hartutako erabakien edukia eta, egoki joz gero, arrazoien azalpen laburra.

  3. – Boto bereziak ere jasota egon behar dira aktan, baldin eta boto berezia eman duten kideek hala eskatzen badute. Kide anitzeko organoko kideek euren parte hartzea edo proposamena aktetan hitzez hitz jasotzeko eska dezakete. Horretarako, idatziz aurkeztu behar dute testua eskaera egin eta segituan edo, bestela, organoko buruak adierazitako epean.

  4. – Kide anitzeko organoko kideek aktetan aldaketak egiteko proposamenak egin ditzakete akta onartzeko unean. Idazkariak egiaztatu egin behar ditu proposatutako aldaketak eta, gehiengoak aldeko botoa ematen badu, onartu egin behar dira.

  5. – Kide anitzeko organoa aldatu baino lehen, bilera egin behar da onartzeke dauden akta guztiak onartzeko. Bilera hori egitea ezinezkoa bada, akten zirriborroak bidali behar zaizkie kide anitzeko organoko kide zirenei, eta hamar eguneko epea eman edukiari buruzko erreklamazioak egiteko. Ez bada erreklamaziorik aurkezten esandako epearen barruan, aktak onartutzat eman behar dira; erreklamaziorik aurkeztuz gero, berriz, kide anitzeko organo berriak egin beharreko lehen bileran onartu behar dira.

  6. – Onartu ostean, aktak argitaratu egingo dira eta Saileko kideek kontsultatzeko moduan egongo dira Idazkaritzako iragarki-oholean.

  1. – Idazkariak kide anitzeko organoak hartutako erabakien fede eman behar du eta ziurtagiriak egin behar ditu.

  2. – Hartutako erabakiak hiru egun balioduneko epean argitaratu behar dira, Sailaren iragarki-oholean, pertsonen intimitatea babestuta. Edonola ere, organoko idazkariak eta buruak erabakiak argitaratu egiten direla bermatu behar dute, eta argitaratu eta hilabetez daudela jendaurrean gutxienez.

  1. – Kide anitzeko organoak hartutako erabakiek onartzen direnetik aurrera dute eragina, erabakian bertan kontrakorik adierazi ezean. Erabakien berri eman behar zaie kasuan kasuko organoei.

  2. – Pertsonei buruzko erabakiak, irakats-betebeharrak esleitzekoak eta lanpostuen zerrendan edo kontratuko langileen zerrendan eragina dutenak zuzenean jakinarazi behar zaizkie eragindakoei. Erabakiek jakinarazpena egiten den unetik aurrera dute eragina, eta jakinarazpenak Administrazio Prozeduraren Legean xedatutako moduan egin behar dira.

  3. – Sailen Oinarrizko Arautegiko IV. tituluko II. kapituluak aipatzen dituen kide anitzeko organoek hartzen dituzten erabakien kontra gorako errekurtsoa aurkez dakioke errektoreari, erabakia hartu zen bilerako akta argitaratu eta hilabeteko epean.

  4. – Pertsonei buruzko erabakien kontra gorako errekurtsoa aurkez dakioke errektoreari erabakia interesdunari jakinarazi eta hilabeteko epean.

Sailak eskolak esleitzeko irizpideak erabaki ditzake, arrazoitzen baditu eta, betiere, ikasleek kalitatezko irakaskuntza jasotzeko eta irakasleek irakasteko dituzten eskubideak errespetatuta eta Saileko irakasleen eskolak modu proportzionalean banatu behar direla aintzat hartuta; horretarako Oinarrizko Arautegian zehaztutakoa bete behar du.

  1. – Sailak aparteko arreta eman behar dio pixkana-pixkana euskarazko irakaskuntza ezartzeari. Horretarako, hizkuntza-normalizazioan aritzen diren Unibertsitateko organo orokorrek eta ikastegietako eta Saileko euskara-batzordeek egindako plangintzak izan behar ditu kontuan.

  1. Irakasleen ikerkuntza-lana bideratu eta sustatzea.

  2. Ikertzaile berrien prestakuntza sustatzea.

  3. Ziklo guztietako ikasleak ikerkuntza-arloekin harremanetan jartzea.

  4. Doktorego-tesiak eta ikerketak zuzen daitezen eta haien jarraipena egin dadin bultzatzea, eginkizun horiek irakasleen gutxieneko betebeharren artean sartuz.

  5. Zientzia-arloko harremanak izatea beste sail, unibertsitate eta ikerketa-zentroekin.

  6. Ikerkuntza- edota aholkularitza-alorreko kontratuak eta hitzarmenak sinatzea sustatzea, jakintza-arloekiko lotura kontuan hartuta.

Arautegi honetan jasotakoa Sailei buruzko Oinarrizko Arautegiarekin eta aplika daitezkeen gainerako arauekin bat ezarriko da.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.