Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2007ko urtarrilaren 8koa, Euskal Herriko Unibertsitateko Graduko eta Graduondoko Ikasketetako errektoreordearena, berezko tituluei buruzko arautegi bateratua argitaratzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 51
  • Hurrenkera-zk.: 1537
  • Xedapen-zk.: 31
  • Xedapen-data: 2007/01/08
  • Argitaratze-data: 2007/03/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak, 34.3 artikuluan, aukera ematen die unibertsitateei berezko diploma eta tituluetara bideratutako ikasketak eta bizitza osorako prestakuntza eskaintzeko.

Bestalde, UPV/EHUko Estatutuetako 130. artikuluaren arabera, errektoreak, ikastegiek, sailek eta unibertsitateko ikerketa institutuek ikastaroak antolatu ahal izango dituzte, UPV/EHUko berezko tituluak edo diplomak emateko. Horretarako, Gobernu Kontseiluak emango ditu ikastaro horiek erregulatzeko arau orokorrak, bai eta honako hauek arautuko dituztenak ere: antolaketa akademikoa, ikastaro horiek irakasleen irakats zaman izango duten eragina, administrazio eta zerbitzuetako langileen parte hartzea eta, behar izanez gero, gestio ekonomikoa eta ebaluazioa.

Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak, 2006ko abenduaren 20an egindako bileran, UPV/EHUko Berezko Ikasketen Arautegi bateratua onartu zuen.

2004ko martxoaren 12an Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legea argitaratu zen. Lege horretako 9.2. artikuluan honakoa dago jasota:

"Antolaketaren eta jarduteko moduaren gainean unibertsitate publikoko gobernu organoek emandako estatutuak eta arauak, baita horien gaineko aldaketak eta orokorrean aplikatzekoak diren xedapenak ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, eta ez dira indarrean jarriko harik eta testuak oso-osorik argitaratu arte."

Horrela, bada, Euskal Unibertsitate Sistemaren 3/2004 Legeko 9.2. artikuluan zehaztutakoa betetzeko, honakoa

Bakarra.¿ Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Berezko Ikasketen Arautegi bateratua, ebazpen honetako eranskinean jasotako eran.

Leioa, 2007ko urtarrilaren 8a.

ERREKTOREA.

E. E. (2006ko uztailaren 20ko ebazpena, 2006-08-21eko EHAA),

Graduko eta Graduondoko Ikasketetako errektoreordea,

CARMEN GONZÁLEZ MURUA.

Unibertsitateen Lege Organikoaren arabera, unibertsitateek, daukaten autonomia baliatuta, berezko diplomak eta tituluak lortzeko ikasketak eta etengabeko formaziorako programak eskain ditzakete, estatu osoan ofizialak eta baliozkoak direnez gain; azken horien jarraibide orokorrak Gobernuak ezartzen ditu.

2005eko urtarrilaren 21eko 55/2005 eta 56/2005 Errege Dekretuek, hurrenez hurren, unibertsitateko ikasketen egitura ezartzen eta unibertsitateko graduko eta graduatu ondoko ikasketak arautzen dituzte. Horrez gain, ikasketen alderdi batzuk Europako Hezkuntza Eremu berrira egokitu beharra daude, adibidez, 1125/2003 Errege Dekretuan kredituak transferitzeko sistema europarraren (ECTS) gainean jasotakoak. Gauzak horrela, komeni da graduatu aurreko eta graduatu ondoko berezko tituluen arautegiak aldatzea, baita ikasketa osagarriena ere, edukiak arautegi berrira egokitzeko, oinarrizko bi gaitan: berezko titulazioen egitura eta kreditu europarraren ezarpena zeregin akademikoa neurtzeko unitate gisa.

  1. ¿ Arautegi honen helburua da EHUko berezko tituluak eta etengabeko formazioko tituluak lortzeko ikasketak emateko oinarrizko baldintzak arautzea.

  2. ¿ Arautegi hau aplikatuko da bere eredura ezartzen diren berezko tituluetako ikasketetan eta etengabeko formaziorako programetan.

  3. ¿ Ikasketa-planak egiteko kredituen sistema erabiliko da; kredituaren definiziotzat hartuko da indarrean dagoen legedian agertzen dena.

  1. ¿ Ikasketa-plan ofizialetan ez dauden ikasketak eskaintzea.

  2. ¿ Goi mailako titulatuen akademi prestakuntza osatzea, garapen profesional, zientifiko, tekniko eta artistikoa hobetzeko aukera eskainiz.

  3. ¿ Aplikazio profesionala izan dezaketen ikerkuntza-arlo berrietan arreta jartzea eta erakunde eta enpresekin elkarlanean aritzea.

  1. ¿ Berezko titulazioak lortzeko graduko eta graduatu ondoko ikasketak ez dira baimenduko baldin eta edukiak graduko ikasketen, graduatu ondoko programa ofizialen edo doktorego-programaren baten edukien oso antzekoak badira. Ikasketen arteko kredituen aintzatespena Graduatu ondoko Ikasketen Batzordeak erabakiko du.

  2. ¿ Osasun-alorreko ikasketetan, Espezializazioen Dekretua beteko da: Dekretuan zehaztutako titulu berberak edo nahastea sor dezaketenak ezin dira eman.

  3. ¿ Helburuei, hartzaileei eta lortzen diren titulazio edo ziurtagirien arabera, EHUko berezko ikasketak maila hauetan antolatzen eta egituratzen dira:

    1. Gradu ikasketak.

      1.¿ Berezko gradu tituluak, estatu osoan baliozkoak diren titulu ofizialen erregistroan ez daudenak.

      Iraupena 180 eta 240 ECTS kreditu bitartekoa izango da eta hartzaileak izango dira Unibertsitatean sartzeko baldintzak betetzen dituzten pertsonak. Titulazioaren izena hau izango da: "unibertsitatearen berezko titulua: ¿-n graduatua."

      2.¿ Gradu titulazio ofizialei lotutako berezko tituluak, lotutako titulazio ofizialean ikasketak egiten ari direnentzat.

      Guztira 20-30 ECTS kreditu izango dituzte; iraupena izango da atxikitako gradu tituluaren araberakoa. Halaber, titulazioa lortzeko gradu ofiziala eduki behar da. Titulazioaren izena hau izango da: "¿-n aditua, ¿-ko gradu titulazioari atxikia."

    2. Graduatu ondoko berezko tituluak, unibertsitateko titulazioa duten pertsonentzat. Hona hemen titulu hauen sailkapena:

      1.¿ Unibertsitateko masterra.

      Titulu hori lortzeko ikasketek 60-120 ECTS kreditu izango dituzte, eta iraungo dute, gutxienez, urte bete. Gutxieneko horri eutsita, ikasketak bi ikasturterako diseinatuko dira, iraupen hori izango da erreferentzi irizpidea.

      2.¿ Unibertsitateko espezialista.

      Ikasketek, guztira, 30-60 ECTS kreditu izango dituzte eta seihileko bat edo bi iraungo dute.

      Bi titulu horiek (B.1 eta B.2) eskuratu ahal izango dituzte graduko unibertsitate titulazioa dutenek, graduatu ondoko unibertsitateko ikasketa ofizialak arautzen dituen urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretuari jarraiki. Halaber, titulu horiek eskuratu ahal izango dituzte graduko ikasketen kreditu-kopuru bera duten EHUko berezko gradu tituluak dituztenek.

      Beste unibertsitateetako berezko gradu titulua duten ikasleak hartuko dira ziurtatzen denean graduko titulazio ofizialekin bat datorren formazio-maila dutela eta Unibertsitatean sartzeko baldintzak betetzen dituztela.

      Atzerriko titulua dutenek, Unibertsitatean sartzeko, ez dute titulu hori homologatu behar, nahikoa da errektoreak aipatu titulua eta dokumentu akademiko osagarriak (geroko arautzearen arabera zehaztuak) egiaztatzea eta baimena ematea.

      Ohiz kanpo, unibertsitateko titulurik ez baina egin nahi dituzten ikasketen alorrean eskarmentu handia duten profesionalak hartu ahal izango dira. Onespena Doktorego Azpibatzordeak eman behar du, titulazioko Akademi Zuzendaritzak proposatuta. Era horretan, gehienez, bi ikasle edo matrikulatutako ikasle guztien % 5 baino ezin dira hartu. Portzentaje horretaz aparte, tituluen ezaugarri berezien arabera eta arduradunak eskatuta, Doktorego Batzordeak ikasketen alorrean eskarmentu handia duten profesionalak onartzeko baimena eman dezake, espresuki.

      Unibertsitateko titulaziorik gabeko profesional horiek Unibertsitatean ikasteko lege-betekizunak bete beharko dituzte.

    3. Ikastaro osagarriak eta etengabeko formazioa.

      Enpresek eskatutako formazioa eta unibertsitateko ikastaro osagarriak. Gehienez 20 ECTS kreditu izango dituzte eta sartzeko baldintzak ikastaroen proposamenetan zehaztuko dira.

  1. ¿ Errektoreak, ikastegiek, sailek eta unibertsitate-institutuek berezko titulazioak lortzeko ikasketak onartzea eska diezaiokete Gobernu Kontseiluari, horretarako ezarritako epean.

  2. ¿ Ikastegiek berezko tituluak eta ikasketa osagarriak antolatuko dituzte, betiere, sail baten edo batzuen akademi zuzendaritzapean. Proposamen batean jakintza-arlo anitz edo sail anitzetako irakasleak agertzen badira, akademi zuzendaritza horietako edozeinen esku utz daiteke. Proposamena errektoreak egiten badu, dagokion Saileko Kontseiluaren akordioa ezinbestekoa izango da.

  3. ¿ Berezko tituluak lortzeko ikasketak beste unibertsitate edota goi mailako hezkuntzako erakundeekin batera ematea proposatzen denetan arautegi hau aplikatuko da, salbu EHUk eta beste alderdiek hitzarmenen bat sinatzen badute. Kasu horretan hitzarmena beteko da eta hitzarmenak aintzat hartu beharko ditu EHUko Doktorego Azpibatzordeak zehaztutako gutxieneko betekizunak. Hitzarmena berezko ikasketen proposamenarekin batera bideratu eta onartuko da eta, gero, parte hartu duten alderdiek sinatuko dute.

  1. ¿ Titulazioaren izenak ezin du Gobernu Kontseiluak onartutakoren baten berbera izan eta ezin du titulazio ofizialekin nahastea sortu.

  2. ¿ Akademi zuzendariaren izena; zuzendariak EHUko langilea izan behar du. Unibertsitateko Universitario masterren zuzendariek doktore titulua izan behar dute.

  3. ¿ Irakaskuntza Gida, derrigorrezko eta hautazko ikastaro eta mintegi praktiko eta teorikoen kopurua, edukia, iraupena eta programa; ikasturte bakoitzean emateko eskola-orduak; hasiera- eta amaiera-eguna; tokia; praktikak; aurreikusitako ebaluazio-sistema; eta, hala badagokio, ikerkuntza-lan edo aplikazio teknikoko lan berezituengatik aintzatets daitezkeen kredituak.

  4. ¿ Ikasleen gutxieneko eta gehieneko kopurua. Gutxieneko ikasleen kopuruak ezingo du hauek baino txikiagoa izan:

    Unibertsitateko berezko gradu tituluetan 20 ikasle.

    Gradu titulazio ofizialei lotutako berezko tituluetan 10 ikasle.

    Graduatu ondoko berezko tituluetan (masterra eta espezialista) 10 ikasle.

    Unibertsitateko ikasketa osagarrietan 5 ikasle.

    Unibertsitateko gradu tituluetan eta graduatu ondoko berezko tituluetan, eskola guztiak euskaraz ematen direnean, 10 eta 5 ikasle egon daitezke, hurrenez hurren. Ohiz kanpo, ikasle gutxiagoko proposamenak aurkez daitezke, Graduatu ondoko Ikasketen Azpibatzordeak aztertu eta onartzeko.

  5. ¿ Onartzeko betekizunak, I. kapituluan zehaztutako betekizun orokorrak kontuan hartuta.

  6. ¿ Irakasleen zerrenda, emango dituzten orduak jarrita. EHUko irakasleek oniritzia eman behar dute. EHUkoak ez diren irakasleen kasuan curriculuma erantsi behar da, ereduari jarraiki.

  7. ¿ Akademi Batzorde baten proposamena; Batzordearen burua akademi zuzendaria izango da (bat baino gehiago badaude bakarra proposatu behar da) eta kideak izango dira proposatutako tituluko bi irakasle, bat EHUkoa. Ikasketa osagarrien kasuan ez da Akademi Batzordearen proposamena aurkeztu behar.

    Akademi Batzordearen zereginak hauek dira:

    1. ¿ Ikasleak aukeratzeko irizpideak ezartzea.

    2. ¿ Onartzeko eskariak aukeratzea, hartzea eta erabakitzea. Onartzeko baldintza izango da, betiere, EHUn dagoen administrazio-unitatean matrikula formalizatzea.

    3. ¿ Bekak esleitzea.

    4. ¿ Ikasleen azken ebaluazio globala egitea.

    5. ¿ Hala badagokio, praktiketako arduraduna izendatzea.

    6. ¿ Akademi alorreko gainerako zereginak betetzea.

  8. ¿ Titulazio berrien premiei aurre egiteko ikastegian, sailean edo institutuan dauden baliabide materialak eta giza baliabideak. Lokalak erabiltzeari dagokionez, proposamenari Ikastegiko Zuzendaritzaren akordioa erantsi behar zaio.

  9. ¿ Aurrekontu osoa, diru-sarreren eta gastuen ebaluazioarekin.

    1. Diru-sarreren aurrekontuan xehetasun hauek adierazi behar dira:

      1. ¿ Matrikulen zenbatekoagatik aurreikusitako diru-sarreren ebaluazioa.

      2. ¿ Erakunde publiko edota pribatuen laguntzak eta dirulaguntzak.

      3. ¿ Ikasturtea hasi aurretik graduatu ondoko titulazioaren BGUn dagoen kredituaren soberakina.

      4. ¿ Aurreikusitako beste diru-sarrera batzuk.

    2. Gastuen aurrekontuan kontzeptu hauek adierazi behar dira:

      1. ¿ EHUko irakasleen ordainsaria.

      2. ¿ Hizlari eta kanpoko irakasleentzat aurreikusitako ordainsaria.

      3. ¿ Gastu orokorretarako prezio publikoen zenbatekoaren gaineko % 10eko atxikipena. Berezko tituluen kasuan, atxikipen hori sekula ez da izango kreditu eta ikasleko 4,50 euro baino txikiagoa. Ikasketa osagarrietan, halaber, emandako dirulaguntzen zenbatekoari gastu orokorren % 10 atxikiko zaio.

      4. ¿ Gainerako gastu orokorrak.

  1. ¿ Gobernu Kontseiluak, Graduatu ondoko Ikasketen Azpibatzordeak txostena egin ondoren, EHUko berezko tituluak lortzeko ikastaroen eskaintza onartu eta ekaina baino lehen argitaratuko du, urtero.

  2. ¿ Ikastaroak errepikatuz gero, ikastegiek, sailek eta institutuek aurrera jarraitzen dutela ziurtatu eta aurrekontua aurkeztu beharko dute, hasierako proiektuarekiko aldeak adierazita, gero ezartzen denari jarraiki.

  3. ¿ Dena den, ikastaroak errepikatzeko Graduatu ondoko Azpibatzordearen aldeko balioespen-txostena behar da. Balioespen horretan ikastaroaren aurreko edizioen txostena kontuan hartuko da eta, orobat, akademi eta gizarte aldetik egokia den ala ez aztertuko da. Gizarte Kontseiluak balioespen positiboa egin behar du, eskumena duen alorretan. Luzapena Doktorego Azpibatzordeak onartuko du, zuzenean.

  4. ¿ Unibertsitateko ikasketa osagarriak lortzeko ikastaroak Doktorego Azpibatzordeak onartu behar ditu.

  5. ¿ Behin proposamena onartuta, aldaketak Doktorego Azpibatzordeak baimendu behar ditu, espresuki. Ikasketa-planen aldaketak matrikula egin baino lehen jakinarazi eta baimendu behar dira.

  1. ¿ Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legeko 80.b artikuluari jarraiki, berezko tituluen kalitatea ebaluatu eta egiaztatu egin behar da, eta hori dagokion agentziak egingo du.

  2. ¿ Ebaluazioaren emaitzak kontuan hartuko dira berezko titulua abian jartzeko edota berritzeko eskarian.

  1. ¿ Berezko tituluak eskuratzeko ikasketetan, Ikasketa Planeko kredituen % 30, gutxienez, EHUko irakasleen esku egongo da. Ohiz kanpo, Akademi Zuzendaritzak portzentaje hori murrizteko proposamen justifikatua aurkez diezaioke Doktorego Azpibatzordeari, aztertu eta onar dezan.

  2. ¿ Arduraldi osoa duten EHUko irakasleek gehienez 10 kreditu egin ditzakete ikasturtean, Unibertsitateko berezko ikasketetan. Arduraldi partziala duten irakasleek, berriz, 5 kreditu.

  3. ¿ Zuzendaritza-lanak kredituak medio balioetsi behar dira proposamenean eta aurrez aipatu gehieneko kopurua eskola- eta zuzendaritza-kredituen batura izango da. Ezin da graduatu ondoko edo graduko ikasketa bat baino gehiago zuzentzeko ardura hartu. Zuzendaritza-lanak gutxienez 3 kreditu izango ditu.

  4. ¿ Behin proposamenak onartuta, Graduatu ondoko Ikasketen eta Etengabeko Formazioaren Unitateak sailei jakinaraziko die irakasleek berezko tituluetan ze lanordu dituzten.

  5. ¿ Ikasketa horietan irakasle edo zuzendari lana duten irakasleek, bai unibertsitatekoek bai kanpokoek, ezingo dute ikastaroan matrikulatu.

  1. ¿ Akademi zuzendariak dauzkan funtzioen berri eman behar dio 5.7 artikuluan aipatu Akademi Batzordeari; akademi zuzendariaren funtzioak hauek dira:

    1. ¿ Titulazioa emateko proposamena aurkeztea.

    2. ¿ Azken txostena egitea.

    3. ¿ Ikasketa horien gaineko gai guztiak Doktorego Azpibatzordeari aurkeztea.

    4. ¿ Ikasketetan parte hartzen duten irakasleen irakaskuntza ziurtatzea, dagokion saileko zuzendariaren oniritziarekin.

    5. ¿ Aurrekontua kudeatzea, arautegi honetako IV. kapituluan ezarritakoari jarraiki.

    6. ¿ Hala badagokio, ikasleen praktika-programaz arduratzea.

    7. ¿ Ikasketek behar bezala funtziona dezaten premiazkoak diren gainerako lan guztiak egitea.

  1. ¿ EHUko irakasleen ordainsariek, 5.9.b artikuluan zehaztutakoari jarraiki, 1450/1989 Errege Dekretuak aldatutako 1930/1984 Errege Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako mugak beteko dituzte.

  2. ¿ Aurreko paragrafoan aipatu mugak kalkulatzeko, batu behar dira graduko, graduatu ondoko eta ikasketa osagarrietako tituluetan irakasteagatik urtean jasotako ordainsariak eta ekitaldi berean Unibertsitateen 6/2001 Lege Organikoko 83. artikuluaren babesean egindako kontratuei dagozkien ordainsariak.

  3. ¿ EHUko irakasleek graduko, graduatu ondoko eta ikasketa osagarrietako tituluen kargura diru-sarrerak jaso ditzakete arduraldi-erregimenaz gaindi irakaskuntza ofizialetan egindako kredituengatik.

    Arduraldi-erregimena beteta ez duten graduko eta graduatu ondoko berezko tituluetako irakasleek dagozkien kredituetarako aurreikusitako ordainsarien erdia jasoko dute, arauzko edo kontratuko irakaskuntza-zeregina osatu arte; ordainsariaren beste erdia EHUrena izango da.

  1. ¿ Administrazio-lanak ikastegi, sail edo institutuari atxikitako Administrazioko eta Zerbitzuetako langileek egingo dituzte, dauzkaten lanpostuei dagozkien gainerako lanekin bateratuta; edo, bestela, Graduatu, ondoko Ikasketen eta Etengabeko Formazioaren Unitateak, ahal duen heinean.

  2. ¿ Unibertsitateko Gerentzia medio langileak kontratatu daitezke; Gerentziari dagokio langileak aukeratzea eta kontratuak formalizatzea. Kontratazio-gastuak berezko tituluen aurrekontuen kargura izango dira.

Arautegi honek erregulatutako ikasketak unibertsitateak finantzatuko ditu beti; proposamenean diru-sarreren eta gastuen arteko oreka adierazi behar da.

Ekonomia kudeatzeko lanek EHUn indarrean dagoen araudia eta datozen artikuluetako zehazpenak bete behar dituzte.

  1. ¿ Ekonomi alorra kudeatzeko, berezko titulu bakoitzak Baimendutako Gastuen bere Unitatea eduki behar du, araudi orokorrari jarraiki.

  2. ¿ BGUaren irekiera Graduatu ondoko Ikasketen eta Etengabeko Formazioaren Unitatea medio bideratuko da, argi dagoenean titulazioa eman egingo dela. BGU hori BGU organiko baten mendekoa izango da, titulazioa proposatu duen ikastegi, sail edo institutuari dagokiona. Organo proposamengile bat baino gehiago badago, antolatzaileek erabakiko dute titulazioaren BGUa ze BGU organikoren mendekoa izango den.

  3. ¿ BGUko arduradun nagusia tituluaren akademi zuzendaria izango da eta bigarren arduraduna berezko tituluaren akademi zuzendaritzaren erantzule den ikastegi, sail edo institutuko zuzendaria. Proposamengile bat baino gehiago egonez gero, Akademi Batzordeko lehendakaritza daukan ikastegi, sail edo institutuko zuzendaria izango da. Bi karguak pertsona berak badauzka, bigarren arduraduna saileko idazkaria izango da.

  4. ¿ BGUak administrazioaren kabuz itxiko dira titulazioa ondoz ondoko bi urtetan berritzen ez bada edo ixtea erabakitzen bada.

  5. ¿ Unibertsitateko ikasketa osagarrietan, BGU programa espezifiko bat jarriko zaion sail, ikastegi edo institutu proposamengilearen orokorra izango da. Iraupenagatik (sei hilabete baino gehiago) edo funtsen bolumenagatik hala komeni denetan, aldi baterako BGU bat irekitzea eska daiteke.

Argi dagoenean titulazioa eman egingo dela, eta proposamenean agertzen den aurrekontuari jarraiki, BGUari aurrekontu-kreditua eman ahal izango zaio, aurreikusitako matrikulen zenbatekoa, hain zuzen, 5.9.b artikuluan zehaztutako gastu orokorren atxikipenean murriztua. Horretarako, Graduatu ondoko Ikasketen eta Etengabeko Formazioaren Unitateak aurkeztutako aurrekontuaren kopia bidaliko du Kontularitza Zerbitzuari, ados dagoela adierazita.

  1. ¿ Matrikulengatiko diru-sarrerak Campusean horretarako jarritako kontuan egingo dira eta jarduera horiek eragiten dituzten gastuak zuzenean finantzatzeko izango dira, aurkeztutako aurrekontuari jarraiki.

  2. ¿ Matrikulak egiteko epea bukatutakoan, Graduatu ondoko Ikasketen eta Etengabeko Formazioaren Unitateak likidazioa egingo dio Kontularitza Zerbitzuari, titulazio bakoitzean aurreikusitako aurrekontuaren aldean izandako diru-sarrera adierazita, aurrekontu-kreditua egokitze aldera. Helburu berarekin, jakinaraziko dira ez ordaintzeagatiko matrikulen ezabatzeak eta matrikulen prezioaren bueltatzeak. Ordaindutako zenbatekoak diru- sarrera kontabilizatu ondoren bueltatu behar badira eta tituluaren aurrekontuan eragina izan bazuten, bueltatzea tituluen arduradunek egingo dute, haien aurrekontuaren kontura.

  3. ¿ Ikasketa osagarrien matrikuletako diru-sarrerak kasu bakoitzean zehazten den BGUaren banku-kontuan egingo dira eta ikasketa horiek emateko gastuak ordaintzeko izango dira.

  1. ¿ Berezko tituluetako zuzendaritzak erakunde publiko edo pribatu batek dirulaguntza emango duenaren berri izaten duenean, Graduatu ondoko Ikasketen eta Etengabeko Formazioaren Unitateari jakinaraziko dio berehala eta dirulaguntza horren dokumentazio formala aurkeztuko du.

  2. ¿ Graduatu ondoko Ikasketen eta Etengabeko Formazioaren Unitateak dokumentazio hori Kontularitza Zerbitzura bidaliko du eta han aurrekontu-kreditua hornituko dute.

  3. ¿ Azkenean dirulaguntza jasotzen ez bada, kreditua dirulaguntza horrekin hornitutako kredituari kenduko zaio edo, bestela, matrikulekin hornitutako kredituari.

  1. ¿ Superabita izanez gero, hurrengo ikasturtean aplikatu ahal izango da, soberakin gisa.

  2. ¿ Titulazioren bat desagertzen bada, superabitaren zenbatekoa ikasketak antolatu dituen ikastegi, sail edo institutuarentzat izango da. Horregatik, ikasketen arduradunak egoeraren berri eman behar dio Graduatu ondoko Ikasketen eta Etengabeko Formazioaren Unitateari, BGUa ixteko eta aurrekontu-kreditua transferitzeko.

Ikasketen prezio publikoak eta ziurtagirien, nortasun-txartelaren eta titulu-eskariaren tarifak Gizarte Kontseiluak jarriko ditu, Gerentziak txostena egin ondoren.

  1. ¿ Unibertsitateko graduko, graduatu ondoko eta ikasketa osagarrietako tituluak emateko gastuak matrikulen eta dirulaguntzen sarrerekin eta aurreko ikasturteetako soberakinekin ordaindu behar dira. Gastuak kudeatzeko Unibertsitateko arau orokorrak bete behar dira, honako hauek kontuan hartuta:

    1. ¿ Gastu orokorretarako prezio publikoen zenbatekoaren gaineko % 10eko atxikipena aplikatuko da. Berezko tituluen kasuan, atxikipen hori sekula ez da izango kreditu eta ikasleko 4,50 euro baino txikiagoa.

    2. ¿ Ikasketa osagarrietan, halaber, emandako dirulaguntzen zenbatekoari gastu orokorren % 10 atxikiko zaio.

    3. ¿ EHUko irakasle eta administrazioko langileei, eskolak emateagatik eta gestio administratiboak egiteagatik, nomina bidez ordainduko zaie, indarrean dagoen araudi espezifikoari jarraiki.

    4. ¿ EHUtik kanpoko irakasleei ordainduko zaie atxikipena momentuan indarrean dagoen PFEZren kontura aplikatuta.

    5. ¿ Unibertsitateko berezko tituluen eta ikasketa osagarrien finantzaketa medio eskuratutako material inbentariagarria EHUren ondare izango da.

3 artikuluan aipatzen diren hitzarmenez gain, ikasleek praktikak egiteko, finantzaketa lortzeko, lokalak erabiltzeko eta egoki irizten zaion beste edozein helburutarako hitzarmenak izenpetu daitezke.

  1. ¿ Hitzarmenak harpidetzea onartzeko eskumena Akademi Antolakuntza eta Doktoreko Batzordeko Doktoreko Azpibatzordeak dauka. Hitzarmenek bat etorri behar dute horretarako ezartzen diren ereduen edukiekin eta, betiere, ez dute oztopatuko hurrengo paragrafoan datorrena.

  2. ¿ Hitzarmena graduatu ondoko tituluaren proposamenarekin batera bideratzen bada, Gobernu Kontseiluari aurkeztuko zaio, dena batera onartzeko.

  3. ¿ Graduatu ondoko Ikasketen eta Etengabeko Formazioaren Unitateak hitzarmenak bideratzeko beharrezkoak diren txostenak eskatuko ditu.

  1. ¿ Akademi Antolakuntza eta Doktorego Batzordeko Doktorego Azpibatzordeak hitzarmenak onartu ondoren, ikasketak proposatu dituen organoko ordezkariak sinatu egingo ditu, arautegi honetan ezarri bezala; dena den, komeni bada, Unibertsitateko goi mailako agintariek ere parte hartuko dute sinaduran. Ohiz kanpo, Doktorego Azpibatzordeak tituluaren arduradun den irakasleari eman diezaioke hitzarmena sinatzeko baimena.

  2. ¿ Hitzarmena parte hartzen duten alderdi bakoitzeko ale bana sinatu behar da; bi ale sinatzaileentzako izango dira. EHUri dagokion alea arautegiak aurreikusitako lekura igorriko da.

Hautagaiek I. kapituluan adierazitako baldintza orokorrak bete behar dituzte, baita ikasketa bakoitzerako jarritako baldintza espezifikoak ere. Eskaria ikasketak ematen dituzten sail, institutu edo ikastegiko Idazkaritzan aurkeztu behar dira, bakoitzak zehaztutako epean.

  1. ¿ Ikastegi, sail eta institutuek, ikasleak aukeratzeko eta hartzeko prozesua bukatu ondoren, onartutakoen zerrenda eta matrikula-egunak bidaliko dizkiote Graduatu ondoko Ikasketen eta Etengabeko Formazioaren Unitateari, aipatu bulegoan eta Campusetako Errektoreordetzetan matrikulak egin ditzaten.

  2. ¿ Ikasketa osagarrien matrikula ikasketak antolatu dituzten ikastegi, sail eta institutuetako Idazkaritzan egingo da.

  1. ¿ Prezio publikoetan salbuespenak eta murrizketak egingo dira, bakarrik, eskumena duen organoak hala agintzen badu.

  2. ¿ Titulua ikasturte bat baino gehiagotan lortzeko antolatua badago, matrikula urtero egin beharko da eta ikasturte horretan ematen diren kredituei dagokien zenbatekoa ordaindu beharko da.

  3. ¿ Matrikularen zenbatekoa bi epetan ordaindu daiteke, bakoitzean zenbatekoaren erdia. Epe horiek Doktorego Azpibatzordeak jarriko ditu.

  1. ¿ Aurkeztutako matrikulak behin-behinekoz onartuko dira eta, aurretik, arautegi honetako I. kapituluko baldintzak betetzen direla egiaztatuko da. Matrikula aurkeztu eta hiru hilabetera, Graduatu ondoko Ikasketen eta Etengabeko Formazioaren Unitateak ez badu onarpenaren kontrako jakinarazpenik egin, matrikula baliozkotzat joko da. Matrikula bertan behera uzteko erabakiak arrazoitua behar du izan; erabakiaren kontra gorako errekurtsoa jar daiteke, EHUko errektorearen edo hark eskuordetutako agintariaren aurrean.

  2. ¿ 29. artikuluko 3. atalean zehaztutako epean prezio publikoak ordaintzen ez badira, matrikula baliogabetu egingo da. Halaber, interesatuak hala eskatuz gero, matrikula bertan behera utziko da; kasu horretan, ordaindutakoa bueltatuko da ikasturtea hasi ez bada bakarrik.

  3. ¿ Matrikula formalizatzeko baldintzetakoren bat ez bada betetzen, matrikula artxibatu egingo da, interesatuak hala eskatuz gero. Interesatuak erantzunik ematen ez badu, eskariari uko egin diola ulertuko da, ebazpena egin ondoren.

  4. ¿ Arautegi honetan erregulatutako ikasketetan matrikulatutako pertsonak EHUko ikasletzat hartuko dira, xede guztietarako.

Ikasketa hauek ez direnez sartzen eskola aseguruaren aplikazio-eremuan, akademi zuzendariak polizak izenpetu beharko ditu, berezko tituluko aurrekontuaren kargura.

  1. ¿ Graduko eta graduatu ondoko berezko tituluak lortzeko ikasketetako irakasgaiak aurretik egindako beste ikasketa batzuekin baliozkotzea berezko tituluko Akademi Batzordeak erabakiko du, Graduatu ondoko Azpibatzordeak ezarritako araudiari jarraiki.

  2. ¿ Akademi Batzordearen erabakien kontra gorako errekurtsoa jar daiteke EHUko Doktorego Azpibatzordearen aurrean, jakinarazpena jaso eta hilabete baten buruan.

  3. ¿ Irakasgaiak baliozkotuz gero, ikasleek Unibertsitateko Gizarte Kontseiluan Gerentziak proposatutako ezarritako baliozkotze eskubideak ordaindu behar dituzte.

  1. ¿ Berezko titulua lortzeko, tituluari dagozkion ikasketak eta jarduera ekonomikoak gainditu behar dira, ebaluazio-prozesuaren bitartez. Eskoletara bertaratzearekin bakarrik ezin da titulua lortu.

  2. ¿ Ebaluazioa egiteko irizpideak tituluaren proposamenean zehaztuko dira. Kalifikazioa kreditu guztien gainekoa izango da: "Gai", "Ez-gai" eta "Aurkeztu gabe". Irakasgaiak ezin dira partzialki gainditu. Tituluetako gutxieneko kredituak gainditzeko deialdi bakarra dago eta ez dago dispentsarik, salbu Doktorego Batzordeak baimen zehatza ematen badu.

  3. ¿ "Bikaintasun aipamena" ikasleen % 20ak bakarrik izan dezake; aipamen hori ikasleen tituluan agertuko da.

  4. ¿ Bi mailatan (espezialista eta masterra) egituratutako ikastaroetan, ikasleei bitarteko titulazioan lortutako kredituak finkatuko zaizkie, goi mailakoa lortze aldera.

  5. ¿ Urte askotako titulazioetan, ikasturte bakoitzean azken ebaluazioa egin daiteke. Gainditzen dutenei ebaluazio partzial hori finkatu egingo zaie eta hurrengo edizioetan kreditu horiek aintzat hartzeko aukera izango dute, titulazioa lortze aldera.

  6. ¿ Kalifikazioak berrikusiko dira gero ezartzen diren arauei jarraiki.

  1. ¿ Txosten teknikoan aurrekontua bete dela adierazi eta aurrekontu horren egoera ekonomikoa zertan den azalduko da; txostenak hauek eduki behar ditu, nahitaez:

    1. ¿ Aurrekontuaren behin betiko likidazioa.

    2. ¿ Ondasunen inbentarioa.

    3. ¿ Baliabide ekonomikoen kudeaketari buruzko txosten zehatza.

  2. ¿ Datu akademikoei dagokienez, adieraziko dira, besteak beste, hauek: ikasketen egutegia, ikasketen helburuen betetze-maila, ikasle-kopurua, galdeketen emaitzak, egindako ebaluazio-mota eta, hala badagokio, bertaratze-ziurtagiriak emateko baldintzak.

Dauden titulazioek, bukatu arte, baimentzeko baliatutako araudiak bete behar dituzte; hurrengo edizioetan, ordea, arautegi honetara egokitu beharko dituzte.

Aurreko zirkular, xedapen eta ebazpenek ez dute indarrik, arautegi honetan zehaztutakoari kontra egiten dieten kasuetan.