Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2007ko apirilaren 25ekoa, Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreordearena, lehenengo eta bigarren zikloko ikasketen gestiorako araudia argitaratzeko dena. 2007-2008 ikasturtea.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 109
  • Hurrenkera-zk.: 3226
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2007/04/25
  • Argitaratze-data: 2007/06/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Unibertsitateak, bere ahalmenaz baliatuta, arau eta prozedurak ezarri behar ditu bere gestioaren arlo desberdinetako zereginak tramitatu ahal izateko. Akademia Antolakuntzaren arloan unibertsitateak ikasle berrien sarrera-eskariak eta matrikulak tramitatu behar ditu, bai eta lehen mailatik gorako ikasleen matrikulak ere; gainera, horretarako epeak eta prozedurak zehaztu behar ditu, eta ikasleen espediente akademikoak kudeatu.

Proposamen honen bidez, arau hauek 2007-2008 ikasturterako eguneratzeaz gain, oinarrizko arau batzuk zehaztea 1. eta 2. zikloetako ikasketak kudeatzeko, erreferentzia izan daitezen Zerbitzu Zentralentzat, ikastegi eta sailentzat eta ikasleen eskubideak berma daitezen.

Hori egitea are beharrezkoagoa da ikasketa hauen antolaketa konplexua dela kontuan hartuta, bai titulazioen kopurua handitu delako eta bai ikasketa planen kasuistika zabala delako. Horri gehitu behar zaio beste arautegi batzuk ere aplikatu beharra, adibidez aukera askekoena eta irakaskuntzaren plangintza eta ikasleen ebaluaziorako arautegia.

Gobernu Kontseiluak oinarrizko arautegia onartu ondoren, Akademia Antolakuntzako Azpibatzordearen gain utzi du ikasturte bakoitzean berori eguneratzea, kasuan kasuko errektoreordetzen proposamenez. Horri esker, gero arindu egingo dira geroko tramiteak, alegia, itzulpena, arautegia EHAA argitaratzea eta testua dekanotza/zuzendaritza/idazkaritzetara bidaltzea, eta arautegian erregulatzen diren tramiteak hasi baino lehen bideratu ahal izango dira tramiteok (izena ematea, matrikula, automatrikula, espedienteen leku-aldaketak, praktikak etab.).

Honekin batera doan proposamena Akademia Antolakuntzako eta Doktoregoko Batzordeak onetsi zuen 2007ko martxoaren 8an, eta Gobernu Kontseiluak onartu zuen 2007ko apirilaren 17an.

Aipaturiko guztia kontuan hartuta, eta otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemarenak, 10.2. artikuluan dioena betetzeko (2004-03-12ko EHAA), honakoa

  1. ¿ Plazak gordeta dituzten ikasketetarako honakoa izango da banaketa:

    1. Unibertsitateko titulazioa daukaten ikasleentzat, plazen % 3.

    2. Europako Batasunekoak ez diren ikasle atzerritarrentzat, % 3.

    3. Lanbide Heziketakoentzat, plazen % 20 1. zikloa baino ez duten titulazioetarako, eta % 7, berriz, 1. eta. 2. zikloko titulazioetarako, baldin eta Ikastegiko Batzarrak beste kopuru bat zehazten ez badu, arautegi orokorrak ezarrita dauzkan mugen barruan.

    4. % 33ko ezintasun maila edo handiagoa duten ikasleentzat, plazen % 3.

    5. Goi mailako kirolarientzat, plazen % 3.

    6. 25 urtetik gorakoentzat, plazen % 3.

  2. ¿ Barruti irekia. Lehenengo edo bigarren zikloko ikasketak egin nahi dituzten ikasle guztiek izango dute aukera hori, ohiko deialdikoek zein ezohiko deialdikoek.

    Sarbide motak eta agiriak.

  • UBI, IEE eta LOGSEko ikasleak izanda Hautaprobak UPV/EHUn egin dituzten ikasleak.

  • UBI eta IEEko ikasleak izanda Hautaprobak UPV/EHUtik kanpo egin dituzten ikasleak.

  • Lanbide Heziketako, Lanbide Moduluetako edo Goi Mailako Prestakuntza Zikloko ikasleak.

  • Sarrera proba gaindituta daukaten ikasle atzerritarrak.

  • Unibertsitaterako sarbidea ematen duten atzerriko ikasketak dituzten ikasleak (Hezkuntzako 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa).

  • 25 urtetik gorakoentzako proba UPV/EHUn gainditu duten ikasleak. Probak beste unibertsitate batzuetan gainditu dituzten ikasleen eskariak banan-banan aztertuko dira.

  • Unibertsitateko titulazioa daukaten ikasleak.

  1. Izena emateko orria, behar bezala beteta.

  2. NANaren edo pasaportearen fotokopia.

  3. Honakoen jatorrizkoa eta fotokopia, edo fotokopia erkatua: Hautaprobetako txartela, LHko ikasketen ziurtagiria, deialdia eta azken nota zehaztuta, unibertsitatean egindako ikasketen ziurtagiria (titulazioa edo lehen zikloa UPV/EHUn 1990aren ostean egin duten ikasleak izan ezik).

  4. Ikasle ezinduentzat eta goi mailako kirolarientzat gordetako plazen bidez sartu nahi duten ikasleek egoera hori frogatzen duen dokumentua aurkeztu behar dute, kasuan kasuko administrazioak emana.

    Eskariak aurkezteko epeak eta lekuak eta aukera

    kopurua.

  1. Ekainaren 25etik uztailaren 3ra, biak barne:

    • Hautaprobetako ikasleak eta Lanbide Heziketakoak, aurtengo ikasturtean ohiko deialdian gainditu dutenak (bigarren hezkuntzako ikastegiaren bitartez egin ez badute) edo 2007koa baino lehenagoko deialdietakoak.

    • 25 urtetik gorakoentzat UPV/EHUn egiten diren gaitasun probak 2007ko deialdia baino lehen gainditu dituzten ikasleak.

  2. Irailaren 3tik 5era, biak barne:

    • Unibertsitateko titulazioa daukaten ikasleak.

      2. ziklora sartu nahi dutenak, baldin eta aurtengo ikasturteko edo aurrekoetako ohiko deialdikoak badira.

    • Europako Batasunekoak ez diren ikasle atzerritarrak.

    • Hautaprobetako ikasleak eta Lanbide Heziketakoak, ezohiko deialdikoak (bigarren hezkuntzako ikastegiaren bitartez egin ez badute), baldin eta titulazioan plaza hutsik badago.

  3. Irailaren 24tik 26ra, biak barne:

    • Hautaprobak beste unibertsitate batean eta ezohiko deialdian gainditzen dituzten ikasleak.

    • Izena emateko ezohiko epean izena ematen dutenak, plazarik geratzen den titulazioetan.

Arabako Campusa.

Izardui komandantea kalea, 2 Vitoria-Gasteiz.

Gipuzkoako Campusa. Akademia gestioko bulegoa.

Elhuyar plaza, 1 ¿ Donostia-San Sebastián.

Bizkaiko Campusa. Ikasleen Atala (Sarbideko Bulegoa).

  1. Ikasgelategia, beheko solairua ¿ Leioa ¿ Bizkaia.

    Informazio Bulegoa ¿ Larrako Etxea.

    Agirre Lehendakariaren etorbidea 83 ¿ Bilbo ¿ Bizkaia.

  1. Ikasketa berberak (titulazio berbera) egiten jarraitu nahi duten ikasleak, beste unibertsitate batetik edo UPV/EHUko beste ikastegi batetik datozenean (leku aldaketak).

    Ikasketa berak egiten jarraitu nahi duten ikastegiko idazkaritzan aurkeztuko dute eskaria, 2007ko irailaren 17tik 28ra bitartean. UPV/EHUko ikasleak ez direnek, eskariarekin batera ikasketen ziurtagiri pertsonala ere aurkeztu beharko dute. Ikastegiko dekanoak edo zuzendariak ¿errektoreak ahalmena eskuordetuta¿ ebatziko ditu eskariak, gestio horren ardura izango duen organoak egindako proposamena ikusita, irizpide hauen arabera:

    1. Lehenengo maila oso-osorik gaindituta izatea edo 60 kreditu gaindituta izatea.

    2. Iraute Arauak betetzea.

    3. Ikastegiko zuzendaritzak onartu ahal izango ditu titulazio bakoitzeko lehenengo mailan sartzeko ezarrita dagoen kopuruarekin bateragarriak diren leku aldaketak. Horretarako, ikastegiko Akademia Antolakuntzako Batzordeak egindako irizpide objektiboak izango dira kontuan. Irizpideok iragarki oholean egongo dira ikusgai, izena emateko epea hasi baino lehen.

      Ikasleek, onartuak izan ondoren, espedientea ikastegi berrira aldatzea eskatu beharko dute jatorrizko ikastegian. Onespen gutuna eraman beharko dute horretarako. Espedientearen leku aldaketa interesatuak berak eskatu beharko du jatorrizko unibertsitatean, hilabeteko epean; bestela, matrikula baliogabetuko da.

    1. atalean zehaztutako baldintzak betetzen ez dituzten eskabideak 69/2000 EDn plazak esleitzeko zehazten duen prozedura orokorraren menpe geratuko dira. Horrela, bada, onespen-eskabidea (izena emateko orria) egin beharko dute Leioako Ikasleen Atalean edo Arabako edo Gipuzkoako errektoreordetzetan 4. artikuluan adierazitako epeen barruan. Ikasle horiei espediente berria egingo zaie, 1. mailako agiriak oinarri hartuta; nahitaez aldatu beharko dute lekuz espedientea, eta tasak ordaindu.

  2. Unibertsitateko ikasketak hasita dituzten ikasleak, unibertsitateko beste ikasketa batzuk hasi nahi dituztenean.

    Izena emateko beste eskari bat egin beharko dute, prozedura orokorrean ezarritako epe eta egunetan. Eskari horiek unibertsitatera lehenengoz sartzen diren ikasleen eskariekin batera aztertuko dira, hau da, Hautaprobetako kalifikazioaren edo horren pareko kalifikazioaren arabera. Ez da prozedura hori bete beharko lehendik egindako ikasketak eta egin nahi direnak antzekoak badira eta, hori dela eta, ikasleak lehenengo mailatik gorako maila batean sartzeko aukera badauka. Horrelakoetan, ikasleak ikastegiko Idazkaritzan aurkeztu beharko du eskaria irailaren 17tik 28ra bitartean. UPV/EHUko ikasleak ez direnek, eskariarekin batera ikasketen ziurtagiri pertsonala ere aurkeztu beharko dute Eskari horiek dekanoak/zuzendariak ebatziko ditu a) atalean adierazitako irizpideen arabera. Ikasle horiei espediente berria egingo zaie, 1. mailako agiriak oinarri hartuta; nahitaez aldatu beharko dute lekuz espedientea, eta tasak ordaindu.

  3. Unibertsitateko ikasketak atzerrian hasi dituzten ikasleak.

    Matrikula egin nahi duten ikastegiko Idazkaritzan aurkeztuko dute eskaria, 2007ko irailaren 17tik 28ra bitartean. Ikastegiko dekanoak edo zuzendariak ebatziko ditu eskariak ¿errektoreak horretarako eskumenak eskuordetuta¿ ikastegiko Baliozkotze Batzordeak 69/2000 Errege Dekretuko 21. artikuluari jarraiki ezarritako irizpideak erabiliz.

  4. Ikasleak espedientea lekuz aldatzeko eskaera egingo du, baina izena emateko prozesuan ere parte hartzeko aukera izango du, 2. artikuluan zehaztutako modalitateren bati jarraiki.

    Izena emateko eskaria berrestea, plazen esleipena eta matrikula.

  1. Hautaprobak ohiko deialdian (2007ko ekainean) gainditu dituzten ikasleek: ekainaren 18tik 22ra, biak barne, lehen aukeran hautatutako ikastegiko idazkaritzan, edo 5. artikuluan adierazitako bulegoetan.

  2. Hautaprobak ezohiko deialdian (2007ko uztailean) gainditu dituzten ikasleek: uztailaren 23tik 27ra, biak barne, 5. artikuluan adierazitako bulegoetan (bulego horietan baino ezin izango da egin).

  1. Atzerritarrek, ezinduek eta goi mailako kirolariek osatzen duten taldeko plazak Hautaprobetako edota LHko taldeari esleituko zaizkio printzipioz, eta talde horietako eskariak, halakorik egonez gero, dagokien ehunekora arte onartuko dira, salbu-eta ikasle horiek eurentzat gordetako plazak betetzen dituzten ikastegietan (aurreko ikasturteetako datuen arabera). Azken kasu horretan plazak ez zaizkio esleituko Hautaprobetako edo LHko taldeari.

  2. Titulatuen taldeko plazak, 25 urtetik gorakoenak eta Lanbide Heziketakoenak ere Hautaprobetako taldeari esleituko zaizkio printzipioz, ikasle horiek eurentzat gordetako plazak betetzen dituzten ikastegietan izan ezik (aurreko urteetako datuen arabera).

  3. Unibertsitateen Kontseiluak baimendutako muga igo egin ahal izango da, eta igoko den kopurua urriaren 31 baino lehen baliogabetutako matrikula-kopurua izango da, hain zuzen. Igoera hori dagokien ikastegiekin erabakiko da, eta plazak hautaprobetako edota LHko ikasleek beteko dituzte, lehentasunen hurrenkera zehatz-mehatz gordez.

  1. ¿ Ikasleak unibertsitateko tituluren bat badu, unibertsitateko espedienteko batez besteko nota honela kalkulatuko da, baldin eta nota hori ikasketen ziurtagirian adierazita ez badago:

    Sarbideko kalifikazioak homologatu ahal izateko, ondoko taulan adierazitako zenbakiak esleituko zaizkie kalifikazio kualitatiboei: baliozkotuta: 1 (kalifikaziorik gabeko irakasgaian), nahikoa: 1, oso ongi: 2, bikain: 3, ohorezko matrikula: 4.

    Kreditutan egituratuta ez dauden ikasketa planetan honela kalkulatuko da batez besteko nota: kalifikazio bakoitza biderkatuko da taularen arabera dagokion puntuazioaz, eta gero emaitza guztiak batu egingo dira. Emaitza zati egingo da kasuan kasuko ikasketetako irakasgaien kopuru osoarekin. Lauhileko edo seihileko irakasgaien kasuan, kalifikazioaren erdia hartuko da batuketarako eta irakasgaiaren erdia zatitzailean. Karrera amaierako proiektua urte osoko irakasgaitzat hartuko da.

    Espedientea kreditutan egituratuta badago, honelakalkulatuko da batez besteko nota: irakasgai bakoitzeko kreditu kopurua biderkatuko da irakasgai bakoitzari dagokion kalifikazioaz (aurreko taularen arabera) eta emaitza guztiak batu egingo dira. Gero, batura hori zatituko da gainditutako kreditu kopuru osoaz.

    Ikasketa planak egokituta dituzten ikasleen kasuan, kalifikaziorik izan ezean, batez bestekoa egingo da ikasitako plan bakoitzerako aurreko irizpideei jarraiki, eta, ondoren, plan bakoitzean gainditutako titulazioari dagokion portzentajeaz haztatuko. Lehenengoa izango da erreferentzia, eta bigarrena ikasketak bukatzeko geratzen zaion aldea.

    Batez besteko nota kalkulatzean ez dira hartuko kontuan kalifikaziorik ez daukaten kreditu onartuak.

    Ministerioak homologatutako atzerriko tituluen kasuan, unibertsitateak, bere autonomia erabiliz, 1 kalifikazioa emango dio, baldin eta harekin batera ikasleak tituluaren gehigarri europarra aurkezten ez badu.

  1. Uztailaren 13an, Hautaprobak edo Lanbide Heziketa ohiko deialdian gainditu dutenena eta 25 urtetik gorakoena.

  2. Irailaren 10ean ezohiko deialdiko a) ataleko ikasleentzat, ohiko deialdiko tituludunentzat, bigarren zikloetara sartzera doazen eta ohiko deialdikoak diren ikasleentzat, eta Europako Ekonomia Erkidegokoak ez diren atzerriko ikasleentzat.

  3. Urriaren 5ean beste unibertsitate batean ezohiko deialdian Hautaprobak gainditzen dituzten ikasleentzat eta aurreko bi epeen ostean plaza hutsak dauzkaten titulazioetara sartu nahi duten ikasleentzat.

  1. ¿ Matrikula esandako egunean eta orduan egiten ez duen ikasleak lehentasuna galduko du, eta matrikula egitera doanean plaza hutsak dauzkaten ikasketetan baino ezingo da matrikulatu.

    Unibertsitatean sartzeko eskaria talde bat baino

    gehiagotatik eta batxilergoko bi aukeratik.

  1. ¿ Hautaprobetako ikasleak batxilergoa bi bidetatik egin badu, eta, beraz, bi kalifikazio baditu (bat bide bakoitzeko), matrikula hurrenkera zehaztean eta matrikularako deia egitean bi postu eta bi hitzordu emango zaizkio, bat kalifikazio bakoitzeko.

    Onarpenari buruzko errekurtsoak ebazteko

    irizpideak.

  1. Ikasleek errekurtsoan eskatutako ikasketetan plaza hutsak geratzen direnean, onartu egingo zaie eskaria, nahiz eta izena eman zutenean ikasketa horiek ez jarri eskarian.

  2. Errekurtsoa jartzen duen ikasleak onartutako azkenak baino nota hobea izanda ere, eskaria ez zaio onartuko baldin eta titulazio horretako plaza guztiak beteta badaude.

  3. Sarbidea aldatu nahi duten ikasleen eskariak onartu egingo dira baldin eta eskatzaileak nota hobea badauka onartutako azken ikasleak baino.

  4. Aparteko tratamendua emango zaie arrazoi bereziengatik egindako eskariei, agiri bidez egiaztatzen badira (gaixotasun luzeak, ezintasun fisikoak etab.). Eskariok ebazteko Akademia Antolakuntzako Azpibatzordeari eskatuko zaio iritzia.

    Itzulpengintza eta interpretazioa lizentziaturan eta jarduera fisikoaren eta kirol zientzien lizentziaturan sartzeko proba bereziak.

  1. ¿ Proba horiek gainditzeak ez dakar lizentziaturan onartua izatea; izan ere, proba gaindituta izateaz gain, kontuan izango dira eskaria egiteko eta ikasleak hautatu eta onartzeko kapitulu honetan ezarritako gainerako irizpideak.

  2. ¿ Proba horiek gainditu arren ikasleak ez badu matrikularik egiten, hurrengo urtean matrikula egin nahi izanez gero berriro egin beharko ditu probak. Era berean, proba hori beste unibertsitate batean gaindituta izan arren, titulazioa Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi nahi dutenek berriro egin beharko dute UPV/EHUn.

  3. ¿ Filologia, Geografia eta Historia Fakultateko eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultateko dekanoek antolatuko dituzte probak eta epaimahaia izendatu, Akademia Antolakuntzako Errektoreordetzarekin koordinazioan.

  4. ¿ Itzulpengintza eta Interpretazioa Lizentziaturarako probetan eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Lizentziaturarako probetan izena emateko epea maiatzaren 21etik 25era bitartean izango da, biak barne.

  1. ¿ Sarbide motak honakoak dira:

    • Unibertsitateko lehen zikloko ikasketak gaindituta baina unibertsitateko titulurik ez izanda eta behar diren baldintzak beteta, 2. zikloa baino ez duten ikasketetan sartzeko eskaera egiten dutenak edo beste titulazio bateko bigarren ziklorako eskaria egitea.

    • Unibertsitateko titulua edo parekoa duten ikasleak.

  2. ¿ Bigarren ziklo hauetan onartua izanagatik ere, ikasleak ez du zertan utzi hasita dauzkan ikasketetako bigarren zikloa, hau da: aukera dago titulazio biko bigarren zikloak aldi berean egiteko.

  3. ¿ Sartzeko eskariak espediente akademikoaren arabera ordenatuko dira, 12. artikuluan zehaztutakoari jarraituz.

  4. ¿ Prestakuntza-osagarri diren irakasgaiak ikasturte bakoitzeko irakats-eskaintzan sartuko dira, eta plaza batzuk aukera askerako utziko dira eta beste batzuk ikasle berrientzat.

  5. ¿ Irakasgai horiek jatorrizko ikasketetako 1. zikloan egin ahal izango dira, aukera askeko eskaintzaren bitartez; edo, bestela, 2. zikloa baino ez daukan titulazioko beste irakasgaiekin batera. Azken kasu honetan ikaslea nahitaez matrikulatu beharko da gainditu gabeko irakasgaietan, gainditu arte.

  6. ¿ Ikasleak, 2. zikloa baino ez daukaten ikasketetako prestakuntza-osagarri guztiak edo batzuk gaindituta izan arren, ez du izango inolako lehentasunik 2. zikloa baino ez daukaten ikasketa horietan onartua izateko.

  7. ¿ Unibertsitateko ikasketetako 1. zikloa gaindituta izanda ikasketa horietako 2. zikloa beste ikastegi batean egin nahi duten ikasleek, unibertsitate honetan zein beste batean, espedientea lekuz aldatzeko eskaera egin beharko diote, zuzenean, aukeratu duten ikastegiari, irailaren 17a eta 28a bitartean. Ikastegietako dekano eta zuzendariek ebatziko dituzte eskaerok, ikastegiko Akademia Antolakuntzako Batzordeak onartutako irizpide objektiboei jarraiki. Irizpide horiek iragarki oholean emango dira argitara, eskaerak aurkezteko epea zabaldu baino lehenago.

  1. ¿ Ikasketa desberdinak aldi berean egiteko, interesdunak lehendik hasita dauzkan unibertsitateko ikasketen ziurtagiri akademiko pertsonala eta Hautaprobetako txartela aurkeztu beharko ditu (UPV/EHUko ikasleek ez dute dokumentazio hori aurkeztu behar izango) eskariarekin batera. Eskaerak aurkezteko epea irailaren 3tik 5era bitartekoa izango da, biok barne, eta I. kapituluko 5. artikuluan adierazitako bulegoetan aurkeztuko dira.

Irakasgai berrietan matrikulatzea.

  1. ¿ Matrikulan eskaintzen diren hautazko irakasgaietarako muga bat dago bai irakasgai kopuruari bai talde bakoitzarentzako plaza kopuruari dagokionez, eta muga hori ikasturte bakoitzerako irakats eskaintzan zehazten da. Beraz, ez da nahastu behar ikasketa planetan ageri diren hautazko irakasgaien kopurua, eta ikasturte bakoitzerako eskainitako hautazko irakasgaiena.

  2. ¿ Ikasle bakoitzak matrikula egiteko txanda heltzen zaionean aukeratuko ditu hautazkoak, 31. artikuluan matrikulen hurrenkerarako zehaztutako irizpideak erabilita.

  3. ¿ Ikastegiek plaza bermatu beharko diete ikasle guztiei hautazko irakasgaietan, euren ikasketa planean euren mailarako ezarrita dauden kreditu guztietan matrikulatu ahal izan daitezen; era berean, automatrikula egitean ikasleek aukeratu ahal izateko adinako kopuruan eskaini beharko dituzte.

    Irakasgai osagarriak edo gehiegizko kredituak.

  1. Desagertzeko bidean diren ikasketa planetako ikasleak gainditzeke dauzkaten eta desagertzeko azken urtean dauden mailetako irakasgai guztietan matrikulatu behar dira.

  2. Irakasgai horien deialdiak ekainean eta irailean izango dira. Otsaileko deialdia erabili gura duten ikasleek hala adierazi beharko dute ikastegietako idazkaritzetan, urtarrilaren 11tik 18ra. Otsaileko deialdia erabili, baina gainditu ez duten ikasleek ikastegiko idazkaritzan esan beharko dute, maiatzean, zein deialdi erabiliko duten: ekainekoa ala irailekoa. Ikasleak ezer esaten ez badu, ikasturte horretako bigarren deialdi bezala irailekoa erabiliko duela ulertuko da.

  3. Irakasgai horien kalifikazio orriak eta aktak beste irakasgai guztietakoak lortzeko prozedura berberaren bidez eskuratuko dira.

  4. Irakasgai horien azterketa egunak ikastegi bakoitzak jarriko ditu deialdi bakoitzerako, eskolak dauzkaten irakasgaietarako prozedura berbera erabiliz.

  5. Azterketak Ikastegiko Batzarrak izendatutako epaimahaiek epaituko dituzte, irakasgaia ematen zuten sailen iritzia entzunda. Epaimahaiok sail horietako hiruna irakasle numerariok osatuko dituzte, ahal bada irakasgaiari zegokion jakintza arlokoak. Bosgarren edo seigarren deialdiko ikasleentzako epaimahaia izendatuta balego (irakaskuntzaren plangintza eta ikasleen ebaluaziorako arauei jarraiki), epaimahai horrexek berak kalifikatuko ditu desagertuta dauden irakasgai horien azterketak, ikaslea edozein deialditan egonda ere.

    Behin betiko matrikula.

Hala ere, diplomatu titulua bakarrik daukaten unibertsitate-eskoletako irakasle titularrak lizentziaturako mailetan matrikulatu ahal izango dira, edo, lizentziatuak izanez gero, doktoregoko ikastaroetan. Errektoreak beren-beregi eman beharko du horretarako baimena».

Behin-behineko matrikula.

  1. ¿ Aukeratzen den irizpidea Ikastegiko Batzarrak onartu beharko du matrikularako epea hasi aurretik.

  2. ¿ Banaketa ikaslearen nahiaren arabera egitea erabakiz gero, ikasleek matrikula egitean aukeratu beharko dute taldea, une horretan dituzten aukeren artean. Matrikula hurrenkeraren arabera ikasleari izendatu zaizkion matrikula egun eta orduaren araberakoak izango dira aukerak.

  3. ¿ Maila edo irakasgai batean matrikulatu ondoren, taldez aldatzeko eskaera egin ahal izango du ikasleak irakasgai konkretu batzuetarako, hizkuntza dela-eta.

  4. ¿ Ikasle guztiek aukera berberak edukiko dituzte aukera askeko irakasgaietan matrikulatzerakoan.

    Matrikula epeak.

  1. mailako ikasleak:

  • Uztailaren 16tik 24ra: Hautaprobak eta Lanbide Heziketa ohiko deialdian gainditu duten ikasleek eta 25 urtetik gorakoek.

  • Irailaren 12tik 14ra: Hautaprobak eta Lanbide Heziketa ezohiko deialdian gainditu dutenak; unibertsitateko titulatuak, atzerritarrak eta 2. ziklora sartu nahi dutenak, denak ere ohiko deialdikoak.

  • Urriaren 9tik 10era: unibertsitate tituludunak, ikasle atzerritarrak, Hautaprobak beste unibertsitate batzuetan egin dituzten ikasleak, 2. ziklora sartu nahi dutenak, denak ere ezohiko deialdikoak. Ezohiko bezala izena eman duten gainerako ikasle guztiak, oraindik ere plazak geratzen diren ikastegietarako.

    Lehenengo mailatik gorako ikasleak.

  1. ¿ Automatrikularen sistema erabiliko da. Ikasleak hautazko irakasgaiak eta aukera askekoak aukeratuko ditu, matrikula egiteko egun eta orduan eskaintzen zaizkionen artetik, eta ikastegiak onartutakoa kontuan hartuta.

  2. ¿ Lehenengo mailatik gorako ikasleek eta lehen mailako errepikatzaileek etxean jasoko dute matrikula egiteko hitzorduaren gutuna. Bertan adieraziko zaie zein egun eta ordutan joan behar duten matrikula egitera.

    Jakinarazpena aurreko puntuan adierazitako eran ere egingo den arren, jakinarazpen ofiziala Interneten egingo da. Hitzorduen zerrenda ikastegietan, Gipuzkoako errektoreordetzan, Arabakoan eta Ikasleen Atalean (Leioa) argitaratuko da irailaren 6an.

  3. ¿ Ikasle bakoitzak matrikula zein egun eta ordutan egin behar duen zehazteko, irailaren 4an unibertsitateak ikasle guztiak ordenatuko ditu espedientean data horretan azaltzen diren kalifikazioetan oinarrituta. Matrikula-zenbaki bana emango zaie, eta altuenetik txikienera izango da matrikula-hurrenkera. Ondoko formula hau erabiliko da ikasleak ordenatzeko:

    Matrikula-ordena MO = A-ren % 25 + M-ren % 25 + F-ren % 50, non:

    A = gainditutako irakasgaien kalifikazioa baloratzen duen koefizientea den (ikasitako espedientearen batez bestekoa).

    M = matrikula egiten duten urtean izandako etekin akademikoa neurtzen duen faktorea den (ordenatze-egunerako ikasturte honetan gainditutako kredituak/ikasturte honetan matrikulatutako kredituak).

    F = titulazioa bukatzeko gradua definitzen duen (ordenatze-egunerako gainditu dituen kredituak/titulazioko kreditu guztiak).

  4. ¿ Matrikula-ordena plan zaharrerako eman zaion arren plan berrira egokitu nahi duen ikasleak, ikastegiko Idazkaritzara joan beharko du izendatu zaion egunean, egokitzapena eskatzera eta automatrikula egitera.

    2006-2007 ikasturtean matrikulatuta egon ez diren ikasleak.

  1. Datu estatistiko eta ekonomikoen inprimakia.

  2. NANaren edo pasaportearen fotokopia.

  3. Bi argazki, atzealdean izen-deiturak idatzirik.

  4. Matrikularen ordainketa helbideratzeko inprimakia.

  5. Diputazioak emandako familia ugariaren tituluaren fotokopia erkatua edo fotokopia eta jatorrizko agiria edo matrikularen prezioa murrizteko edo ordaintzetik salbuesteko eskubidea ematen duen beste edozein agiri.

  6. Unibertsitateko txartela eskatzeko orria. 2006-2007ikasturtean unibertsitatean matrikulatuta egon diren ikasleek ez dute aurkeztu behar.

  7. Ikasleak beka eskatu badu, eskari horren gordekinaren fotokopia.

  8. Gizarte Segurantzan alta emanda egotearen agiria, eskola asegururako.

    1. ¿ Aurrekoaz gain, erabilitako sarbidearen arabera, ikasle bakoitzak honako dokumentuok aurkeztu beharko ditu:

      Hautaprobak egin dituzten ikasleek:

      1. Hautaprobetako txartelaren fotokopia erkatua edo fotokopia eta jatorrizkoa.

        1. Ohorezko matrikula globala lortu duten LOGSEko ikasleek horren ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

        2. Espedientea lekuz aldatzeko (matrikulatuta egon den unibertsitate edo ikastegitik aldatzeko) gastuak ordaindu izanaren agiria. UPV/EHUko ikasleek ez dute agiri hau aurkeztu behar.

          • LHko ikasleek, ikasle titulatuek, 2. ziklora sartzera doazenek eta 25 urtetik gorakoek:

            1. Ikasketen ziurtagiri pertsonalaren, kalifikazio liburuaren edo kasuan kasuko titulaziora sartzeko bidea ematen dion tituluaren edo 25 urtetik gorakoentzako probako txartelaren fotokopia erkatua, edo fotokopia eta jatorrizkoa.

    2. ¿ Lehenengo mailatik gorako ikasleek eta lehenengo mailako errepikatzaileek honako agiriok aurkeztu behar dituzte:

      1. Datu ekonomiko eta estatistikoen inprimakia (aurreko ikasturtean matrikulatuta egon ez diren ikasleek bakarrik).

      2. NANaren edo pasaportearen fotokopia.

      3. Diputazioak emandako familia ugariaren tituluaren fotokopia erkatua edo fotokopia eta jatorrizko agiria, edo matrikularen prezioa murrizteko edo ordaintzetik salbuesteko eskubidea ematen duen beste edozein agiri.

      4. Espedientea lekuz aldatzeko gastuak ordaindu izanaren gordekina (unibertsitate honetako beste ikastegi batetik edo beste unibertsitate batetik aldatutako ikasleentzat besterik ez).

      5. Gizarte Segurantzako afiliazio agiria eskola asegururako (beste unibertsitate batetik hona aldatu direnek bakarrik).

      6. Ikasleak beka eskatu badu, eskari horren gordekinaren fotokopia.

        Erasmus programako edo antzeko nazioarteko programetako ikasle atzerritarrak.

Honako agiriok aurkeztu beharko dituzte:

  1. Erasmus ikasle atzerritarrek edo antzekoek UPV/EHUn izena emateko inprimakia (orri horretan koordinatzaileak zehaztu beharko ditu ikasleak egingo dituen irakasgaiak, espedientean alta emateko).

  2. Nortasun-agiriaren edo pasaportearen fotokopia.

  3. Bi argazki.

  4. Jatorrizko unibertsitatean egindako matrikularen gordekinaren fotokopia.

    E-111 dokumentuaren fotokopia edo, ezinezkoa balitz, aseguru indibidualaren erreferentzia.

    Sicue-Seneka edo antzeko programen bidez beste unibertsitate batzuetatik datozen ikasleak.

Honako agiriok aurkeztu beharko dituzte:

  1. Sicue-Seneka edo antzeko programetako ikasleek UPV/EHUn izena emateko inprimakia (orri horretan koordinatzaileak zehaztu beharko ditu ikasleak egingo dituen irakasgaiak, espedientean alta emateko).

  2. Nortasun-agiriaren fotokopia.

  3. Bi argazki.

  4. Jatorrizko unibertsitatean egindako matrikularen gordekinaren fotokopia.

  5. Eskola aseguruaren ordainagiriaren fotokopia edo, ezinezkoa balitz, aseguru indibidualaren erreferentzia.

    Matrikula ordaintzea.

  1. ¿ Prezio publiko murriztuak ordaintzeko edo preziook ordaintzetik salbuetsita egoteko eskubidea izateko, matrikula egiteko epearen barruan bete beharko dira horretarako baldintzak.

  2. ¿ Ikasle bakoitzak ordaindu behar duen matrikularen zenbatekoaren kalkulua era automatikoan egiten da, ikasleak ikastegiko idazkaritzan matrikula eskaria aurkezten duenean.

  3. ¿ Matrikula ordaintzeko erak:

    • Ikasleak unibertsitateari kontu zenbaki bat eman eta ordainketa horra helbideratzea. Matrikula helbideratzeko azken eguna ikasturte bakoitzeko urtarrilaren 15a izango da, beka deialdiaren lehen ebazpenaren zain dauden ikasleentzat izan ezik; horientzat, beka ukatuz gero, otsailaren 4a izango da azken eguna. Bigarren matrikulaldian matrikulatzen direnentzat ere horixe izango da azken eguna.

    • Matrikula egiten duenean ikasleari ematen zaion ordainagiri pertsonalizatuaren bidez, eta Prezioen Aginduan zehaztutako epeetan, ikasleak epeka ordaintzea erabakitzen badu. Matrikula orrian adierazten diren hiru aurrezki kutxetako batean ordaindu beharko da diru hori. Aurrezki-kutxak zigilatu eta baliozkotu egingo du ordainagiriaren bidez egindako ordainketa. Ikasleak ordainketa egin bezain laster, jatorrizko ordainagiria eraman beharko du ikastegiko Idazkaritzara. Ikasleak ordainagiriaren kopia bat gordeko du, ordaindu izanaren froga. Ikastegietako idazkaritzek ordainagiri pertsonalizatuaren jatorrizkoa baino ez dute onartuko ordainketa egiaztatzeko.

  4. ¿ Ikasleak epeka ordaintzea erabakitzen badu, Eusko Jaurlaritzak prezio publikoei buruzko aginduan zehaztutako epeak errespetatu beharko ditu.

  5. ¿ Ikasketa plana desagertu egin delako egokitu diren irakasgaiek ez dute kosturik izango, prezioen aginduak bestela zehazten ez badu bederen.

  6. ¿ Bigarren matrikulaldian eta beka ukatzen denean, matrikula ezin izango da zatika ordaindu.

  7. ¿ Ezohiko azterketaren kalifikazioen zain dauden ikasleek hiru epetan ordaindu beharko dituzte beti «behin-behineko» matrikulak, salbu-eta matrikulan ordaindu beharreko kopurua txikiagoa denean Prezioen Aginduan epeka ordaintzeko zehaztutako gutxienekoa baino.

    Lehenengo epea behin-behineko matrikularen arabera kalkulatuko da. Ikaslea kalifikatu eta behin betiko matrikula zein izango den jakin ondoren, automatikoki kalkulatuko dira bigarren eta hirugarren epeetan ordaindu beharreko diru-kopuruak.

    Matrikula baliogabetzea.

  1. ¿ Hori dela eta, beste unibertsitate publiko batean onartua izateko zain daudela egiaztatzen duten ikasleek behin-behineko matrikula egin ahal izango dute, Unibertsitatera Sartzeari buruzko 69/2000 Errege Dekretuaren arabera (20.6. artikulua). Behin betiko matrikula egitean ordainduko dituzte prezio publikoak.

  2. ¿ Matrikularen prezioaren zatiren bat edo ezer ez ordaintzeak matrikula baliogabetzea ekarriko du, eta ikasleak ez du eskubiderik izango dirurik bueltan jasotzeko, hori guztia Iraute Arauetako 5.3. atalari jarraiki.

  3. ¿ UPV/EHUk ikusiko balu ikasleak ez duela betetzen matrikula egiteko baldintzaren bat, ez luke onartuko matrikula egiteko eskaera eta ordaindutako dirua itzuliko lioke ikasleari.

  4. ¿ Matrikula baliogabetzeko epea urte bakoitzeko abenduaren 31n bukatuko da. Data horretatik aurrera ez da baliogabetuko matrikularik, baldin eta unibertsitateak baimena beren-beregi ematen ez badu, ikasleak eskaera egin eta gero.

  5. ¿ Ez ordaintzeagatik matrikula baliogabetzen zaien ikasleek ez dute jasoko ordaindutako diru kopurua eta ordaintzeko dituztenak zortzat hartuko dira, unibertsitatearen alde. Erabaki batean jasoko da zorra zenbatekoa den, eta horren berri emango zaie ikasleei.

  6. ¿ UPV/EHUrekin zorrak dituztenek ezin izango dute aurrerantzean beste matrikularik egin. Halaber, ez zaie emango titulurik edo ziurtagiririk, ezta espediente akademikoari buruzko informaziorik ere. Azkenik, ezingo dituzte erabili UPV/EHUren zerbitzuak.

  7. ¿ Matrikula indarrean dagoen ikasturtean berreskuratu nahi duten ikasleek, urte horretako ekainaren 1a baino lehen ordaindu beharko dute zor duten dirua.

  8. ¿ Egun horretatik aurrerako ordainketek ez dute inolaz ere indarrean dagoen ikasturteko matrikula berreskuratzeko eskubiderik emango. Ordainketa horien bitartez 7. puntuan aipatutako eskubideak baino ezin izango dira berreskuratu.

  9. ¿ Ikasle berriek berriro eman beharko dute izena unibertsitatean ikasketak egiten hasi nahi badute.

  10. ¿ Ikasle bekadun gisa matrikulatzeko, beka deialdian eskatzen diren baldintza akademikoak matrikula egiterakoan bete beharko ditu ikasleak, eta aurretik beka eskaera egina eduki beharko du. Matrikulatzerakoan beka eskaeraren agiria aurkeztu beharko du, matrikulatzeko behar diren beste dokumentuekin batera. Bestela, matrikulako irakasgaien prezioak ordaindu beharko dituzte, nahiz eta horrek ez duen eragotziko beka eskatzea.

    Hala ere, ikasle batek eskakizun akademikoak betetzeagatik bekadun gisa matrikulatu bada eta azkenean beka ukatzen bazaio, ukoa jakin ondoren matrikula baliogabetzea eskatzen badu ez da zorduntzat hartuko.

    Matrikula lehen epean egiten duten ikasleak berriak badira eta matrikula egiterakoan bekaren agiririk ez badute, ikasle ez-bekadun gisa matrikulatuko dira. Behin beka eskaria eskuratuta, matrikula egin den ikastegiko Idazkaritzan aurkeztu behar dute, matrikula eguneratzeko bekadun gisa.

    Ohorezko matrikula.

  1. Irakasgaietan ohorezko matrikulak eman ahal izango dira, matrikula bat hogei ikasleko multzo bakoitzeko edo hogeitik beherako ikasle multzo bakoitzeko. Irakasgai bateko ikasle guztiak zenbatzeko, bakartzat hartuko da akta, dauden taldeak kontutan hartu gabe.

  2. Ohorezko matrikulak eskubidea ematen du matrikulan deskontua izateko, baina hori aplikatzen da ikasketa berberetan egiten den hurrengo matrikulan, edo lehen zikloa egin ondoren bigarren zikloko ikasketak hastean.

    Deskontua UPV/EHUko ikasleei bakarrik egingo zaie, ez beste unibertsitate batzuetatik etorritako ikasleei, unibertsitateok publikoak nahiz pribatuak izan.

  3. Murrizpena irakasgaika edo kreditu kopuruen arabera egingo da, ikasketa planaren egituraren arabera. Irakasgaien kasuan, ohorezko matrikula(k) lortu d(ir)en irakasgaia(k) urtekoa edo lauhilabetekoa(k) izanik, % 100 edo % 50 aplikatuko da.

  4. Plan zaharretik plan berrira egokitutako irakasgaien kasuan, ohorezko matrikularekin gaindituriko irakasgaiaren ordez aitortzen den kreditu kopuruaren arabera egingo da murrizpena.

  5. Batxilergoko irakasgaietan lorturiko ohorezko matrikulek ez dute murrizpenerako eskubiderik ematen. Kalifikazio orokorra ohorezko matrikula denean baino ez dute izango ikasleek matrikula ordaintzetik salbuesteko eskubidea unibertsitatean lehen aldiz matrikulatzean.

    Bigarren matrikulaldia.

  1. Aurrebaldintzak dauzkaten irakasgai edo ikastaroetarako.

  2. Plaza hutsak geratzen diren hautazko eta aukera askeko irakasgaietarako.

  3. Enborreko eta nahitaezko irakasgaietarako, Ikastegiko Batzarrak hala onartu badu.

Irakaskuntzaren plangintza.

  1. ¿ Ikasturte bakoitzeko matrikula epea ireki aurretik, ikastegi bakoitzak ikasleen esku jarriko du sailek titulazioetako irakasgaiez onartu duten informazioa, hau da:

    • Helburuak, programa eta oinarrizko bibliografia.

    • Talde bakoitzaren eskola praktiko eta teorikoetarako aurreikusitako irakasleen izenak.

    • Ebaluazio-sistema.

    • Azterketen aldia: noiztik noiz artekoa.

    • Beste ikasketa jarduera batzuk.

      Irakasgai berean talde bat baino gehiago denean, oinarrizko ikasgai-zerrenda bera izango da talde hauentzat guztientzat, taldeko irakasleek adosturiko erabakiaren bidez. Ados jartzen ez badira, Saileko Kontseiluak, irakasgaia ematen duten irakasle guztiei entzun ondoren, denek eman beharreko gaiei buruzko erabaki arrazoitua hartuko du, bai eta onartuko diren salbuespenei buruzkoa ere.

      Datu hauez gain, interesgarritzat jotzen diren beste batzuk ere jarriko dira ikasleen esku. Horretarako, ikastegiak beharrezkoa den informazioa eskatuko die sailei behar besteko aurretiaz.

  2. ¿ Eskola teoriko eta praktikoen ordutegian irakasleen izenak ere agertuko dira.

  3. ¿ Matrikulaturiko ikasleek talde zehatz batean sartzeko eskaria egin ahal izango dute, ikastegi bakoitzak horretarako zehaztutako epean. Eskarien kopurua taldeko plazen kopurua baino handiagoa izango balitz, ikasleak irizpide objektiboen arabera banatuko dira taldeetan. Irizpideok argitara emango dira taldez aldatzeko eskariak egiteko epea hasi baino lehen. Edozelan ere, 5. eta 6. deialdietako ikasleek izango dute lehentasuna.

  4. ¿ Irakasleek Idazkaritza Birtualaren bidez lortu ahal izango dute talde bakoitzeko ikasleen zerrenda. Idazkaritza Birtualaren bidez egin ezean, berariaz eskatu beharko dute ikastegiko Idazkaritzan.

  5. ¿ Lehenago egiten ez badute, matrikularako azken epea amaitu eta lehenengo hamabost egunen barruan sailek eskola praktikoetako taldeak argitaratuko dituzte, ikastegiak ezarritako ordutegien arabera.

  1. ¿ Ikastegiko dekanotza edo zuzendaritzak hurrengo ikasturterako irakaslana antolatzeko plana jakinaraziko die zerikusia duten sail guztiei. Sailek, berriz, ikastegi bakoitzean eskolak ematen dituzten irakasle guztien irakaslanen behin betiko esleipena jakinaraziko dio ikastegi bakoitzari, tutoretza orduak barne. Informazio guzti hau publiko egingo da lauhileko bakoitzeko lehenengo 15 egunetan zehar ikastegiko iragarki taulan eta bertan egongo da lauhileko osoan zehar. Orobat bigarren lauhilekorako ezarritako tutoretzak urte bereko irailera arte mantenduko dira. Tutoretza ordutegiak aldatu ahal izateko, ikastegiko zuzendaritzaren edo dekanotzaren baimena beharko da eta, gutxien dela, aldaketak indarrean jarri baino 3 eskola egun lehenago argitaratu beharko dira.

  2. ¿ Irakats eskaintza egitean, talde bakoitzaren irakasleak Akademia Antolakuntzako datu basean sartu beharko dira, NAN zenbakia adierazita, kalifikazio-orrietan eta aktetan izen-deiturak ager daitezen, 47.4. artikuluaren arabera egin beharko liratekeen moldaketak eragotzi barik.

  1. ¿ Ikasturtearen hasieran jakinarazi beharko da irakasgai bakoitzean erabiliko den ebaluazio sistema. Berdintasuna bermatzeko, sailak ahaleginduko dira era bereko ebaluazio sistemak ezartzen irakasgai bakoitzeko talde guztientzat. Horrela, bada, irakasleek ebaluaziorako proba eta irizpideak bateratu beharko dituzte, sailak oinarrizko baldintzetatik at utzi dituen alderdi eta gaietan. Adostasunik ez balego, Saileko Kontseiluak, ukituriko irakasle guztiei entzun ondoren, erabakiko du, modu arrazoituan, azterketa mota, bai eta aplika litezkeen salbuespenak ere.

  2. ¿ a) Irakasgai baten ebaluazioa azterketen bidez, lanen bidez edo bien bidez burutu ahal izango da. Ebaluaketa bi motatakoa izan ahalko da: etengabekoa edo azkena.

    1. Kredituen Sistema Europarra ezarri zaien talde edo irakasgaiak halako irakaskuntzarako ezartzen diren irizpideen arabera ebaluatuko dira. Irizpideok Saileko Kontseiluak onetsi beharko ditu.

    2. Irakaskuntzaren Berrikuntzarako Programaren barruan ECTS kreditu sistemari jarraituz ikasturte osoka kredituetan ematen diren irakasgaietan, ikasleak, justifikatutako arrazoiengatik, ECTS sistemako kredituetan ematen diren irakasgaiak osorik egin ezin baditu, ebaluazio-sistema alternatibo bat edukiko du. Ebaluazio sistema hori Saileko Kontseiluak onetsi beharko du. Ikasleak ECTS sistemako kredituetan ematen den irakasgai bat gainditzen ez badu, bigarren deialdian ebaluazio-sistema alternatiboa erabili ahalko du.

    3. Sistema alternatiboan -3c) puntua- eta IBP programaren barruan sartzen ez diren beste asignatura guztien ebaluazio-sisteman azterketa final bat egongo da, dagokion Saileko Kontseiluak aurretiaz ezarri eta argitaratutako irizpideen arabera. Irakasgaiaren ezaugarri eta edukiengatik posible bada azterketa bakar baten bidez ikaslearen ezagutza maila frogatzea, azterketak espedienteko notaren % 100 balio beharko du. Horrela ez bada, azterketari irakasgaiaren beste maila batzuk gainditu izana gehitu ahalko zaio, praktikak esaterako, irakasgaiaren ezaugarriekin bat badator.

    4. UPV/EHUko estatutuetako 97. artikuluaren arabera, proba akademikoak, UPV/EHUn sartzekoak barne, egokitu egingo dira pertsona ezinduen beharretara, prozedura, era eta denborari dagokienean.

      Egoera guzti hauek gauzatzeak ez du inolaz ere probaren edukia aldatzea ekarriko eta probarako eguna ere bere horretan mantendu beharko da.

  3. ¿ Erizaintzako Diplomaturako eta Irakasle titulazioetako practicumeko eskola praktikoetan ikasleak urtean deialdi bakarra izateko eskubidea izango du irakasgaia gainditzeko, baldin eta eskola horiek ematen dituzten ikastegiek berezko deialdiak ezartzen ez badituzte. Berezko deialdiok, beti ere, helburu akademikoak bete daitezela bermatu beharko dute.

  4. ¿ Irakasgaien ebaluazio eta kontrolerako prozedurak, programak eta helburuak aldatu ahal izango dira, Saileko Kontseiluak horretarako arrazoi larri eta justifikatua dagoela iritziz gero. Ezin izango da irakasgaiaren ebaluazioa egin irakasleek behar beste landu ez dituzten gaien inguruan, nahiz eta gaiok ikasturte-hasieran irakasgaiaren programan agertu.

  5. ¿ Azterketa egiterakoan, ikasleari identifikazioa eskatu ahal izango zaio.

  6. ¿ Sail edo ikastegiek ikasleak ezagutzeko bana ditzaketen identifikazio fitxak betetzea borondatezkoa izango da ikasleentzat. Edozein kasutan, fitxa honek ikaslea identifikatzeko ezinbesteko datuak besterik ez ditu jasoko, hau da: argazkia, izen osoa, maila, irakasgaia eta telefonoa.

  1. ¿ Irakasgaien ebaluazio zehatz eta etengabea egiteko, azterketa partzialak egin ahal izango dira, ikasturte bakoitzean irakasgai bakoitzerako zehazten diren baldintzetan.

  2. ¿ Ariketaren batean ikasleak iruzurrik egingo balu, horrek «gutxiegi» kalifikazioa ekarriko lioke, izan litzakeen bestelako erantzukizunez gain.

Irakasleek azken azterketen kalifikazioak argitaratuko dituzte azterketa egin eta 20 egun baliodunen epean. Horretarako, unibertsitateak euren esku jartzen dituen baliabide informatikoak erabiliko dituzte. Dena dela, nahi izanez gero, iragarki oholetan ere argitaratu ahal izango dituzte. Hala eginez gero, ikasleak NAN zenbakiaz bakarrik identifikatuko dira. Era batera zein bestera, argi agertu beharko da argitaratze data, kalifikazioak berrikustea eskatzeko epea zenbatzeari begira.

  1. Aktak. Irakasgaiaren aktetan ikasleak lorturiko kalifikazio guztiak agertuko dira. Akta hauek, behar bezala beteta, ikastegiko zuzendaritzara bidaliko ditu irakasleak, eta idazkari akademikoak irakaslearen sinadura egiaztatu ondoren, berehala argitaratuko dira UPV/EHUko web orrian, ikasleek ikus ditzaten. Dena dela, nahi izanez gero, iragarki oholetan ere argitaratu ahal izango dituzte. Hala eginez gero, ikasleak NAN zenbakiaz bakarrik identifikatuko dira. Aktetan akatsik antzemango balitz, beroriek zuzentzeko diligentziak erantsiko litzaizkioke aktari behealdean.

  2. Irakasleek kalifikazioak ez bidaltzea. Akademia Antolakuntza eta Koordinazioko Errektoreordetzak epe hauek bete ez dituzten irakasleen zerrenda bidaliko die dagokien sailei. Kalifikazioak dagokion datan argitaratu ezean, unibertsitateak zenbait neurri har litzake, UPV/EHUko Estatutuei jarraiki. Hori alde batera utzita, ikastegietako zuzendaritzak/dekanotzak oharra bidali ahalko die eginbehar hori bete ez duten irakasleei. Akta sinatu behar duen irakasleak dena delako arrazoiengatik sinatu ezin balu, irakasgaiaren ardura daukan sailak ordezko irakasle bat izendatuko du akta sinatzeko, aurreko puntua betetzeari begira.

    1. ¿ Ikasle guztiek kalifikazioen doaneko ziurtagiria jaso ahal izango dute, eskatuz gero. Dokumentu horretan jasoko dira ikaslea ikasturte horretan matrikulatuta dagoen irakasgaiak, informaziorako baino ez da izango eta ikastegiko Idazkaritzak emango du, administratzaileak edo Idazkaritzaren buruak sinatuta.

    2. ¿ 49. artikuluan aurreikusitakoa eragotzi barik, 1. deialditik 4. deialdira bitartean, irakasgai bateko taldeek irakasle desberdinak dauzkatenean, irakasleok kalifikazio sistema bateratua erabili ahal izango dute. Kasuotan irakasle bakoitzak bere taldeenak sinatuko ditu.

    3. ¿ Aurreko zenbakian aurreikusitakoa gorabehera, eta kasu berberetarako, ikastegietako arautegiek ebaluazio bateratua ezarri ahal izango dute 1., 2., 3. eta 4. deialdirako. Ebaluazio bateratu hori kasuan kasuko irakasgaiko hiru irakaslek, edo guztiek, osatutako epaimahaiaren bidez egingo da. Epaimahaiok baldintza hauek bete beharko dituzte:

      1. Epaimahaiak irakasgai bereko taldeetako irakasleek osatuko dituzte. Taldeetako irakasle arduradunak epaimahaia osatzeko behar diren kideak baino gutxiago direnean, epaimahaia osatuko da ikastegian jakintza-arlo horretan kategoria handiena duten irakasleekin, eta, horien artean, antzinatasun handiena dutenekin.

      2. Epaimahaian talde bakoitzeko irakasle bat egon beharko da nahitaez.

      3. Irakasgaia ematen duten irakasleak epaimahaia osatzeko behar diren kideak baino gehiago direnean, honakoek osatuko dute epaimahaia: taldeko irakasle arduradunak, ikastegian kategoria altuena daukaten irakasleek eta, horien artetik, antzinatasun handiena duten irakasleek, epaimahaiko kide guztiak osatu arte.

      4. Kategoria handiena eta arloan (edo bestela, administrazioan) antzinatasun handiena daukan irakaslea izango da epaimahaiaren buru. Epaimahaiaren osaera ikasturteko lehen hiruhilekoan argitaratuko da.

      5. Kasu hauetan, bai kalifikazioak (sailetako iragarki oholetan argitaratuko direnak) bai aktak, talde bakoitzeko irakasleak eta epaimahaiaren buruak sinatuko dituzte.

  1. ¿ Honako prozedura hau beteko da:

    1. Kalifikazioak argitaratzea. Kalifikazioa argitaratzean, azterketak berrikusteko tokia, eguna eta ordua zehaztu beharko da; berrikuspenerako epea, bestalde, gutxienez bi egun baliodunekoa eta gehienez zortzikoa izango da. Kalifikazioa berrikusten denean ikasleak bertan egoteko eskubidea izango du. Ikaslea ezin bada joan berrikuspenera arrazoi akademikoengatik edo behar bezala justifikatutako arrazoi pertsonal larriengatik, beste egun batean egiteko eskubidea izango du. Egun hori irakaslearekin adostu beharko du, gorago aipatu den epearen barruan. Berrikuspena amaiturik, irakasleak akta ofizialak sinatuko ditu eta ikastegiak argitara emango ditu, kalifikazioak berrikusteko epea amaitu eta, gehien delarik, hiru eguneko epearen barruan. Irakasleek hiru eguneko epe horren barruan sinatu beharko dituzte aktak.

    2. Erreklamazioa: ikaslea ados ez badago kalifikazioarekin, kexa idatzia aurkeztu ahal izango dio saileko zuzendariari bost egun balioduneko epean, aktak argitaratu ziren egunetik hasita.

    3. Erreklamazioaren ebazpena. Batzordeak erreklamazioa aztertuko du eta, taldeko irakaslearen iritzia entzun ondoren eta egoki deritzen ekintzak burutu ostean, ikasleari entzun eta gero, erabaki arrazoitua hartuko du erreklamazioaz. Erabakia gehienez ere zortzi egun balioduneko epean hartu beharko du batzordeak, erreklamazioa jarri zen egunetik zenbatzen hasita. Ikasleari eta taldeko irakasleari eta ikastegiko Idazkaritzari jakinaraziko zaie erabakia, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak sor ditzan eta, hala behar izanez gero, akta aldatuko da, ikastegiko idazkariaren diligentziaren bidez.

    4. Azterketa berriro egitea. Ikasleak azterketa berriro egiteko eskubidea izango du honakoetan:

      1. Azterketa edo azterketaren zati bat programan ageri ez ziren gaien ingurukoa izan bada edo, programan agertu arren, irakasleak landu ez bazuen gai hori.

      2. Arrazoi oso bereziak, egora fisiko edo bestelakoak direla-eta azterketa ezin izan badu egin. Horrelakoetan, irakasleak, atxikita dagoen sailaren oniritziarekin eta ikastegiarekin batera, arrazoiak aztertu ondoren, azterketarako beste egun bat jarri ahal izango du, beste neurri berezirik hartu ezean.

      3. Irakasleak venia docendirik ez badu.

      4. Azterketa egin aurretik ikasleek ezagutzen ez zuten ebaluazio-sistema erabili badu irakasleak.

      5. Ikastegiko Erreklamazio Batzordeak hala erabakitzen duenean, irizpide akademikoak kontuan hartuta (hau da, titulazioaren testuingurua eta tartean dauden irakasgaiak) arrazoiz espero zitekeena baino askoz ere suspentso kopuru handiagoa egon denean.

    5. Bigarren erreklamazioa. Ikaslea ados ez badago, erreklamazio idatzia aurkeztu ahal izango dio ikastegiko dekano edo zuzendariari bost laneguneko epean.

    6. Ikastegiko Batzarraren batzorde batek, hamar eguneko epean gehienez ere eta behar diren txostenak eskatu ondoren, kasua aztertuko du, eta erabaki arrazoitua hartuko du. Ikasleari eta saileko zuzendariari jakinaraziko zaie erabakia, eta zuzendariak, berriz, taldeko irakasleari eta ikastegiko idazkariari jakinaraziko die, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak sor ditzan. Hala behar izanez gero, akta aldatuko da, ikastegiko idazkariaren diligentziaren bidez.

    7. Ikasleak, hilabeteko epean, gorako errekurtsoa jarri ahal izango du errektorearen aurrean. Honek, sailean hartarako osaturiko batzordearen eta Ikastegiko Batzarraren txostenak ikusirik eta beharko liratekeen aholkuak jasorik, erabakia emango du, honela administrazio bideari amaiera emanik.

  2. ¿ Ikasketa-plan berrien arabera irakasgaitzat hartzen diren karrera-amaierako proiektuen kasuan berrikuspena 49.2. artikuluan zehaztutako prozedurari jarraiki egingo da.

    Edozelan ere, karrera-amaierako proiektuak aztertzen dituzten epaimahaia sail bateko baino gehiagoko kideek osatzen dutenez, berrikuspena epaimahaiak egingo du. Erreklamazioa, lehendabizi, Ikastegi Batzarraren batzorde eskudunari aurkeztuko zaio.

Azterketen datak arrazoi justifikaturen bat dela-eta aldatzeko proposamena sailak egingo du, eta dekanoak/zuzendariak onartuko du, Ikasleen Kontseiluaren iritzia entzun ondoren. Aldaketak berehala argitaratuko dira ikastegiko iragarki oholean, betiere aldatutako azterketa egin baino 15 egun lehenago, gutxien dela.

  1. ¿ Hala eskatzen duen ikasleak azterketara joan izanaren ziurtagiria jasoko du.

  2. ¿ Enborreko edo nahitaezko irakasgai biren azterketen datak batera gertatuz gero, irakasgairen bat errepikatzen ari diren ikasleei kalterik ez egiteko, bien artean maila goragokoa den irakasgaiko irakasleek jarriko dute data berria.

  3. ¿ Enborreko edo nahitaezko irakasgai baten eta hautazko irakasgai baten azterketen datak batera gertatuz gero, hautazko irakasgaiaren eguna aldatu beharko da.

  4. ¿ Azterketa bat baino gehiago egun berean direnean, ikasleak azterketa eguna baino gutxienez 15 egun lehenago eskatu beharko dio irakasleari data aldatzeko.

  5. ¿ Bi azterketa data berean jarri direla esango dugu baldin eta egun berean eta txanda berean (hau da, goizez edo arratsaldez) jarri badira. Txanda aldaketa 14:00etan da.

  1. ¿ Praktiken lanak eta memoriak ikasleei itzuliko zaizkie, eurek eskatuz gero, kalifikazioa jarri eta hurrengo bi hilabeteetan. Lan hauek zatiz edo osorik argitaratu edo erreproduzitzeko, edota beste edozein helburutarako erabiltzeko, egile(ar)en baimen agerikoa beharko da.

  2. ¿ Ikastegi bakoitzak bere iragarki oholean jarriko du karrera amaierako proiektu edo lanak egiteko indarrean daukan arautegia.

  1. ¿ Akademia Antolakuntza eta Koordinazioko Errektoreordetzak modu sistematikoan aztertuko ditu UPV/EHUko titulazioetako irakasgaietan ikasleek lortutako emaitza akademikoak. Horrela, kalifikazioak ikusita, behar diren neurriak hartuko dira ikasleen emaitzak emaitza orokorretatik desbideratzen direnean. UPV/EHUko Ikasleen Kontseiluari hartzen diren neurrien berri emango zaio.

  2. ¿ Zuzendari edo dekanoaren eta ikastegiko batzarraren erabakien aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio errektoreari eta haren erabakiek agortu egingo dute administrazio bidea.

  1. ¿ Epaimahaiaren buruaz gain, epaimahaiko idazkaria egongo da, hitz egin ahal izango duena baina ez botoa eman. Ikastegiko idazkariak hartuko du bere gain eginkizun hori. Epaimahaian, epaimahaiburu eta idazkariarekin batera, ikastegiko sei irakaslek jardungo dute. Irakasle horiek jakintza-arlo desberdinetakoak izango dira, eta Ikastegi Batzarrak izendatuko ditu ikasturte bakoitzeko lehen hiruhilekoan. Epaimahaiaren bileretara Ikasleen Kontseiluak izendaturiko ikasle bat joango da, hitz egin ahal izango duena baina ez botorik eman. Jakintza-arlo jakin bateko ordezkariak joan ezin badu, beste arlo bateko irakasle batek ordezkatu ahalko du baina ikastegiko dekano edo zuzendariari egoera honen berri eman beharko zaio epaimahaiaren aktari atxikitako agiri baten bitartez.

  2. ¿ Titulazio bat baino gehiago irakasten duten ikastegiek epaimahai bana eratu ahal izango dute ikasketa bakoitzerako, baldin eta Ikastegiko Batzarrak hori erabakitzen badu.

  3. ¿ Gobernu Kontseiluak ere izango du epaimahai berezia. Epaimahaiburua Ikasleen errektoreordea izango da, errektoreak eginkizunak eskuordetuta. Epaimahaia, bestalde, Gobernu Kontseiluak berak ikasturte bakoitzeko lehen hiruhilekoan aukeratuko dituen bost irakaslek osatuko dute, bat arlo zientifiko bakoitzeko.

    Epaimahai Bereziak ikasturtez ikasturte irizpide berberei eusten diela bermatzeko, 2007-2008 ikasturtetik aurrera, kideetako bik epaimahaian jarraituko dute hurrengo ikasturtean. Gainerakoek ikasturtea amaitzean utziko dute kargua.

    Akademia Gestiorako Zerbitzuko teknikari bat izango da epaimahaiko idazkaria, eta hitz egin ahal izango du baina ez botoa eman. Gobernu Kontseiluko Epaimahai Bereziko kideren batek bere ikastegiko epaimahai berezian jardun badu, ordezko bat izendatuko da. Epaimahaiaren bileretara Ikasleen Kontseiluak izendaturiko ikasle bat joango da, hitz egin ahal izango duena baina ez botorik eman.

  4. ¿ Epaimahai horrek ebatziko ditu ikastegietako epaimahai berezien erabakien kontra jarritako erreklamazioak.

  1. ¿ Erreklamazioak urte bakoitzeko apirilaren edo azaroaren 10a baino lehen (deialdiaren arabera) aurkeztu beharko zaizkio Gobernu Kontseiluko epaimahai bereziari, eta hil beraren 25a baino lehen ebatziko dira. Erreklamazioa behin ebatzita, eta ikaslea ados ez badago, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio errektoreari. Hilabeteko epea izango du horretarako, Gobernu Kontseiluko Epaimahai Bereziak erabakia argitaratzen duenetik hasita.

  1. ¿ Ikasleek ebaluazio berezia eskatu ahal izango dute, egokitzat hartzen dituzten alegazioetan oinarrituta ¿baldin eta ez badituzte agortu irakasgaiaren deialdi guztiak¿ honako kasuotan:

    Plan berritu gabeak (kreditutan egituratu gabeak).

    1. Urte osoko irakasgai bat edo lauhileko bi irakasgai diploma, arkitektura tekniko eta ingeniaritza teknikoetan, baldin eta urte osoko irakasgai bi edo lauhileko lau baino ez baditu gainditzeke ikasleak. Urte osoko irakasgai bi edo lauhileko lau irakasgai lizentzia, ingeniaritza edo arkitekturan, baldin eta urte osoko hiru irakasgai edo lauhileko sei irakasgai baino ez baditu gainditzeke ikasleak. Urte osoko irakasgai bat lauhileko biren parekoa da, zenbaketarako.

    2. Ebaluazio berezia eskatu duten ikasleek hiru deialdi behintzat erabilita izan beharko dituzte, eta horietako batean lortutako nota 3 izan beharko da gutxienez.

    3. Inola ere ezingo da eskatu ebaluazio berezia karrera amaierako proiektu edo lanerako.

      Plan berrituak (kreditutan egituratuak).

    1. Ikasketetako kreditu guztien % 6ri dagozkion irakasgaien ebaluazio berezia eskatu ahal izango du ikasleak, gehienera, baldin eta egin beharreko kredituen % 85 gainditu badu.

    2. Ebaluazio berezia eskatu duten ikasleek hiru deialdi behintzat erabilita izan beharko dituzte, eta horietako batean lortutako nota 3 izan beharko da gutxienez.

    3. Inola ere ezingo da eskatu ebaluazio berezia karrera amaierako proiektu edo lanerako eta practicumerako.

  1. ¿ Erabakia ez bada hartu aho batez eta berdinketa gertatu bada, epaimahaiburuaren kalitate-botoak izango du lehentasuna.

  2. ¿ Idazkariak bileraren akta egingo du. Kasu bakoitzean hartutako erabakia jasoko du aktan, hau da, eskaera onartu den ala ez, behar bezala arrazoituta. Akta publikoa izango da.

  1. ¿ Ikasleak eskaeraren datan erabilita dituen deialdiei beste bat gehituko zaie, irakasgaia ebaluazio bereziaz gainditu denean.

  2. ¿ Ebaluazio bereziaz gainditutako irakasgaiaren balioa 1 izango da, espedientea barematzerakoan.

  3. ¿ Epaimahai bereziak ez badu ematen irakasgaia gainditutzat, ikasleak ez du deialdi hori agortuko.

Definizioa.

Irakats-eskaintzaren eta aukera askekoen gestioa koordinatzeko, UPV/EHUren irakats-eskaintza egiteko jarraibideek beren-beregi jaso beharko dute arautegi honetatik aplikatu beharrekoa.

Ezin izango dira inolaz ere aukera askean hartu norberaren titulazioan egindako gaien eduki bera edo antzekoa daukaten gai edo ekintza akademikoak, ez eta aurretiko baldintzen edo bateraezintasunen menpe egon daitezkeenak ere.

Ezinezkoa izango da ikasketa planak orotara eskatzen dituen aukera askeko kredituak baino gehiago egitea, salbu eta honelako irakasgai berri batean matrikulatzean kopuru hori gainditzen denean.

Kredituak irakasgaien bidez amortizatzea.

Ikasleak bere titulazioko hautazko irakasgai guztiak burutu ahal izango ditu kreditu horiek aukera askeko gisa konta daitezen, irakasgaiok ikasturte horretarako onartu den irakats-eskaintzan azalduz gero. Hautazko kredituen soberakina ikaslearen espedientean sartuko da automatikoki aukera askeko kreditu gisa. Ikasleak aukera askeko moduan egin duen irakasgaia bere titulazioko hautazko irakasgaia bada, aukera askeko irakasgaia espedientean hautazko irakasgai gisa agertzeko eskaria egin dezake ikasleak. Aipatutako kreditu horiek onartzea ziklo bakoitzaren amaieran baino ezin da egin.

  1. ¿ Beste titulazio bateko enborreko, nahitaezko edo hautazko irakasgaiak.

    Titulazio hori egiten ari ez diren ikasleei aukera askeko gisa eskainiko zaizkie irakasgai horiek.

    Lehenengo zikloa bukatu ondoren bigarren ziklo batera sartzean (dela zuzenean dela prestakuntza-osagarriak gaindituta) ezin izango dira bigarren ziklo horretako irakasgaiak aukera askeko gisa egin.

    Aukera askeko eskaintzan ezin izango dira eskaini plaza mugatuak dauzkaten titulazioen lehen mailako irakasgaiak, salbu eta ikastegiak eskatutako oso irakasgai berezituak direnean eta unibertsitateko irakats eskaintzan hala baimenduta daudenean.

    Jakintza-arlo artekoak izateagatik beste karrera batzuetako ikasleentzat gomendagarriagoak izan daitezkeen irakasgaiak eskainiko dituzte sailek, eta zehaztuko dute zenbat plaza eskaintzen dituzten horretarako eta zein titulaziotako ikasleentzat.

    Bigarren ziklo bateko aukera askeko kredituak ezin izango dira lehenengo zikloan egindako kredituekin amortizatu, ziklo bi horiek titulazio berekoak direnean.

    Ikasle bat titulazio bateko lehen mailan hasten bada (bigarren zikloa besterik ez daukaten titulazioak kenduta), aurretik unibertsitate honetako edo beste edozeinetako titulazio batean matrikulatuta egon eta gero, aukera askeko kredituak amortizatu ahal izango ditu gainditutako irakasgaien bitartez, baldin eta beste irakasgai batzuk baliozkotzeko erabili ez baditu. Dena dela, muga hauek izango ditu: ziklo bakarreko titulazio batera doan ikaslea denean 18 kreditu; ziklo biko titulazio batera doan ikaslea denean, 24 kreditu.

  2. ¿ Aukera askeko «bereziak»

    Aukera askeko «bereziak» esaten zaie inongo ikasketa plani atxikita ez dauden gaiei. Sailek eskaintzen dituzte aukera askeko kredituak amortizatzeko. Prozedura honen bidez eskaintzen dituzte:

    1. Sailek aukera askeko irakasgai «bereziak» ikastegien bidez eskainiko dituzte. Ikastegiek kontuan hartu beharko dute horretarako leku egokiak (ikasgelak, mintegiak edo laborategiak) eduki beharko dituztela, dotazio berrien beharrik gabe. Irakasgai horiek ikasturte bakoitzerako onartuko dira, irakats eskaintza onartzeko prozedura orokorraren arabera.

    2. Eskaintza horiek honako datuak jaso beharko dituzte: irakasgaiaren izena, irakasle arduraduna, saila, irakasgaiaren justifikazioa eta edukien laburpena, kreditu kopurua, ikasleen gehienezko kopurua, zelako ezagutzak eskatzen zaizkien ikasleei aldez aurretik eta, hala dagokionean, zein titulaziori zuzenduta dagoen.

    3. Irakasle arduradunaren erantzukizuna izango da gaia bere osoan irakastea eta ikasleen ebaluazioa egitea. Horretarako, gaian interesa daukaten irakasleen laguntza izango du.

    4. Irakasle guztiek hartu ahal izango dituzte bere gain horrelako irakaskizunak, baldin eta horrek irakasle gehiagoren premia sortzen ez badu.

  3. ¿ Matrikula.

    1. Titulazio bateko lehenengo zikloan lehenengoz matrikulatzen diren ikasleak ezin izango dira aukera askeko irakasgaietan matrikulatu.

    2. Aukera askekotzat egingo diren irakasgaien matrikula gainerako irakasgaien matrikularekin batera egingo da. Aukera askeko irakasgaietan matrikulatzeak ez dakar berez irakasgai horien ordutegia bateragarria izatea ikaslea matrikulatu den gainerako irakasgaien ordutegiekin.

    3. Prezio publikoen aginduan ezarriko da aukera askeko irakasgaien kredituen prezioa.

  4. ¿ Azterketen datak.

    Aukera askeko irakasgaien azterketak ikaslea egiten dagoen titulazioko irakasgai hautazko edo nahitaezkoen azterketekin batera suertatzen badira, ikasleak eskubidea izango du aukera askeko irakasgaiaren azterketa beste egun batean izateko. Irakasleak proposatuko du beste egun hori.

  5. ¿ Aktak.

    Irakasgaiotan matrikulatzen diren ikasleak ikasten egon diren taldearen kalifikazio orrietan azalduko dira. Titulazio horretako gainerako ikasleei legez kalifikatuko zaie. Talde horretako ikasle guztiekin akta bat egingo da, eta gero beste akta bat erantsiko da beste titulazio batzuetatik etorritako ikasle multzo bakoitzerako. Azken horiek behin sinatuz gero, dagozkien ikastegietako idazkaritzetara bidaliko dira.

    Aukera askeko irakasgai berezien kasuan prozedura bera jarraituko da. Izan ere, nahiz eta irakasgai horiek inongo ikasketa planetan ez egon, ikastegi jakin bati atxikita azalduko dira.

    Kredituak amortizatzea prestakuntza ekintza

    osagarrien bidez.

Ikasleak eska lezake aukera askeko kredituak amortizatzea honelako lanen truke: bibliografia erreseinak egitea; ikerketa tekniken oinarriak ikastea laborategietan, biblioteketan edo bestelakoetan; gure unibertsitateko irakasle batek gidatutako bestelako lan oinarrizkoak egitea. Halakoetan irakaslea izan beharko da ikaslea egiten dagoen titulazioko jakintza arloren batekoa.

Hala eta guztiz ere, titulazioko irakasgaiak gainditzeko ikasleak eginbeharreko lanetik bereizita egongo dira goian aipaturiko lanak. Lan horiek egiteagatik ez da dirurik jasoko eta aukera askeko kredituak amortizatzeko baino ez dute balioko, 30 orduri kreditu 1 emanez.

Ziklo bateko titulazioetan ezingo dira 20 kreditu baino gehiago amortizatu. Bi zikloko titulazioetan 30 kreditu amortizatuko dira gehienez.

Jarduera horien arduradunek ziurtagiri bat emango diote ikasleari. Ziurtagiria ikastegiko dekano edo zuzendariak edo saileko zuzendariak bermatuko du, eta bertan jasoko dira ikasleak egindako lana azaltzen duen memoria eta dagozkion kredituen kopurua.

Ikasleak, 65. artikuluan aipaturiko epeetan, ziurtagiri hori aurkeztuko du matrikulatuta dagoen ikastegiko Idazkaritzan, kreditu horiek espedientean sar ditzaten, prezio publikoak (tasak) ordaindu ondoren.

  1. ¿ Praktikak enpresa, entitate eta erakundeetan.

    Aukera askeko kredituak enpresa, entitate eta erakundeetan egindako praktiken bidez amortizatu nahi direnean, praktika horiek ez badira derrigorrezkoak ikaslea egiten ari den ikasketa planean, honela jokatuko da:

    1. Praktikak hitzarmen baten barruan egiten badira, praktiken arduraduna gure unibertsitateko irakasle bat izango da eta berak erabakiko du zenbat kreditu aitortuko zaizkion ikasleari praktika horiengatik. Irakasle horrek egingo die jarraipena ikasleei eta ziurtagiri bat emango die, non azalduko duen ikasleak praktiketan zer egin duen eta horren truke zenbat kreditu aitortzen zaizkion.

      Ikaslea, ziurtagiri hori hartuta, bere ikastegiko Idazkaritzara joango da 65. artikuluan aipaturiko epeen barruan, kreditu horiek espedientean sar diezazkioten. Horretarako, prezio publikoak (tasak) ordaindu beharko ditu.

    2. Praktikak ez badira hitzarmen baten barruan egiten, ikastegietako baliozkotze batzordeek onartu beharko dituzte kredituak amortizatzeko eskariak. Batzorde horiek erabaki beharko dute ikasleari amortizatuko zaion kreditu-kopurua; gero, ikastegiko idazkari akademikoaren erabakiaren bidez ikaslearen espedientean sartuko dira kreditu horiek, ikasleak prezio publikoak ordaindu ondoren.

      Kasu bietan, kreditu bat emango da 30 ordurengatik, baldin eta ikasketa planean bestelakorik adierazten ez bada. Ziklo bakarreko titulazioetan 20 kreditu emango dira gehienez ere, eta ziklo biko titulazioetan 30 kreditu gehienez ere.

  2. ¿ Nazioarteko hitzarmenen barruan egindako ikasketak.

    Aukera askeko kredituak nazioarteko hitzarmenen barruan egindako ekintzen bidez amortizatzeko, kontuan hartu beharko dira Ikerketa eta Nazioarteko Harremanetako Errektoreordetzak ikasturte bakoitzerako markatzen dituen irizpideak. Errektoreordetza horrek eskaini eta jakinaraziko ditu aukera askeko kredituak amortizatzeko baliagarri izango diren ekintzak, ekintza horietan parte hartzen duten ikasleen jarraipena egingo du eta ziurtagiria emango die ikasleei, burutu den ekintza zein izan den adieraziz, bai eta zenbat kreditu amortizatzeko balio duen ere.

    Era berean, ikastegi bakoitzeko Erasmus koordinatzaileak aukera askeko kreditu moduan ziurtatu ahal izango ditu Sokrates-Erasmus ikasleen mugikortasunerako Europako Programaren barruan egindako jarduerak (baliozkotzea onartzeko aurretiko konpromisoan agertzen ez direnak), baldin eta hizkuntza-ikastaroak ez badira.

    Ikaslea, ziurtagiri hori hartuta, bere ikastegiko Idazkaritzara joango da 65. artikuluan aipaturiko epeen barruan, kreditu horiek espedientean sar diezazkioten. Horretarako, prezio publikoak (tasak) ordaindu beharko ditu.

    Jarduera horiengatik gehienez ere 20 kreditu onartuko dira ziklo bakarreko titulazioetan eta 30 kreditu ziklo biko titulazioetan.

  3. ¿ Ikasleen ordezkaritzarako organoak eta ikasleen elkarteak.

    Ikasleen ordezkariek ezingo dituzte curriculumean jaso aukera askeko 20 kreditu baino gehiago ziklo bakarreko titulazioetan eta 30 kreditu baino gehiago ziklo biko titulazioetan, ordezkatze-organo batean edo bat baino gehiagotan egoteagatik. Hauexek dira aplikatu beharreko irizpideak:

    1. Unibertsitateko Ikasleen Kontseiluko buruak 20 kreditu jasoko ditu urteko.

    2. Ikasleen Kontseiluko beste kideek 15 kreditu urteko.

    3. Ordezkarien Batzarreko kideek 3 kreditu urteko.

    4. Ikastegiko Ikasleen Kontseiluko buruak 10 kreditu urteko.

    5. Ikastegiko Ikasleen Kontseiluko gainerako kideek 6 kreditu urteko.

    6. Ikastegiko Ordezkarien Batzarreko kide ere diren ikastaldeetako ordezkariek 3 kreditu urteko.

    7. Saileko Kontseilu bateko kide diren ikasleek 2 kreditu jasoko dituzte urteko.

    8. Ikastegiko Batzarrean dauden ikasleek 4 kreditu jasoko dituzte urteko.

    9. Campuseko Batzarreko ikasleei 2 kreditu emango zaizkie urteko.

    10. Klaustrokideak diren ikasleek 2 kreditu jasoko dituzte urteko.

    11. Gobernu Kontseiluko ikasleei 6 kreditu aitortuko zaizkie urtean.

    12. Ikasleen Elkarteetako buruek kreditu 2 jasoko dituzte gehienez ere, baldin eta gutxienez urte batean izan badira elkarteko kide eta kargua beste urte batean bete badute.

    1. UPV/EHUren jarduera instituzionaletan parte hartzeagatik, errektoreak izendatuak izan badira.

      Ikastegiko dekano edo zuzendariak ziurtagiri bana egingo die aurreko pasarteko d), e), f) eta h) ataletan aipaturiko ikastegiko ordezkaritza organoetan parte hartu duten ikasleei, hala eskatzen badute. Ziurtagirian adieraziko da zenbat kreditu amortizatu behar diren.

      Ikasleen errektoreordeak, Ikasleen Kontseilu Nagusiaren bitartez, ziurtagiri bana egingo die lehen pasarteko a), b), c), i), j), k), l) eta m) ataletan aipaturiko ordezkaritza organo orokorretan parte hartu duten ikasleei, hala eskatzen badute. Ziurtagirian adieraziko da zenbat kreditu amortizatu behar diren.

      Saileko zuzendariak ziurtagiri bana egingo die Saileko Kontseiluan parte hartu duten ikasleei, hala eskatzen badute. Ziurtagirian adieraziko da zenbat kreditu amortizatu behar diren.

      Ikaslea, ziurtagiri hori hartuta, bere ikastegiko Idazkaritzara joango da 65. artikuluan aipaturiko epeen barruan, kreditu horiek espedientean sar diezazkioten. Horretarako, prezio publikoak (tasak) ordaindu beharko ditu.

  4. ¿ Kultur ekintzak.

    Aukera askeko kredituak amortizatzeko bidea emango duten kultur ekintzak gure unibertsitateko kultur gestiorako bulegoek eta ikastegiek antolatutakoak izango dira. Azken kasuan beharrezkoa izango da kasuan kasuko Ikastegiko Batzarraren edo horren ordezko izango den batzordearen onespena, eta eskaintzak UPV/EHUko ikasle guztientzat balioko du.

    Ekintza horietan kreditu bat emango da 15 ordurengatik, oro har; edozelan ere, gehienez 8 kreditu emango dira ekintza eta ikasturteko. Ekintzaren arduradunak bermatuko du onartzen diren aukera askeko kredituen kopurua. Arduradun hori UPV/EHUko irakaslea izan beharko da. Irakasle horrek egingo die jarraipena ikasleei eta berak emango dio dagokionari ziurtagiri bat, non azalduko duen ikasleak zer egin duen eta horren truke zenbat kreditu aitortzen zaizkion.

    Ziurtagiri horrekin, ikaslea, 65. artikuluan aipaturiko epeetan, matrikulatuta dagoen ikastegiko idazkaritzan aurkeztuko da, prezio publikoak (tasak) ordaindu ondoren aipaturiko kredituak bere espedientean sartu ditzaten.

    Jarduera horiengatik gehienez 20 kreditu onartuko dira ziklo bakarreko titulazioetan, eta 30 kreditu, gehienez, ziklo biko titulazioetan.

  5. ¿ Kirol ekintzak.

    Kirol ekintzen bidez aukera askeko kredituak amortizatu daitezke, betiere, Kirol Zerbitzuak egindako eskaintzan aukera hori zehaztuta badago jarduera jakin baterako.

    Eskaintza hori 2007ko urriaren batean emango da argitara, eta 2008ko otsailean argitaratuko denarekin osatuko.

    Kirol ikastaroak.

    1. Kirol Zerbitzuak antolatutako edo zerbitzu honen aldeko txostena jaso duten ikastaroetan parte hartzen duten ikasleek lau kreditu amortizatu ahal izango dituzte, gehienez, ikasturtean, kreditu bat 15 orduko amortizatuz.

      Kirol ikastarotzat hartuko dira kirol bateko teknikei buruzko ezagutza teoriko eta praktikoak bereganatzeko programatzen direnak.

      Gutxienez astean bi egunetan egin beharko da jarduera, eta egunean ordubete iraun; edozelan ere, astean bi ordu hartuko dira kontuan gehienez.

      Eskaerak Kredituak eskuratu ahal izateko, ezinbestekoa da izena ematerakoan kredituak eskatzeko orria betetzea, bestela ikasleak ezin izango baitu bukaeran jaso I. atalean aipatutako ziurtagiria. Inprimakiok UPV/EHUko Kirol Zerbitzuan jaso eta aurkeztu beharko dira.

      Naturan egindako ekintzak.

    2. Ingurugiroa zaindu eta ezagutzearekin zerikusia duten jardueretan eta hari lotutako kiroletan parte hartzeagatik ikasleak lau kreditu lortu ahal izango ditu, gehienera, ikasturte bakoitzean. Kreditu bat lortu ahal izateko gutxienez hiru saio oso egin beharko dira eta bi kirol modalitatetan, gutxienez. Saio osoak dira goizez eta arratsaldez burutzen direnak. Goizez soilik edo arratsaldez soilik burutzen direnak, ordea, saio erdiak izango dira. Saio erdiak pilatu ahal izango dira eta, beraz, bi saio erdik saio oso bat egingo dute.

      Eskaerak. Kredituak eskuratu ahal izateko, ezinbestekoa da izena ematerakoan kredituak eskatzeko orria betetzea, bestela ikasleak ezin izango baitu bukaeran jaso I. atalean aipatutako ziurtagiria. Inprimakiok UPV/EHUko Kirol Zerbitzuan jaso eta aurkeztu beharko dira.

      Lehiaketak.

    3. Campusetako txapelketetan parte hartzen duten ikasleek kreditu bat lortuko dute lau egun edo gehiagotan parte hartzeagatik txapelketetan. Kirol modalitate bakoitzeko talde txapelduneko kidea izateagatik edo banakako txapelketetan txapelduna izateagatik, ikasleak kreditu bat gehiago lortuko du, lehiaketan gutxienez lau taldek edo lau lehiakidek hartu badute parte. Izena emandakoak hogei baino gehiago badira, txapeldunak bi kreditu gehiago lortuko ditu, eta bigarrenak bat. Izena emandakoak hogeita hamar baino gehiago izanez gero, txapeldunak hiru kreditu gehiago lortuko ditu, bigarrenak bi gehiago eta hirugarrenak bat gehiago.

    4. Kirol modalitate bateko talde txapeldunekoa izateagatik, edo banakako lehiaketetan txapelduna izateagatik UPV/EHUko txapelketetan kreditu bat eskuratuko da. Kreditu hori campusetako txapelketetan lorturikoei gehitu ahal izango zaie.

    5. Unibertsitate arteko estatuko txapelketetako finaletan parte hartzeagatik hiru kreditu lortuko dira. Gainera, urrezko domina lortuz gero, ikasleak bost kreditu eskuratuko ditu, zilarrezko dominagatik lau kreditu, eta brontzezko dominagatik, berriz, hiru. Kreditu horiek ezin zaizkie gaineratu UPV/EHUko barne txapelketetan lorturikoei.

    6. Nazioarteko unibertsitate-txapelketetan parte hartzeko Kirol Kontseilu Gorenak aukeratzen dituen ikasleek zortzi kreditu eskuratuko dituzte.

    7. UPV/EHUk antolatu edo gestionatutako liga federatuetan parte hartzen duten taldeetako ikasleek eta unibertsitatearekin lankidetza hitzarmena izenpetuta duten klubetakoek hurren aipatzen diren kredituak lortu ahal izango dituzte ikasturte bakoitzean:

      Kategoria Kredituak

      Probintziakoa 2

      Euskal liga / estatuko 2. maila 4

      Estatuko ligak (tarteko kategoriak) 6

      Estatuko 1. eta 2. kategoria gorenak (ez profesionalak) 8

    8. UPV/EHUk antolatu eta gestionatzen ez dituen taldeak badira, ikasleak behartuta egongo dira UPV/EHUrekin parte hartzera campuseko edota UPV/EHUko txapelketetan, bai eta estatuko edo nazioarteko txapelketetan ere.

    9. Kirol Kontseilu Gorenak edo Eusko Jaurlaritzak goi mailako kirolaritzat hartutako ikasleek zortzi kreditu amortizatu ahal izango dituzte, gehienera, ikasturte bakoitzean, bildutako merezimenduen arabera. Espainiako edo Euskal Herriko Federazioak egiaztatutako kirol merezimenduak aurkezten dituzten ikasleek ere kreditu kopuru bera lortu ahal izango dute, bai eta eliteko kirola bultzatzen duten Bizkai, Araba eta Gipuzkoako Fundazioek proposatutakoek ere. Atal honetan bakarrik sartuko dira Kirol Kontseilu Gorenak unibertsitate kirolerako urtero argitaratzen duen deialdian agertzen ez diren kirol modalitateak egiten dituzten kirolariak.

      Prestakuntza ikastaroak.

    10. Ikasleek 4 kreditu lortu ahal izango dituzte, gehienera, ikasturte bakoitzean honako hauek eginda: Kirol Zerbitzuak kirol baten teknikak lantzeko antolatutako ikastaroak eta kirolari buruzko bestelako ikastaro, mintegi edo hitzaldiak, edo Eusko Jaurlaritzan edota Kirol Kontseilu Gorenean erregistratutako kirol federazioekin hitzartutakoak, edo federaziook bermatu edo onetsitakoak. Kreditu bat amortizatuko da prestakuntzako 15 orduko.

      Laguntzaileak.

    11. Kirol Zerbitzuaren jardueretan aritzen diren ikasleek zortzi kreditu amortizatu ahal izango dituzte, gehienera. Kreditu bat amortizatuko zaie hogeita hamar orduko lankidetzagatik.

      Ziurtagiriak.

      6. puntu honen arabera 2007-2008 ikasturtean egiten diren kirol jardueretarako 2008ko irailaren 30a baino lehen eskatu beharko da ziurtagiria; beraz, ikasleak egun hori baino lehenago joan beharko dira Kirol Zerbitzura eskaria egitera. Aipaturiko jardueretan parte hartzen duten ikasleen jarraipena egingo du Kirol Zerbitzuak, eta ziurtagiria emango die, burututako jarduera eta horregatik lortutako kredituak adierazita. Ikaslea, ziurtagiri hori hartuta, bere ikastegiko Idazkaritzara joango da 65. artikuluan aipaturiko epeen barruan, kreditu horiek espedientean sar diezazkioten. Horretarako, prezio publikoak (tasak) ordaindu beharko ditu.

    1. Jarduera hauen bidez 8 kreditu amortizatuko dira gehienera ikasturte bakoitzean; ziklo bakarreko ikasketetan, guztira, hogei kreditu amortizatuko dira gehienez ere, eta bi ziklokoetan, berriz, hogeita hamar.

  6. ¿ Hitzarmenaren barruko unibertsitateek eskaintzen dituzten aukera askeko ekintzak.

    9U hitzarmeneko unibertsitateetan egindako aukera askeko ekintza guztiak baliodunak izango dira UPV/EHUn, eta dagozkien kredituen kopurua amortizatuko dituzte.

    Hauek dira hitzarmeneko unibertsitateak:

    • Kantabriako Unibertsitatea.

    • Gaztela-Mantxako Unibertsitatea.

    • Extremadurako Unibertsitatea.

    • Errioxako Unibertsitatea.

    • Illes Balearsko Unibertsitatea.

    • Oviedoko Unibertsitatea.

    • Euskal Herriko Unibertsitatea.

    • Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

    • Zaragozako Unibertsitatea.

  7. ¿ Hizkuntzak.

    Ikasleek aukera askeko kredituak amortizatu ahal izango dituzte euskara eta atzerriko hizkuntzak jakiteagatik. Kreditu horiek ezin izango dira pilatu, eta honela baliokidetuko dira:

    1. Hizkuntza Eskola Ofizialetako tituluak:

      1. maila gaindituta: 2 kreditu.

      2. maila gaindituta: 4 kreditu.

      3. maila gaindituta: 10 kreditu.

      4. maila gaindituta: 14 kreditu.

      5. maila gaindituta: 18 kreditu.

    2. Cambridge:

      Preliminary: 2 kreditu.

      First Certificate: 10 kreditu.

      Advanced: 14 kreditu.

      Proficiency: 18 kreditu.

    3. British Council:

      Oinarrizkoa: 2 kreditu.

      Erdikoa: 10 kreditu.

      Goikoa: 18 kreditu.

    4. Trinity College.

      1. maila gaindituta: 2 kreditu.

      1. maila gaindituta: 10 kreditu.

      1. maila gaindituta: 14 kreditu.

      2. maila gaindituta: 18 kreditu.

    5. DELF. 1. maila: 10 kreditu.

      DELF. 2. maila: 14 kreditu.

      DALF: 18 kreditu.

    6. Alemana:

      Oinarrizkoa:

      Zertifikat: 10 kreditu.

      Erdiko maila:

      Zentrale Mittelstufenprüfung: 14 kreditu.

      Deutsches Sprachdiplom. Stufe I: 14 kreditu.

      Goi maila:

      Kleines Deutsches Sprachdiplom: 18 kreditu.

      Zentrale Mittelstufenprüfung: 18 kreditu.

      Grobes Deutsches Sprachdiplom: 18 kreditu.

      Deutsches Sprachdiplom Stufe II: 18 kreditu.

      Deutsche Sprachprüfung: 18 kreditu.

    7. Herri administrazioetako 1. hizkuntz eskakizuna: 4 kreditu.

      Herri administrazioetako 2. hizkuntz eskakizuna edo irakaskuntzako 1. hizkuntz eskakizuna: 12 kreditu.

      EGA, irakaskuntzako 2. hizkuntz eskakizuna/administrazioko 3. hizkuntz eskakizuna, baliokidea edo goragokoa: 18 kreditu.

    8. Alfabetatzea:

      1. maila gaindituta izateagatik: 10 kreditu.

      2. maila gaindituta izateagatik: 16 kreditu.

        1. Euskalduntzea:

          1. maila gaindituta izateagatik: 4 kreditu.

  8. maila gaindituta izateagatik: 12 kreditu.

  1. maila gaindituta izateagatik: 16 kreditu.

    1. Hizkuntzak irakasten dituen beste edozein ikastegi ofizial, beti ere mailatan antolatuta dagoenean. Aurreko baliokidetzak aplikatuko dira zuzenean edo, bestela, ikasleak aurkeztutako dokumentazioaren arabera gehien hurbiltzen dena aplikatuko da.

      Hala ere, honako kasuotan ezingo da amortizatu aukera askeko krediturik hizkuntzak jakiteagatik:

      Hispaniar Filologiako ikasleek ezingo dute krediturik amortizatu hautatutako B hizkuntza jakiteagatik.

      Frantses Filologiako ikasleek ezingo dute krediturik amortizatu frantsesa edo hautatutako B hizkuntza jakiteagatik.

      Ingeles Filologiako ikasleek ezingo dute krediturik amortizatu ingelesa edo hautatutako B hizkuntza jakiteagatik.

      Euskal Filologiako ikasleek ezingo dute krediturik amortizatu euskara edo hautatutako B hizkuntza jakiteagatik.

      Aleman Filologiako ikasleek ezingo dute krediturik amortizatu alemana edo hautatutako B hizkuntza jakiteagatik.

      Itzulpengintza eta Interpretazioko ikasleek ezingo dute egin eskaerarik aukera askeko kredituak amortizatzeko aukeratu duten A, B edo C hizkuntza jakiteagatik.

      «Atzerriko hizkuntza: frantsesa» espezialitateko irakasle eskolako ikasleek ezingo dute krediturik amortizatu frantsesa jakiteagatik.

      «Atzerriko hizkuntza: ingelesa» espezialitateko irakasle eskolako ikasleek ezingo dute krediturik amortizatu ingelesa jakiteagatik.

      Ekintza hauen bidez 20 kreditu amortizatu ahal izango dira gehienera ziklo bakarreko titulazioetan eta 30 kreditu gehienera ziklo biko titulazioetan. Horretarako, jatorrizko dokumentuak eta kopiak aurkeztu beharko dira, ikastegiko Idazkaritzan, 65. artikuluan aipaturiko epearen barruan, eta kasuan kasuko prezio publikoak (tasak) ordaindu.

      1. ¿ Musika.

        Musika ikasketen bidez ere amortizatu ahal izango dira aukera askeko kredituak. Kasu honetan aplikatu beharreko irizpide eta baloreak hauek dira:

        3 kreditu ikasketa hauengatik:

        • Piano, biolin eta biolontxeloko 1., 2., 3. eta 4. mailak gaindituta (plan zaharra).

        • Akordeoi eta perkusioko 1. maila gaindituta (plan zaharra).

        • Beste tresnetako eta kantuko 1., 2. eta 3. mailak gaindituta (plan zaharra).

        • Edozein tresnatako 1., 2., 3. eta 4. mailak gaindituta (plan berria).

          9 kreditu ikasketa hauengatik:

        • Piano, biolin eta biolontxeloko 5., 6., 7. eta 8. mailak gaindituta (plan zaharra).

        • Organoko 4. eta 5. mailak gaindituta (plan zaharra).

        • Klabezineko 1., 2. eta 3. mailak gaindituta (plan zaharra).

        • Akordeoi eta perkusioko 2. eta 3. mailak gaindituta (plan zaharra).

        • Beste tresnetako eta kantuko 4., 5. eta 6. mailak gaindituta (plan zaharra).

        • Edozein tresnatako 5., 6., 7., 8., 9. eta 10. mailak gaindituta (plan berria).

        • Maila ertaineko 1., 2., 3., 4., 5. eta 6. mailak gaindituta (plan berria).

          15 kreditu ikasketa hauengatik:

        • Piano, biolin eta biolontxeloko 9. eta 10. mailak gaindituta (plan zaharra).

        • Organoko 6. eta 7. mailak gaindituta (plan zaharra).

        • Akordeoi eta perkusioko 4. eta 5. mailak gaindituta (plan zaharra).

        • Beste tresnetako eta kantuko 7. eta 8. mailak gaindituta (plan zaharra).

        • Edozein tresnatako 11., 12., 13. eta 14. mailak gaindituta (plan berria).

        • Goi mailako 1., 2., 3. eta 4. mailak gaindituta (plan berria).

          Adierazitakoez gain, honako titulu ofizialen bidez ere amortizatu ahal izango dira aukera askeko kredituak, pilatu ezin izango badira ere:

          6 kreditu irakasle-titulua izateagatik honako espezialitateetan: solfeoa edo musika-tresna, talde korala, harmonia, talde instrumentala, bat-bateko saio instrumentala eta transposizioa, ganbera-musika, estetika, konposizioa eta instrumentazioa, orkestra eta koro zuzendaria etab.

          9 kreditu goi-mailako irakasle-titulua izateagatik honako espezialitateetan: solfeoa edo musika-tresna, talde korala, harmonia, talde instrumentala, bat-bateko saio instrumentala eta transposizioa, ganbera-musika, estetika, konposizioa eta instrumentazioa, orkestra eta koro zuzendaria etab.

          Ikastetxe hauetan egindako musika-ikasketak onartuko dira: kontserbatorio ofizialetan, udal kontserbatorioetan, eta musika ikastetxe eta eskola baimenduetan, hau da, indarrean dagoen legeriaren araberako musika-ikasketak irakasten dituztenetan.

          Ekintza hauen bidez 18 kreditu amortizatu ahal izango dira gehienera ziklo bakarreko titulazioetan, eta 24 kreditu gehienera ziklo biko titulazioetan. Ikaslearen mailaren arabera emango dira kredituok, eta ezingo dira pilatu mailaka. Jatorrizko dokumentuak eta kopiak aurkeztu beharko dira, ikastegiko Idazkaritzan 65. artikuluan aipaturiko epeen barruan, eta kasuan kasuko prezio publikoak (tasak) ordaindu.

      2. ¿ Dantza.

        LOGSEko 39.1. artikuluan aipaturiko dantza ikasketen bidez kreditu hauek amortizatuko dira:

        3 kreditu oinarrizko maila gaindituta.

        9 kreditu maila ertaina gaindituta. 15 kreditu goi-maila gaindituta.

        Ekintza hauen bidez 18 kreditu amortizatu ahal izango dira gehienera ziklo bakarreko titulazioetan, eta 24 kreditu gehienera ziklo biko titulazioetan. Ikaslearen mailaren arabera emango dira kredituok, eta ezingo dira pilatu mailaka. Jatorrizko dokumentuak eta kopiak aurkeztu beharko dira, ikastegiko Idazkaritzan 65. artikuluan aipaturiko epeen barruan, eta kasuan kasuko prezio publikoak (tasak) ordaindu.

        Euskal Dantzarien Biltzarraren eta elkarte diren dantza taldeen irakaskuntza eta ekintzei dagokienez, hiru kreditu amortizatzeko balioko dute, baina urte osoko jarduna frogatu beharko du ikasleak. Horretarako, elkarteak egindako ziurtagiria aurkeztu beharko du.

      3. ¿ Erakunde humanitarioak eta gizarte-izaerako lanak.

        Garatzeko bidean dauden herrialdeetan lankidetza eta garapeneko elkarteekin eta gizarte-lanetan aritzen diren elkarteekin (GKE), beti ere autonomia erkidegoetako erregistro ofizialetan izena emanda daukatenean, Gurutze Gorriarekin eta Errepideetako Laguntzarako Elkartearekin aritu diren ikasleek aukera askeko kredituak amortizatzea eskatu ahal izango dute.

        Gizarte-zerbitzuetako erakundeei laguntza ematen dieten ikasleek ere aukera askeko kredituak amortizatu ahal izango dituzte, betiere erakundeok autonomia erkidegoetako erregistro ofizialetan alta emanda badaude.

        Ekintza horiek burutuz gero, ikasturte bakoitzeko gehienez 8 kreditu emango dira, ziklo bakarreko titulazioetan gehienez 20 kreditu eta bi zikloko titulazioetan 30 kreditu. Kreditu bat lortzeko ikasleak 30 ordu egin beharko ditu dagokion ekintzan, eta bere parte hartzea egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko du. Ziurtagiria erakundeak egin beharko du (erregistro ofizialetan daukan erregistro zenbakia aipatuta), eta ikaslearen lankidetza zein motatakoa izan den eta ekintzan zenbat ordu eman dituen adierari beharko da bertan. Ikastegiko idazkari akademikoaren erabakiaren bidez, kreditu horiek ikaslearen espedientean sartuko dira, baina aurretik ikasleak prezio publikoak ordaindu beharko ditu.

        Bestalde, UPV/EHUko «Ikasle Ezinduei Laguntza Emateko Programan» parte hartzen duten ikasleei ere aukera askeko kredituak emango zaizkie. Kasuak oso desberdinak izaten direnez, hala ere, kreditu kopuruak ere aldatu egingo dira ekintza batetik bestera. Ondorioz, ikasturteko gehienez 8 kreditu emango dira, eta ziklo bakarreko titulazioetan gehienez 20 kreditu eta bi zikloko titulazioetan 30 kreditu.

        Ikasleen errektoreordeak, Unibertsitateko Orientazio Zerbitzuaren bidez, laguntza programa horretan parte hartzen duten ikasleen jarraipena egingo du, eta ikasle bakoitzari, aurretik eskatuz gero, ziurtagiri bat egingo dio, amortizatu beharreko kreditu kopurua jasoko duena.

      4. ¿ Udako ikastaroak.

        Bai UPV/EHUko udako ikastaroengatik eta bai beste unibertsitate batzuetakoengatik ere, aukera askeko kredituak aitortuko dira. Kreditu bat emango da 15 ordurengatik, 7. atalean aipatutako jardueretako bat denean izan ezik.

        Erakunde horiek jarraipena egingo diete ikasleei, eta irakasle arduradunak ziurtagiri bat emango dio dagokionari, non adieraziko duen zein jarduera burutu duen ikasleak eta zenbat ordu egin dituen. Ikasleak, 65. artikuluan aipaturiko epeetan, ziurtagiri hori aurkeztuko du matrikulatuta dagoen ikastegiko Idazkaritzan, kreditu horiek espedientean sar diezazkioten, prezio publikoak (tasak) ordaindu ondoren.

      5. ¿ Ikastaroak, mintegiak, hitzaldiak, jardunaldiak eta biltzarrak.

        Ikastaroak, mintegiak, hitzaldiak, jardunaldiak eta biltzarrak egitearren aukera askeko kredituak amortizatzeko, irizpide hauek erabiliko dira:

        1. Ikastaro, mintegi, hitzaldi, jardunaldi eta biltzarrak ekintza osagarritzat joko dira aukera askeko kredituak onartzeko, baldin eta erakunde hauetakoren batek edo gehiagok antolatuak badira:

          • Errektoreordetzak.

          • Unibertsitateko ikastegiak.

          • Unibertsitateko sailak.

          • Unibertsitateko institutuak.

          • Ikastetxe nagusiak.

        2. Era berean, ikastaro, mintegi, hitzaldi, jardunaldi eta biltzarrak ekintza osagarritzat joko dira aukera askeko kredituak onartzeko, baldin eta erakunde hauetakoren batek edo gehiagok bermatuak badira:

          • Unibertsitateko ikastegiak.

          • Errektoreordetzak.

          • Sailak.

        3. Berez emango dira aukera askeko kredituak baldin eta jardueren antolatzaileak beherago aipatzen den zerrendakoak badira: Dena dela, kredituak aitortu ahal izateko, lehenago eskaria aurkeztu beharko zaio Akademia Antolakuntzako errektoreordeari:

          • Eusko Ikaskuntza.

          • Udako Euskal Unibertsitatea.

          • Euskal Herriko Adiskideen Elkartea.

          • Euskaltzaindia.

            Gorago aipatutako jarduerengatik unibertsitateko edozein ikasleri aitortuko zaizkio aukera askeko kredituak, alde batera utzita zein titulaziotakoak diren.

            Erakunde horiek ikasleen jarraipena egingo dute eta irakasle arduradunak ziurtagiri bat emango die ikasleei, honakoak zehaztuta: ikasleak zein jarduera egin duen, zenbat ordu iraun duen jarduerak, nork baimendu duen eta noiz egin den.

            Ziurtagiri horrekin, ikaslea, 65. artikuluan aipaturiko epeetan, matrikulatuta dagoen ikastegiko Idazkaritzan aurkeztuko da, prezio publikoak (tasak) ordaindu ondoren aipaturiko kredituak bere espedientean sartu ditzaten. Kasuan kasuko saileko idazkariak sinatuko ditu ziurtagiri horiek, edo hark bere ordez izendatuko duen pertsonak.

            Jarduera horiek egiten dituzten ikasleei kreditu bat emango zaie 10 ordurengatik; gehienez ere 20 kreditu emango dira ziklo bakarreko titulazioetan, eta gehienez ere 30 kreditu ziklo biko titulazioetan.

            Kredituak Onartzea.

  1. ¿ Hizkuntza, musika eta dantzako titulazio ofizialetan ez da aplikatuko I. atalean adierazitako baldintza.

  2. ¿ Prestakuntza osagarriaren truke aukera askeko kredituak eskatzeko epea, oro har, urriaren lehen hamabostaldian izango da. Salbuespen moduan, ziklo edo titulazio bat bukatzen duten ikasleen kasuan edo oso justifikazio handia daukaten beste kasu batzuetan, ikastegi bakoitzak zehaztuko du epea.

  3. ¿ Adierazitako epeetan eskatu beharko du ikasleak kredituak bere espedientean sartzea. Horretarako, eskaera orria eta ziurtagiria aurkeztu beharko ditu bere ikastegiko Idazkaritzan.

  4. ¿ Ikastegiko idazkari akademikoak, ikasleak aurkeztutako dokumentazioa ikusita, kredituak onesteko erabakia emango du, kreditu horiek ikaslearen espedientean sar daitezen. Horretarako, prezio publikoak ordaindu beharko ditu aurretik ikasleak.

Egokitzapenak (plan zaharretik plan berrira

aldatzea).

  1. ¿ Egokitzapenak irakasgaika, irakasgai multzoka edo zikloka egin behar dira. Ezin izango da inola ere irakasgaien zatirik egokitu.

  2. ¿ Aurreko planean gaindituriko eta egokitzapenean erabili gabeko irakasgaiek titulazio berrian aukera askeko kredituak amortizatzeko balioko dute. Kreditu hauek amortizatzeko baliokidetza 3 kreditukoa da asteko ordu bakoitzeko urte osoko irakasgaia bada; 1,5 kreditukoa irakasgaia lauhilabetekoa bada. Amortizaturiko kreditu hauek plan berriak eskaturikoak baino gehiago balira, gehiegizko kredituak ezin izango dira erabili bestelako kredituak amortizatzeko (enborrekoak, nahitaezkoak edo aukerazkoak).

  3. ¿ Kreditu amortizagarri hauen kopurua plan berriak eskaturikoak baino gutxiago bada, guztirako zenbatekotik amortizatuko dira maila edo ziklotan eginiko banaketa ez dagoenean, edo, banaketa hau dagoenean, amortizazioa maila baxueneko maila edo ziklotik hasita.

  4. ¿ Irakasgaiak egokitzeak eta aurreko planean gaindituriko irakasgaiengatik plan berriko aukera askeko kredituak amortizatzeak ez dute ikaslearentzako kosturik sortuko.

  5. ¿ Plan berrira sartzean ikaslea deialdi guztiekin hasiko da egokitu gabeko irakasgaietan, kontuan hartu barik zenbat deialdi erabili zituen aurreko planean irakasgai horien baliokideetan. Iraute Arauei jarraiki ikasleak unibertsitatean jarraitu ezin badu, ezin izango da ikasketa-plan berrira sartu.

  6. ¿ Aurreko planetik plan berrirako egokitzapena titulazio bat berarena da. Hala ere, gerta liteke plan zahar batetik titulazio bat baino gehiago sortzea. Matrikula egitean ikasleak erabaki beharko du titulazio berri bietatik zeinetara nahi duen egin egokitzapena.

  7. ¿ Ikasle hauek bi espediente izango dituzte: aurreko planekoa eta plan berrikoa. Ziurtagiri bat eskatzerakoan, ikasleak espediente biak edo plan berrikoa bakarrik eskatu ahal izango ditu.

  8. ¿ Egokitzapenak honako jardunbide honen arabera burutuko dira:

    1. Aurreko ikasturtean matrikulatutako ikasleentzat.

      1. Titulazioa irakasten duen ikastegiak egutegia jarriko du.

      2. Ikasleak ordenatuko dira, «Matrikula» izeneko atalean adierazitakoaren arabera, eta matrikularen kartazala bidaliko zaie, automatrikula egiteko eguna eta ordua adieraziz.

      3. Egokitzapena prozesu lantsua da, ikaslearen espediente osoa egiaztatu behar baita; beraz, behin eskatuz gero egokitzapena egitea, ikasleak ezin izango du atzera egin.

      4. Askotan, automatrikula egiteko egunean ikasleak kalifikatu barik izango ditu artean irakasgai batzuk. Beraz, une horretan egiten den egokitzapena behin-behinekoa izango da, eta modu automatikoan egiaztatuko da ikasleak irakasgai guztiak kalifikatuta dituenean.

      5. Aurreko planean kredituak baliozkotuta dauzkaten ikasleek berriro onartzea eskatu beharko dute egokitzapena egiten dutenean. Onarpen hori ikasketa-plan berrian ezartzen denaren arabera eta ikastegiko Baliozkotze Batzordeak ebatzitakoaren arabera egingo da.

    2. Aurreko ikasturtean matrikulatuta egon ez diren ikasleentzat.

      Ikasle hauek ez dituzte etxean hartuko aurreko ataleko 2. puntuan adierazitako agiriak. Informazio hori Idazkaritzan emango zaie. Gainerakoan, egokitzapena eta matrikula egiteko prozesua A) atalean azaldutako bera da.

      Nork eska dezake egokitzapena (planez aldatzea)?

  1. ¿ Ebazpen horiei buruzko errekurtsoak UPV/EHUko errektoreari aurkeztu zaizkio, ebatz ditzan.

  2. ¿ Titulazio bat bertan behera utzi eta gero beste bide batetik titulazio berberera sartzen diren ikasleek baliozkotuta izango dituzte lehen aldiz sartzean gainditu zituzten gaiak.

  3. ¿ Ikasleek beste unibertsitate batean egindako aukera askeko kredituak baliozkotu edo egokituko zaizkie, jatorrizko titulazioa desberdina edo berbera den.

  1. ¿ Enpresetan egindako praktikekin kredituak amortizatu ahal izateko, Baliozkotze Batzordeak ez ezik, irakasle arduradunak ere onartu beharko ditu aldez aurretik.

  2. ¿ Ikasleak ikastegiko dekano/zuzendariari zuzenduko dio kredituak onartzeko eskaria.

  3. ¿ Eskariei buruzko erabakia ikastegiko Baliozkotze Batzordeak emango du, gehienez ere hilabeteko epean; erabakia eman aurretik irakasle-arduradunaren iritzia entzungo du. Erabakian, honakoak zehaztu beharko dituzte:

    1. Aitortutako kreditu kopurua.

    2. Kreditu mota: enborrekoa, nahitaezkoa, hautazkoa edo aukera askekoa.

    3. Zein ziklo eta ikasturteri esleitzen zaizkion.

    4. Enborreko edo nahitaezko kredituak onartuz gero, ikasketa planeko zein irakasgai amortizatuko diren erabaki beharko da.

  4. ¿ Kreditu hauek ez dira kreditu teoriko eta praktikoetan banatuko: denak batera emango dira.

  5. ¿ Ikasleari erabakiaren berri emango zaio, eta hark matrikula egin eta onartu zaizkion kredituak edo irakasgaiak ordaindu beharko ditu.

  6. ¿ Ikasleak aukera askeko kredituengatik ordaindu beharreko zenbateko bera ordaindu beharko du titulazioko kredituengatik, prezio publikoei buruzko Aginduan bestelakorik zehaztu ezean.

  7. ¿ Aitortutako kredituek ez dute kalifikaziorik izango, ez eta izen jakinik ere.

Definizioa.

  1. ¿ Tutorea unibertsitateko irakaslea izango da, eta honakoak izango dira haren betebeharrak: ikasleari jarraipena egin eta laguntza ematea; unibertsitateko prestakuntza eta praktiketako prestakuntza koordinatzea; ikaslearen ikasketen ardura izatea eta ikaslearen ebaluazioa egitea praktiketako lekuan horretarako zehazten diren bitartekoen bidez.

  2. ¿ Begiralea ikastegietan zehaztutako irizpideei jarraituz praktikak antolatzen dituen guneko kide bat izango da.

    Erakundea.

  1. ¿ Dekano eta zuzendariek proposatuta, ikastegietako batzarrek jarduera hauek erregulatzeko oinarrizko araudia onartuko dute, bai eta tartean diren sailekin lankidetzan aritzeko modua ere.

  2. ¿ Ukitutako ikastegiek 71. artikuluan zehaztuko jarduerez arduratuko den dekanorde edo zuzendariordea izango dute, eta dekano/zuzendariaren eginkizunak eskuordetuta, bera izango da jarduerok antolatzeko arduraduna. Beharrezko duenetan, laguntza eskatu ahal izango dio ikastegiko Praktika Batzordeari, edo, horrelakorik ez badago, Baliozkotze eta Akademia Antolakuntzako Batzordeari. Dekanordea edo zuzendariordea izendatzeko, arlo horretan indarrean dagoen araudia bete beharko da, eta izendapena egin bitartean, eginkizunok dekano/zuzendariak aukeratutako beste dekanorde/zuzendariorde batek beteko ditu.

  3. ¿ Aipatutako dekanorde/zuzendariaren ardura izango da 71. artikuluan zehaztutako jarduerak koordinatzea, eta ikasleek jarduerak beteko dituztela ziurtatzeko beharrezko diren hitzarmenak sustatuko ditu, campuseko kanpo-harremanetako zuzendariarekin lankidetzan. Era berean, ikastegien eta lankidetzan dauden erakundeen arteko harremanak koordinatuko ditu.

    Hitzarmenak.

  1. ¿ Ikastegiak, campuseko kanpo harremanetako zuzendariarekin lankidetzan, hitzarmena sinatzeko tramiteak egingo ditu, eta hitzarmenaren edukia adostuko du kasuan kasuko erakundearekin. Praktikak estatutik kanpoko enpresa edo erakundeetan egiten badira, horren berri eman beharko zaio Ikerketa eta Nazioarteko Harremanetako Errektoreordetzari. Hitzarmena sinatu ondoren, kopia bana bidaliko du Akademi Antolakuntzako Errektoreordetzara eta Idazkaritza Nagusira.

  2. ¿ Hitzarmena, unibertsitatearen aldetik, honakoek sinatuko dute: hitzarmenean ikastegi bakarrak hartzen badu parte, ikastegiko dekanoak/zuzendariak eta Campuseko errektoreordeak; ikastegi batek baino gehiagok hartzen badu parte, ikastegi guztietako dekano/zuzendariek eta Campuseko errektoreordeak. Bestalde, hitzarmenean campus batek baino gehiagok hartzen badu parte, Akademia Antolakuntza eta Koordinazioko errektoreordeari dagokio hura sinatzea, tartean diren ikastegiek hala eskatuta. Beraz, errektoreorde horrek sinatuko du ¿errektoreak eskumenak eskuordetuta¿, bai eta ikastegietako dekano/zuzendariek ere.

  3. ¿ Praktikak egin bitartean, 28 urtetik beherako ikasleek eskola aseguruaren babesa izango dute. Adin horretarik gorakoek ¿eta gazteagoek ere, nahi izanez gero¿, istripuetarako talde-poliza sina dezakete.

  4. ¿ Lehenengo eta bigarren zikloko ikasleek nahitaezko praktikak unibertsitatetik kanpoko erakunde edo enpresekin egiteko sinatu beharreko oinarrizko lankidetza-hitzarmenaren eredua 77. artikuluan dago.

    Irakasleen esleipena.

Batetik...................................................................................................... ....jauna/andrea

(errektorearen, Akademia Antolakuntza eta Koordinazioko errektoreordearen edo Campuseko errektoreordearen izen-deiturak, praktikak arautzen dituen araudiaren 3. paragrafoaren arabera hitzarmena sinatzea dagokiona, alegia), ......................................... gisa.

Eta bestetik: ............................................................................................ . jauna/andrea

(erakundeko ordezkariaren izen-deiturak), ....................................................................................................................... den aldetik

Erakundea/enpresa: ...................................................................................

Herria: ........................................................

kalea: .........................................................

NAN/IFZ/IFK: ...................................................

Biek aitortzen diote elkarri legezko gaitasuna heziketarako lankidetza-hitzarmen hau sinatzeko.

HONAKOA ADIERAZTEN DUTE:

  1. Praktiketara doazen ikasleen izenak eta tutorearen izena.

  2. Ebaluazio eta kontrolerako sistemak.

  3. Programaren helburu eta aurreikusitako jardueren proposamena.

  4. Praktika-egutegi eta ordutegiaren proposamena.

  1. ¿ Unibertsitateak ez ditu bere gain hartuko kalteak, ezta ikasleak berak ere, baldin eta kalteok enpresako/erakundeko begiraleak praktiketako programan zehaztuta ez dagoen aginduren bat ematearen ondorio badira.

  2. ¿ Eskola aseguruaren aseguru osagarria izan nahi duten ikasleek unibertsitateak hitzartuta duen «Cum laude» istripuetarako talde-poliza sina dezakete.

  1. Ikasleari harrera egitea.

  2. Ikaslearen zereginak antolatzea, erakunde edo enpresan dagoen bitartean.

  3. Erakunde edo enpresaren antolaketa eta funtzionamenduari buruzko informazioa ematea (helburuak, funtzioak, deontologia eta abar).

  4. Irakaskuntza praktikoa eman.

  5. Ikaslearen zereginak gainbegiratzea.

  6. Unibertsitateko irakasle tutorearekin batera programan zehaztutako jarduerak koordinatzea.

  7. Jarraipen Batzordeari praktikak egin bitartean gerta litezkeen gorabeheren berri eman.

  1. Titulazioaren ardura duen ikastegiak hitzarmen honetako bigarren baldintzari jarraituz prestatutako praktika eta jarduera programa aztertu eta, ontzat joz gero, onartzea.

  2. Unibertsitateko ikastegiak proposaturiko ikasleen zerrendak onartzea.

  3. Ikasle bakoitzak zein zerbitzutan egingo dituen praktikak zehaztea.

  4. Praktiketan edo hitzarmen hau betetzean sor litezkeen gorabeherak ebatzi.

    1. ¿ Jarraipen Batzordearen burutza txandaka izango dute hitzarmena sinatzen duten alderdiek, bakoitzak ikasturte baten. Lehenengo txanda Euskal Herriko Unibertsitateak egingo du.

    2. ¿ Jarraipen Batzordeak ohiko bilera bi egingo ditu ikasturte bakoitzean; ezohikoak, berriz, presidenteak edo kideren batek eskatzen duen bakoitzean.

  1. atala.¿ UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak (Akademia Antolakuntzako Azpibatzordeak, eskuordetzaz), gehienez sari berezi bi eman ahal izango ditu ikasturte bakoitzean eta unibertsitateko ikastegietan ematen den titulazio bakoitzeko, espediente akademikorik onena daukaten ikasleentzat.

    Titulazio ofizialak dira Unibertsitateko Titulu Ofizialen Katalogoan jasotakoak.

  2. atala.¿ Karrera amaierako sari berezia jasotzeko kandidatuak izan daitezke sariak ematen diren ikasturtearen aurrekoan titulu ofizialeko ikasketak amaitu dituzten lehen eta bigarren zikloko ikasleak.

  3. atala.¿ Sari berezirako proposamena ofizioz egingo du ikastegi bakoitzeko dekano/zuzendariak, ikasturte bakoitzerako legez ezarritako azken deialdia amaitu eta gero.

  4. atala.¿ Ikastegi bakoitzeko Batzarrak zehaztuko du sari berezia proposatzeko egoki deritzon prozedura. Prozedura espezifikorik ezean, ikastegi bakoitzak batzorde bat izendatuko du. Gutxienez unibertsitateko hiru irakaslek osatuko dute, ikastegi horretan ematen diren titulazioei lotutako sailetakoak. Batzordeak espediente akademikoa egiaztatu eta baloratuko du, hurrengo artikuluan zehazten den legez.

  5. atala.¿ Irizpide hauek erabiliko dira espediente onena zein den erabakitzeko:

  1. ¿ Titulazioko irakasgaietako kalifikazioak baino ez dira kontuan hartuko. Beraz, ez dira aintzat hartuko ikasleak egindako bestelako ikasketa edo lanak, eta bigarren zikloa besterik ez duten titulazioen kasuan, ez da hartuko kontuan jatorrizko lehen zikloko espediente akademikoa. Ikastegiko Batzarrak egoki deritzen irizpideak ezarri ahal izango ditu puntu hau garatzeko.

  2. ¿ Ikasketa-planetan Karrera Amaierako Proiektua daukaten titulazioetan, Ikastegiko Batzarrak erabakiko du zelan baloratzen duen. Era berean, ikastegiak erabaki ahal izango du noiz jotzen duen bukatutzat aurreko ikasturtea, arautegi honetako 2. atalean zehazten denari begira.

  3. ¿ Espediente akademikoa baloratzeko, ekainaren 10eko 1267/1994 Errege Dekretuko I. eranskineko irizpide eta baliokidetzak aplikatuko dira, edo une horretan indarrean dagoen arautegia.

  4. ¿ Sari berezirako proposamena hutsik geratuko da titulazio batean baldin eta Ikastegiko Batzarrak ezarritako irizpideei jarraiki, horretarako merezimendurik daukan ikaslerik ez badago. Edozein kasutan, eman gabe geratzen diren sariak ezin izango dira bildu ikastegian ematen diren beste titulazio batzuetara.

  1. atala.¿ Saridunari egiaztagiria emango zaio, eta bere espediente akademikoa hor geratuko da jasota. Era berean, titulu ofizialean ere horren aipamena jasoko da, eta ikasle saritua salbuetsita egongo da prezio publikoak ordaintzetik.

  2. atala.¿ Interesatuak titulua baldin bazeukan eskatuta sari berezia jaso baino lehen, berak eskaria eginez gero sariaren aipua jasoko da tituluan eta titulu ofiziala eskuratzeko ordaindutako dirua itzuliko zaio.

Salbuespenezko deialdia (graziakoa).

  1. Ziklo bakarreko titulazioetan gehien dela salbuespenezko deialdi bat emango da, eta bi zikloko titulazioetan, berriz, deialdi bi, ziklo bakoitzeko bat eta inoiz ere biak ziklo berean.

  2. Ikasleak gehienez hiru irakasgai izan ditzake gainditzeke salbuespenezko deialdiaz gainditu nahi duen irakasgaiaren zikloan. Kreditutan egituraturiko ikasketa-planetan, berriz, ziklo bakoitzean gehienez 36 kreditu izan ditzake gainditzeke.

  3. Akademia Antolakuntza eta Koordinazioko errektoreordeak ¿UPV/EHUko errektoreak eskumenak eskuordetuta¿ deialdi gehiago eman ahal izango ditu, ikaslearen espedientea eta goiko ataletan sartzen ez diren bestelako xehetasunak kontuan hartuta, betiere behar bezala justifikatuta egonez gero.

  4. Ziklo bakoitzean gainditu gabeko irakasgaiak zenbatzerakoan, lau hilabeteko irakasgaiak irakasgai erditzat hartuko dira.

  5. Ikasleak aukera dezake salbuespenezko deialdia zein deialditan erabiliko duen, eta ikastegiko Idazkaritzari jakinarazi beharko dio matrikula egiterakoan.

Lehenengo lauhilekoa: 2007ko irailaren 24tik 2008ko urtarrilaren 18ra.

Bigarren lauhilekoa: 2008ko otsailaren 11tik 2008ko maiatzaren 30era.

Otsaileko azterketak: 2008ko urtarrilaren 19tik otsailaren 8ra.

Ekaineko azterketak: 2008ko ekainaren 3tik ekainaren 30era.

Iraileko azterketak: 2008ko irailaren 1etik 11ra.

Neguko oporrak: 2007ko abenduaren 22tik 2008ko urtarrilaren 6ra (biak barne)

Udaberriko oporrak: 2008ko martxoaren 20tik martxoaren 30era (biak barne)

Beste jaiegun batzuk.

Horrez gain, honakoak ere jaiegun izango dira: ikastegi bakoitzeko zaindariaren eguna, udalerriko jaieguna, Eusko Jaurlaritzak Autonomia Erkidegorako zehaztutakoak eta UPV/EHUren lan-egutegian zehaztutakoak.

2008ko hautaprobak.

Ohiko deialdia: 2008ko ekainaren 11, 12 eta 13an.

Ezohiko deialdia: 2008ko uztailaren 9, 10 eta 11n.

  1. ¿ Ikastegiek egutegi orokor honen arabera onartuko dute beren egutegia, salbu-eta bestelako gorabehera bereziengatik Ikastegiko Batzarrak, dekano/zuzendariak proposatuta, besterik onartu ezean, edo Campuseko Batzarrak halako arrazoiengatik besterik onartu ezean, errektoreordeak proposatuta. Hala ere, halako aldaketarik eginez gero, horren berri eman beharko zaio Akademia Antolakuntza eta Koordinazioko Errektoreordetzari.

  2. ¿ Campus Birtualerako lehenengo lauhilekoa 2007ko azaroaren 2an hasiko da eta 2008ko martxoaren 7an bukatu. Bigarren lauhilekoa 2008ko otsailaren 11n hasiko da eta maiatzaren 30ean bukatu. Azterketak, berriz, honako egunetan izango dira:

    Lehenengo lauhilekoak: 2008ko martxoaren 13an.

    Bigarren lauhilekokoak: 2008ko ekainaren 12an.

    Iraileko azterketa: 2008ko irailaren 11n.

  1. ¿ Araudi hau 2007-2008 ikasturtean jarriko da indarrean (ikasturte hori barne).

  2. ¿ Araudi hau nahitaez bete beharko dute UPV/EHUri atxikitako ikastegi guztiek.

  3. ¿ Akademia Antolakuntza eta Koordinazioko errektoreordeari ematen zaio araudi hau ezartzean sor daitezkeen gorabeherak interpretatu eta ebazteko ahalmena.

Era berean, indargabetuta geratzen dira araudi honekin bat ez datozen xedapen guztiak.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.