Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2006ko urriaren 6koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, medikuntza eta odontologia fakultatearen arautegia EHAAn argitara dadila agintzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 216
  • Hurrenkera-zk.: 5604
  • Xedapen-zk.: 199
  • Xedapen-data: 2006/10/06
  • Argitaratze-data: 2006/11/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Unibertsitateak bere araubide propioa dauka erakundea antolatzeko, bere interesen defentsan aritzeko balio diona, Konstituzioak 27.10. artikuluan onartzen duen unibertsitateen autonomiatik eratorria. Araubide horri atxikita dago bere arauak egiteko erakundeak daukan ahalmena.

Ahalmen horrez baliatuta, Unibertsitateak bere Estatutuak dauzka, erakundearen antolaketaren ezaugarri berezi diren arlo eta organoak erregulatzen dituzten oinarrizko arauak. Eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Estatutuetako 189. artikuluak dio ikastegi bakoitzak bere arautegia izango duela, Ikastegi Batzarrak egin eta Gobernu Kontseiluak onartu beharko duena.

2004ko martxoaren 12an argitaratu zen EHAAn otsailaren 25eko 3/2004 Legea, Euskal Unibertsitate Sistemarena. Eta Lege horrek dio, 10. artikuluko bigarren atalean antolaketaren eta jarduteko moduaren gainean unibertsitate publikoko gobernu-organoek emandako estatutuak eta arauak, baita horien gaineko aldaketak eta orokorrean aplikatzekoak diren xedapenak ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla, eta ez direla indarrean jarriko harik eta testuak oso-osorik argitaratu arte.

Gobernu Kontseiluak, bi mila eta seiko urriaren bosteko bileran, Medikuntza eta Odontologia Fakultatearen Arautegia onartzea erabaki zuen.

Aipaturikoa kontuan hartuta, eta Euskal Unibertsitate Sistemaren 3/2004 Legeko 10. artikuluko bigarren atala betetzeko, ondokoa

Medikuntza eta Odontologia Fakultatearen arautegi honen xedea da UPV/EHUko Estatutuetara, hain zuzen ere ikastegiei buruz 185-191. artikuluetan zehaztutakora, egokitzea (Estatutuok abenduaren 23ko 322/2003 Dekretuaren bidez onartu ziren; 2004ko urtarrilaren 12ko EHAA).

  1. – Medikuntza eta Odontologia Fakultatea Euskal Herriko Unibertsitateko ikastegia da, I. eranskinean jasotako titulu akademikoak lortzera bideratutako ikasketen arduraduna.

    Fakultateko kideek dekanotza taldeari kexuak agertu edo erreklamazioak edo iradokizunak egin ahal izango dizkiote, betiere, idatziz eta UPV/EHUko Erregistro Orokorrean aurkeztuta.

  2. – Bestalde, Medikuntza eta Odontologia Fakultatearen helburu nagusi da medikuntzaren, odontologiaren eta antzeko zientzietan oinarrizko ikerketa eta ikerketa aplikatua bultzatzea.

  3. – Egoitza UPV/EHUk Leioan daukan campusean dauka. Sarriena auzoa, z.g. 48940.

  4. – Medikuntza eta Odontologia Fakultateko ikasketak honela daude banatuta: oinarrizko irakaskuntza eta klinikakoa.

  5. – Sailak dira fakultateko ikerketa eta irakaskuntza antolatu eta garatzeko oinarrizko organoak.

  6. – Honakoak dira Medikuntza eta Odontologia Fakultateari atxikitako sailak:

    • Zelulen Biologia eta Histologia.

    • Kirurgia, Erradiologia eta Medikuntza Fisikoa.

    • Dermatologia, Oftalmologia eta Otorrinolaringologia.

    • Medikuntza eta Kirurgia Espezialitateak.

    • Estomatologia.

    • Farmakologia.

    • Fisiologia.

    • Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia.

    • Medikuntza.

    • Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoa.

    • Neurozientziak.

    • Pediatria.

  7. – Medikuntza eta Odontologia Fakultatean honako sailek ematen dituzte eskolak:

    • Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia.

    • Ingeles eta Aleman Filologia.

    • Euskal Filologia.

    • Fisika Teorikoa eta Zientziaren Historia.

  8. – Fakultateak honako zerbitzu nagusiak daude: Mikroskopia, Abeltegia eta Ikerketa Ekipoen Mantentze Lanak.

  9. – Medikuntza eta Odontologia Fakultatearen anagrama II. eranskinean ageri dena da.

Medikuntza eta Odontologia Fakultatea honako hauen bidez arautuko da: indarreko legeria, UPV/EHUko Estatutuak, arautegi hau, eta aplika dakizkiekeen gainerako arautegiak.

Hauek dira fakultateko kideak:

  1. Ofizialki ikastegiari atxikita dauden irakasle guztiak.

  2. Ikastegian irakasten diren titulazio eta ikasketa ofizialetan matrikulatuta dauden ikasle guztiak.

  3. Fakultateari atxikitako administrazio eta zerbitzuetako langileak.

    Ikastegira lotuta egongo dira, baina kide izateke, ikastegiari atxikita egon gabe bertan eskolak ematen dituzten irakasleak, ikastegian egoitza daukaten sail edo institutuetako ikertzaileak eta administrazio eta zerbitzuetako langileak, eta ikastegian zerbitzuak ematen dituztenak.

Hauek dira fakultatearen eginkizunak:

  1. Bai irakaskuntzari eta bai gestioari dagokionez, fakultateari dagozkion UPV/EHUko titulu akademiko ofizialak edo berezkoak antolatzea, bai eta bestelako espezializazio ikastaro, etengabeko prestakuntzako edo unibertsitate nahiz kultur hedakuntzako ikastaroak ere.

  2. Urtero irakats eskaintza egitea UPV/EHUko ikasketa programazioaren arabera, bai eta ikasturte bakoitzerako ikasketa planak ere, titulazio bakoitzean eskolak ematen dituzten sail guztiekin koordinazioan.

  3. Titulazioetako ikasketa planak onestea edo aldatzea proposatzea. UPV/EHUko beste organo batzuek halakorik proposatzen dutenean eta horrek fakultatean eragina duenean, ikasketa planak onesteko edo aldatzeko prozesuetan parte hartzea.

  4. Medikuntza eta Odontologia Fakultatean ematen diren titulazioen funtzionamendu orokorra ebaluatzea.

  5. Irakasleek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek euren eginbeharrak betetzen dituztena jagotea.

  6. Ikasketa espezializatuak antolatzea eta sailen jarduera koordinatzea horretarako.

  7. Aurrekontuak gestionatzea, eta jarduerak osatzeko beharrezko diren baliabideak administratzea eta langileak gidatzea.

  8. Fakultatearen urteroko plana garatu eta betetzea.

  9. Urteko memoria egitea.

  10. Hizkuntza plangintza orokorra fakultatera egokitzea eta garatzea eta, fakultateak dituen eskumenen eta eginkizunen babesean, UPV/EHUko bi hizkuntzen erabilera normal eta ofiziala bermatuko du.

  11. Etengabeko hobekuntza bultzatzea, eta langileen trebetasun pedagogikoa nahiz prestakuntza eguneratzea.

  12. EHUko gainerako organoei eginkizunak betetzen laguntzea.

  1. Zientzia, teknika, arte eta giza zientzien arloko jarduerak bultzatzea, eta espezializazio nahiz unibertsitate hedakuntzarako ikastaroak sustatzea.

  2. Legeak, estatutuek edo unibertsitate-arautegiak bere gain uzten dituzten gainerako eginkizun guztiak.

  1. – Honako hauek dira Medikuntza eta Odontologia Fakultateko gobernu, ordezkaritza eta administrazio organoak: Fakultateko Batzarra, dekanoa, dekanordeak, idazkari akademikoa eta administratzailea.

  1. – Klinikako ikasketak honako ataletan ematen dira: Bizkaiko Campusean, Basurtuko Ospitalean eta Gurutzetako Ospitalean; Gipuzkoako Campusean, Donostia Ospitalean; eta Arabako Campusean, Txagorritxu Ospitalean.

  2. – Klinikako ikasketen atal bakoitzak koordinatzaile bat izango du: atal horri atxikitako irakasleetako bat izango da edo, bestela, bertan eskolak ematen dituen irakasleetako bat. Ataleko irakasleek hiru kide proposatuko dituzte eta ondoren, dekanoak izendatuko du.

  3. – Honakoak izango dira ataleko koordinatzailearen eginkizunak:

    1. Dekanoaren ordezkari izango da atalean, eta dekanoak eskumenak eskuordetu ahal izango dizkio.

    2. Atalaren eleduna izango da Fakultateko Batzarrarekiko eta dekanoarekiko harremanetan.

    3. Ataleko irakaskuntza koordinatuko du, Akademia Antolakuntzako Batzordearekin eta ikasleek atalean dituzten ordezkariekin elkarlanean.

    4. Atalari egindako gestioen berri emango dio, bai eta dekanotzak edo beste erakunde akademiko batzuek emandako arautegiena ere.

    5. Atalean arautegi akademikoak zorrotz betetzen direla zainduko du.

  4. – Fakultateko aurrekontuetan bereizita agertuko dira atalei dagozkien zatiak. Atalen esku utzi ahalko dira tramite administratiboak eta aurrekontu gestioak, baldin eta Fakultateko Batzarrak eta Campuseko Errektoreordetzak horretarako baimena eman badute.

Honako hauek dira kide anitzeko gobernu organoak: Fakultateko Batzarra eta ikastegian sortutako batzorde guztiak, erabakiak hartzeko berezko eskumena dutenak zein eskumen hori eskuordetuta dutenak.

  1. – Hauek izango dira Ikastegiko Batzarraren osakideak: dekanoa, idazkari akademikoa, ikastegiko administratzailea eta 51 kide Fakultateko taldeen artean aukeratuak eta era honetara banatuak:

    • Irakasle titularrak eta katedradunak: 26.

    • Ikasleak: 10.

    • Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonala: 6.

    • Irakasle kontratatuak 9.

    • Guztiak: 51.

  2. – Dekanordeak, batzarreko berezko kide dira. Ikastegiko atalei atxikita dauden ataletako koordinatzaileak batzarreko kide izango dira, eta hitza eta botoa izango dute. Ikastegiari atxikita ez dauden ataletako koordinatzaileek, berriz, bileretan parte hartu ahal izango dute, eta hitza izango duten arren, ez dute botorik izango.

    Dekanoak, dekanotza taldeko kideen izendapenak proposatzean, honako hau bete beharko du: Fakultateko Batzarreko kideen % 51 irakasle funtzionarioak izan daitezela.

  3. – Fakultateko Batzarreko kide hautatuak lau urterik behin aldatuko dira. Salbuespena ikasleen ordezkariak izango dira, horiek urtero aldatuko baitira.

  4. – Fakultateko Batzarreko kideak hautatzeko Estatutuek xedatutakoa eta UPV/EHUko Hauteskunde Arautegi Orokorrean zehaztutako prozedura bete beharko da.

  1. – Fakultateko Batzarra da kide anitzeko ohiko gobernu organoa fakultatean.

  2. – Fakultateko Batzarrak ikastegiaren bizitza akademikoan eragina daukaten oinarrizko erabaki guztiak hartu behar ditu, eta batez ere honakoak egin:

    1. Fakultatearen arautegia prestatu eta Gobernu Kontseiluari proposatzea, hark onar dezan.

    2. Dekanoa hautatzea.

    3. Gobernu-organoei fakultateko irakasleen eta administrazio eta zerbitzuetako langileen plantillako beharrizanak aurkeztea.

    4. Unibertsitateko planetan biltzen diren helburuak fakultatera egokitzeko plana onartzea.

    5. Fakultateko Batzarrak ohiko bileran eztabaidatu eta bozkatuko ditu urteko memoria, eginkizun plana eta urteko txosten ekonomikoa. Dokumentu horiek dekanoak aurkeztuko ditu bileran. Memoria eta eginkizunen plana behin onartuta, campuseko batzarrari eta Gobernu Kontseiluari bidaliko zaizkio, jakitun egon daitezen.

    6. Hizkuntza normalkuntzako planak betetzeko eta planoi jarraipena egiteko ikastegiak dauzkan premien memoriak aurkeztea Campuseko Errektoreordetzari, hark errektoreari edo, hala dagokionean, Gobernu Kontseiluari bidera diezazkion.

    7. Fakultateari atxikitako irakasle lanpostuen eskariez iritzia ematea.

    8. Ikasketa planak eta euren aldaketak egin eta proposatzea Gobernu Kontseiluari, bai eta titulazioak ezarri, aldatu eta kentzeko proposamenak ere.

    9. Irakasteko behar diren azpiegituren planak edo irakaskuntzan nahiz ikerkuntzan sortutako bestelako premien planak aztertu eta onartzea, kontuan hartuta ikastegiari atxikitako sailen iritzia.

    10. Ikastegiak eskaintzen dituen ikasketen kalitatea aldiro ebaluatuko dena bermatzea, eta unibertsitatearen zerbitzu publikoa hobetzeko neurriak proposatzea.

    11. Bere zereginak betetzeko egoki diren batzordeak eratzea.

    12. Irakasleen eta ikasleen ordezkaria izendatzea Campuseko Batzarrerako. Ikasleen ordezkaria izendatzeko proposamena fakultateko Ikasleen Kontseiluak egingo du.

    1. Fakultateak, beharrezkoa izanez gero, bere esker ona adierazteko erabiliko dituen moduak zabaldu eta arautzea.

    2. Fakultateko Batzarrari dagokio fakultatean sailak sortu, aldatu edo kentzeko txostena Gobernu Kontseiluari aurkeztea.

    3. Estatutuek eta beroriek garatzen dituzten arauek bere gain uzten dituzten gainerako eginkizun guztiak, edo UPV/EHUko beste gobernu organoek eskuordetzen dizkionak.

Honakoak izango dira Batzorde Iraunkorreko kide: dekanoa edo hark bere ordez izendatzen duen dekanordea, eta Fakultateko Batzarreko hamar kide, talde bakoitzak bere kideen artetik aukeratuak eta kontuan izanda taldeek Fakultateko Batzarrean duten banaketa bera izan behar dutela batzorde honetan, hau da:

  • Irakasle titularrak eta katedradunak: 5.

  • Ikasleak: 2.

  • Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonala: 1.

  • Irakasle kontratatuak: 2.

    1. – Fakultateko Batzarrak Batzorde Iraunkorrari eskuordetu ahal izango dizkio bere eginkizunak. Edozelan ere, Fakultateko Batzarrak ezin izango ditu eskuordetu UPV/EHUren Estatutuetako 276. artikuluko lehen ataleko a), b), i), eta j) paragrafoetan aipatutako eginkizunak.

    2. – Fakultateko Batzarreko berezko kideek Batzorde Iraunkorraren bileretan parte hartu ahal izango dute, hitz egiteko eskubidea baino izango ez duten arren. Edozelan ere, horrek ez die eragotziko batzordeko kide hautatu izango balira izango lituzketen eskubideei.

    3. – Batzorde Iraunkorreko hiru kideren ustez bilerako aztergaia garrantzia handikoa bada, eskaria egin ahal izango dute eztabaida eten eta Fakultateko Batzarra biltzeko deia egiteko, batzarrak erabaki dezan gai horren inguruan.

    4. – Batzorde Iraunkorrerako deia dekanoak egingo du, dekanoak berak bere kabuz edo batzordeko hiru kideren eskaerari jarraituz. Batzarreko idazkariak bideratuko ditu bilerarako deiak, aurrerapen nahikoaz eta, edonola ere, bilera baino gutxienez hiru egun baliodun lehenago.

  1. – Akademia Antolakuntzako eta Ikasketak Baliozkotzeko Batzordea Batzordearen burua dekanoa izango da, edo hark bere ordez izendatzen duen pertsona. Ikastegian irakasten diren titulazioetako irakasle eta ikasleen ordezkariek osatuko dute batzordea, Fakultateko Batzarrerako zehaztutako ehunekoetan, eta ez da izango beharrezkoa Ikastegiko Batzarreko kide izatea beste batzorde honetan aritzeko. Fakultateko zuzendaritzak bermatuko du fakultateko kasuan kasuko bulegoak aholkularitza teknikoa emango diola batzordeari.

    Akademia Antolakuntzako eta Ikasketak Baliozkotzeko Batzordeak, eskuordetuko zaizkion eginkizunez gain, ikasketak baliozkotzeko eta aukera askeko kredituak amortizatzeko ikasleek aurkeztuko dituzten eskariak ebatziko ditu, indarreko legeriari jarraiki. Batzorde horrek hartutako erabakien aurkako errekurtsoak aurkeztu ahal izango zaizkio errektoreari.

  2. – Euskarako Batzordea parte-hartze eta aholkularitza organoa izango da. Batzorde horren helburua izango da euskararen erabilera bultzatzea fakultatean, EHUren plangintza orokorrari jarraiki. Horrela, kontuan hartuta berdintasun eta kalitate baldintzak, euskararen normalizazioa sustatuko duten neurriak aztertu eta proposatuko dizkio ikastegiko batzarrari. Fakultateko AZPkoen eta bertan irakasten diren titulazioetako irakasle eta ikasleen ordezkariek osatuko dute batzordea, Fakultateko Batzarrerako zehaztutako ehunekoetan, eta ez da izango beharrezkoa Fakultateko Batzarreko kide izatea batzorde honetan aritzeko. Batzordeak euskaraz jardungo du.

  1. – Bileretarako deiak ohikoak eta ezohikoak izango dira.

  2. – Bileretarako deiak, oro har, ohikoak izango dira. Fakultateko Batzarrak ohiko bilera bi egingo ditu seihileko bakoitzean.

  3. – Ezohiko bilera egingo da bileran aztertuko den gaiak hala eskatzen duenean eta, halaber, arautegi aplikagarriak xedatutako kasuetan. Ezohiko bileretako aztergaien zerrendan ez dira agertuko aurreko akten onespena eta galde-eskeak izeneko aztergaiak.

  4. – Presazko bilerak ezohikoak izango dira eta deia gutxienez 24 ordu lehenago egin beharko da. Halakoetan, bilera egiteko arrazoia benetan premiazkoa dela onartu beharko da bileraren hasieran. Berresten ez bada, bilera bertan behera geratuko da besterik gabe.

  1. – Kide anitzeko organoetako buruek egin behar dute kasuan kasuko organoaren bilerarako deia.

    Dena dela, kide anitzeko organoko kideen % 25ek hala eskatzen badute, bilerarako deia egin beharko da. Bilera ezohikoa izango da eta gehienera ere zazpi egun balioduneko epean egingo da, eskaera egiten denetik hasita.

  2. – Bilerarako deia organoko idazkariak bideratuko du, denbora nahikoarekin eta, edonola ere, bileraren data baino hiru egun baliodun lehenago. Deialdian adieraziko da bilera non egingo den, zer ordutan, eta zeintzuk gai aztertuko diren bertan. Organoko kideek denboraz eskuratu beharko dituzte aztergaiei dagozkien dokumentuak eta, edonola ere, bileraren data baino 24 ordu lehenago.

  3. – Edonola ere, aztergaiak osatzen dituzten puntuak zehatz-mehatz jasoko dira deialdian. Puntu horien artean agertu beharko dira organoko kideen % 10ek, gutxienez, behar den garaian eta moduan eskatutakoak. Aztergaietan agertzen ez diren puntuei buruzko erabakirik ezingo da hartu; baina organoko kideen bi heren baino gehiago badaude bileran, eta botazioa eginda gehiengo osoak gaia premiazkoa dela uste badu, erabakia hartu ahal izango da.

  4. – Organoak jarduera daukan egoitzetan eta gainerako tokietan eman beharko da argitara deialdia, organoko kideei bilerarako deia egiten zaien egun berean, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

  1. – Kide anitzeko organoko kide izatea norberari dagokion ezaugarria da eta ezin da beste inoren gain utzi. Estatutuetako 228. artikuluan aipatutako egoeretan utziko dio organoko kide batek kide izateari.

  2. – Organoa behin eratuta, hutsik geratuko diren lekuak kasuan kasuko zerrendetako ordezkoek beteko dituzte. Aipatutako irizpideari jarraitu ondoren bete gabe geratzen den plaza-kopurua talde bateko kideen % 50 baino handiagoa edo organoko kideen % 30 baino handiagoa bada, hauteskunde partzialak egingo dira. Modu horretara hautatuak kide izango dira agintaldia amaitu arte.

  1. – Kide anitzeko organoetako kideek organoen bileretara joateko eskubidea eta joan beharra daukate, eta arautegi honek betearazten dizkien eginkizunak betetzekoa. Bileretara joanez gero, organoetako kideek ez dituzte unibertsitateko gainerako eginkizunak bete behar, baina kasuan kasuko organoek beharrezko neurriak hartu behar dituzte betebehar horiek bete egiten direla eta zerbitzua eman egiten dela bermatzeko.

  2. – Kide anitzeko organoetako kideek eskubidea dute beren eginkizunak aurrera eramateko beharrezkoa izan dezaketen dokumentazioa eta informazioa eskatu eta eskuratzeko. Eskaria, edonola ere, erregistroan aurkeztutako agiri bidez egin behar dute.

  1. – Kide anitzeko organoak balioz eratzeko beharrezkoa izango da kideen gehiengo osoa egotea bertan lehen deialdian; hori lortu ezean, kideen heren bat, gutxienez, bigarren deialdian. Lehen eta bigarren deialdiaren artean egon beharreko tartea 30 minutukoa izango da. Edonola ere, organoko burua eta idazkaria beti egon beharko dira edo, bestela, beren ordezkoak.

  2. – Botoa kide anitzeko beste kide baten esku utzi ahal izango da. Kide anitzeko organoko kide bakoitzak beste baten ordez baino ezin izango du eman botoa. Organoa eratzeko quorumari eta dekanoa aukeratzeko bozketari dagokienez, ez dira kontuan hartuko eskuordetutako botoak.

    Kideek idatziz adierazi behar dute botoa eskuordetu egin dutela, eta idatzi hori bilerako aktari erantsi behar zaio.

  3. – Organoak bigarren deialdian eratzeko beharrezko quoruma bozketa guztietan da beharrezkoa.

  1. – Kide anitzeko organoaren buruak bilera behar bezala gara dadila bermatuko du eta, horretarako arrazoirik egonez gero, bertan behera utzi ahal izango du.

  2. – Eztabaidak aztergaiei jarraituz egingo dira. Dena dela, beharrezkoa izanez gero, kide anitzeko organoak bileraren ordena aldatzea erabaki dezake, organoko buruak proposamena egin ondoren.

  3. – Organoko buruak, beharrezko ikusten badu, eztabaidaren denbora mugatu ahal izango du, bai eta gaiaren botazioa egin aurretik egon daitezkeen parte hartzeen kopurua ere.

  4. – Kide anitzeko organoetako kideek aktan agerrarazi ahal izango dute beren botoa eta horren azalpena. Azalpen hori idatziz eman beharko dute botazioa egitean. Unibertsitateko beste organo batzuei egindako proposamenak badira, kideen boto partikularrak beti agerraraziko dira haiekin batera.

  5. – Kide anitzeko organoko buruak organoko kide ez diren pertsonak gonbidatu ahal izango ditu bileretara, egoki deritzonean, aztergaietako punturen batekin zerikusia daukan iritzia edo informazioa kide anitzeko organoari eman diezaioten. Aktan jaso egingo da bileran gonbidatuak izan direla, botoa emateko eskubidea izan ez arren.

  1. – Erabakiak hartu ahal izateko, emandako boto baliodunen artetik gehiengo osoa behar izango da, estatutuek, arautegi honek edo gainerako lege-xedapenek beste gehiengoren bat eskatzen ez duten kasuetan izan ezik. Proposamen bakarra dagoenean, onartua izango da aldeko botoak kontrakoak baino gehiago badira. Bi proposamen daudenean, aldeko boto gehien lortzen duena onartuko da. Bi proposamen baino gehiago daudenean, emandako botoen gehiengo osoa lortzen duena onartuko da edo, horrela gertatu ezean, lehenengo botazioan boto gehien lortu dituzten bi proposamenen artean, bigarren botazioan boto gehien lortzen dituena.

    Berdinketa izanez gero, berriro egingo da botazioa; eta hala ere berdinketa izanez gero, organoko buruaren kalitate-botoak erabakiko du.

  2. – Botazioa isilpekoa izango da kide anitzeko organoko kideren batek eskatzen duenean. Dena dela, beti izango da isilpekoa pertsonei buruzkoa denean.

  3. – Aurkako botoa ematen dutenek edo abstenitu egiten direnak horretarako arrazoia azalduz gero, ez dute erantzukizunik izango kide anitzeko organoak hartutako erabakietan. Botazioa isilpekoa bada, interesatuak boto txartela emango dio organoko idazkariari botazioko unean eta, txartel horrekin batera, emandako botoaren arrazoia azaltzen duen testua. Boto txartela eta testua aktari erantsiko zaizkio.

  1. – Idazkariak bilerako akta egingo du. Aktak bileran bertan edo hurrengoan onartuko dira, eta hurrengo bilerako aztergaiei dagozkien dokumentuekin batera banatuko dira akten zirriborroak. Akta onartu ostean, idazkariak sinatu eta batzarraren buruak ontzat eman behar du.

  2. – Aktan nahitaez jasoko dira bilerara etorri direnen eta etorri ez direnen zerrenda; aztergaien zerrenda; bileraren tokia eta eguna; bileran aztertutako puntuak; botazioak (nola egin diren) eta emaitzak; hartutako erabakien edukia eta, egokitzat ikusiz gero, arrazoiaren azalpen laburra.

  3. – Aktan boto partikularrak ere jasoko dira, kide anitzeko organoko kasuan kasuko kideek hala eskatzen badute. Kide anitzeko organoko edozein kidek eskatu ahal izango du bere parte hartzea edo proposamena hitzez hitz jasotzeko aktan. Horretarako, idatziz aurkeztu beharko du testua, eskaera egin eta segituan edo, bestela, organoko buruak esango duen moduan.

  4. – Kide anitzeko organoko kideek aktan aldaketak egiteko proposamenak egin ahal izango dituzte akta onartzeko unean. Idazkariak egiaztatu egin behar ditu proposatutako aldaketak eta, gehiengoak aldeko botoa ematen badu, onartu egin behar dira.

  5. – Kide anitzeko organoa aldatu baino lehen bilera bat egin beharko da onartzeke dauden akta guztiak onartzeko. Bilera hori egitea ezinezkoa bada, akten zirriborroak bidali behar zaizkie kide anitzeko organoko kide zirenei, eta hamar egun balioduneko epea eman edukiari buruzko erreklamazioak egiteko. Ez bada aurkezten erreklamaziorik esandako epearen barruan, aktak onartutzat emango dira; erreklamaziorik aurkeztuz gero, kide anitzeko organo aldatuak egingo duen lehen bileran onartu beharko dira aktak.

  6. – Behin onartuta, fakultateko iragarki-oholean argitaratuko dira pertsonen intimitatea babestuta, eta ikastegiko kideek eskuratu ahal izango dituzte kontsultetarako ikastegiko dekanotzako idazkaritzan.

  1. – Idazkariak kide anitzeko organoak hartutako erabakien fede emango du eta ziurtagiriak egingo ditu.

  2. – Hartutako erabakiak argitara emango dira iragarki oholean, gehien dela hiru egun balioduneko epean eta pertsonen intimitatea babestuta. Organoaren buruak eta idazkariak ziurtatu beharko dute hartutako erabakiak argitara ematen direla eta gutxienez hilabete egongo direla argitaratuta jendaurrean. Izan ere, epe horren barruan egongo da aukera kasuan kasuko errekurtsoa aurkezteko errektoreari.

  3. – Aipatutakoaz gain, pertsonei buruzko erabakiak jakinarazi egin beharko zaizkie interesatuei. Erabakiek jakinarazpena egiten den unetik aurrera izango dute eragina. Jakinarazpenak Administrazio Prozeduraren Legean xedatutako moduan egin behar dira.

  1. – Kide anitzeko organoak hartutako erabakiek onartzen direnetik aurrera izango dituzte ondorioak, erabakian bertan beste ezer adierazi ez bada behintzat. Erabakiak publikoak dira eta unibertsitateko kasuan kasuko organoak jakinaren gainean jarriko dira.

  2. – Arautegi honetako 7. artikuluan aipatzen diren kide anitzeko organoek hartzen dituzten erabakien kontra gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio errektoreari, hilabeteko epean.

  1. – Dekanoa fakultateko gobernu, ordezkaritza eta administrazio organoa da.

  2. – Dekanoa fakultateari atxikitako unibertsitateko irakasleen kidegoetako arduraldi osoko irakasle doktoreen artetik hautatzen da, eta errektoreak izendatzen du.

  3. – Dekanoa Fakultateko Batzarrak aukeratuko du, eta bozketa honetarako ezin izango da botoa eskuordetu.

  4. – Dekanoa errektoreak izendatu behar du, eta izendapenarekin batera hasiko da bere eginkizunak betetzen. Agintaldia lau urtekoa izango da. Dekanoak gehienez ere elkarren segidako bi agintaldi bete ahal izango ditu.

  1. – Dekanoak honako arrazoiengatik utziko du kargua:

    1. Heriotza.

    2. Legezko ezintasuna izanez gero.

    3. Dimisioa aurkeztuz gero.

    4. Ikastegiko kide izateari utziz gero;

    5. Agintaldia amaituz gero.

    6. Fakultateko Batzarrak zentsura-mozioa onartuz gero. Zentsura-mozioa idatzi arrazoitu bidez egingo da eta idatzia Fakultateko Idazkaritzako erregistroan aurkeztuta. Mozioak, gutxien dela, Fakultateko Batzarreko kideen % 30en babesa izan beharko du eta idatzian dekano kargurako hautagai bat agertu beharko da zehaztuta. Behin zentsura-mozioa aurkeztuta eta baldintzak betetzen dituela egiaztatuta, dekanoak, hiru egun balioduneko epean, Fakultateko Batzarraren bilerarako deia egingo du. Bilera hori zentsura-mozioa aurkeztu eta, gehien dela, hamabost egun balioduneko epean egingo da. Bilera horretan, lehenengo eta behin, zentsura-mozioari buruzko azalpenak emango ditu mozioa sinatu duen batzarkideetako batek. Ondoren, dekanorako hautagaiak hartuko du hitza bere proposamena aurkeztu eta azaltzeko. Dekanoak erantzuna emango du eta ondoren, hitza eskatu duten batzarkideek hartuko dute parte txandaka, behin aldekoek, behin kontrakoek.

      Zentsura-mozioa onartzeko, Fakultateko Batzarreko kideen aldeko botoak kontrakoak baino gehiago izan behar dira. Onartuz gero, dekanoak, unean bertan, dimisioa aurkeztuko du eta Batzarrak dekanoa aukeratzeko hauteskunde prozesuari ekingo dio. Onartzen ez bada, zentsura-mozioa sinatu dutenek ezingo izango dute beste zentsura-mozio bat aurkeztu ikasturte berean.

  2. – Posible baldin bada, dekanoak jardunean jarraituko du beste dekanoa izendatu arte.

  3. – Dekanoa gaixorik edo kanpoan badago, izendapenean beren-beregi zehaztutako dekanordeak egingo dio ordezkoa. Halako izendapenik ez badago, Fakultateko Batzarrak izendatuko du ordezkoa egingo duen dekanotza taldeko kidea. Fakultateko Batzarraren burua, kasu honetan, antzinatasun handieneko kidea izango da. Sei hilabete baino gehiago emango balitu gaixorik edo kanpoan, jarduneko dekanoak hauteskundeetarako deia egingo du hilabeteko epean.

  4. – Fakultatean kide bakarreko organo bat ere ez badago, kategoria eta antzinatasun handiena daukan ikastegiko arduraldi osoko irakasleak hartuko ditu bere gain dekanoaren zereginak. Irakasle horrek ikastegiko dekanoa aukeratzeko deia egin beharko du gehienez ere sei hilabeteko epearen barruan.

  1. – Errektoreak irakaslanetik salbuetsi ahal izango ditu dekanoak, zati batean edo erabat.

  2. – Agintaldia amaituta, eskubidea izango dute irakaslanetik beste urte betez salbuetsita egoteko, irakaskuntzan eta ikerkuntzan euren burua eguneratzeari begira. Horretarako, gutxienez hiru urte izan beharko dituzte emanda karguan.

  1. – Dekanoaren eginkizunak dira:

    1. Ikastegiko ordezkaria izatea eta ikastegiari atxikitako langile guztien zuzendaritza funtzionala izatea.

    2. Ikastegiaren jarduera guztiak gidatu, koordinatu eta gainbegiratzea.

    3. Ikastegiko kide anitzeko organoetako buru izatea.

    4. Fakultateko Batzarraren, gobernu organo orokorren eta campus bakoitzeko organoen jarraibideak aplikatzea eta haien erabakiak betetzea.

    5. Errektoreari bere eskumeneko izendapenak proposatzea.

    6. Fakultateko batzarrari urteko memoria eta plana aurkeztea.

    7. Dagozkion zerbitzu teknikoekin koordinaturik, ikastegiko leku guztien higiene eta segurtasuna bermatzea, eta horretarako behar diren neurriak hartzea.

    8. Ikastegiko kideen eskari eta proposamenak bideratzea.

    9. Ikastegiaren ebaluazioa eta etengabeko hobekuntza bultzatzea.

    10. Ikastegiari eragiten dioten arauak betetzen direla zaintzea, bereziki zerbitzuen funtzionamendu egokiari dagozkionak eta diziplina akademikoarekin zerikusia daukatenak, UPV/EHUren estatutuetako 102.2. eta 103.2. artikuluetan adierazitako moduan.

    11. Tokiak esleitzea ikastegian diharduten sail, institutu eta zerbitzuei, Fakultateko Batzarrak onartuko dituen irizpideez bat. Era berean, ikastegiko azpiegitura erabiltzean lehentasunak zeintzuk diren erabakiko du.

    12. Lankidetza eta koordinazio-programak adostea sailekin irakaskuntza eta ikerketa-jardueretarako, eta sailen arteko eta arloen arteko ikerlanak bultzatzea.

    1. Gainerako gobernu organoek eskuordetzan ematen dizkioten gainerako eginkizunak, edo unibertsitateari buruzko legeriak, Estatutuek edo beroriek garatzen dituzten arauek esleitzen dizkiotenak eta beren-beregi beste organo batzuei esleituta egon barik, ikastegiarekin zerikusia daukatenak.

  2. – Era berean, dekanoak sinatuko ditu lankidetza hitzarmenak, Gobernu Kontseiluak emandako jarraibideei eutsiz.

  1. – Fakultateko dekanotza taldearen burua dekanoa izango da eta honako hauek osatuko dute: dekanordeek eta idazkari akademikoak.

  2. – Dekanotza taldeak laguntza eman behar dio dekanoari bere zereginetan, batez ere honako hauetan:

    • titulazioetan irakasten diren gaien irakaskuntza koordinatzeko lanean;

    • ikasketa planak eguneratzeko zereginean, modu horretara gizartearen premiei hobeto erantzun ahal izateko;

    • ikasleen laneratzea bultzatzeko eginkizunean;

    • ikasleek kanpoan egiten dituzten praktikak gainbegiratzeko zereginean, bai eta beste unibertsitate batzuetako pareko titulazioetako ikasleekin egiten diren trukeak ere, esparru akademikoari dagokionez;

    • irakats plangintza behar bezala gauzatzen dela zaintzeko zereginean, bai eta titulazioetako irakaslanean gertatutako gorabeherak eta erreklamazioak ebazteko gestio lanean ere;

    • titulazioen irakats kalitatea sustatzeko lanean;

    • ikastegiko jarduera guztietan etengabeko hobekuntza bultzatzeko lanean.

  1. – Errektoreak, dekanoak proposatuta, dekanordeak izendatuko ditu behar diren baldintzak betetzen dituzten ikastegiko arduraldi osoko irakasleen artetik.

  2. – Dekanordeek dekanoak eskuordetzen dizkien eginkizunak beteko dituzte, eta euren izendapenean zehazten diren arloen zuzendaritza hartuko dute. Eskuordetze horien berri emango zaio Fakultateko Batzarrari eta, horrez gain, argitara emango dira.

  3. – Dekanorde kopurua ez da izango UPV/EHUko arautegian zehaztutakoa aplikatuta ateratzen den kopurua baino handiagoa. II. eranskina.

  4. – Honakoak izango dira kargua uzteko arrazoi: dimisioa, heriotza, ezintasun legala, ikastegiko kide izateari uztea edo errektoreak hala erabakitzea, dekanoak proposatuta.

  5. – Dekanoak dekanotza taldean gertatuko aldaketen berri emango du Fakultateko Batzarraren hurrengo bileran.

  1. – Errektoreak irakaslanetik salbuetsi ahal izango ditu dekanordeak, gehienez ere arduraldiaren erdiraino.

  2. – Agintaldia amaituta, eskubidea izango dute irakaslanetik beste sei hilabetez salbuetsita egoteko, irakaskuntzan eta ikerkuntzan euren burua eguneratzeari begira. Horretarako, karguan agintaldi bat beteta izan beharko dute.

  1. – Idazkari akademikoa errektoreak izendatu du, dekanoak proposatuta. Idazkaria jardunean dagoen arduraldi osoko irakasle bat izango da, zehaztutako baldintza guztiak betetzen dituena.

  2. – Honakoak izango dira kargua uzteko arrazoi: dimisioa, heriotza, ezintasun legala, UPV/EHUko kide izateari uztea edo errektoreak hala erabakitzea, dekanoak proposatuta.

Hauek dira ikastegiko idazkari akademikoaren eginkizunak:

  1. Idazkari moduan aritzea Fakultateko Batzarrean, Batzorde Iraunkorrean eta, betetzen duen karguagatik, dagokion gainerako batzordeetan; eta organo horien bileretako aktak idatzi eta zaintzea.

  2. Fakultateko Batzarrerako eta Batzorde Iraunkorrerako deia egitea, dekanoaren agindua jaso ondoren.

  3. Gobernu, ordezkaritza eta administraziorako kide anitzeko organoen ekintza eta erabakien fede ematea eta egiaztagiriak egitea, hala erabakienak nola bere aurrean gertatzen diren ekintza eta jazoera guztienak edo ikastegiko dokumentazio ofizialean jasota daudenenak ere.

  4. Fakultateko erregistro orokorraren funtzionamendua bermatzea, unibertsitateko idazkaritza nagusiak emandako arautegi eta irizpideei jarraiki.

  5. Fakultateko Batzarrak eta Batzorde Iraunkorrak hartuko dituzten erabakien berri ematea unibertsitateko kasuan kasuko gobernu organoari.

  6. Oro har, laguntza ematea ikastegiko dekanoari, baita fakultateko idazkari akademikoari dagozkion gainerako eginkizunak betetzea ere.

  1. – Errektoreak irakaslanetik salbuetsi ahal izango du idazkari akademikoa, gehienez ere arduraldiaren erdiraino.

  2. – Agintaldia amaituta, eskubidea izango du irakaslanetik beste sei hilabetez salbuetsita egoteko, irakaskuntzan eta ikerkuntzan beren burua eguneratzeari begira. Horretarako, karguan agintaldi bat beteta izan beharko du.

  1. – Administratzailea izango da fakultateko zerbitzu ekonomiko eta administratiboen burua. Errektoreak izendatuko du dekanoaren proposamenari jarraituz.

  2. – Administratzaileak menpekotasun funtzionala izango du dekanoarekiko eta ikastegiko administrazio eta zerbitzuetako langileak zuzendu eta koordinatzeko lanak beteko ditu. Horrez gain, ikastegiko organoen erabakiak betearaziko ditu berari dagokion eremuan eta aipatutako zerbitzuen funtzionamenduaz arduratuko da.

  3. – Ikastegiko administratzaileak eguneratuta izango du ikastegiari atxikitako ondasunen zerrenda, eta zerrenda eguneratu hori urtero aurkeztuko dio Fakultateko Batzarrari, ontzat eman dezan. Ondoren unibertsitateko Gerentziara igorriko da. Era berean, laguntza teknikoa emango dio dekanotza taldeari ikastegiaren urteko premien memoria prestatzeko lanean. Memoria hori ontzat eman beharko du Fakultateko Batzarrak.

Helburuak bete eta berezko dituen ekimenak gauzatzeko, fakultateak behar beste langile izan behar ditu, baita sail berezituak ere UPV/EHUko aurrekontu orokorrean. Gainera, autonomia izan behar du sail horiek kudeatzeko.

UPV/EHUk urtero zehaztuko du ikastegiaren aurrekontuko hornidurarako emango duen diru sail orokorra, baina aurrekontuko hornidurak beste osagai hauek ere izango ditu:

  1. Burutzen dituen zereginen etekin garbiak.

  2. Ematen zaizkion diru laguntzak, kasuan kasuko diru laguntzetarako zehaztuta dauden baldintzen arabera.

  3. Beren-beregi egiten dizkioten dohaintza eta legatuak, eman zaizkion baldintza berberetan.

  4. Zientzia, teknika edo arte lanak egiteko edo espezializazio ikasketak emateko nahiz prestakuntzarako jarduera bereziak egiteko kontratuetatik sortutako diru sarreretatik dagokien zatia.

  1. – Fakultatearen jarduera ekonomikoa UPV/EHUren sarrera eta gastuen aurrekontu bakar, publiko eta orekatuan xedatutakoaren arabera eramango da aurrera, eta UPV/EHUko aurrekontuak betetzeko arauetan ezarritakoari jarraiki.

  1. – Kontuan hartuko da Oinarrizko Arautegian, 6.3. artikuluan, zehaztutakoa.

  1. – Fakultateak UPV/EHUren aurrekontu orokorrean agertzen ez diren bestelako baliabidea baditu, dekanotza taldeak jakinaren gainean jarriko du gerentzia eta, ondoren, baliabide horiek ikastegiaren aurrekontuko zati moduan gastatzeko proiektua aurkeztu du fakultateko batzarrean, ontzat eman dezan.

Ikastegiko Batzarrak horretarako beren-beregi deituko duen ezohiko bilera batean onartu beharko da proposatutako aldaketa, eta emandako botoen gehiengo osoa lortu beharko du. Horren ondoren, eta legaltasun kontrola behin eginda, Gobernu Kontseilura eramango da ontzat eman dezan.

  1. – Ikasleen kontseiluen oinarrizko arautegia onartu artean, honako hauek osatutako Ikasleen Kontseilua eratuko da ikastegian: ikasleek Ikastegiko Batzarrean dauzkaten ordezkariek eta ikastegiko ikasleek Klaustroan dauzkaten ordezkariek.

  2. – Ikasleek aipatutako bi organoetan dauzkaten ordezkariak aukeratzeko hauteskundeak egin eta gero, ikastegiko dekanoak ikasleen ordezkari hautatu horiei egingo die dei urtero, abenduan. Bileran zehaztuko da kontseiluaren burua noiz aukeratuko den, bai eta hautagaiak aurkezteko epea zein izango den ere. Kontseiluko kide guztiak izango dira hautesleak.

    Ikasleen Kontseiluaren buru izateko hautagaiak aurkeztean idazkariaren izena ere adieraziko da. Hautagai zerrendak idatziz aurkeztuko dira ikastegiko erregistro orokorrean, ikastegiko dekanoari zuzenduta. Dekanoak egiaztatu egin beharko du hautagai zerrendek baldintza guztiak betetzen dituzten ala ez eta, betetzen dituztenak, argitara emango ditu.

  3. – Ikastegietako ikasleen kontseiluek UPV/EHUko Ikasleen Kontseiluan dauzkaten ordezkariak ikastegietako ikasleen kontseiluetako buruak izango dira.

Titulu akademikoak: Medikuntzan lizentziatua eta Odontologian lizentziatua.

Ikastegi bakoitzeko dekanorde edo zuzendariorde kopurua zehazteko irizpide eta prozedurak.

  1. irizpidea: 1. eta 2. zikloko titulazioetako ikasle kopurua:

    1-1.000 ikasle: dekanorde 1.

    1.001-2.500 ikasle: 2 dekanorde.

    2.501-5.000 ikasle: 3 dekanorde.

    5.000 ikasletik gora: 4 dekanorde.

  2. irizpidea: ikastegiari atxikitako irakasleen kopurua guztira.

    1-150 irakasle: dekanorde 1.

    • 151-300 irakasle: 2 dekanorde.

    • 300 irakasletik gora: 3 dekanorde.

  3. irizpidea: titulazio kopurua.

    • 3 titulazio edo gehiago: dekanorde 1.

  4. irizpidea: nazioarteko harremanak.

    • 50 ikasle baino gehiago ikasleak trukatzeko nazioarteko programetan: dekanorde 1.

  5. irizpidea: gehienezko kopuruak.

    • Gehienezko kopurua: 7 dekanorde.

  6. irizpidea: egoera bereziak.

    Indarrean dauden irizpideetako tarteak aplikatzean gertatzen bada tartearen aplikazio maila % 75era heltzen dela bi irizpideren kasuan, edo handiagoa dela, ikastegiak dekanorde bat gehiago izan ahalko du.

    Ikastegiren batean aurreko irizpideetan jasota ez dagoen egoera bereziren bat gertatzen bada, Gobernu Kontseilura jo dezake irizpide orokorrak aplikatuta dagozkion dekanorde kopurua baino handiagoa onar diezaioten.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.